Eudel

Author

eudel

Azken berriak

  • Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea, bihar arratsaldean (osteguna), Europako Udalerrien eta Eskualdeen Batzordearen maila goreneko bilera batean izango da lehen aldiz; 41 herrialdetako tokiko buruzagiek parte hartzen dute bertan.
  • Hitzordu honen bidez agertuko da Urtaran EUDELen elkarteburu gisa nazioartean lehenengoz. Topaketa hau garrantzi handikoa da Europako tokiko erakunde guztientzat; izan ere, bihar aukeratuko dira hurrengo bi urteetarako elkartearen ordezkariak.

EUDEL, 2020ko urtarrilaren 22a. Ostegun honetan, Gorka Urtaranek EUDELen elkarteburu gisa parte hartuko du Europako Udalerrien eta Eskualdeen Batzordearen (CEMR) Zuzendaritza Batzordearen lehen bileran. Frantziako Orleans hiriko biharko hitzordua Europako lehen foro munizipalista izango da, eta Vitoria-Gasteizko alkateak Euskadiko udalen ordezkari gisa parte hartuko du, maila gorenean.

Europako Herrien eta Eskualdeen Batzordeak Europako 41 herrialdetako udalerrien elkarteak biltzen ditu; besteak beste, EUDEL. Gobernu organo gorena Zuzendaritza Batzordea (Policy Committee) da; hiri eta eskualdeetako buruzagi garrantzitsuek osatzen dute, eta urtean bi bider elkartzen dira, gaurkotasuneko eta kontinenteko tokiko gobernuentzako interes handiko gaiak lantzeko. Oraingoan, Orleans, Loira haraneko hiriburu administratiboa, aukeratu dute urtarrilaren 23an eta 24an hitzordu garrantzitsu hau hartzeko. Bertako udalak eta hango udalerrien elkarteak antolatu dute elkarlanean, hau da, EUDELen Frantziako homologoak.

Zuzendaritza Batzordearen 2020ko lehen bilera garrantzi handikoa da, 2020-2023 agintaldirako kideak berrituko direlako. Horien artean honako hauek daude: Stefano Bonaccini, Emilia Romagna eskualdeko presidentea eta Europako udalerrien eta Eskualdeen Batzordeko egungo lehendakaria, zeina berriz ere hautagai den, eta Europako zenbait hiriburutako alkateak, besteak beste, Paris, Lisboa, Utrecht eta Innsbruckekoak; beren hautagaitza aurkeztu dute Batzorde Politiko berriko exekutiboa osatzeko.

Europaren etorkizunari buruzko eztabaida: tokiko irtenbideak munduko arazoentzat.

Bozketa baino lehen, Gorka Urtaran elkarteburuak bere homologoekin hartuko du parte Europaren etorkizunari buruzko eztabaidan. Dubravka Šuica Europako Demokrazia eta Deografia komisarioa eta Edouard Philippe Frantziako lehen ministroa izango dira buru.

Eztabaidaren xedea da udalerrien eta eskualdeen iritzia zein den jakitea –horiek baitira herritarrengandik hurbilen dauden gobernuak–, haien ahotsa entzun dadin, EB europarren ikuspegitik abiatuta modernizatzeko xedez, Europako Parlamentuak, Batzordeak eta Kontseiluak sustatzen duten Konferentzian. Hurrengo bi urteetan, 2022a bitarte, herritarren arteko elkarrizketak aktibatuko dira, eta rol garrantzitsua izango dute gazteek, gizarte zibilak eta maila guztietako erakundeek, europar proiektua biziberritzeko bazkide eta aliatu dira-eta.

Urtarrilaren 14an, Ursula von der Leyen Europako Batzordearen lehendakariak Europako Parlamentuko diputatuen aurrean aurkeztu zuen Konferentziaren egitura, egutegia eta irismena. Konferentzian aurkeztuko dira Europaren etorkizuneko sei lehentasunen berri izateko egingo diren kontsulten emaitzak.

