Eudel

Author

eudel

Azken berriak

Euskadiko udalei 20/03/25 egunean bidalitako txosten juridikoari jarraipena emanez, EUDELek eskuliburu argigarri bat egin du, ariketa praktikoen bidez, azken egunetan sortu den araudiaren aplikazioa argitu nahi duena.

GIDALIBURUA

TXOSTEN JURIDIKOA*

*Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen araberako eraginak udalen esparruan, alarma egoera deklaratu ostean (463/2020 Errege Dekretua) eta COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko ezohiko neurriei buruzko martxoaren 17ko Errege Lege-dekretua (2020ko martxoaren 18ko BOE) onetsi ondoren.

Bestalde, bi ZIRKULAR erantsi dira, Eusko Jaurlaritzaren Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak emandako jarraibideekin.

1/2020 Zirkularra, martxoaren 16koa

2/2020 Zirkularra, martxoaren 26koa

Martxoaren 24ko Gobernu Kontseiluak onartu du 16 milioi eurotako aurrekontu-zuzkiduraren igoera GLLetarako

Honekin batera bidaltzen dizuegu igoera horren banaketa, herriz herri eta udalerriaz gaindiko eremuen arabera. AGIRIA

INFORMAZIO OSAGARRIA

Informazio gehiago eskaintzen da, COVID-19 eragindako alarma-egoera indarrean dagoen bitartean kontuan izateko:

  • GLLen KUDEAKETAren gaineko iradokizunak Agiria.
  • Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak bultzatutako jarduerak bermatzeko izapidetzea TELELAGUNTZA ZERBITZUAN Agiria , eta GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA diren emakumeentzako laguntzetan Agiria.

Esandako bi zerbitzu horiei dagokienez, gure helburua da izapidetzea bermatzea; hori dela eta, berariazko helbide elektronikoak prestatu ditugu eskabideak zein beharrezko agiriak bidaltzeko, sarbide telematikoa erabiltzeko egiaztagiri elektronikorik izan ezean

telelaguntza@euskadi.eus

savvg@euskadi.eus

Informazioa ahalik eta lasterren eskura izango duzue Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako atarian:

Telelaguntza Zerbitzu Publikoa

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako dirulaguntzak 2020

“Tokiko ordezkaritza eta gobernu organoak (osoko bilkurak, gobernu batzordeak, osoko bilkuren batzordeak) eta tokiko beste organo kolegiatu batzuk (kontratazio-batzordeak, esaterako) alarma egoeran modu telematikoan biltzeko eta erabakiak hartzeko aukerari buruzko informazio oharra”, Lurralde Politika eta Funtzio Publikoaren Ministerioko Autonomiako eta Tokiko Araubide Juridikorako Zuzendaritza Nagusiak igorritakoa.

Ikus INFORMAZIO OHARRA

Informazio-ohar horren arabera, ondoriozta daitekeenez, gaur egungo alarma egoeran eta toki araubideko oinarrizko legediaren isiltasuna gorabehera, bidezkoa eta juridikoki posible da Udalbatzak osoko bilkura telematikoan hartutako erabakiaren bidez onestea, salbuespen gisa eta beharrezkoa den guztietan, bilkurak bideokonferentzia sistema teknologikoen edo antzekoen bidez egitea, tokiko erakundeen funtzionamendua bermatzeko, tokiko ordezkaritza- eta gobernu-organoen bilkurak. Sistema horiek guztiek bermatu egingo dute, batetik, segurtasun teknologikoa eta berdintasun-baldintzetan parte hartzea, eta, bestetik, erabakiak, eztabaidak eta hartutako erabakiak baliozkoak izatea.

Informazio-oharrak bereizi egiten ditu, prozedurari dagokionez, ordezkaritza izaera gabeko tokiko organoak, eta, beraz, oso-osorik administratiboak direnak (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 17.1 artikuluan ezarritakoak, hau da, bilera ez presentzialak egitekoak, zuzenean aplikatu beharko lirateke) eta ordezkaritza izaera duten tokiko gobernuko erakundeak (non bidezkoa dirudien, adierazitako baldintzak betez Udalbatzaren aurretiazko akordio batek, baina saio telematiko bidez erdietsi beharko litzateke; aipatutako 17.1 artikuluak gaituko luke).

