Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Gorka Urtaran buru duen Batzorde Eragileak erabaki du baliorik gabe uztea ekitaldi eta jarduera soziokulturalei buruz EUDELek maiatzaren 14an emandako gomendioak.

Udal-mugapean antolatzen diren zerbitzu eta jarduera guztiek osasun-irizpideak eta unean uneko araudia bete beharko dituzte, betiere udalen iritzia kontuan hartuta.

 

GORKA URTARANen AUDIOAK:

 

 

“EUDELen GOMENDIOAK” 

 

“EZOHIKO FUNTSAK COVID19”

 

UDALENTZAKO GOMENDIOAK (ZIRKULARRA)

Bilbon, 2020ko ekainaren 11n. Gaur egin den bilera telematikoan, EUDELen Batzorde Eragileak –Gorka Urtaran buru duenak eta Euskadiko udalerrietako sentsibilitate guztietako hamalau alkatek osatzen dutenak– hainbat akordio garrantzitsu hartu ditu EAEko udalentzat, normaltasun berrira igarotzeko udal-eskumenari dagokionez, eta, orobat, COVID-19ak eragindako inpaktuetatik udalerriak gizarte- eta ekonomia-aldetik suspertzeko prozesua bultzatzeko eta gauzatzeko behar den finantziazioa lortzeari dagokionez.

Lehenengo akordioak EUDELen gobernu-organoak maiatzaren 14ko aurreko bileran, deskonfinamendua hastearekin batera, onartutako gomendioekin du zerikusia. Horien bidez, udalei irizpide komunak eta oinarrizkoak eskaini nahi zitzaizkien, ekitaldiak eta era guztietako udako jarduera soziokulturalak antolatzeko edo baimentzeko, eta modu ordenatuan, seguruan eta herritarren osasunerako berme osoarekin garatu ahal izateko.

EUDELEN GOMENDIOAK JAITSI

Zehaztu zen bezala, orientazio horiek irekiak ziren, eta osasun-jarraibideen eta une bakoitzean emandako araudiaren arabera eguneratuko ziren. Beraz, gaurko egunean, EAEk 3. fasean normaltasun osorantz aurrera egiten duela ikusita, Batzordeko alkateek aho batez erabaki dute EUDELek emandako gomendioak indarrik gabe uztea. Udal bakoitzak bere erabakiak hartuko ditu, udal-autonomiaren arabera eta indarrean dauden arauak –bai Estatukoak, bai autonomia erkidegokoak– betez, bai eta etorkizuneko garapenak edo aldaketak ere, egoeraren bilakaeraren arabera. Horri dagokionez, EUDELek arretaz eta zuhurtziaz jokatzea gomendatzen du, jarduera horiek baimentzean edo antolatzean, egoera edozein unetan alda daitekeela kontuan hartuta. Lehentasun nagusia beti izango da pertsona guztien osasuna eta segurtasuna bermatzea, bai antolakuntzakoena, bai erabiltzaile eta parte-hartzaileena.

Ildo horretan, EUDELen Batzorde Eragileak uste du oso garrantzitsua dela deskonfinamenduari eta normaltasunera itzultzeari buruzko araudian aintzat hartzea udalek duten erantzukizuna udalerrian garatu beharreko zerbitzu eta jarduera publiko eta pribatu guztietan. Udalerria da bizitza normalera igarotzeko lekua, eta tokiko erakundeek erantzukizunik zuzenena dute ordena zibikoa eta segurtasuna zaintzeko, herritarrekin berekin lankidetza estuan arituta.

Udalekuak

Indarrean dagoen araudiaren arabera antola daitezkeen udalekuen kasuan, EUDELen elkarteburu Gorka Urtaranek azaldu duenez, udalek aurreko urteetako antolatze-denbora bera ez dutela kontuan hartuta, egokia eta bidezkoa izan daiteke udalekuak bideratzea familiarik ahulenei gizarte-laguntza ematera, eta dauden plazetan baliabide gutxien dituzten familietako haurrak lehenestea.

COVID19 Funts Bereziak

Batzorde Eragilearen bigarren akordioa izan da Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren deialdia eskatzea, Estatuarekiko harreman aldebikoaren esparruan, Estatuan eta Europan sustatuko diren COVID ondoko berpizterako ezohiko funtsetan Euskadik izango duen partaidetza zehaztu ahal izateko (Next Generation EB Plana). Euskadiren eta Estatuaren arteko harreman aldebikoaren esparruan, EUDELek eskatzen du oso kontuan hartu behar dela udalen aldarrikapena, hau da, Euskadiko udal guztiek izan behar dutela suspertze sozial eta ekonomikoaren eragile aktibo, eta, beraz, Europak eta Estatuak abian jarriko dituzten aparteko funtsen zati bat jaso behar dutela.