  1. Akordio berde europarra: klimari dagokionez neutrala den lehen kontinentea izan dadin ahalegintzea.
  2. Pertsonentzat funtzionatuko duen ekonomia, ekitate sozialaren eta oparotasunaren alde lan eginez.
  3. Aro digitalerako prest dagoen Europa: pertsonak gaitzea teknologia belaunaldi berriei dagokienez.
  4. Bizi estilo europarra sustatzea: berdintasunezko Batasuna sortzea, zeinean pertsona guztiek aukeretarako sarbide bera izango duten.
  5. Europa indartsuagoa munduan: Europa gehiago, gehiagoren alde lan egiteko, gure lidergo global arduratsuaren marka berezia indartzearen bidez.
  6. Europako demokraziarentzako bultzada: gure Demokrazia elikatu, babestu eta indartu.

Hain zuzen ere, biharko Zuzendartiza Batzordearen eztabaidan, 14:45etik aurrera, EUDELeko elkarteburuak, Zuzendartiza Batzordeko gainerako kideekin batera, hirietatik Europako erronka globalei nola erantzun hausnartuko dute.

Informazio gehiago: https://www.ccre.org/   @CCRECEMR

Deialdiei buruzko informazioa www.arkauteakademia.eus webgunean dago, eta izen-ematea ere bertan egin daiteke

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduak 12

Segurtasun Sailak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenaren bi ebazpenen bidez, Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsa bat eta laguntzaileen beste poltsa bat sortzeko bi hautaketa eta formakuntza prozesu deitu ditu. Prozesu horien berri azkeneko bileran eman zitzaion EUDEL — Euskadiko Udalen Elkarteari.

Horrela, lanpostu horietan dauden agente-plazak premiaz eta aldi batez bitarteko erregimenean betetzeak tokiko esparruan sortzen dituen arazoei aurre egin nahi zaie. Bestalde, laguntzaileen poltsaren bidez Udaltzaingoa, esate baterako mugikortasun-agenterik ez duten udalerrietan herrigunean trafikoa antolatzeko, osatuko duten aldi baterako premiei erantzuteko izango da.

Bi hautaketa-prozesu horietako batean parte hartzeko interesa dutenek atzo eta gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu diren oinarriak kontsulta ditzakete, eta baldintzak betez gero, www.arkauteakademia.eus webgunean eman dezakete izena abenduaren 13tik urtarrilaren 7ra bitartean, biak barne, Udaltzaingoko bitarteko agenteen poltsarako. Udaltzaingoko laguntzaile-poltsarako izena emateko epea, berriz, abenduaren 14tik 28ra bitartean egongo da zabalik, biak barne.

Udaltzaingoko bitarteko agenteak

Udaltzaingoko bitarteko agenteen lan-poltsarako hautaketa oposizio-sistemaren bidez egingo da, eta derrigorrezkoak eta baztertzaileak izango diren bi proba egingo dira. Bat, Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente-lanak behar bezala egiteko hautaketa-prozeduran parte hartzen duten pertsonen gaitasunak zehazteko proba psikoteknikoa izango da, eta test erako formatuan egingo da. Bigarrena nortasun-proba izango da, eta nortasun ezaugarri orokorrak ebaluatzeko izango da.

Oposizio-fasea gainditzen dutenak Udaltzaingoko bitarteko agente izateko formakuntza-ikastaroa egiteko onartuko dira. Formakuntza-ikastaro horrek hiru fase izango ditu: lehenengoa online egingo da eta eduki teorikoak landuko dira; bigarrena izangaien portaera eta konpetentzia egokiak zehazteko izango da; eta hirugarrena, berriz, fase praktikoa izango da. Azken bi fase horiek presentzialak izango dira.

Formakuntza praktikoaren fasearen ondoren, prozesuan parte hartzen dutenak Udaltzaingoko oinarrizko eskalako bitarteko agenteen poltsan sartuko dira Euskadiko toki-korporazioetan aldi batez zerbitzua emateko, oposizioaren azken kalifikazioan lortutako puntuazio-ordenari jarraituz.

