Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Jardunaldia urtarrilaren 10ean ospatu zen, Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Euskadiko toki erakundeetako 500 lagun baino gehiago bertaratu ziren.

JARDUNALDIAREN IRUDIAK

Diputatuen Kongresuan abenduaren 19an onartu ondoren, eta urte amaieran BOEn argitaratu ostean, 2014an sartu da indarrean Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea. Legearen eragin nagusien gaineko lehenengo hurbilketa egiteko asmoz, EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartea zabalkunderako jardunaldi bat ospatu zuen, bereziki hiru lurraldeetako udal, mankomunitate, kuadrilla eta partzuergoetako teknikariei zuzenduta. Saioan alkateak eta udal zinegotziak ere izan ziren, bai eta Euskadiko beste instituzio batzuetako langileak ere.

Jardunaldia 09:30ean hasi zen Eudelen elkarteburu Ibone Bengoetxearen hitzaldiarekin, eta Luciano Parejo, Francisco Velasco eta Rafael Jiménez katedradunen txostenekin jarraitu zuen; arau berriaren ardatz nagusiak izan zituzten hizpide, bai eta euskal esparruan izango dituen ondorioak ere.

Izaera orokorreko lehenengo zabalkundearen ondoren (behin betiko testua onartu eta berehala), Elkarteak Lege berriaren azterketa juridiko zehatza egingo du, Euskadiko tokiko erakundeen jarduera-eremuetako bakoitzean izango dituen ondorioak aztertzeko.

Aurrekariak

Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioak egindako lehenengo iragarpenetik, 2012ko uztailetik hain zuzen ere, 2014an indarrean sartu den arte, urte eta erdi iraun du Tokiko Administrazioa erreformatzeko arau berria izapidetzeko prozesuak. Halaber, edukiaren azterketa ere konplexua izan da; izan ere, hainbat eta hainbat zirriborro egin dira, eta, azkenean, testuan funtsezko aldaketak izan dira.

 

Euskadiko Udalen Elkartea 2012ko maiatzean egindako Batzarretik aritu izan da Lege honen azterketan eta jarraipenean lan egiten, proiektu legegilearen iragarpen ofiziala baino hilabete lehenagotik. Izapidetze epean, Eudelek hainbat lan-batzorde antolatu ditu udaletako teknikari eta politikariekin, eta, ondoren, balorazioak eskumena duten erakunde guztiei bidali dizkie: Euskadiko tokiko erakundeei, Eusko Jaurlaritzari, hiru lurraldeetako Foru Aldundiei, Ogasun eta Herri Administrazioen Ministerioari, Udalerri eta Probintzien Espainiako Federazioari (FEMP) eta Kongresuko nahiz Senatuko talde politikoei.

Informazio gehiago: www.eudel.net

Tailerra: Gardentasuna eta Datu pertsonalen babesa. Martxoak 7, Bilbon

EUDELek eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak (DBEB/AVPD) “Gardentasuna eta Datu pertsonalen Babesa” izenburupean hitzaldia antolatu dute. Hitzordua Bilbon izango da, hurrengo ostiralean, martxoaren 7an, goizeko 11:00etan, EUDEL Bilbon (Ertzilla, 13).

Doako izen-ematea

Data: 2014ko martxoaren 7a
Hitzordua: 11.00-12.30.
Eudel Bilbao
(Ekitaldi Aretoa. Ertzilla, 13)

Mesedez, baieztatu etorriko zareten:

udaltransparencia@eudel.net
(Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea)

Hartzaileak: tailer hau politikari zein teknikariei zuzenduta dago.

Hizlariak: Iñaki Pariente, DBEB/AVPDko Zuzendaria eta Roman Intxaurtieta, DBEB/AVPDko Abokatu Instruktore Ikuskatzailea.

Edukiak:

  • Gardentasunari, Informazio Publikoa Erabiltzeari eta Gobernu Onari buruzko Legea indarrean hasteak Udalentzat dakartzan ondorioak eta horrek datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidearekin daukan lotura.
  • Legeen artean egon litekeen talka eta interpretatzeko zailtasunak

EUDELek “Gardentasunaren hobekuntza udal txiki eta ertainetan” gaiari buruzko lan-tailerra antolatu du. Tailerra Bilbon izango da, otsailaren 27an (osteguna), 09:00etatik 11:00etara, EUDELeko Areto Teknikoan (Zabalgune plaza 5).

Parte-hartzaileak: tailerra Alonsotegi, Güeñes, Mungia, Ugao-Miraballes eta Zamudioko udaletako politikariei eta teknikariei dago zuzenduta.

