Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Gaurko bileran Jaurlaritzak eta aldundiek kudeatzen dituzten baliabideen mapa eguneratu da. 

Gaur goizean bilera egin da bideo konferentzia bidez COVID-19ko krisialdian emakumeen aurkako indarkeriaren arloan martxan dauden zerbitzu eta baliabideen jarraipena egiteko, Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Erakundeen arteko II. Akordioaren jarraipen-batzordearen testuinguruan. Euskal udalen izenean Josune Irabienek, Amurrioko alkatea eta EUDELen Berdintasun ordezkaria, parte hartu du gaurko bileran.

Emakundek koordinatzen du batzorde hori, eta bertan daude ordezkatuta emakume biktimen arretan inplikatuta dauden erakunde guztiak (Eusko Jaurlaritzako sei sail ezberdin, foru-aldundiak, udalak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Abokatutzaren Euskal Kontseilua, Euskal Kontseilu medikoa, Arartekoa…). Azken hilabete honetan, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko baliabideen eta zerbitzuen jarraipen egiteko erakundeen arteko laugarren erronda izan da, egoerari buruzko datu eguneratuak eta beharrei egokitutako erantzuna ematen joateko.  Gaurko bileran Jaurlaritzak eta aldundiek kudeatzen dituzten baliabideen mapa eguneratu da.

Hala, biktimak artatzeko 24 orduko telefonoa aktibo dago (900840111), indarkeriaren biktima diren emakumeak babesteko Segurtasun Sailak eskaintzen dituen zerbitzuak aktibo jarraitzen daude (bortxa telefonoa, genero-indarkerian espezializatutako ertzainak, segurtasun pribatua…), genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoaren eskaerak ebazten jarraitzen da (laguntza eskatzeko bide telematikoa irekita dago, eta deiei ematen zaien arreta ziurtatuta dago), bermatuta daude Biktimei Laguntzeko Zerbitzua eta arlo judizialeko laguntza osoa hiru lurraldeetan, genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza juridikoko doako zerbitzuak, berehalako harrera-zerbitzuak, biktima diren emakumeentzako egoitza-zentroak eta aholkularitza juridikoko eta laguntza psikologikoko zerbitzuak, besteak beste.

Denbora horretan, 24 orduko telefonoari eta 112 telefonoari buruzko informazioa indartu da, materiala hainbat hizkuntzatan argitaratu da, eta Emakunderen eta EDEKAren arteko lankidetzaren bidez, desgaitasunaren arloan lan egiten duten euskal erakundeak biltzen dituen euskal koordinakundeak materialak egokitu ditu, konfinamendu-aldian indarkeria matxista jasaten ari diren emakume desgaituengana ahalik eta modurik eraginkorrenean iritsi ahal izateko.

Halaber, krisi-garai honetan jarritako salaketen kopurua errepasatu da, eta egiaztatu da genero-indarkeriako salaketak erdira jaitsi direla urteko beste une batzuekin alderatuta. Hala, martxoaren 7tik 13ra 90 salaketa jarri baziren, martxoaren 14tik 20rako astean 43raino jaitsi ziren, eta martxoaren 21etik 27rako astean 37 izan ziren, martxoaren 28tik apirilaren 3ra 44 salaketa eta apirilaren 4tik 10era 39 salaketa.

Konfinamendu-denbora honetan izan daitekeen beherakadaren arrazoien artean, erasotzailearekin bizitzen ari den bitartean salatzeko zailtasunak eta beldurra aipatzen dira, nahiz eta hipotesi hau ere kontuan hartzen den: gizarte-kontrol handiagoa eta auzotarren hurbiltasun handiagoa alboko etxean 24 orduz egonda, herritarrak gai horiekiko gero eta kontzientziatuago dauden une hauetan. Alde horretatik, funtsezkoa da auzoaren jarrera aktiboa eta zaintzailea, kasu horietarako laguntza bide izan daitekeen auzo bat. Izaskun Landaida, emakundeko zuzendariak adierazi duenez, “emakumeek sentitu behar dute ez daudela bakarrik eta seinale txikienaren aurrean laguntzeko prest gaudela”.Era berean, kontuan izan behar da genero-indarkeriako kasu askotan erasotzailea biktimarekin bizi ez den bikotekide ohia dela, eta une honetan beste etxebizitza batean egongo litzatekeela, eta horrek ere eragina izan dezake jaitsiera honetan.