Udaltzaingoko laguntzaileak

Udaltzaingoko laguntzaileen poltsaren kasuan ere oposizio-sistemaren bidez egingo da hautaketa. Kasu honetan ere derrigorrezkoak eta baztertzaileak izango diren bi proba egingo dira: test erako formatua izango duen proba psikoteknikoan Udaltzaingoko laguntzaile-lanak eta -zereginak betetzeko gaitasunak ebaluatuko dira: hitzezko gaitasuna, arrazoitzeko gaitasuna, arreta eta pertzepzio gaitasuna eta gaitasun espazialak. Bigarrena nortasun-proba izango da.

Oposizio-fasea gainditzen dutenak Udaltzaingoko agente laguntzaile izateko formakuntza-ikastaroa egiteko onartuko dira. Ikastaroak bi fase izango ditu: lehenengoa online egingo da eta eduki teorikoak landuko dira; eta bigarren fasea praktikoa eta presentziala izango da.

Formakuntza-ikastaroa egiten eta gainditzen dutenak zuzenean sartuko dira Udaltzaingoko laguntzaileen poltsan. Poltsa formalki eratzen denean, deialdi bateratuetan parte hartu duten edo Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiari berariazko eskaera egin dioten eta euren poltsarik ez duten udalen eskura jarriko da.

Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza arduratuko da Udaltzaingoko bi poltsak, bitarteko agenteena eta laguntzaileena, kudeatzeaz.

Otsailetik abendura, EUDELek, IVAPek eta Foru Aldundiek elkarlanean antolatu duten Zeharkako Prestakuntza Plana 2020 garatuko da, euskal toki- erakundeeko teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.

2020ko planean 295 ikastaro daude; horietatik 125 aurrez aurrekoak dira; 158 lineakoak eta 12 jardun biko tailerrak (aurrez aurreko/lineakoa).

Ikastaroen lekua: Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Tolosaldean.

Ikastaroak gaika antolatu dira: Administrazioko oinarrizko gaiak (erregimen juridikoa, kontratazioa…); hirigintza; ingurumena; gizarte zerbitzuak; enplegua; ekonomia eta ogasuna; biztanleria; berdintasuna; modernizazioa; administrazio elektronikoa; berrikuntza; datuak babesa; gobernu ona eta gardentasuna; antolakuntza; lidergoa; giza baliabideak eta zerbitzuaren kalitatea; hizkuntza prestakuntza; etab.

IZEN-EMATEAK, IVAPen web orrian dagoen “Solaskidegune” deituriko aplikaziotik egingo dituzte horretarako izendaturiko prestakuntza koordinatzaileek:

Bilbo, abenduaren 23a. EUDELen elkarteburu eta Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek “Beti on” Telelaguntza Zerbitzuko Call centerrean hartu du parte, gaur goizean, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan den jardunaldi irekian. Eguberri zoriontzeko gaurko jardunaldian Batzorde Eragilearen kide Aitziber Olibanekin eta Mikel Torres, Erandioko eta Portugaleteko alkateak parte hartu dute, bai eta beste alkateekin batera ere: Aia, Nekane Arrizabalaga, Arrasate/Mondragón, Maria Ubarretxena, Arrigorriaga, Maite Ibarra, Barakaldo, Amaia del Campo, Bilbao, Juan Mari Aburto, Elorrio, Idoia Buruaga, Laudio, Ander Añibarro, eta Zarautz, Xabier Txurruka.

11:00etatik aurrera, Beti Oneko teleoperadoreekin aritu dira alkateak lanean, eta, hala, erabiltzaileen deiei erantzun diete. Bide batez, unea aprobetxatu dute beren udalerrietako herritar nagusiei Gabon zoriontsuak opatzeko. Euskadiko udalek pertsona nagusien segurtasunarekiko, ongizatearekiko eta bizi-kalitatearekiko konpromisoa dute.

