Idazkia eta erreferentzia-testua, azaroaren 2an Euskadiko udal guztietara bidalia, udal bakoitzari autonomia eta askatasun osoa ematen zaielarik berau onar dezaten, hala badagokio. Izan ere, jakitun gara udal bakoitzak biktimekiko ibilbide desberdina duela.
Idazkia (16/11/02):
“EUDELek Euskadiko udalerri guztiak gonbidatzen ditu Memoriaren Eguna ospatzera, datorren azaroaren 10ean.
Horretarako, oinarrizko honako proposamena egin da:
- Azaroaren 10ean, 12:00etan, Udalbatzaren elkarretaratzea egitea, 5 minutukoa (isilik), udaletxearen aurrean edo udalerrian ekitaldi mota honetarako ohikoena den tokian.
- Ekitaldi honetarako, Udalean ahalik eta adostasun handiena lortzea udalerri bakoitzean.
- Elkarretaratzea aldez aurretik iragarri beharko da, eta herritarrei zein udalerriko tokiko erakunde eta eragile sozialen ordezkariei parte hartzeko gonbit egin beharko zaie. “
EUDELek eta Bizkaiko Foru Aldundiak .EUS domeinuaren erabilera sustatu nahi dute enpresa eta elkarteen webguneetan.
Ia bi urte dira .EUS domeinua erabilgarri dagoenetik. Eta, bi urte hauetan 6.000 enpresa, erakunde eta norbanakok komunitatearekin bat egin dute domeinu-izenak erregistratuz.
Une honetan, .EUS da Hego Euskal Herrian hazkundean dagoen interneteko domeinu bakarra, gainerako domeinu guztiak (.com, .net, .es, etab.), bataz beste, %7 jaisten ari diren bitartean .EUSek %18ko hazkundea izan du 2016ko lehen bederatzi hilabetetan.
.EUS domeinuaren hazkundea lurralde guztietan eta sektore guztietan ari da ematen. Bizkaian, esate baterako, domeinu-izenen %30 enpresek erregistratu dituzte, %16 erakunde publikoek eta %20 euskararen eta kulturaren arloko erakundeek. Webgune askok eman du .EUSerako jauzia; eta, horri esker eta webgune horien kalitateari esker, munduko 783 domeinu berriren artean egindako azterketan 4. postua lortu du .EUSek kalitateari eta SEOri dagokionean.
PuntuEUS Fundazioaren bokazioa domeinua zabaltzen eta hazten jarraitzeko lan egitea da eta egindako azken merkatu-azterketaren arabera hazkunde bidea, Bizkaiko enpresa, elkarte eta abarren parte-hartzetik etor daitekeela aurreikusi da. Izan ere, gaur gaurkoz .EUSen pisua handiagoa da, adibidez, Gipuzkoan Bizkaian baino.
Bizkaiko erakunde publiko nagusien apustua garbia da eta .EUS domeinua darabilte, Bizkaiko Foru Aldundia eta EUDEL adibide dira. Erabiltzeaz gaiz, erakunde hauek dei egin diete Bizkaiko enpresa, erakunde eta abarri haien webguneetan .EUS domeinua erabil dezaten.
Izan ere, .EUS domeinua tresna baliagarria da euskaren interneteko presentzia sustatzeko. Interneteko webguneen %15k erabiltzen du euskara Bizkaian eta domeinu nagusietan euskarazko edukia duten webguneen ehunekoa aztertuta, nabarmen gelditzen da .EUS domeinua dela euskara gehien duena. Kasu honetan euskarazko edukia duten webgune kopurua %88koa da eta euskararik ez duten domeinu-kopurua %12an kokatzen da. Esan daiteke beraz .EUS domeinua dela euskararen arnasgune digitala. Gainerako domeinuen kasuan, euskararen presentzia haien webguneetan %20aren azpitik dago kasu gehienetan. Gaur egun guztira 16.559 dira Euskal Herrian euskarazko edukia duten webguneak eta horietatik 6.000k .EUS domeinu-izena dute.
PuntuEUS Fundazioa
.EUS domeinua Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da.EUS, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.
PuntuEus Fundazioak aurkeztu zuen, 2012ko maiatzean, .eus domeinuaren eskaria ICANN erakundearen aurrean eta bera izan da, 2013ko abenduan, ICANN erakundearekin kontratua sinatu duena.
Hori horrela, PuntuEus Fundazioa da .eus domeinua kudeatu, kontrolatu eta administratzeko ardura duen erakunde duena. PuntuEUS Fundazioaren misioa Euskara ingurune digitalean ikusgarri, erabilgarri eta baliagarri egitea da euskara lehen mailako hizkuntza izan dadin.
Informazio gehiago: www.domeinuak.eus
Ordiziako Udalak (Gipuzkoa) bat egin du Euskadiko udalek berdintasunaren alde eta emakumeekiko indarkeriaren aurka sortutako Berdinsarea sarearekin. Ekimen honen helburua da gai horiei buruz udalek kudeatzen dituzten programak eta zerbitzuak sustatzea, sendotzea, koordinatzea eta ebaluatzea. EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Emakunde-Emakumearen Erakundeak sustatu dute ekimena, eta gai horietan udalek eskaintzen duten erantzuna hobetzea espero dute, modu koordinatuan eta taldean lan eginez. Era berean, udalen eta udalez gaindiko beste erakunde batzuen artean lotura izatea nahi dute.
Toki administrazioak 2005eko otsailaren 18ko gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako Legea betearazteko konpromisoa hartu du. Halaber, desberdintasuna eta indarkeria desagerrarazteko programak eta jarduerak gauzatzea bermatzen du. Ordiziako Udalak helburu horietako gehienen alde lan egiten duen arren, Berdinsarera atxiki ondoren, esperientziak partekatzea, koordinatzea eta jarduteko irizpideak bateratzea sustatuko du, toki esparruko ekintzak egitean. Halaber, protokolozko eta udalez gaindiko lankidetzako akordioak gehiago sustatuko dira.
Berdintasunaren aldeko 62 udalerrikosatutako Berdinsarean adostasunez egindako lana sustatzen dugu. Urtero, gero eta atxikimendu gehiago ditu sareak. 2016ean Bedia eta Ordizia atxiki direnez, Berdinsarearen estaldura Euskadiko biztanleen %75 baino gehiagora iristien da gaur egun.
X. urteurrena
2016an, hamar urte bete dira Berdinsarea sortu zenetik, eta, hori ospatzeko asmoz, abenduaren 21ean, oroitzapenezko ekitaldia egingo da. Sarea aurrera eramateko ahalegintzen diren pertsona guztiei (udalak, erakundeak, elkarteak, enpresak, etab.) egingo zaie gonbit ekitaldian parte hartzeko.
Topaketa horretan, hamar urtez udalen arteko sare-lanean tokiko bizitzan berdintasuneko politikak sustatzeko asmoz egindako aurrerapenak gainbegiratuko dira.
Urteurrenako ekitaldiaren programari buruzko informazio gehiago webgunean izango da laster.
Informazio gehiago:
EUDELeko berdintasuna
