Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Azaroaren 25eko Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Eudelen nahia da Euskadiko udalek hilabete honetan zehar puntu lilaren sinboloa erabiltzea, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa,hain zuzen ere.

Irudiaren erabilerarekin batera, irudiak zer esan nahi duen azaltzen duen esaldi labur hauek ere erabiltzea eskatzen dizuegu.

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila.Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso 

 

 

Jakinarazi ere egiten da Beldur Barik 2013 programarekin batera hainbat ekimen antolatu direla, besteak beste Beldur Barik! Topaketa. Gazteekin urtero egiten den topaketak amaiera emango dio programari. Aurten Bizkaiko Basauri (Mariaenea) udalerrian ospatuko da, larunbatean, azaroak 30.

Industria, zerbitzu, produktuen diseinua eta diseinu grafikoa arlo pribatuan baliatu dira batez ere. Sektore
publikoan garatzen hasi berria da.

Diseinuak sektore publikoari berrikuntza, bikaintasuna, zerbitzuen sinpletasun eta hobekuntza eta herritarrekiko komunikazioa ekar diezaioke. Diseinuak ez du esan nahi derrigorrez inbertsio handiak egin behar direnik eta sarri
askotan kudeaketa eraginkorragoa ahalbidetzen du baliabide gehiagotan inbertsiorik egin barik.

Beaz eta Aenor-ek antolatutako jardunaldi honetan eduki teorikoak eta praktikoak bateratuko dira, batez ere Italian eta Euskadin izandako kasu arrakastatsu batzuei garrantzia emanez, izan ere euskal sektore publikoan ere gauza daitezke berringeniaritza prozesu konplexurik ezarri gabe.

EGITARAUA

Lekua: Euskalduna Jauregia
Data: 2013ko azaroaren 12a
Ordua: 11:30 – 13:30

11:30  Jardunaldiaren hasiera

11:40  “Diseinu eta estrategia: APAM kasua – Mantuako garraioaren enpresa publikoa”
Alessandro Confalonieri
Intersezioni Design Integrated-eko diseinugilea

12:00  “Diseinua eta jasangarritasuna: Aparka kasua”
Jonatan Morquecho
Lonhaus Estudios-eko diseinugilea

12:15  “Klasiko bat birdiseinatzen: Diabetesaren kasua”
Mari Luz Marqués
Uribealdeko kudeatzailea. Osakidetza

12:30  “Diseinua eta sinpletasuna: BEAZ kasua”
Juan Diego
Beazko zuzendari nagusia

12:50  “Diseinuaren arrakasta: Bilbao marka eta Turismo Bulegoa”
Andoni Aldecoa
Bilboko Udaleko zuzendari ordezkaria

13:10  Mahai-ingurua.

2012ko maiatzaren 9ko Aginduari (EHAA, 12/05/23) eta 2012ko uztailaren 26ko Ebazpenari (EHAA, 12/08/29) dagokienez.

Udal bakoitzean konprometitutako eta 2012ko uztailaren 26ko Ebazpenean jasotako zenbateko ekonomikoak 2013ko abenduaren 31 baino lehen jasotzeko xedez, jakinarazten da enplegua sortzeko markoan garatutako ekintzak berehala justifikatu behar direla; izan ere, aurreikusten da, 10 egun baino lehen, itxi egingo direla ekitaldi honetako ordainketa konpromisoak.

Horretarako, Udal bakoitzari dagozkion zenbatekoak jasotzea ahalbidetuko duten memoriak aurkeztu beharko dira Lanbideren Toki eta Eskualde Garapenerako Sailean.