Gorka Urtaranekzahartzearen erronka aipatu du, bai eta belaunaldien arteko elkarbizitza ere; azken horren harira, hau esan du: “gizarte osoari dagokion erronka da. Bakartasuna arazoa da eta horri aurre egiteko, ikusgarritasun handiagoa eman behar zaio”. Alkate eta elkarteburuak zera baloratu du: “gertuen dagoen inguruko laguntza-sarea, hau da, instituzioetatik, gizarte-erakundeetatik eta herritarrengandik beraiengandik, bakarrik bizi direnei laguntza emateko”. Ildo horretatik, Urtaranek azaldu du udalek “enbaxadoreak” izan behar dutela, bai eta “BetiON zerbitzura sartzeko atea” ere.

“Beti on”  Zerbitzua

Bilbao 23-12-2019 El Lehendakari Iñigo Urkullu ha afirmado hoy en Bilbao en un encuentro con personas mayores que “es un orgullo que el servicio vasco de tele-asistencia “Beti on” sea uno de los mejores valorados en Euskadi por las personas mayores y sus familias. Beti on es un servicio pionero, avanzado y de calidad que ha sabido adaptarse a los nuevos tiempos”. “La generación de personas que utilizáis este servicio Beti on merecéis todo nuestro esfuerzo y dedicación” ha reconocido el Lehendakari, dirigiéndose a una veintena de usuarios de este servicio gestionado por el departamento de Empleo y Políticas Sociales del Gobierno Vasco. Tanto el Lehendakari Urkullu como la consejera Beatriz Artolazabal han subrayado que la tele-asistencia, conocida por la medalla para alarmas con un botón rojo, llega en los tres territorios históricos vascos ya a más de 55.000 personas /// Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur, Bilbon, adinekoekin izandako topaketa batean, honako hau esan du: “harro gaude “Beti on”euskal telelaguntza-zerbitzua Euskadin adinekoek eta beren familiek ondoen balioesten dutenetako bat delako. Beti on zerbitzu aitzindaria da, aurreratua eta kalitatekoa, eta garai berrietara egokitzen jakin du”. “Beti on zerbitzu hau erabiltzen duzuen pertsonen belaunaldiak gure ahalegin eta dedikazio osoak merezi dituzue”, esan die Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen zerbitzu honen hogei bat erabiltzaileri. Urkullu Lehendakariak eta Beatriz Artolazabal sailburuak nabarmendu dute telelaguntzak –botoi gorridun alarma-domina– hiru euskal lurralde historikoetan, dagoeneko, 55.000 onuradun dituela. © MITXI CCBY

Iñigo Urkullu Lehendakaria buru duten eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak antolatutako Jardunaldi Irekietan egin da ekintza hori. Jardunaldian, EAEko hainbat udalerritako adineko 15 pertsonek osatutako talde baten anfitrioi gisa jardun du sailburu Beatriz Artolazabalek; hain zuzen ere, gonbidapena egin zaie pertsona horiei, Bilboko San Inazio auzoko Aragoi kalean dauden Beti onen instalazioak ezagutu ditzaten.

“Beti on zerbitzu hau erabiltzen duzuen pertsonen belaunaldiak gure ahalegin eta dedikazio osoak merezi dituzue”, esan die Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak kudeatzen duen zerbitzu honen hogei bat erabiltzaileri.

Urkullu Lehendakariak eta Beatriz Artolazabal sailburuak nabarmendu dute telelaguntzak –botoi gorridun alarma-domina– hiru euskal lurralde historikoetan, dagoeneko, 55.000 onuradun dituela.

Lehendakariak eta agintariek pertsona horiek zoriondu dituzte, eta, gainera, zerbitzuak 2020. urteari begira izango dituen berrikuntzak ezagutu dituzten lehenengoak izan dira aipatutako erabiltzaileak.

“Gaur alkate-talde bat batu izanak gure erakundeen ahalegin koordinatua sinbolizatzen du; izan ere, Beti on zerbitzura jotzeko atea oinarriko udal-mailako gizarte-zerbitzuak dira”, esan du sailburuak, amaitzeko.