Koronabirusak eragindako larrialdiegoeraren aurrean, Eusko Jaurlaritzak GUZTION ARTEAN plana jarri du abian, beren bizilekuan, bakarrik edo bikotekidearekin bizi diren eta familiaren laguntzarik ez duten 70 urtetik gorako pertsonen, mendeko pertsonen edo veste kalteberatasun-egoera batean daudenen (administrazioek deribatuta) oinarrizko premiei erantzungo dieten elkartasun antolatuko ekimenak sustatzeko eta babesteko.

GUZTION ARTEAN plana Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren jarraibideen arabera diseinatu da, eta erantzun egokia ziurtatzeko ezinbestez jarraitu beharreko hainbat irizpide biltzen ditu. GUZTION ARTEAN planari buruzko informazioa biltzen duen dokumentu bat eta laguntza behar duten pertsonei zein borondatezko laguntza eskaini nahi dutenei bidali beharreko triptikoa erantsi ditugu.

Informazio-dokumentua

Triptikoa

Funtsezkoa da mugikortasuna mugatzea, eta, horregatik, zerbitzuek beharbeharrezkoak izan behar dute eta familiaren laguntzarik ez duten pertsonarik kalteberenei zuzenduta egon behar dute. Gainera, pertsona horien, boluntarioen eta, oro har, komunitatearen osasuna zaintzeko, beharrezkoa da bizileku bakoitzera boluntario bat (edo, salbuespen gisa, bi) baino ez joatea, eta beti pertsona berak izatea.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak, EUDELen bitartez, gutuna bidali die Euskadiko udalei; gutunak helburu bikoitza du eta bi ekintza bateragarri planteatzen ditu:

  • Zure laguntza eskatzea sareari buruzko informazioa (eta, zehazki, triptikoa) zabaltzeko, herritarrak beren premiak planteatzera bultzatzeko, voluntario gisa parte hartzeko aukerari eta baldintzei buruzko informazioa emateko eta, horretarako, Gurutze Gorriak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan kudeatzen duen call centerrarekin harremanetan jartzeko (945 22 22 22).
  • Udalek helburu horrekin dinamizatzen edo babesten dituzten esku-hartzeak GUZTION ARTEANen irizpide guztiekin (Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideen arabera ezarritakoak) eta boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 legearekin (eta, bereziki, 1.2 artikuluarekin, irabazi-asmorik gabeko erakunde baten bitartez bideratzeari dagokionez) bat datozela ziurtatzea.

Baldintzak

Boluntario izateko, beharrezkoa da patologia kronikorik ez izatea eta jarduera hasi aurreko 14 egunetan sintomarik agertu ez izana, ezta bizileku batera joan aurretik ere. Gainera, beharrezkoa da 18-64 urte izatea eta datorren hilabetean, astean bi edo hiru egunetan, gutxienez bi ordutan laguntzeko prest egotea. Gurutze Gorriak, 945-222.222 telefono-zenbakiaren bitartez, laguntza-eskaerak eta boluntario gisa lagundu nahi duten pertsonen datuak jasotzen ditu, haien parte-hartzea bideratzen du eta parte hartzeko baldintzei buruzko informazio xehatuagoa ematen du. Cáritasek antzeko funtzioak betetzen ditu, eta, lagundu nahi diotenek, 688662773 telefono-zenbakira deitu dezakete zuzenean.

Sareak erakundeen, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko Sareen Sarearen, Gipuzkoako Gizalde, Arabako Sartu eta Bizkaiko Bolunta boluntariotza-agentzien, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren laguntza ere jasotzen du.

Plan berria, nolanahi ere, Osasun Sailaren jarraibideen arabera garatuko da beti.

BetiON

Bestalde, gogorarazi beharra dago betiON Telelaguntza Zerbitzuak, osasun-krisia hasi zenetik, areagotu egin duela erabiltzaileei (eta, bereziki, kalteberatasunik handiena jasaten dutenei) eskainitako arreta. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako telelaguntza-programak 54.330 erabiltzaile ditu. Guztien % 77 emakumeak dira, % 23 gizonak, eta batez besteko profila bakarrik bizi den adineko emakume batena da. Kalkulatutakoaren arabera, 2.000 erabiltzaile inguru kalteberatasun handiko egoeran daude.

Egunero, betiON zerbitzuko langileek mila dei inguru jasotzen dituzte, eta, gainera, ia 3.000 dei egiten diete erabiltzaileei edo harremanetarako pertsonei, haien egoera pertsonala zein den jakiteko.

