- Osasun Sailarekin koordinatuta, gaur arratsaldean bertan EUDELek idazki bat bidali die udalei laguntza eske, Osakidetzaren txertaketa-prozeduran sartuko diren funtsezko udal-zerbitzuetako bi kolektiboei buruzko datuak emateko.
- Udalek otsailaren 22ra arteko epea dute 55 urte edo gutxiagoko profesionalei buruzko informazioa bidaltzeko; Astra Zenecaren lehen dosia jasoko dute horiek. 55 urtetik gorakoei Pfizer txertoa jarriko zaie beste prozesu paralelo batean, txertatze-protokoloei jarraikiz.
- Osasun Sailak, txertoen eskuragarritasunaren arabera, zuzenean jakinaraziko die aipatutako kolektiboei, noiz hasiko den txertaketa Osakidetzako zerbitzuen bidez.
Bilbo, 2021eko otsailaren 16a. Aurreko kasuan bezala PCR testa egiteko, EUDELek lankidetza eta koordinazio egonkorrean jarraitzen du Osasun Sailarekin, birusaren aurrean lehen lerroan lan egiten duten udaletako funtsezko zerbitzuetako kolektiboen beharrei erantzuteko.
Gaur arratsaldean bertan, EUDELek Gorka Urtaran elkarteburuaren gutun bat bidali die Euskadiko udalerrietako alkate guztiei. Gutun horretan, haien laguntza eskatzen da Udaltzaingoko agenteen eta Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuko (ELZ) langileen plantillei buruzko datuak biltzeko, baldin eta 55 urte baino gehiago ez badituzte, eta Astra Zenecaren txertoa jasotzeko hurrengo funtsezko zerbitzu-kolektibo izango direlako. 55 urtetik gorako profesionalei Pfizer txertoa jarriko zaie, dosi nahikoak daudenean.
Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordean egiten duen lanaren esparruan, EUDELek udalekiko solaskide gisa jarduten du. Udalerri bakoitzean datuak biltzea errazteko, bi Excel fitxategi bidali zaizkie, bata Udaltzaingoarentzat eta bestea ELZrentzat. Udalek fitxategi horiek bete eta Osasun Sailera bidali behar dituzte zuzenean. Udalerriek otsailaren 22ra arte (astelehena barne) izango dute eskatutako informazioa emateko aukera.
Jasotako datu guztiekin, Osakidetzak txertaketa-prozedura planifikatuko du. Osasun Saila jarriko da zuzenean kolektibo horretako kideekin harremanetan, egun zehatzak jakinarazteko, txertoen eskuragarritasunaren arabera eta Osakidetzako txertaketa-taldeek ezarritako prozedurari jarraikiz (gripearen prozesuaren oso antzekoa da).
Udal bakoitzak Excel fitxan bete beharreko informazioa pertsona bakoitzaren datu indibidualizatuak dira, udaltzainen nahiz ELZko langileen kasuan. Identifikazioa eta kontaktu pertsonala dira, baita, azken 6 hilabeteetan COVID-19a diagnostikatu ote dieten ere.
Bi kolektiboetako kideei Osakidetzako txertaketa-taldeetako kideek jarriko dizkiete txertoak udalerri guztietan, hiru hiriburuetan izan ezik; izan ere, udalen laneko prebentzio-zerbitzuko kideek txertatuko dituzte hiriburuetako udaltzainak eta suhiltzaileak.
Udaltzainen eta ELZko profesionalen datuak
Euskadiko Udaltzainen gaur egungo plantilla 3.300 agentek osatzen dute, gutxi gorabehera. Guztira, 81 euskal udalerrik dute Udaltzaingoa; gainera, beste 16 udalerritan, udaltzain-zerbitzua daukate.
ELZri dagokionez, kolektiboa 3.200 profesional ingurukoa da, eta hiru lurraldeetako udalerri guztiak hartzen ditu.