Prebentzio-lan gisa, Ertzaintza arriskugarritzat jotzen diren kasuen banakako jarraipena egiten ari da.

24 ordutako telefono bidezko arreta zerbitzura egindako deiei dagokienez, SATEVIk (900840111) konfinamenduaren aurreko asteetan egindako dei kopuruari eutsi dio, baina berehalako beharrei dagozkienak igo egin dira informazio eskatzen dutenekin konparatuz, bai eta bisita- eta zaintza-araubideei buruzko kontsultak ere. Esku-hartzeak egunero 6 eta 8 bitartean izaten dira.

Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuko (apirilaren 1eko BOE) araudi-berrikuntzen informazioa zabaltzen jarraitzeko, erantsian bidali da argibide berriak dituen dokumentua, kontratazio-arloko gaiekin eta toki-esparruko garrantzi handiko bestelako gaiekin.

Argibideak (martxoak 31ko Errege LD)

Halaber, EUDELek FAQ bat egin du toki-entitateen kontratazio gaietako ohiko galderen erantzunekin.

Atal honek toki-administrazioekin komunikazio-kanal izan asmo du beren zalantzak ebazteko.

FAQa honako esteka honetan dago eta aldian-aldian eguneratuko da:

https://www.eudel.eus/es/pag/contratacion_faq

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak EUDELen bidez euskal udalei bidali die “COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuetako arduradun politiko eta zuzendarientzako gomendioen dokumentu teknikoa”. Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzak egin du dokumentu hori. Bertan, gomendio orokorrak ematen zaizkie gizarte-zerbitzuei eta lehen mailako arretako profesionalei, zerbitzu horiei funtsezko zerbitzu-izaera eman baitzaie.

IKUSI DOKUMENTUA

EUDELen laburpena: Gai garrantzuenak

Gomendio orokorrak ezarri dira gizarte-zerbitzuentzat eta lehen mailako arretako profesionalentzat.

Gomendio orokorrak gizarte-zerbitzuentzat

  • Prozedurak sinplifikatzea.
  • Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzaren gomendioak betetzea.
  • Arreta presentzialaren ordez, arreta telematikoa
  • Hirugarren sektoreko erakundeekiko jarduerak koordinatzea eta boluntarioen lana koordinatzea eta zuzentzea.
  • Zerbitzuen egitura administratiboak eta teknikoak indartzea eta berrantolatzea.

Profesionalentzat:

  • Aurrez aurreko lanak egiteko prest egotea, beharrezkoa bada.
  • Urrutitik esku hartzea, azken hiru hilabeteetako zerbitzuen erabiltzaileekin araututako eran harremanetan jarrita.
  • Talde ahulen konfinamendua eta arreta
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (EELZ) zereginak doitzea eta plan bat prestatzea isolamendu-ordena duten ospitaleetako altetarako.
  • EELZn borondatezko baja duten pertsonei telefono bidezko jarraipena egitea.
  • Bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako pertsonekin telefonoz komunikatzea.
  • Herrian dauden egoitza-baliabideekin, publikoekin nahiz pribatuekin, etengabeko harremana
  • Arreta berezia jartzea adingabeak, guraso bakarreko familiak, nahi ez den bakardadeko egoerak, emakumeen eta/edo adingabeen aurkako indarkeria daudenean, besteak beste.
  • Prestazio ekonomikoak preskribatzea, bete gabeko oinarrizko beharrak antzematen direnean. (Eskualde behartsuetan, berariazko planak egitea prestazio ekonomikoetarako sarbidea bermatzeko).

