Atsekabe-une latz hauetan Done Jakue Compostelakoan gertatutako tren-istripuagatik, Euskadiko Udalen Elkarteak hildako guztien senide eta lagunei elkartasun eta hurbiltasuna helarazi nahi dizkie. Era berean, istripuan zauritutako eta kaltetutako guztiei laster osatzea ere opa die.
EUDELek, Euskadiko udalen izenean, biktimengatik dolu eta elkartasunak bultzatutako ekimen guztien parte izan nahi du, eta batez ere, Galiziako herriari gertaera tragiko eta samingarri honen aurrean babes eta indar guztiak eman.
EUDELek jakinarazi nahi du uztailaren 17tik, asteazkenez, irailaren 30era arte, Udaletan, Foru Aldundian eta Euskal Herriko Unibertsitatean prestakuntza finantzatzeko laguntza-eskabideak aurkezteko epea irekita dagoela, HAEEko Zuzendaritzak onartutako ebazpenaren arabera.
Interesa duten erakundeek HAEEren webgunearen bitartez izapidea egin beharko dute: www.ivap.euskadi.net