Telelaguntza-zerbitzuaren ateak zabaltzeko eguna amaitzeko, Gabonetako kantak abestu ditu, bertaratutakoak ezustean harrapatu dituen kalitate eta tenore-ahots onarekin, Ander Añibarro Laudioko alkateak; “Hator, hator” kantarekin harrituta utzi du bertan batutako adinekoak.

Albiste osoa ikusi : https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/59405-lehendakari-urkullu-muestra-orgulloso-del-servicio-vasco-teleasistencia

Ehun pertsona inguruk, udal, foru eta enpresa publikoetako ordezkariek, parte hartu dute gaur goizean Eudelek Herrismartik proiektuaren barruan antolatutako jardunaldian. Bertan, NISAE euskal administrazioen elkarreragingarritasun-eredua eta lurralde historikoetan duen hedapena aurkeztu dira.

Aitziber Oliban Erandioko alkateak, eta EUDELen Batzorde Eragilearen kideak, ireki du gaurko jardunaldia Berrikuntza udalei informatzeko Batzordearen ekintza-planari buruz. Gaurko bileran Ermuko alkate Juan Carlos Abascal ere izan da, Batzorde horretako kide gisa.

Elkarreragingarritasuna funtsezkoa da herritarrei zerbitzu publiko hobea eta eraginkorragoa emateko; izan ere, ez zaio eskatzen edozein administraziok emandako dokumentazioa aurkezteko, hala eskatzen duen izapideren bat egin behar duenean. Era berean, espedienteen izapidetzea errazten du.

HERRISMARTIK programak www.herrismartik.eus 2017an hasi zen, eta jardunaldian gogora ekarri zen bezala 3 helburu estrategiko ditu: Antolamendu-eraldaketa eta kultura-aldaketa; IKT konpetentziak, zerbitzuak eta plataformak eta Udalerri adimendunak. Helburu guzti horiek garatzeko urteko jarduera-plan baten bitartez hedatzen da. Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkateak ireki zuen jardunaldia, Berrikuntzako Batzordearen ordezkari bezala. IKTen konpetentziak, zerbitzuak eta plataformak helburuaren barruan garatu beharreko ekintza bat zelakoan, adierazi zuen.

Ikusi ALBISTE ZABALDUA (Herrismartik webgunea) http://www.herrismartik.eus/eus/

 

  • Se está elaborando un estudio diagnóstico sobre el despilfarro en la cadena de valor de la alimentación de Euskadi.
  • Según la FAO, un tercio de los alimentos producidos para el consumo humano se pierde o se desperdicia en todo el mundo, lo que equivale a cerca de 1.300 millones de toneladas al año.

Entre los días 9 y 15 de diciembre se celebra la Semana Contra el Desperdicio Despilfarro de alimentos en Euskadi, auspiciada por Elika – Fundación para la Seguridad Alimentaria dependiente del Gobierno Vasco- y la Asociación de Municipios Vascos EUDEL, en el marco del Plan de Acciones impulsado por la Plataforma contra el Despilfarro. Hasta el momento, más de 30 ayuntamientos, incluidos los de las tres capitales, se han sumado a esta iniciativa, junto con otras entidades, que tiene como objetivo concienciar a la población de que el desperdicio alimentario se ha convertido en un problema social, medioambiental y económico de primer orden y de que solamente se puede luchar contra él con la implicación de toda la ciudadanía.

Entre los diferentes actos incluidos en esta “Semana Contra el despilfarro Alimentario”, que se desarrollarán por iniciativa de los diferentes ayuntamientos, están talleres de sensibilización, eventos teatralizados, actividades informativas (planificación compra, entender etiquetado-fechas consumo alimentos, etc.), charlas de cocina para el reaprovechamiento, reparto de folletos informativos, presentación guía para restaurantes, presentación de novedades en la web, acciones en ikastolas etc…

Por destacar algunos:

