Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

EuroBasquek egindako adierazpena Europaren Eguna ospatzeko.

Aparteko egoera horiek direla-eta, ezin izango da Europaren Eguna pertsonalki ospatzeko ekitaldirik egin, baina ez dugu Europaren Eguna ospatzeko aukera pasatzen utzi nahi, bereziki Schuman Adierazpena egin zenetik 70 urte bete diren urte honetan. Jean Monnetek inspiratutako eta Schumanek eta bere gertuko aholkulariek idatzitako adierazpenak Europako integrazio prozesua hasi zuen.

Horregatik, EuroBasquek egindako Schuman Adierazpenaren 70. urteurrena dela-eta (I. eranskina), Manifestua partekatu nahi dugu zuekin.

Europa bizi dugun osasun-, gizarte- eta ekonomia-egoera larri honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da, eta herritarren kezkak eta itxaropenak bilduko dituen eta haien beldurrei erantzungo dien europar proiektu bat berriz pentsatzen jarraitu behar dugu, eta, horretarako, ilusioz beteriko etorkizuna eskaini behar dugu.

EBko erakundeetan eta Europako gizartean egiten ari diren bezala, EuroBasquek Europaren etorkizunari buruzko barne-hausnarketako prozesu bati ekin dio maila guztietan, Europaren etorkizunari buruzko hurrengo Biltzarraren aurrean Adierazpen bat eginez (II. eranskina)

Horregatik guztiagatik, datorren 2020ko maiatzaren 9an Europaren Egunaren eta Schuman Adierazpenaren 70. urteurrenaren efemeride hau eta erantsitako manifestuak zabaltzera gonbidatzen zaituztegu, eta egun hau gazte eta adinekoei, erakundeei, gizarte- eta ekonomia-eragileei ahotsa emateko baliatzera, Europak zer behar eta nahi duen hausnartzera bultzatuz, Europar Batasunaren historiari eta etorkizunari buruzko eztabaida sustatuz.

Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak (Udaletako eta Foru Aldundiko ordezkariak osatua) erabaki du Udalkutxaren 2019ko 26 milioiko soberakina gordetzea. Kopuru hori udal bakoitzak Udalkutxaren 2020ko likidazioan ziur aski izango duen emaitza negatiboa gutxitzeko erabiliko da.

Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseilua ostiral honetan bildu da erabakitzeko nola erabiliko diren Udalkutxa- Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren 2019ko ekitaldiko likidazioan sobera geratutako 26 milioi euroak. Zenbateko hori Bizkaiko udalerri guztien artean banatuko da, eta funtsean ziur aski bildutako diru-kopuruaren beherakadak izango duen inpaktuari aurre egiteko gordeko da.

Beraz, 26 milioi horiek udalerri bakoitzaren itsulapikoa izango da, aurreikuspenek oraingo egoera jasotzen ez zutenean udal funtsak kontura emandako zenbatekoen gutxitzeak konpentsatzeko balio izango duena.

Otsailean egin zen bileran, Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak likidatu egin zuen 2019ko ekitaldiari dagokion funtsa; azken emaitza 895,1 milioi euro izan ziren. Kopuru hori 26 milioi euro gehiago da 2018ko urrian konturako emateetan aurreikusi ziren milioiak baino (869,1 milioi).

Bilera berean, kontseiluak erabaki zuen soberako 26 milioi euro horiek lurraldeko 112 udalerrien artean banatzea, eta Udalkutxaren aurtengo zuzkidurari gehitu zizkion. Baina, apirilean, COVID-19aren osasun-larrialdiaren ondorioz krisi ekonomiko bat etor zitekeela aurreikusita, EUDELen Bizkaiko Lurralde Batzordeak Foru Aldundiari proposatu zion banaketa hori ez egitea eta 26 milioi euro horiek gordetzea Udalkutxaren 2020. urteko emaitzaren likidazio negatiboa konpentsatzeko.

Likidazio hori 2021eko otsailean egingo da, eta, ziurrenik, ez da iritsiko kontura ematea aurreikusitako 901,9 milioiko kopurura, kontuan hartuta funtsa hornitzeko erabiltzen diren tributu itunduen diru-bilketan ziur asko jazoko den beherakada. Aurreikuspen hori berretsiz gero, 26 milio euro horiek aukera emango dute Udalkutxaren likidazio negatiboak udalen gainean izango duen inpaktua txikitzeko.