Euskadiko Zerga Koordinaziorako Organoa (OCTE) osatzen duten erakundeek, COVID19aren eragina arintzeko onartzen ari diren zerga arloko neurriei buruzko hausnarketa bateratua egin dute gaur. Horrela, Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek eta Udalek, EUDELen bidez, konpromisoa hartu dute erakunde-maila desberdinetan onartzen diren zerga arloko aldaketak partekatzeko, koordinatzeko eta jakinarazteko, eta zerga-bilketan duten eragin osoa ahalik eta lasterren neurtzeko.

Oinarrizko helburu partekatua, zergen ikuspegitik, kaltetutako pertsonei eta enpresei ahalik eta likidezia handiena ematea da, zergak geroratuz eta zatikatuz, baina, era berean, bat etorri dira esatean hori administrazio publiko guztiei baliabide nahikoak bermatzearekin bateragarria izan behar dela, osasun arloko larrialdi egoera gainditutakoan haien politika publikoak gauzatzen jarraitzeko.

“Argi dago COVID19ak eragin negatiboa izango duela diru-bilketan”, adierazi du Itziar Agirre Ogasun sailburuordeak. Ondorioz, Euskadiko hiru erakunde-mailen arteko baliabideen banaketan ere gauza bera gertatuko da.

Komunikaziorako eta koordinaziorako ildo egokiari eustea erabaki da, onartu diren edo onartuko diren neurriek ekonomian eta finantzetan izan dezaketen eragina partekatzeko, eta baliabideak banatzeko barne-sisteman duten eragina elkarrekin ebaluatzeko. “Gaur egun ezinezkoa da horien oihartzunaren kuantifikazio zehatza egitea”, ondorioztatu du Agirrek.

  • Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendari bakar gisa laguntzen dion aholku-batzordearen bileraren buru izan da

Gaur, Lehendakaria Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) zuzendari bakar gisa laguntzen duen aholku-batzordearen bilera egin da. Plan hori atzo onartu zen koronabirusak sortutako egoerari aurre egiteko. Iñigo Urkullu lehendakaria izan da bileraren buru, eta bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkoreka, Osasun sailburu Nekane Murga, Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Heredia, Gobernuaren Ordezkari Denis Itxaso, hiru lurralde historikoetako Ahaldun Nagusiak, Ramiro González, Unai Rementeria eta Markel Olano, eta Eudeleko Presidente Gorka Urtaran.

Bileraren helburua egoera aztertu eta koronabirusa geldiarazteko hartu beharreko neurri berriak adostea izan da.

Bileraren ondoren, Lehendakariak agerraldia egin du komunikabideen aurrean, bide digitaletik, jakinarazteko, herritarren osasunerako berehalako eta ezohiko arriskuak jarraitzen duenez eta beste neurri gehigarri batzuk hartu behar direnez, Eusko Jaurlaritzak honako prebentzio-neurri hauek hartu dituela:

  1. Adinekoentzako eguneko zentroen itxiera.
  2. Adinekoei egoitza-zentro publikoetan edo pribatuetan egin beharreko bisiten murrizketak, eguneko/egoiliar bakoitzeko pertsona bakar batek egin ahal izango du bisita. Gainera bisitariei zentroaren sarreran tenperatura hartuko zaie eta 37,0ºC-tik gorako bisitariei sarrera mugatuko zaie.
  3. Edozein motatako jarduerak bertan behera uztea: Museo, Erakusketa-areto, Ostalaritza (etxeko zerbitzua izan ezik), Kirol instalazioak, Joko-lokal, Txoko, Elkarte gastronomiko edo Otoi egiteko zentroetan. Metro eta erdiko gutxieneko segurtasun tartea bermatzen ez duten lokaletan jarduera mugatzea. Metro eta erdiko gutxieneko distantzia hori edozein pertsona konzentrazioari aplika dakioke.

INDARRALDIA

Agindu honetan aurreikusitako prebentzio-neurriek hamabost egun naturaleko indarraldia izango dute, hurrenez hurren adosten diren luzapenak alde batera utzi gabe.

ARGITALPENA ETA ERAGINA

Neurri horiek bihar sartuko dira indarrean, gaur bertan argitaratuko baitira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Nolanahi ere, neurri hauek GAURTIK aurrera aplikatzea gomendatzen da.