Vitoria-Gasteiz: Presentación de una Guía para evitar el Desperdicio Alimentario en restaurantes.
Tolosa: Talleres de sensibilización en tres ikastolas, y una exposición sobre el tema
Sondika: Distribución de folletos en comercios y restaurantes para sensibilización y emisión de videos en el Gaztetxe
Gordexola: Charla divulgativa.
Asociación de Desarrollo Rural Enkarterrialde: Distribución de folletos entre sus municipios
Asociación de Desarrollo Rural Busturialdea: Reparto de folletos en el mercado del lunes
Berango: Información en la web del ayuntamiento y acciones con comedores escolares.
Mungia: Campaña de sensibilización
Abanto: Publicidad en la web
Asociación de Desarrollo Rural Urkiola/Mancomunidad Durangaldea: Acto con alcaldes y alcaldesas de compromiso

Estas iniciativas forman parte de la decidida política que el Gobierno vasco junto con agentes públicos y privados está desarrollando para luchar contra el despilfarro de alimentos en Euskadi, enmarcada en el Plan Estratégico para la Gastronomía y la Alimentación (PEGA) de Euskadi, que tiene entre sus principales objetivos aumentar el bienestar y la calidad de vida de la población a través de una alimentación saludable, segura, singular y sostenible.

Realización estudio-diagnóstico

Para avanzar en este camino, el año próximo se van a destinar un total de 500.000 euros para el estudio sobre el desperdicio en la cadena de valor de la alimentación y para la realización de acciones de sensibilización. El objetivo es diseñar y llevar a cabo un diagnóstico del despilfarro en Euskadi, de manera que éste pueda ser replicable año tras año tal y como establece la Unión Europea, que determine su impacto económico, social y ambiental alimentario, así como oportunidades de reducción así, los datos obtenidos ayudarán a priorizar acciones clave en el sector alimentario para la reducción de este desperdicio.

Plataforma y manifiesto contra el despilfarro

A principios del mes de octubre del 2018 se presentó en Bilbao la Plataforma de Euskadi contra el Despilfarro Alimentario, junto con la adhesión de instituciones y agentes sectoriales al Manifiesto “No al Despilfarro Alimentario en Euskadi”. Los firmantes del Manifiesto, más de un centenar en la actualidad, son entidades e instituciones públicas y privadas, y diversos agentes sectoriales, que constituyen la cadena alimentaria vasca y que son conscientes de que, para la reducción del desperdicio alimentario, es necesaria la colaboración, a concienciación y un trabajo continuo.

Joan den azaroaren 28an, Herrismartik proiektuaren 2019ko Ekintza Planaren barnean, autentifikazioari eta sinadura elektronikoari buruzko jardunaldi bat egin zen, udaletako ordezkari ugari parte-hartzearekin. Jardunaldiaren helburua IZENPEk udal guztien eskura jartzen dituen tresnak, bertatik bertara ezagutzea izan zen, bai eta lau esperientzia praktiko partekatzea ere, beste hainbeste udaletan, herritarrei zerbitzu publiko hobeak eskaintzeko autentifikazioa eta sinadura elektronikoa aplikatuz.

Herrismartik proiektuak euskal Agenda Digitala 2020 toki-eremuan hedatzea du helburu. EUDEL eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailarekin lankidetzan.

HERRISMARTIK programak (www.herrismartik.eus) 2017an hasi zen, eta jardunaldian gogora ekarri zen bezala 3 helburu estrategiko ditu: Antolamendu-eraldaketa eta kultura-aldaketa; IKT konpetentziak, zerbitzuak eta plataformak eta Udalerri adimendunak. Helburu guzti horiek garatzeko urteko jarduera-plan baten bitartez hedatzen da. Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkateak ireki zuen jardunaldia, Berrikuntzako Batzordearen ordezkari bezala. IKTen konpetentziak, zerbitzuak eta plataformak helburuaren barruan garatu beharreko ekintza bat zelakoan, adierazi zuen.

EUDELeko Berrikuntza Batzorde berria joan den urrian eratu zen Erandioko, Arraia-Maeztuko, Larrabetzuko, Ermuko eta Zambranako udalekin eta lehenetariko egin beharra Herrismartik 2019rako ekintza plana berreztea izan zen eta aurreikusitako jarduerak gauzatzearekin hastea.