Udalkutxa

Udalkutxa Bizkaiko udal finantzarako foru funtsa da. Funtsaren zuzkidura da Bizkaiko 112 udalerriei zuzendutako tributu itunduen ziozko diru-bilketaren zatia, eta, udalerrien artean banatzeko, zenbait irizpide hartzen dira kontuan, hala nola biztanle-kopurua, langabezia-tasa, ahalegin fiskala, ikasgela-kopurua, hondartzak edo biztanleen sakabanatzea. Udalkutxaren diruaz gainera, udalek beren baliabide propioak ere badituzte, hain zuzen, toki-zergetatik, tasetatik eta beste sarrera batzuetatik datozenak.

Udalek ekitaldi bakoitzean beren aurrekontuak egiteko, Finantzetako Lurralde Kontseiluak Udalkutxaren konturako emateen zenbatekoaren eta banaketaren aurreikuspen bat egiten du, aurreko urteko urrian. Hurrengo urteko otsailean, diru-bilketa ixten denean, likidatu egiten da Udalkutxa; emaitza udalen aldekoa edo aurkakoa izan daiteke.

Finantzetako Lurralde Kontseilua

Finantzetako Lurralde Kontseilua Bizkaiko udalen eta Foru Aldundiaren arteko partaidetza- eta koordinazio-organoa da, udal-finantzaketaren banaketaz arduratzen dena, eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sektore publikoaren ekonomia-finantza eta aurrekontu arloetako jarduera koordinatzen du.

Hamar kide ditu Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseiluak, eta haietatik bost kideak Udalen ordezkariak dira, EUDELen bidez, hain zuen: Bilboko zinegotzi Marta Ajuria; Fruizeko alkate Ane Legarretaetxebarria; Larrabetzuko alkate Iñigo Gaztelu; Plentziako alkate Elixabete Uribarri; eta Portugaleteko alkate Mikel Torres.

Bost kide horiez gainera, beste bost gehiago daude, Bizkaiko Foru Aldundien ordezkariak dira: Ogasun eta Finantzen diputatu José María Iruarrizaga, kontseiluaren gaurko bileran buru aritu dena (bilera telematikoki egin da); Gizarte Ekintzako foru diputatu Sergio Murillo; Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatu eta bozeramailea den Elena Unzueta; Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatu Lorea Bilbao, eta José Rubí, Ogasun eta Finantza Saileko idazkari orokor teknikoa.

Bilbo, 2020ko maiatzaren 7a. Gaur, osteguna, Euskadiko udalak populazio-tamainaren arabera dagozkien maskara-sortak jasotzen amaituko dira. EAEko 252 udalerrietan doan banatzeko 300.000 babesgarri emango ditu EUDELek guztira.

Aste honetako banaketarekin, EUDELek dohaintzan emandako maskarak ordezkatzeko udalekin duen konpromisoa beteko du, eta sorta berri bat banatuko die osorik, udalerrietan ahalik eta lasterren banatu ahal izateko, haien lehentasunen arabera.

Gorka Urtaran elkarteburuak nabarmendu du maskara sorta handi honen bidez udalek babes-ekipoen hornidura indartu ahal izango dutela, konfinamendua arintzeko neurriekin batera: “EUDELen maskarak udalerrietara iritsiko dira gehien behar direnean; normaltasunera apurka itzultzean, beharrezkoa da maskarak erabiltzea garraioan, lantokietan, merkatuetako eta komertzio- eta ostalaritza-establezimenduetako sarbideetan… “. Gorka Urtaranek azaldu du EUDELek lagundu nahi duela udal guztiek, txikienek bereziki, babesgarriak izan ditzaten; eta aldi berean, instituzio hurbilenak izanik, egiten duten lan garrantzitsuaren alde agertu, herritarrek birusari eusteko higiene- eta osasun-neurri egokiak jarraitzeko.

Banaketa zehatz-mehatz, populazio-tamainaren arabera

Populazioaren tamainaren araberako banaketa-irizpideari eutsi zaio EAEko udalei maskara-sortak banatzeko. Hortaz, Arabako udalek 43.750 maskara jasoko dituzte guztira; Bizkaian 145.000 banatuko dira, eta Gipuzkoan 107.000.

Gainera, Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzarekiko lankidetza-esparruan, EUDELek bere materialaren banaketa baliatuko du aldi berean gobernu zentralaren 52.400 maskarako sorta banatzeko; azken hori Bizkaiko 20.000 biztanle baino gutxiagoko 101 udalerriei zuzenduta dago berariaz.