Osasun Sailaren txertaketa-irizpide orokorrak
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak adierazi duenez, COVID-19ari aurre egiteko herritarrak txertatzeko erabilgarri dauden dosien eskasia dagoenez, lehentasuneko pertsonak eta taldeak ezarri dira. Lehentasun-irizpide orokorrak Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseilutik datoz, eta hauek dira: zaurgarritasuna eta kutsatzeko arriskuaren aurreko esposizioa, betiere, ekitatearen zeharkako printzipioa errespetatuz. Udaltzainen eta ELZko profesionalen kolektiboei dagokienez, kontuan izan den funtsezko irizpidea hau da: kutsatzeko arriskuaren esposizioa eta txertoen erabilgarritasuna. Irizpide horiek direla-eta, Osasun Sailak lehentasuna eman dio Astra Zenecaren txertoak adierazitako kolektiboei (Udaltzaingoa eta ELZ) jartzen hasteari, bai eta multzo bereko beste batzuei ere (Ertzaintza, suhiltzaileak…).
Astra Zeneca txertoa bi ezaugarrik bereizten dute beste bi txertoengandik (Pfizer eta Moderna):
- Oraingoz, ez dira erabili behar 55 urtetik gorako pertsonengan, ez adin horietarako seguruak ez direlako, baizik eta oraindik ez dagoelako ebidentzia zientifikorik eraginkortasun-maila bera dutela egiaztatzeko. Txertoa 55 urtera arteko pertsonei eman dakieke, baita 55 urtera artekoei ere.
- eta 2. dosien arteko denbora (10-12 aste) askoz luzeagoa da beste bi txertoen aldean (3 aste Pfizer, eta 4 aste Moderna).
Osasun Sailaren informazio hori oinarri hartuta, Pfizer edo Moderna kolektibo horientzat erabiltzeak ekarriko luke asko atzeratzea lehen dosiaren inokulazioa; aitzitik, Astra Zenecaren eskuragarritasuna berehalakoa da. 55 urtetik gorako profesionalei Pfizer txertoa jarriko zaie, nahikoa dosi daudenean. Hala ere, Osasun Sailak aurreikusten du 55 urtetik gorakoen taldearen immunitate maximoa lortzea 55 urteko eta adin txikiko pertsonen denboran hurbilekoa izan daitekeela; izan ere, asmoa da Pfizerren lehen dosiak inokulatzea Astra Zenecaren bigarren dosiak inokulatu baino bizpahiru aste lehenago.
Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak gaur goizean Vitoria-Gasteizen egin duen bileran, Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru aldundiek eta Udalek 2020ko ekitaldian zerga itunduen bilketa finkatua 13.949,3M/€ 2020an ezarri dute, hau da, 2019an baino 1.520,3 M/€ gutxiago, eta urte arteko beherakada % 9,8koa izan da. Horrela, izandako diru-bilketak 537,7 M/€-tan gainditu du urriaren 15ean onartutako itxierako aurreikuspena.
Bileraren ondoren, EUDELen elkarteburu Gorka Urtaranek gogora ekarri du Udal Finantzaketarako Foru Funtsetako datu zehatzak eta udal bakoitzaren kontura emango diren kopuruak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluen bileretan emango direla argitara, datorren astean.
Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan parte hartzen dute EUDELek, Euskadiko udalen ordezkari gisa, Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiek.
Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegia EUDELek eta IVAPek elkarrekin diseinatzen duten prestakuntza-eskaintzaren barruan sendotuta dagoen programetako bat da, eta 15. edizioa izango du aurtengoa.
Bestalde, Gorka Urtaranek azpimarratu duenez, “indarkeria matxistaren aurrean, toki erakundeen esku-hartzea funtsezkoa da, indarkeria horrek gure udalerrietako emakumeen bizitza eta eskubideak erasotzen ditu.” EUDELen elkarteburuak honako hau azaldu du: “Udalok ezinbesteko zeregina dugu gure herritarrei kontzientziatzeko eta komunitate osoa inplikatzeko emakume biktima-bizirauleei babesa eta aitortza emateko. Horrez gain, lagundu behar diegu ahalduntzeko eta autonomia pertsonala berreskuratzeko prozesuan”.
Argitalpenaren egituran honako atal hauek daude: kontzeptuetara hurbiltzea, arauen aipamena eta erreparazio printzipioaren garapenean udal arduradunek aintzat hartu beharreko araudia eta jarraibideak.