Gaur arratsaldean bertan, EUDELen elkarteburuak eskaera hori helaraziko die Europako kideei, Europako udalerrietako elkarteetako presidenteei. Gorka Urtaran Europako topaketa telematiko batean parte hartzen ari da, 15:00etatik aurrera. CMRE-Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak antolatu eta Emilia-Romagna eskualdeko Stefano Bonnaccini presidenteak zuzentzen du. Topaketan, besteak beste, Frantzia, Italia, Alemania, Erresuma Batua, Grezia eta Suediako elkarteetako ordezkariek hartuko dute parte, eta baliagarria izango da gizartearen eta ekonomiaren aldetik iraunkorra den suspertze-prozesua bultzatzeko tokiko gobernuek, Europa osoan, udalerri guztietatik, duten funtsezko zeregina indartzeko baterako ikaskuntzak eta ekintza-proposamenak trukatzeko.

 

EUDELeko Batzorde Eragileak gaurko egunean (ekainak 11, osteguna) ospatutako bilkuran, udalen aldetik antolatu daitezkeen ekitaldi, ekintza soziokultural eta kirolezkoen inguruan hurrengo oinarrizko gomendio hauek onartzea ahobatez adostu du.

  • Osasun-krisiaren bilakaerari eta deseskaladaren faseetan emandako pausoei erreparatuta, indarrik gabe uztea Batzorde Eragileak maiatzaren 14an emandako gomendioak.
  • Normaltasun berrira igarotzeko planaren fase bakoitzean araudiak udal-instalazioetan egitea edo ematea ahalbidetzen duen jarduera eta zerbitzu guztietan osasun-agintariek jarduera eta zerbitzu horietako bakoitzerako emandako gomendioak kontuan hartzea.
  • Zuhurtasunez jokatzea udalek beren autonomia eta eskumenak erabiliz antolatzen edo baimentzen dituzten jarduera guztietan.
  • Gainerako erakundeei eskatzea hartzen diren jarduera, programa eta neurrietan udalen iritzia kontuan har dadila.

Europatik eta Estatutik datorren ezohiko finantzazioa udaletara iristea eskatzen dut, EAEko udalerri guztietan banatzeko, txikienetik handienera”

Gorka Urtaranek erakunde hurbilenen “funtsezko eginkizuna” nabarmendu du, “udalerria da normaltasun berrira igarotzea gertatzen den tokia”

Bilbao, 2020ko ekainaren 9a. EUDELen elkarteburu Gorka Urtaranek, gaur goizean eskatu du EAEko udalen parte-hartze eraginkorra Europako instituzioek bultzatutako ezohiko funts guztietan, bai eta estatu- eta autonomia-eremukoetan  ere, Covid osteko susperraldi ekonomiko eta sozialerako neurriak finantzatzeko.

Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketan, Gorka Urtaranek ziurtatu du “arintze-faseak udalentzat gainkarga direla, erantzukizun erantsia”, eta toki-erakundeak gehiagotan kontuan hartzeko eskatu du “aktore giltzarriak” izanik, eta baieztatu du “udalerria dela normaltasun berrira igarotzea gertatzen den tokia”.

Ildo horretan, Urtaran elkarteburuak ohartarazi du EUDELek zainduko duela udalek  ezohiko funtsen bilketan parte-hartu ahal izatea, eta lan egingo duela “finantzazio-banaketak udaletara iristeko, udalerri guzti-guztietara, txikienetik handienera”. Europako Batzordeko presidenteak eta  Espainiako Gobernukoak iragarritakoaren arabera, Europako planaren funtsak (oraingoz zehazteke) lehenik Estatuari transferitu ahal izango litzaizkioke, eta, ondoren, EAEri, bai mailegu gisa, bai itzuli beharrik gabeko laguntza gisa. Elkarteburuaren hitzetan, “udalok eskua altxatzen dugu berriro ere, gizartearen beharretatik hurbilen daudenak gara, eta hortaz, pandemiaren ondorioen ostean suspertzeko ezohiko finantzazio-funts guztietan parte-hartzea eskatzen dugu”.