*Eranskina “EUDELen maskarak”: lurralde historiko eta populazio-tamainaren arabera zehaztuta.

ARABA (51 udalerri):

43.750 maskara

 

< 2.500 10.750
2.501 eta 5.000 artean 2.800
5.001 eta 10.000 artean 1.200
10.001 eta 20.000 artean 4.000
20.001 eta 50.000 artean  ————
50.001 eta 100.000 artean  ————-
100.001 eta 200.000 artean  ————
> 200.000 25.000

 

BIZKAIA (112 udalerri):

145.000 maskara

 

< 2.500 15.500
2.501 eta 5.000 artean 11.900
5.001 eta 10.000 artean 15.600
10.001 eta 20.000 artean 18.000
20.001 eta 50.000 artean 32.000
50.001 eta100.000 artean 10.000
100.001 eta 200.000 artean 17.000
> 200.000 25.000

 

GIPUZKOA (89 udalerri):

107.000 maskara

< 2.500 12.250
2.501 eta 5.000 artean 4.200
5.001 eta 10.000 artean 15.600
10.001 eta 20.000 artean 28.000
20.001 eta 50.000 artean 20.000
50.001 eta 100.000 artean 10.000
100.001 eta 200.000 artean 17.000
> 200.000  ————

 

Bilbo, 2020ko maiatzaren 6a. EUDELek Euskadiko udaletako alkateei zuzendutako zirkular baten bidez iragarri berri du datozen egunetan COVID-19 testa egingo zaiela udaltzainei eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko (EELZ) langileei.

Neurri hori Osasun Sailetik suhiltzaileei egiten ari zaizkien proben jarraipena da. EUDELen elkarteburua eta Vitoria-Gasteizko alkatea Gorka Urtaran Euskadiko Babes Zibileko Planaren (LABI) Aholku Batzordeko kide da, COVID-19 pandemiak eragindako osasun-alertaren deklarazioa dela-eta, Lehendakariak aktibatutakoa. Erakundeen arteko lankidetza- eta koordinazio-esparru horretan, EUDELen bitartekaritzaren bidez adostutako neurrietako bat izan da gaixotasuna detektatzeko probak (testak) egitea bultzatzea, toki-enplegu publikoari dagokionez, funtsezko kolektiboak eta zerbitzu arriskugarrienak lehenetsita, hala nola, suhiltzaileak, udaltzaingoa eta EELZ.

Neurri berri honen bidez erantzuna ematen zaio kolektiboek berek adierazitako eskaerari, hasiera-hasieratik EUDELek bere egiten baitu funtsezko udal-zerbitzuetako langileen sentimendua, birusaren aurrean lehen lerroan lan kritikoena egiten dute eta.

Probak egin ahal izateko lehen urratsean, EUDELek zirkularrean alkateen laguntza eskatzen du Udaltzaingo eta EELZ kolektiboetako langileak identifikatzeko datuekin galdetegi bat betetzeko, eta Osasun Sailera bidaltzeko, horrela proben deialdia ahalik eta lasterren antolatu ahal izateko. Udaltzaingoen datuak bidaltzeko epea maiatzaren 11n amaituko da, eta EELZ langileen kasuan, maiatzaren 15ean.

Zirkularrean proba borondatezkoa dela jakinarazten da, baina emaitza positiboa izanez gero, pertsonak ondoren diagnostiko bat egin beharko du PCR bidez. Osasun Sailak kasu horretan jarraitu beharreko protokoloa bidaliko du.

Proba egiteko erreferentziazko Unibertsitate Ospitalea aukeratu ahal izango du langileak hauen artean: Arabako U.O; Donostia U.O.; Gurutzetako U.O.; Galdakaoko U.O.; Basurtuko U.O.

Honen bidez, jakinarazten da gaur, 2020ko maiatzaren 6an (asteazkena), argitaratu dela BOEn 17/2020 Errege Lege-dekretua, maiatzaren 5ekoa, sektore kulturala babesteko neurriak eta zerga-arlokoak onesten dituena, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko.

Hamahirugarren azken xedapenaren arabera, aipatutako Errege Lege-dekretua bihar, 2020ko maiatzaren 7an, sartuko da indarrean; horrek esan nahi du alarma egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak ezarritakoaren ondorioz etenda zeuden kontratazio prozedurak berrabiaraztea eta berriak abiaraztea, tramitazioa bide elektronikoetatik eginez gero.