JARDUNALDIA

Jardunaldia bi zatitan banatu zen. Lehenengo zatian, IZENPEk parte hartu zuen zuzendari nagusiaren eskutik, Izaskun Urrestarazu eta bere taldeko bi pertsonak: Ainhoa Anituak eta Jesus Mari Igartuak sinadura elektronikoko eta autentifikazioko zerbitzuak eta soluzioak aurkeztu zituztelarik, bai herritarrentzat bai profesionalentzat.

Bigarren zatian, lau udalek parte hartu zuten: Zamudiok, Irunek, Barakaldok eta Donostiak, sinadura elektronikoaren ezarpenean izandako esperientzia praktikoak aurkeztu zituzten. Atal bakoitza amaitzean, galdera-txanda bat zabaldu zen, eta esku-hartze ugari izan ziren.

Sinadura elektronikoa horrela definitu daiteke: Internet bidez eta telefono bidez lehen bertaratuta egin behar ziren izapideak egin ahal izateko ohiko eskuzko sinadura “ordezkatu” dezaketen prozedura tekniko eta juridikoen multzoa da.

Herritarren kasuan, IZENPEk aurkeztu zituen tresnak askotarikoak ziren, eskaintzen zuten segurtasun- eta konfiantza-mailaren arabera. Segurtasun-maila txikienetik handienera dira: aldi baterako pasahitza, telefono-identifikazioa, herritarren ziurtagiria, autentifikazioa eta sinadura aurreratua Bq eta BkQ ziurtagiriek adierazten dutenak. Azkeneko hauek “hodeian” ostatatuta baitaude, eta horrek sartzeko malgutasun handia ematen du. Azkenik IZENPEk beste zerbitzu osagarri batzuk azaldu zituen, aurkeztutako ziurtagiriak gordetzen dituen, Giltza plataforma azaltzeaz gain.

SINADURA ELEKTRONIKOAN JARDUNBIDEAK Zamudio, Irun, Barakaldo, Donostia

Lau udalek hainbat proiektu aurkeztu zituzten, eta horietan zerbitzu publikoa hobetzeko eta administrazio elektronikoa hedatzeko teknologia horiek aplikatzean irekitzen diren aukerak erakutsi zituzten.

Zamudioko Udalak, bere alkate Igotz Lopezen eskutik, Herritarren Partaidetzarako eta Zerbitzuen Kudeaketarako identifikazio elektronikorako proiektu bat aurkeztu zuen, hiru elementu oinarri hartuta: herritarren autentifikaziorako balio duen herritarren txartel bat, horrekin instalazioetara eta hondakinak kudeatzeko edukiontzietara sarbide elektronikoa ahalbidetzen duena. Bigarrena udal-kudeaketarako sistema bat eta hirugarrena Udalarekin elkarreragiteko aplikazio bat.

Irungo Udaleko Informazio Gizartearen eta Herritarren Partaidetzaren Arloko zuzendari Javier Arranzek, herritarrak autentifikatzen eta zerbitzu publikoak ematen lagunduko dioten herritarren txartelak erabiltzen aitzindaria den udalak, ibilbide bat egin zuen bere azken urteetako esperientzian oinarrituta, eta gaur egun Izenperen B@kQ/B@k -ri buruz Udalaren zerbitzu elektronikoak ematen dituen Irun Txartela aurkeztu zuen.

Carol Zabaco Barakaldoko Udaleko Gobernu Irekirako IKTen eta Gardentasunaren koordinatzaileak, Barakaldoko Udalak bizi izan dituen errolda-agirietan eta erregistro elektronikoan identifikazio eta sinadura elektronikoaren bilakaera partekatu zuen.

Azkenik, Arantza Lertxundik, Donostiako Udaleko Udal Info herritarrentzako arreta-zerbitzuko koordinatzaileak, sinadura biometrikoarekin duen esperientzia aurkeztu zuen, herritarrentzako arreta-bulegoetan izapidetze elektronikoan pertsonengana hurbiltzeko bitarteko tresna bezala.