Urtaran elkarteburuak defendatu du “ezohiko” finantzazioa euskal ekonomia-itunaren ereduaren arabera eta Kupoaren metodologia aplikatuz banatu behar dela. Europako plan, kopurua eta Europako plana nola egituratzen den oraindik baieztatu gabe, EUDELen elkarteburuak adibidetzat jarri du Espainiak itzuli beharrik gabeko laguntza gisa jaso lezakeen 77.000 milioiko funtsa. Gorka Urtaranen arabera, “Kupoaren % 6,24 kenduta, eta Eusko Jaurlaritza eta Lurralde Historikoen barne-banaketa aplikatuta, koefiziente bertikal eta horizontalen arabera, udaloi 800 milioi euro inguru iritsi beharko litzaizkiguke Europako funtsetatik”. Urtaranek uste du kopuru hori igo daitekeela toki-erakundeak suspertzeko estatu-funtsaren proposamena burutzen bada. Horrek, lehen informazioen arabera, 5.000 milioi euro izango lituzke “Kontzertuaren formula bera aplikatuta, Euskadiko Udalei 300 milioi euro baino gehiago egokituko litzaizkiguke”, aurreratu du.

Horren harira, Urtaran elkarteburuak aldebikotasun-harremana defendatu du Estatuarekin, eta bat egin du euskal erakundeek Euskadiren berezitasuna eta Ekonomia Itunaren erregimena errespetatzeko egindako deialdiarekin. Ildo horretatik, Gorka Urtaranek Batzorde Mistoaren bilera urgentea eskatu du, finantzazio autonomikoari eta ezohiko funtsen xedeari “ahalik eta azkarren” ekiteko. “Erabakiak hartzeko une erabakigarrian gaude, alkateok jakin behar dugu zer baliabide ditugun tokiko ekonomia bultzatzeko neurriak aktibatzeko eta ehun produktibo eta sozialari eusteko”.

Euskadiko polizien eta hiritarren jokabide eredugarria

Hirugarren arintze-fasearekin batera, EUDELeko elkarteburuak azpimarratu du udalek “funtsezko zeregina” izan dutela osasun-larrialdian, eta haien jarduera funtsezkoa dela udalerri bakoitzean normaltasunera itzultzeko “Udalek lehen lerroan egoten jarraituko dugu, eguneroko bizitzara era ordenatuan, seguruan eta berme osoz itzultzeko”, adierazi du Gorka Urtaranek.

Gorka Urtaranek Udaltzaingoen, Ertzaintzaren eta administrazio publikoetan lan egiten duten langile guztien lan eredugarria goraipatu du. Udalen ordezkariak eskerrak eman dizkie herritarrei, eta nabarmendu du haien laguntza funtsezkoa izan dela osasun-gomendioak betetzeko eta gaixotasuna zabaltzea saihesteko. EUDELen elkarteburuak argi adierazi du: “Euskal gizarteak, gehien-gehienak, jokabide eredugarria eta erantzunkidea duela frogatuta dago; joko-arauak bete nahi ez dituenak zehapena jaso beharko du. Salaketa guztiak izapidetu behar dira, ezin dugu onartu gutxi batzuen jokabide txarrak guztioi kalte egitea “.

EHAAk “12/2020 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako ezartzen baitira trantsizio-prozesuaren 2. fasea aplikatzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako arauak” argitaratu du.

25eko Maiatzatik (astelehena) aurrera indarrean sartuko den dekretu honek zazpi artikulu, azken xedapen bat eta xedapen indargabetzaile bat ditu.

  1. Zirkulazio-askatasuna.
  2. Egoitza-zentroetan dauden senitartekoei bisitak egitea.
  3. Gizarte-zerbitzuen arloko zerbitzuak eta prestazioak.
  4. Bisita publikoak museoetara.
  5. Naturako turismoa.
  6. Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako lokalak eta zerbitzuak berriz irekitzea.

 

“Osasun alarmari buruzko irizpideak Ertzaintzan eta Udaltzaingoetan” Berrikusketa (2020/05/25)”

2020ko programak prestakuntza, mentoring eta elkartrukerako on line taldeak eskaintzen ditu, udaletako emakume hautetsiengana gehiago hurbiltzeko

COVID-19k eragindako egoera berriak komunikazio birtualak eta bideokonferentziak orokortu ditu. Testuinguru digital horretan, Virginia Woolf Basqueskolaren jarduerara itzuli da, euskal zinegotzi guztien topaketarako, prestakuntzarako eta eragin politikorako “berezko espazioa”.

EUDELek eta Emakundek gune plural hau sustatu dute 2012az geroztik; bertan, EAEko udaletako sentsibilitate guztietako hautetsiek hartzen dute parte.