BOEn argitaratutako testua (PDF)

Ildo horretatik, eta lehen irakurraldian, zera hartu behar da kontuan:

Artículo 4. Contratos del Sector Público de interpretación artística y de espectáculos suspendidos o resueltos. En contratos modificados o suspendidos, con una cuantía no superior a 50.000 euros, se podrá acordar que se abone al contratista hasta un 30% del precio del contrato como anticipo. En caso de resolución, se podrá acordar una indemnización entre el 3 y el 6% del precio del contrato.

Disposición adicional octava. Continuación e inicio de los procedimientos de contratación celebrados por entidades del Sector Público durante la vigencia del estado de alarma.

A los efectos previstos en el apartado 4 de la disposición adicional tercera del Real Decreto 463/2020, de 14 de marzo, por el que se declara el estado de alarma para la gestión de la situación de crisis sanitaria ocasionada por el COVID-19, desde la entrada en vigor del presente real decreto-ley se acuerda el levantamiento de la suspensión de los términos e interrupción de los plazos de los procedimientos de contratación promovidos por entidades pertenecientes al Sector Público, en el sentido definido en el artículo 3 de la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público, por la que se transponen al ordenamiento jurídico español las Directivas del Parlamento Europeo y del Consejo 2014/23/UE y 2014/24/UE, de 26 de febrero de 2014, siempre y cuando su tramitación se realice por medios electrónicos. Lo dispuesto en el párrafo anterior permitirá igualmente el inicio de nuevos procedimientos de contratación cuya tramitación se lleve a cabo también por medios electrónicos. Esta medida se extenderá a los recursos especiales que procedan en ambos casos.

Disposición final octava. Modificación de la Ley 9/2017, de 8 de noviembre, de Contratos del Sector Público por la que se transponen al ordenamiento jurídico español las Directivas del Parlamento Europeo y del Consejo 2014/23/UE, de 26 de febrero de 2014.

Se da nueva redacción a los apartados 2 y 3 del artículo 33 de la ley 9/2017, en relación con la consideración de medio propio.

Disposición final novena. Modificación del Real Decreto-ley 8/2020, de 17 de marzo, de medidas urgentes extraordinarias para hacer frente al impacto económico y social del COVID-19.

Se modifica el Real Decreto-ley 8/2020, de 17 de marzo, en lo referente a los anticipos a cuenta y que se consideran “contratos públicos”.

Gaur goizean EUDELen ordezkari eta Gordexolako alkate Angela Eguiak parte hartu du CMREko (Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua) Berdintasun batzordearen bilera telematikoan, egungo osasun alerta-egoeran deitutako lehenengoa. Lantalde hau, maila politiko eta teknikoan, honako herrialde hauetako tokiko hautetsiek osatzen dute: Suedia, Finlandia, Frantzia, Alemania eta Italia, baita Euskadi ere, besteak beste.

Batzordea bilgune iraunkorreko organoa da Europako tokiko gobernuen artean, berdintasunaren, indarkeria matxistaren eta emakume hautetsien lidergoaren arloan dituzten ezagutzak, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko.

EUDELen ordezkariak bere hitzaldian Euskadiko instituzioen arteko kooperazioa eta koordinazioa nabarmendu du, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei osasun-larrialdietan arreta emateko baliabide guztiak eguneratzeko eta aktibo mantentzeko. EUDELek arreta eta erantzun urgenteko zerbitzuak izan ditu hizpide bereziki; dagoeneko martxan daude Euskadiko udalerri guztietan, eta indartu egin dira konfinamenduan emakumeek isolamendu eta zaurgarritasun handiagoa izan dutelako. Udaletako baliabide eta jardunbide gehienek irizpide komunak dituzte eta BERDINSAREA Udalen saretik koordinatzen dira EUDELen.

Larrialdiaren eta konfinamenduaren aurrean udalerriek ezarritako neurrien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Indarkeria-egoeran dauden emakumeek arreta- eta babes-sisteman duten sarbidea indartzea, arreta integrala eta koordinatua bermatuz fase guztietan (antzematea, salaketa, balorazioa eta laguntza sanitarioa, psikologikoa, judiziala, sozioekonomikoa, lanekoa, etab.).
  • Herritarrentzako sentsibilizazio– eta informazio-ekintzak eta -kanpainak bultzatzea, indarkeria-egoerak prebenitzeko eta antzemateko.
  • Tokiko, foru-administrazioko eta administrazio autonomikoko maila guztietako baliabide aktiboak eguneratzea eta herritarren artean zabaltzea.
  • EAEko udalerri guztietan datuak biltzen laguntzea, indarkeria matxistako egoerei arreta emateko zerbitzu-mapa bat egiteko.
  • Herritarrei Eusko Jaurlaritzak jarritako 24 orduko arreta- eta laguntza-telefonoen berri ematea.
  • Egunero telefono bidezko eta on line kontsultei erantzutea, bereziki indarkeria-egoerei buruzkoak, baita berdintasun-arloko araudiei eta jarraibideei buruzkoak ere.

