EUDELek IVAP/HAEErekin eta Foru Aldundiekin batera, eskainitako 2013ko prestakuntza-programa jarraituko du urtreko azken hiruhilekoan.
Urrirako eta azarorako programatutako zeharkako planaren ikastaroetan izen-emateak udal bakoitzaren koordinatzailearen bitartez bideratzen jarraituko da. Honek helbide honetara bidaliko du: prestakuntza@ivap.es. IVAP/HAEEk onartutako ikasleen zerrenda baieztatuko du.
Prestakuntza-eskaintzaren edizio honetan, kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, berrikuntza eta gardentasuna izan dira ardatzak. Gainera, proiektuak abiarazten laguntzeko tailer berriak antolatu dira.
Tokiko herri-administrazioaren langile guztiei zuzendutako ikastaro hauetan oraindik badago izena emateko aukera eta eskuragarri daude hurrengo helbidean:
IVAP/HAEEk dituen egoitzetan emango da prestakuntza: Bilbao eta Donostia
Kongresuaren Osoko Bilkurak, lehengo ostegunean, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko legea onartu zuen, eta Senatura igorriko da. Urtarrila baino lehen behin betiko onartuta egotea espero da.
Txostenean, argi eta garbi geratu zenez, tokiko eta autonomietako administrazioen goi-karguaren instrukzioa egiteko eta hura zigortzeko eskumena administrazio berarena izango da, ez ordea, Estatuko Administrazio Nagusiarena edo Ogasun eta Herri Administrazioen Ministroarena, Gobernuak hasieran aurreikusi zuen bezala.
Araua aurrera atera da PP, CiU, EAJ-PNV, Coalición Canaria, UPN eta Foro Asturias taldeen laguntzaz. Kontra bozkatu zuten honako indar hauek: PSOE, Izquierda Plural (IU-ICV-CHA), UPyD, Amaiur, ERC, BNG eta Compromís-Equo. Nueva Canarias eta Geroa Bai abstenitu ziren irizpenaren zati handienari dagokionez.