Koronabirusaren krisiak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean, Emakundek lankidetza estutu du EDEKArekin, desgaitasunaren arloan lan egiten duten euskal erakundeak biltzen dituen euskal koordinakundearekin. Helburua, konfinamendu-aldian indarkeria matxista jasaten ari diren eta desgaitasuna duten emakumeengana ahalik eta modurik eraginkorrenean iritsi ahal izatea. Hala, material batzuk landu ditu. Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin batera, entzuteko zailtasunak dituzten pertsonentzako bideo bat egin da; ONCEren bidez, telefonoei buruzko informazio-kartela egokitu da ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako; eta FEVAS Plena Inclusión Euskadi-ekin batera, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteen euskal federazioarekin, alegia, irakurketa errazeko kartela egin da,  Enplegu eta Politika sozialetarako sailaren lankidetzarekin.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak komunikazio-kanpaina bat garatu du Euskadiko irratietan eta sare sozialetan. Kanpaina horretan, komprasen plangintza egokia eskatzen zaio Euskadiko herritarrei, datorren Aste Santuari begira. Kanpainak eskerrak eman nahi dizkio Euskadiko tokiko merkataritzari, covid19 emandako osasun-krisian egindako lanagatik, inplikazioagatik eta profesionaltasunagatik, eta jaiegun horietan izandako atsedena errespetatzeko eskatu du.

Kanpainako mezuek herritarrei eskatzen diete, halaber, alarma-neurrien esparruan, etxetik gertuen dagoen erosketa bat egiteko, kontsumo arduratsuarekin eta pilatzea saihestuta. Zero xahutze batekin.

Kanpaina hori Euskadiko merkatarien federazio eta elkarteekin partekatu da, eta, era berean, herritarrek beren sare sozialetan parteka dezakete, urratze horri erantsitako material grafikoekin.

KARTELAK, MATERIAL GRAFIKOAK

Emakundek, EUDELen eta euskal udalen laguntzarekin, indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko EAEko 185 udalerrik dituzten zerbitzu aktiboei buruzko informazio eguneratua bildu du eta hiritarren eskutara jarri.  Koronabirusak eragindako krisi-garai honetan, osasun-eskakizunei erantzun behar izan zaie, eta, ondorioz, zerbitzu horiek berrantolatu eta egokitu egin behar izan dira, osasun-larrialdiko konfinamenduak irauten duen egunetan indarkeria matxistako egoeran dauden emakumeei ematen zaien arreta bermatzen jarraitu ahal izateko. Emakundek eskerrak eman nahi dizkie EUDELi eta euskal udalei gida hori egiteko eskeinitako laguntzagatik. Informazio hori Emakunderen web orrian dago eskuragarri. Astero eguneratzen joango da informazioa.

Udal eremurako informazio-dokumentuak eta gomendioak, berriki eguneratuak Covid-19 web-biltegian:

 

KONTRATAZIOA

*TOKI ADMINISTRAZIOETARAKO KONTRATAZIOAREN ARLOKO BERRIKUNTZAK (zirkularra 20/03/30)

KONTRATAZIOAREN GIDALIBURUA (ARGIBIDEAK eta JARDUERA PRAKTIKOAK)

 

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEENTZAKO ARRETA

Sei hizkuntzatan zabaldu du Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimen arretarako telefonoen informazioa (20/03/27)

Genero-indarkeriaren biktimentzako ‘ordainketa bakarreko’ laguntza ekonomikoak eskuratzeko aukera  (20/03/30)

 

NBEak ERABILTZEKO PROTOKOLOA

EUDELen zirkularra 20/03/30. Eranskinak:

 

ELKARTASUN SARE ANTOLATUTA

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA (EELZ)

(EELZ) ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAILENTZAKO GOMENDIOAK

Eranskina: EELZn hartu beharreko neurrien laburpena

 

Besteak