Lau esperientzi desberdin agerian utzi zuten herritarrei tresna horien erabilera errazten zaien neurrian, herritarrek jasotako zerbitzuari buruz duten pertzepzioa hobetzeaz gain, Administrazio Elektronikoaren erabilera sustatzen dituztela.

Informazio gehiago: www.herrismartik.eus

  • Testua datorren asteartean egingo den Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldi ofizialean irakurriko da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Gasteiz, 2019/11/28

Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek, EUDELek eta UEMAk adierazpen instituzional bat adostu eta kaleratu dute abenduaren 3an izango den Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. ‘Bide berriak, modu berriak. Ongi etorri etorkizunera’ du izenburu, eta bertan erakunde hauek nabarmendu dute ezinbestekoa dela euskara “etengabe eguneratzea, eraberritzea eta irudimenez biziagotzea”. “Argi erakusten ari gara euskalgintzan ari garen guztiok prest gaudela, eta gogotsu, irakaspena barneratzeko eta praktikan mamitzeko”, azpimarratu dute.

ADIERAZPENA DESKARGATU

Adostutako adierazpena datorren asteartean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldi ofizialean (arratsaldeko 19.00etan) irakurriko da, Iñigo Urkullu Lehendakaria bertan izango delarik. Azken urteetan bezala, adierazpenak balioa ematen dio euskalgintzaren eta erakundeen arteko elkarlanari, bai eta gizartearen atxikimenduari ere: “Jarduerak adostu ditugu. Diagnostikoak hurbildu ditugu. Ekimenak josi ditugu elkarrekin. Elkarrekin ebaluatu dugu egindakoa. Elkarrekin hobetuko dugu hobetu beharrekoa. Eta gizarteak erantzun sendoa eman du, onetsiz euskararen erabilera era iraunkor eta argian handiagotzeko estrategia eta molde berriak”.

Horren adibide moduan, adierazpenak orain urtebete lehen aldiz egin eta urtebete barru errepikatuko den Euskaraldia ekimena aipatzen du: “Ezagutzen ez genuen modu batean aktibatu zituen iazko gizarte-ariketa arrakastatsuak euskal hiztunak, neurri batekoak nahiz bestekoak. Aktibatu zituen, baita ere, herri aginteak eta askotariko gizarte-erakundeak, ikuspegi berri batetik. Eta, batez ere, estrategiak eta diskurtsoak eraberritzeko joera eta prestasuna aktibatu zituen”.  Hala, hurrengo edizioa jartzen du jomugan: “Aldekotasuna, horrela, konpromiso eragingarri eta praktiko bihurtzeko bidean jarri zen. Badator, hurbileko ostertzean, ekimen haren jarraipena. Euskaraldia berraktibatuko dugu, berriz ere denon arteko adostasun eta lankidetzan, eta hurrengo urteko Euskararen Nazioarteko Egunak izango du, ezinbestez, toki propioa ariketa sozial erraldoi horren ingurumarian”.

Adierazpenak, aldiz, azpimarratzen du Euskaraldiaz harago bestelako bideak jorratu behar direla euskararen erabilera indartzeko: “Ugari dira berariazko lanketa eskatzen duten alorrak, eta horien guztien artean bada bat gizarte-bizitzaren gune-gunean dagoena: ekonomia, lana eta kontsumoa biltzen dituen arloa, hain zuzen ere, gizartearen eta herritarron bizitzaren motore nagusia baita”. Horrela, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek, EUDELek eta UEMAk arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeak duen garrantzia nabarmendu dute, ez baitago “hizkuntza normalkuntzarik lanaren, ekonomiaren eta kontsumoaren munduan erro sakonik ez duenik”.

Adierazpena, azkenik, “etorkizunera begira” amaitu dute: “Azken batean, aldekotasun eraldatzailea da gure gizartea, euskal hiztunok eta euskaltzaleok aktibatuz, bideratzen ari dena. Bertan du euskarak etorkizuna. Bide eta praktika berrietatik datorren etorkizuna. Ongi etorri etorkizunera”.