Etorkizuneko neurriak genero-ikuspegiarekin

Europa mailako bilera telematiko honek, halaber, gogoeta bat irekitzeko balio izan du: udalerriak herrialdeetan barna aplikatzen ari diren neurrietan eta erantzunetan genero-ikuspegia txertatzeko beharra. CMREko batzordeak adostu du azterketa propioa garatzea, Europa mailako beste azterlan batzuen ildotik, hala nola Genero Berdintasunerako Europako Institutuarenak (EIGE) edo PLATFORMA eta URBACT (UE) bezalako sareenak.

Ikerlan horiek adierazten eta ohartarazten dute generoen arteko desorekak daudela covid-19ren eragin ekonomiko eta sozialetan, eta emakumeen zaurgarritasun berezia azpimarratzen dute konfinamenduaren garaian eta ondoren.

Ildo horretatik, CMREk udalen elkarteen bidez informazioa jaso nahi du tokiko esku-hartzearen etorkizuneko erronken diagnostikoa egiteko berdintasun, inklusio eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren esparruan.

Honako gaiak eztabaida sozialaren muinean daude, eta Batzordearen hurrengo bileretan aztertuko dira: kontziliazioa, zaintza-sistemaren antolaketa eta genero-arrakalaren aurkako borroka.

 

 

 

Lesbianak ikusgai eta eskubidedun

Gaur, apirilak 26, lesbianen ikusgaitasun eguna da baina, aurten, zaila da ikusgaitasun hori etxean konfinatuta gaudela aldarrikatzea. Ezin izango gara kalera irten, baina beste behin ere esango dugu lesbianak badaudela eta harro egoteko arrazoi asko dituztela eta, besteak beste, sareak erabiliko ditugu ahotsa altxatzeko.

Oraindik ere, lesbianak ikusezinak dira gure jendarteko hainbat esparrutan; esaterako: eskolan, familian, lanean, kalean… Eta zer esanik ez lesbiana nagusiak, migratuak edo asilo-eskatzaileak direnean.

Ikusezintasuna beste indarkeria mota bat da, emakumeei sexualitate aske eta autonomoa ukatzen jarraitzen duen gizarte patriarkal batean. Hainbeste emakume lesbianaren existentziarik eza edo ikusezintasuna gaitzestea da sistema heteronormatibo hegemonikoa baliatzen duen mekanismoa, gizartean sexu- eta genero-aniztasuna ukatzen jarraitzeko.

Gizarte osoaren erantzukizuna dela diskriminazio eta indarkeria mota guztien aurka borrokatzea. Lesbianen ikusgaitasuna sustatzen duten politika publikoak beharrezkoak dira, eta, batez ere, maskulinoa den LGTBI+ irudimenetik haratago doazenak.

Egun honetan, lesbiana horiek guztiak aldarrikatu nahi ditugu, ikusarazten direnak eta ez direnak, eta dei egin nahi diegu pertsona, elkarte, kolektibo, erakunde eta organismo guztiei, jendarte osoari, lanean jarrai dezaten. Gure helburua emakume lesbianek euren ikusgaitasuna nola bizi nahi duten askatasunez erabaki ahal izatea izan behar du eta, horretarako, baldintza egokiak sortu behar ditugu.

Bilbo, 2020ko apirilaren 25ean. Eudelek dohantzan emandako maskara sortaren kopuru batean maskara atontzean eusten duen goma askatzen delako eta horregatik lotura elementu hau gabe ezin direla erabili konturatu ostean, gaur goizean euskal alkate eta alkatesei zirkular bat bidali die sorta berehala erretiratuko dela jakinarazteko.

Materialaren ehuneko ehuna baliagarria dela bermatzeko, EUDELek dohantzan emandako 300.000ko sorta guztia erretiratuko du baldintza hobeezineko beste berri batzuengatik udaletxetan ordezkatuta izateko.

Garrantzitsua da zehaztea udal gehinek ez zutela dohantzan jasotako unitateak banatu materiala udaletxeetan eman berri zelako.