2019-2023 agintaldi berrian, BASQUESKOLA berriro zabaltzen da euskal udaletako, alderdi politikoetako, gobernuko eta oposizioko emakume hautetsi guztien partaidetzara. Basqueskolak “bere espazioa” eskaintzen du, itunen eta banakako eta taldeko laguntzen sare bat osatzeko, lidergo sendoak eta adostasun egonkorrak garatu ahal izateko, horrela, urrats sendoak emanez aurrera egiteko berdintasunezkoak eta inklusiboak diren eta indarkeria matxistarik ez duten udalerrietarantz.

 

Inoiz baino konektatuago dagoen sarea

Basqueskola 2020 programa ekainaren 1ean hasiko da, eta urte bukaerara arte iraungo du. Ikastaroen eta lantaldeen eskaintza zabala formatu digitalera eta bideokonferentzia-formatura egokitzen da, baina aurrez aurreko jardueraren zati bat mantendu ahal izango da urtean aurrera egin ahala, betiere, osasun- eta segurtasun-berme egokiekin.

BASQUESKOLAk hainbat gune eskaintzen ditu parte hartzeko, esaterako, ikastaroak eta tailerrak (PRESTAKUNTZA, COACHINGa), eta, aldi berean, hainbat gairi buruzko taldeak eta lan-batzordeak (ELKARTRUKEA).

 

Nola parte hartu?

“Basqueskola Sarea” lantaldeak

Lan-ildoak:  http://www.virginiawoolfbasqueskola.eus/eu/basqueskola-sarea-2/

  • TALDE ERAGILEA
  • LAN-BATZORDEAK
  • LAGUNTZA – “Bidelagun” Aholkularitza Programa
  • ADITUEN AHOLKULARITZA – “Basque Adituak”

Prestakuntzako eskaintza: hurrengo ikastaroak

            >Komunikazioa generoaren ikuspegitik.

Ekainaren 1etik uztailaren 7ra, zazpi saio. Hezitzailea: June Fernandez.

INFORMAZIO GEHIAGO

           > Udal-kudeaketa genero ikuspegitik.

               Esperientziak trukatzeko tailerrak INFORMAZIO GEHIAGO

             >Coaching eta lidergoa

Tailerra, 15 ordu (irail-azaroa). Hezitzailea: Maru Sarasola INFORMAZIO GEHIAGO

>”Basqueskola Ibiltaria”- udalerrietara hurbiltzea

Hautetsientzako ahalduntzeari buruzko oinarrizko tailerra eta sarea aurkeztea

Data malguak, online edo aurrez aurreko formatua INFORMAZIO GEHIAGO

 

JAITSI LIBURUXKA 2020ko PRESTAKUNTZA

 

Informazio guztia hemen: www.virginiawoolfbasqueskola.eus

 

@basqueskola                      basqueskola@eudel.eus                                                              

 

Basqueskola Sarea, talde eragilea

Basqueskolaren estrategia eta Ekintza Plana hiru lurraldeetako udalerrietako eta formazio guztietako tokiko emakume hautetsien talde plural batek gidatzen ditu. Talde honek jardunari eutsi dio itxialdian zehar, 2020ko programa berriaren edukiak eta formatua adosteko balio izan duten hainbat topaketa birtual eginez.

Parte-hartzaileak:

  • Josune Irabien, Amurrioko alkatea
  • Pilar Legarra, Asteasuko alkatea
  • Aintzane Urquijo,  Santurtziko alkatea
  • Ane Beitia,  Elgoibarko alkatea
  • Maite Etxebarria,  Abanto-Zierbenako alkatea
  • Duñike Agirrezabalaga, Donostiako zinegotzia
  • Paula Amieva,  Getxoko zinegotzia
  • Aitzole Araneta, Donostiako zinegotzia
  • María Teresa Córdoba, Lapuebla de Labarcako alkatea
  • Ruth Ibisate, Arraia-Maeztuko alkatea

 

Albistea: Basqueskolak eusten jarraitzen du,

“Koronabirusak eragindako krisia oraindik ondo baloratzen ez dakigun inpaktua ari da edukitzen gure bizitzetan. Iritsiko da balantzea egin eta gure bizitzetan nola eragin duen jakiteko unea. Hala, krisi honek bizitza guztietan nola eragin duen ikusi beharko da, baina, bereziki, emakumeei zer ekarri dien behatu beharko dugu; izan ere, NBE Emakumeaktaldeak dioen bezalaxe, krisi honen inpaktuak eta ondorioak genero-ikuspegitik ere irakurtzen jakin behar da.

Oraintxe bertan, zuei laguntzeko bultzada eta energia helarazi nahi dizkizuegu hemendik.  Hori dela-eta, gure jarduera ez da eten, eta egoera berrira egokitzen jarraitzen dugu, erabil ditzakegun tresnen bidez; hau da, sare eta plataforma birtualen bitartez. “