Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Ikas-Ingurune Komunitarioen Laborategiak euskal udalerrien sare bat, Haurren Hirien Sarea, jarriko du martxan, gizarte-gune komunak ikasgune berritzaile, inklusibo eta malgu bihurtzeko, pertsonen burujabetasuna sustatu eta hauek beren hazkunde-ahalmen guztia garatu ahal izateko.

Haurren Hirien Sarea proiektua eta Ikas-Ingurune Komunitarioen Laborategia agente publiko eta pribatuen partzuergo batek bultzatzen ditu: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Leioako Udala, EHUko Irakasle Unibertsitate Eskola, Solasgune eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia daude partzuergoan.

· Italiar pedagogo ospetsua den Francesco Tonucci-ren la Cittá de i Bambini nazioarteko proiektuak haurren parte-hartze aktiboa proposatzen du hirien kudeaketan, eta Haurren Hirien Sarea oinarritzeko parametroak jartzen ditu.

Ikas-Ingurune Komunitarioen Laborategia eta Haurren Hirien Sarearen abiapuntua Herrigune Leioa esperientzia da: 10 urte baino gehiago daramatza udalerriko zenbait eragilerekin lankidetzan hazkunde komunitarioko plana sortu eta garatzen bere herritarrentzat. Gainera, Alkatetzak organo aholku-emaile bat du, Umeen Kontseilua, eta konprometituta dago honen gomendioak entzutera. Gomendio horiek organoa osatzen duten haurren ikuspegia adierazten dute. Horren haritik, mundu osoan Francesco Tonuccik sustatzen duen La Cittá de i Bambini-k hiriak gobernatzeko beste eredu bat proposatzen du, haurrak harturik herritar guztien beharrizan edo premien parametro eta berme gisa. Kontua ez da haurrentzako baliabideak eta zerbitzuak gehitzea, baizik eta guztiontzako hiri hobea eraikitzea. Haurren Hiriak hirietan haurrei burujabetasuna itzultzeko ekintzak gauzatzen ditu, eta horien parte-hartzea sustatzen du tokiko gobernuetan, ahotsa emanez beraiengan pentsatuz egitura daitezen hiriak.

Data: 2014/01/30
Ordutegia: 10:00 – 13:30 tara
Lekua: Bizkaia Aretoa Avenida Abandoibarra, 3 Bilbao, 48009
Antolatzailea:Bizkaiko Foru Aldundia, Innobasque, Eusko Jaurlaritza, EHU, Solasgune eta Leioako Udala.

Ekitaldian Francesco Tonucci adituaren hitzaldiaz gozatzeko aukeraz gain, gure herrialdean dauden edo eratu daitezken eredu ezberdinen abiapuntua izan dadin.
Gaur egun, gizarte berritzaile eta inklusiboak, ezagutzaren gizarteak, gizarte kohesionatuak, bizitza osorako ikaskuntza, etab. lehentasun eta premia bihurtu dira gure ingurune hurbilean eta baita Europan ere.
Hau honela izanik, ezinbestekoa da ingurune lokalak berpentsatu eta berrantolatzeko guneak sortzea; han eraikiko baititugu garapen eredu komunitarioak, espazio komuna berreskuratuz, ardurak partekatuz eta gizarte konpromisoa sendotuz.

Jardunaldiaren edukiak

10.00 – Jardunaldiari hasiera (Bizkaiko Foru Aldundia eta EHU)
10.30 – Beharra (Innobasque)
10.50 – Jitoan: HerriguneLeioa (Leioako Udala)
11.10 – Atsedenaldia
11.25 – Francesco Tonucci. La CittádeiBanbini.
12.45 – Galderak
13.15 – Amaiera instituzionala

Azkenik, urtarrilaren 31an eta otsailaren 1ean (goizez eta arratsaldez, 40€ kostuarekin) arduradun politiko, udal teknikari eta eragile sozialei zuzendutako ikastaro bat ere eskainiko dugu Francesco Tonucciren eskutik. Plazak mugatuak diren heinean, ikastaroari buruzko informazio gehigarria eta baldintzak ezagutu nahi izanez gero Eukene Fernandezekin ( eukene@solasgune.com ) lehen bait lehen kontaktuan jartzea eskertuko genizuke.

“Emakumeen aurkako indarkeria ematen denerako jendaurrean jarduteko gomendioak” dokumentua, Berdinsareko Indarkeriaren Batzorde Teknikoak prestatu du, eta ondoren EUDELeko Berdintasuneko Politika Batzordeak eta Batzorde Eragileak onartu du.

Dokumentu hau udalen eskaeraren ondorio da, emakumeen aurkako indarkeria ematen denean, haren ondorio diren eraso eta erailketen aurrean jarduteko gomendioak edukitzeko.

Gomendioak deskargatu

Gomendio hauek ordezkari politikoek ardatz gisa hartzeko prestatu dira, hurrengo egoeretan kontuan hartu behar diren irizpideak argituta:

  1. langile politikoen jendaurreko adierazpenak,
  2. hedabideekiko harremanak eta emakumeen aurkako indarkeriako kasuen berri ematea,
  3.  biktimarekiko eta haien ingurunearekiko harreman zuzena,
  4. gaitzesteko mobilizazioen deialdiak.
** Aurreikusita dago udal ordezkari politikoentzat gomendioak praktikan jartzen laguntzeko tailerra laster egitea. Bertan parte hartzeko interesa duten pertsonak hurrengo kontaktuan eskatu dezakete:

Informazio edo zalantzetarako EUDELeko Berdintasun Sailarekin jarri harremanetan. Arduradun teknikoa: Mireia Espiau; e-posta: espiau.m@eudel.net, Tel. 94 423 15 00.

Informazio gehiago: www.eudel.net