Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Aurten ere, Azaroak 25 – Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Euskadiko udalerri guztietara bidali da adierazpen instituzionalaren eredua, EUDELek eta Emakundek adostutakoa, Berdinsarearen (Berdintasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea) barruan.

EUDELen Batzorde Eragileak adierazpen hori berretsi du, atzo, urriaren 8an (osteguna) egindako bileran. Tokiko autonomiari errespetua erakutsiz, proposatutako testua eredu irekia da, udal bakoitzak adierazpen hori tokiko errealitatera egokitu dezan.

GOMENDATUTAKO ARGITALPENA


Argitalpena Deskargatu

EUDELen Batzar Orokorrak Euskadiko udaletako alkateak bildu ditu gaur Durangoko Landako gunean, lau urterik behin egiten den bezala eta maiatzeko hauteskundeen ostean udal gobernuak eratu ondoren, estatutu-organoak berritzeko asmoz.

Eudelen Batzar Orokorrak Batzorde Eragilea osatuko duten 15 pertsonak aukeratu ditu, baita Lurralde Batzordeak osatuko dituzten 9 kideak ere.

Getxoko alkate Imanol Landa aukeratu dute EUDELen elkarteburu, osotara emandako 660 botoetatik 657 lortuta. Landak Euskadiko Udalen Elkartearen kargurik gorena hartuko du 2015-2019 agintaldian. Irungo alkateak, Jose Antonio Santanok, 1. elkarteburuorde kargua hartuko du beste behin ere, eta Amurrioko alkatea, Josune Irabien, 2. elkarteburuordea izango da; aurreko agintaldian, Batzorde Eragileko mahaikide izan zen Irabien.

Elkarteburua eta bi elkarteburuordeak aukeratzeaz gain, EUDELen Batzarrak Batzorde Eragileko 12 mahaikideak hautatu ditu; Euskadiko udaletako alkateak dira guztiak.

 

Esker onak eta lehentasunak

1982. urtean sortu zenetik, Euskadiko Udalen Elkartea zuzenduko duen zazpigarren elkarteburua da Imanol Landa. “Makila” jaso ondoren, “kideei” eskaini nahi izan dizkie lehen hitzak, hurrengo lau urteotan EUDEL zuzentzeko arduradun izateko eskaini dioten babes eta konfiantzagatik eskerrak emateko.

“Sareko lana da EUDELen balioa. Neure agintaldian, ahalegin handia egingo dut talde-lana indartzeko, nire kideengana, alkate zein zinegotziengana, zuen udalak ‘in situ’ ezagutzeko –udal txikienak, batez ere–. Horretarako, behatu, entzun, hitz egin… eta zer arazo dituzuen “antzemango dut”. Imanol Landa, Elkarteburua.

Elkarteburu gisa eman duen lehen hitzaldian, Imanol Landak hiru lehentasun nabarmendu ditu agintaldi berrirako: Udalei buruzko Legea onartzea, Elkartearen “ateak zabalik” edukitzea eta Tokiko Gobernantza Onerako bidean lan egiten jarraitzea, gardentasuna, herritarren partaidetza, etika, elkarbizitza eta gizarte-kohesioa oinarri hartuta.

Gaur Beldur Barik programaren edizio berri bati hasiera eman zaio. Programa hau urtero egiten da gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko asmoarekin. Beldur Barik programaren aurkezpena Amurrion egin da gaur goizean. Programaren aurteko xehetasun eta ekimen guztiak azaltzeko udalerriaren gune desberdinetan ekintza bat burutu da, non udalerri eta Aiarako kuadrilako gazteek parte hartu duten. Informazio guztia prentsa oharrean.

Euskadiko udalei jakinarazten zaie EUDELek parte hartu zuela asteazkenean, irailak 9, Eusko Jaurlaritzak Gasteizen sustaturiko erakunde arteko mahaian, xede izanik pertsona errefuxiatuen krisiari elkar hartuta ekitea.

Bileran Eusko Jaurlaritzako, hiru foru aldundietako, EUDELeko  eta hiru hiriburuetako ordezkariak  egon ziren, eta bertan adostu zen Ekintza Batzordea sortzea. Horren helburua da pertsona errefuxiatuak hartzeari begira egin beharreko ekintzak antolatu eta koordinatzea, bai halaber hasiera-hasieratik arreta arin eta eraginkorra eskaini ahal izatea, izan litzaketen beharrizanen araberakoa.

Berehalako hurrengo urratsa da gaur arratsalderako bilera, non aipatutako ekintza-batzordea Gobernuz Kanpoko Erakundeekin bilduko den.

Elkarte honetatik unean uneko informazioa emango zaie udalei, argi jakin dezaten zein diren euskal ekintza-estrategian artikulatzen diren erantzunak, esparru honetako udal jarduerak behar bezala koordinatu daitezen.

2015eko urriaren 6 eta 7an, Klima aldaketari eta itsasbazterrari buruzko mugaz gaindiko UHINAK Biltzarra (Ramón Iribarrenen Oroimenezkoa) delakoaren lehenengo edizioa egingo da Irungo Ficoban.

