Bizkaiko Udalek, aurten ere, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunei ekin diete. Datozen asteotan berrehun kultur eta aisia ekintza baino gehiago eskainiko dira, eta horren guztiaren helburu nagusia da euskara kalera ateratzea eta daukan aberastasuna ikusaraztea.
Bilbon, 2013ko azaroak 29. EUDELeko ordezkari, Basauriko Alkate Andoni Busquetek, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskarako zuzendaria Ana de Castrok, gaur ekintzen egitaraua aurkeztu dute. Ekintza horiek Aldundiaren atarian daude kontsultagai, www.bizkaia.net webgunean, baita udal partehartzaileen web orrietan ere. Egitaraua egunik egun gaurkotzen joango da, herrietatik etengabe jasotzen baitira proposamen berriak.
Datozen asteetan, herritarrok kultur eta aisia-ekintza aukera zabalaz gozatu ahal izango dute, denak euskarari lotuak. Adin guztietarako proposamenak eskainiko dira, bereziki umeentzat (hala nola, ipuin-kontalariak, txotxongiloak, pailazoak, magia, antzezlanak, zinema-emanaldiak, euskal jolasak, e.a.); baina, era berean, ekintza dibulgatiboak ere eskainiko dira, hala nola filmak eta dokumentalak, hitzaldiak, ikastaroak, aurkezpenak eta erakusketak, informazio-kanpainak, e.a.; badira ere familia guztiak parte hartzeko moduko ekintzak.
Ekintza gehienak kalean bertan egitekoak izango dira, udalerrietako plazetan eta parkeetan: adibidez, kontzertuak, kalejirak edo tailerrak.
Andoni Busquetek, EUDELen ordezkariak, aspimarratu zuen udalek euskararekin duten konpromisoa “handia” dela, eta “urterik urte handiagoa”. “Ahalegina egiten dugu bai euskararen erabilera ohikoa izan dadin bai herritarrek euskarazko zerbitzua bermatuta izan dezaten”.
Alkateak herritar guztiak animatu zituen jardueretan parte har dezaten: “Euskararen Eguna une egokia da gure hizkuntzaren alde egiten dugun lana ikusarazteko”.
[nivo effect=”random” slices=”3″ width=”600″]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2013/11/estrasburgo02.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2013/11/estrasburgo03.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2013/11/estrasburgo_reunion01.jpg[/image]
[/nivo]
EUDELek Euskadiko udalen hautetsientzako Jokabide Kodea aurkeztuko du gaur deszentralizazioari buruz Estrasburgoko Europako Kontseiluan egingo den hitzaldian.
Estrasburgon, 2013ko azaroaren 26an. Gaur goizean, “1953-1988-2013: Deszentralizazioa bidegurutzean” lelopeko hitzaldian, Euskadiko Udalen Elkarteak sortutako Jokabide Kodea azaldu die Estrasburgoko Europako Kontseiluaren egoitzan bildutako udal gobernuei.
EUDELeko Elkarteburuarekin eta Irungo Alkatearekin batera, Elkarteko Batzorde Eragilearen beste bederatzi alkate bertaratu dira gaur Estrasburgoko Mintegira: Amurrio, Arraia-Maeztu, Basauri, Elgoibar, Galdakao, Ermua, Hondarribia, Iruña Oka / Iruña de Oca, eta Portugalete.
EUDELeko Lehendakariak, Ibone Bengoetxeak 10:30etan “Krisia eta berriro zentralizatzeko tentazioa” inaugurazioko panelean parte hartu. Euskadiko Udalekin batera, beste herrialde batzuetako hizlariek ere parte hartuko dute, esaterako, Frantzia, Suitza, Alemania, Herbehereak, Suedia, Italia, Polonia eta Georgia.
Ibone Bengoetxeak, bere hitzaldian, gaur egungo hiru krisiak aipatu ditu (ekonomikoa, politikoa eta ideologikoa); izan ere, horien ondorioz, herritarrek politikariengan zuten konfiantza ahulduta atera da. Gainera, udalen bidez gauzatutako gertuko demokraziarako ondorio larriak ekarri ditu krisi hirukoitzak.
EUDELeko Lehendakaria konfiantza galera horretaz baliatu da Euskadiko udaletako alkate eta zinegotzientzako Jokabide Kodea zergatik eta nola sortu zen azaltzeko: “Aurrea hartu nahi diogu. Udal hautetsiak izanik, eredugarriak izan behar gara. Horregatik hartu dugu herritarrekiko honako konpromisoa, kontuak ematea onuragarria eta beharrezkoa delako.”
Ildo berean, Lehendakariak etika publikoa udal demokrazia handiagoa lortzeko bide gisa proposatu du: “Etikak soluzioak eskaini ahal dizkigu, udal demokrazia handiagoranzko zubiarena egin dezake eta, horren ondorioz, legitimitate, autonomia eta deszentralizazio handiagoa ekarri.”
Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak (CMRE) antolatu du gaurko Hitzaldia, Europako Kontseiluko Udal eta Eskualdeetako Agintaritzen Biltzarrarekin batera. Estrasburgoko egoitzan, azaroaren 27tik 29ra burutuko den Demokraziaren 2013ko Munduko Foroaren ataria izango da.
Euskadiko Udalen Jokabide Kodea
“Euskadiko udalen politikaren kalitate instituzionalerako Konpromiso, Jokabide eta Gobernu Onerako Kodea” EUDELen Batzar Nagusian aurkeztu zen, aurtengo maiatzean. Batzorde Eragileko 15 Alkateek hasierako fase esperimentalean (talde pilotua) ezartzeko konpromisoa hartu zuten eta hilabete hauetan udal erakundeetan zabaldu dute batzorde, gobernu-batza edo osoko bilkuren bitartez.
Dokumentua erabiltzen eta aplikatzen duten udalek doiketak eta ekarpenak egin ahal izango dituzte. Kodearen bidez, etika publikoa etengabe hobetzeko prozesua sustatu nahi da, gero eta exijentzia handiagoa edukita eta Euskadiko udal politikaren gauzapena hoberenduta.
Ebaluazioaren gida
Euskal hautetsien Jokabide Kodea beste kode etiko batzuekin alderatuta bereizten duena ebaluaziorako adierazle-gidarekin batera aurkeztea da. Horren bidez, euskal politikaren jarduera-eremu desberdinetan etika nola betetzen den neurtu daiteke.
Ebaluazioaren bitartez, hobetzeko planak gidatzeko udal bakoitzaren indargune eta ahulezien diagnostikoa osatuko da. Halaber, batez besteko orokorra egingo da eta udal guztietara bidaliko da arlo bakoitza hobetzeko erreferentzia eta orientabide gisa.
Une honetan, Europako Kontseiluaren aditu-talde batek EUDELekin batera lan egiten du aholkularitza teknikoa eta metodologia emanda, talde pilotuko 15 udalen Kodearen ebaluazioaren testa egiteko. Ildo horretan, Udalen Elkarteak Europa mailako mintegia antolatuko du abenduan ebaluazioaren emaitzen balantzea egiteko asmoz.
Talde pilotua
Bizkaia: Basauri, Bilbo, Durango, Ermua, Galdakao, Portugalete, Santurtzi.
Araba: Amurrio, Arraia-Maeztu, Guardia, Iruña Oka, Vitoria-Gasteiz.
Gipuzkoa: Elgoibar, Hondarribia, Irun.