Helburuak:

  • Norberaren udalean gardentasun praktikak ezartzeko orduan Sareko udal txikiak aurkitzen ari diren oztopoak identifikatzea.
  • Balizko irtenbideak proposatzea, udal gardentasunean pixkanaka aurrera egiteko.

Aztertuko diren gaiak:

1. PARTE HARTZEN ARI DIREN UDALAK ZEIN EGOERATAN DAUDEN ETA GARDENTASUNEAN AURRERA EGITEKO ZEIN ZAILTASUN DITUZTEN ZEHAZTEA.

Azterketa esparruak:

  • Sentsibilizazio politiko-teknikoa.
  • Araudi aplikagarriaren ezagutza (Gardentasunari buruzko Estatuko Lege berria).
  • Gardentasun estrategia.
  • Gardentasunaren kudeaketa: antolaketa eta baliabideak.
  • Gardentasunerako tresnak (udal webgunea, informaziorako eta komunikaziorako bideak, etab.).

2. GARDENTASUNEAN AURRERA EGITEKO LEHENENGO URRATSAK/IRTENBIDEAK ZEINTZUK DIREN ZIRRIBORRATZEA.

  • Gardentasunari buruzko diagnostikoa egitea.
  • Jarraituko den estrategiara hurbiltzea.
  • Lehentasuneko ekintza-esparruak zehaztea.
  • Gardentasunari buruzko Estatuko Lege berriarekin bat etorriz, inplementatu beharreko gutxieneko ekintzak eta epeak zehaztea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldikarian argitaratu da 14/2014 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena.

Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas Jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeak, Autonomia Estatutuaren 10.38 artikuluan aurreikusitako eskumena baliatuz onartu zenak, 5.d) eta 20.1 artikuluetan, eskumena ematen dio Jaurlaritzari jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegi orokorra arauz zehazteko, betiere, ikuskizun edo jarduera motak, garaia edo urtaroa eta lanegun, jai-bezpera eta jaiegun arteko bereizketa kontuan hartuta.

Eskumen hori baliatuz, abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua onartu zen, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk EAEren eremuan ezartzen zituena. Dekretu hori uztailaren 28ko 210/1998 Dekretuak eta martxoaren 13ko 36/2012 Dekretuak aldatu zuten.

Dekretu hori tresna eraginkorra izan da jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren lokalen ordutegiak arautzeko, baina martxoaren 13ko 36/2012 Dekretuaren bidez egindako aldaketa aplikatu izanak erakutsi du ezen, beharrezkoa dela udalek ordutegia luzatzeko dituzten mekanismoak eraginkortasun handiagoz hornitzea.

Ildo horretatik, batetik, bertan behera uzten da udalek onartu beharreko urteko egutegia, eta malgutasun handiagoa ezartzen da, betiere, ordutegi bereziak baimentzeko bertan ezartzen diren mugen barruan; eta, bestetik, murriztu egiten da eskumena duen udal-agintaritzak interesdunak eskatutako ordutegi-luzapena ebazteko duen epea.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Dekretu hau indarrean jarri aurretik Udalek onetsita zituzten ordutegi bereziko egunen urteko egutegiak ez dira, inola ere, hurrengo ekitaldietara luzatuko. Beraz, baimenduak izan ziren urte naturalean soilik izango dituzte ondorioak.

Link EHAA:

http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2014/02/1400797e.shtml

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren X. urteurrena ospatzeko jardunaldia

Data: 2014ko otsailaren 24a

Antolatzailea: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa

Lekua: Eusko Legebiltzarra (Tomas Moro Aretoa)

Deskribapena:

Lehena, oraina eta geroa da DBEBren X. urteurrena ospatzeko antolatu diren ekitaldien leloa.

Eusko Legebiltzarrak 2004ko otsailaren 25ean onartu zuen Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeko 2/2004 Legea, eta gai hori arautu zuen Euskal Autonomia Erkidegoan. Harrez gero, erakunde hau lanean ari da gure autonomia erkidegoko administrazioek —tokikoek, lurralde historikoetakoek eta autonomia mailakoek— legea zorrotz bete dezaten. Hori lortu bada, Agentziaren eta erakunde guzti horien arteko elkar lanerako jarrerari esker izan da, horri zor baitzaio “datuen babesa” bezalako elementua erakunde horien funtzionamenduan txertatzea.

12.45 – SARI BANAKETAREN EKITALDIA

*DBEB-REN SARIA datu pertsonalak babesteko esparruan, legezko eskakizunez haratago ere, jardunbide onak erabili dituenORGANIZAZIOARI:EUDEL “JARDUNBIDE EGOKIEN ESKULIBURUA”

(EGITARAUA)