Biltzarra Ficoba Fundazioak antolatu du, AZTI Tecnaliaren lankidetzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiaren, Akitaniako Eskualde Kontseiluaren eta Sud-Pays Basque Aglomerazioaren (Frantzia) babesarekin.

Biltzar honen helburua da, klima aldaketaren ondorioei aurre egiteko asmoz, itsasbazterra defendatu eta babesteko beharrezko neurriak hartzeko ekintzen eta konponbideen berri izatea, bai eta itsasbazterra kudeatzen eta mantentzen laguntzea eta horren inguruko esperientziak ezagutzea eta praktika onak ikastea ere, Akitania-Euskadi mugaz gaindiko ikuspuntutik. Biltzarrak 20 hitzalditik gora izango ditu, hizlari espezializatuen eskutik.

Kontsultatu Biltzarraren egitaraua eta izena emateko baldintzak, ondorengo esteka honetan:

www.uhinak.com
  • Erakundeen arteko programa honek nesken ahalduntzea eta mutilen erantzunkizun eta interpelazioa bultzatzea bilatzen du
  • Bere helburu nagusia gazteria jai-giroetan ematen diren eraso sexisten kontra inplikatzea da

Beldur Barik programak 2015 urte honetan hurrengo ekimena martxan jarri du: Beldur Barik Guneak: Eraso sexisten aurkako 2015ko kanpaina. Kanpaina honen helburua festa eta aisialdi esparruetan indarkeria sexista saihestea da, eta 2009an jaio eta Emakunde eta Eudelek bultzatutako indarkeria sexista sahiesteko urteroko programa baten barruan kokatzen da, Berdinsarea Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarearen esparruan. Gaur egun, Emakunderen bultzada eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundi eta EUDELen babesa eta finantzaketarekin garatzen den programa da. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITBren laguntzaileak ditu.

Aurten, Beldur Barik ikusentzutezko lehiaketa (irailaren 11an hasiera emango zaiona) eta Beldur Barik Topaketarekin batera (Azaroaren 28an Amurrion ospatuko dena), berritasun bezala udalerri ezberdinetan jaien inguruan Beldur Barik Gunea esparruen sorkuntza proposamena luzatzen da. Ekimen honen sorrera, jai eta aisialdi esparruetan zentratuta, gazteria indarkeria matxistaren kontrako konpromisua hartzeko beharrean dago, beti errespetuan, berdintasunean eta autonomia jokabide eta jarrerak bultzatuz. Beldur Barik Guneko helburua arazo hau saihesteko nesken ahalduntze jarrera bat garatzea eta mutilen erantzunkizun eta interpelazioa bultzatzea da.

Horretarako, jaietan gazteen artean banatzeko material ezberdina diseinatu da (erasoak saihesteko gida, pegatinak, txapak…), jai esparruetarako musika eta kuña iradokizunak, eta neska eta mutilentzako tailerrak. Sentsibilizazio eta jaietan ematen diren eraso sexisten aurrean erramintak luzatzeko.

Bilbon, 2015eko uztailak 7. EUDELek Batzar Orokorrerako deia egiten die Euskal Udalen alkateei. Batzarra egingo da irailaren 16an, asteazkena, 10:00etatik aurrera, Durangon(Landako gunea), eta bertan euskal udalak egongo dira ordezkatuta eta, halaber, EUDELeko gobernu-organo gorenetako kideak aukeratuko dira: Batzorde Eragilea (udalen 15 ordezkarirekin, Elkarteburua barne) eta hiru Lurralde Batzordeak (9na ordezkarirekin).

Dei-egile ofiziala da 2011tik pasa den astera arte Euskal Udalen ordezkari gorenaren funtzioetan jardun dena, Ibone Bengoetxea, zeinak Elkarteburu izateari utziko dion, behin burututa bere izendapena, hots, Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Sailaren foru diputatua  (BAO 126 zk., 15/07/03).

Irungo Alkate eta EUDELeko Lehen Elkarteburuorde José Antonio Santano izango da jarduneko Elkarteburuaren zereginak bere gain hartuko dituena, harik eta irailean Batzorde Eragile berria osatzen den arte.

Eusko Jaurlaritzak zabaldu du Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko zonaldeak sustatu eta garatzeko laguntzen deialdiari buruzko agindua (Itsaspen programa). Laguntzak 2015-16 urteetan gauzatuko dira, eta 2,3 milioi euro bideratuko dira laguntza horietara.

Besteak beste, hauek finantzatzeko erabiliko dira laguntzak: oinarrizko zerbitzuen ezarpena, ondarearen zaintza, turismo ekimenak sortzea, enpresak modernizatzea, dibertsifikazio ekonomikoa eta autoenplegua. Horrela, legegintzaldian Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko lehentasunezkoak diren helburuetako bat lortzeko bidean aurrera egiten da, lehen sektorea modernizatu eta bizi kalitatea hobetzeko helburua lortzeko bidean, alegia.

Eskaerak egiteko epea uztailaren 27an amaituko da. Laguntza hauei buruzko informazio guztia hemen duzu eskuragarri: