Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Udaltopek eremu sozioekonomikoari leiho bat zabalduko dio maiatzaren 14an online. Udaletako euskara zerbitzuak elkarrekin topo egiten dugun topaketa da Udaltop.

 IZEN-EMATEA: http://www.udaltop.eus/es/izen-ematea

EGITARAUA: http://www.udaltop.eus/es/egitaraua

Eremu sozioekonomikoan jarrita zuen fokua aurten Udaltopek, Udaletako Euskara Zerbitzuen Topaketak. Hain zuzen, alor horretan euskararen erabilera pizteko gakoak ematea zen hamabigarren edizioko xede nagusia. COVID-19ak eragindako osasun larrialdiak, ordea, aurtengo jardunaldia moldatu beharra ekarri du; Udaltop egin egingo da, baina online, eta bi eguneko egitaraua goiz bakarrera mugatuz. Maiatzaren 14an izango da, www.udaltop.eus webgunean. Jardunaldia jarraitzeko beharrezkoa izango da aurrez izen-emate formularioa betetzea.

Udaltop etxetik: ireki leiho bat lan munduari izenburupean, eremu sozioekonomikoari leiho bat zabalduko dio aurten Udaltopek. Eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko gakoak ematea zen aurtengo erronka, eta horretara bideratuta zegoen egitaraua, baina COVID-19ak eragindako osasun larrialdia tarteko, jardunaldia konfinamendu egoerara egokitu beharra izan da.

Antolamendu Batzordetik azaldu dutenez, “gure asmoa eremu soziekonomikoari atea parez pare zabaltzea bazen, leihoa baino ez diogu irekiko. Eta jakina, leihoetako sarrera ateetakoa baino mugatuagoa da. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko gakoak eman nahi genituen, eta planteamendu berrian lan-mundua euskalduntzeko beharraz ariko gara modu filosofikoago batean. Dena dela, egitarau erakargarria osatu dugu, eta garrantzitsuena, urteroko zitari eutsi diogu Udaltopeko izaera berritzaile eta ausarta berretsiz”.

Maiatzaren 14an izango da, www.udaltop.eus webgunean, goizeko 10:00etan hasita. Menuan, bi hitzaldi, mahai-inguru bat eta testigantza laburrak. Jon Sarasuak zabalduko du jardunaldia; atxabaltarra eremu sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko zer behar dugun galderari erantzun nahian apustu berri baterako arrazoibideez arituko da. Eta Agirre Lehendakaria Centerreko Leire Canciok ere, bere hausnarketa plazaratuko du.

Jarraian, atsedenalditxo bat izango da, eta bueltan, Pilar Kaltzadak gidatuko duen mahai-ingurua. Mahiaren bueltan, berriz, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politiketako zuzendaria, Leire Okarantza Fagor Koop. E.ko Gestio Sozialeko ordezkaria eta Kike Amonarriz Topaguneako presidentea elkartuko dira. Besteak beste, hiru gai hauek jorratuko dituzte: Jon Sarasuaren gogoeta; testuinguru ekonomiko berrian euskarak presentzia gehiago izateko gakoak; eta amaitzeko, jardunaldia etxeko leihotik jarraitzen ari diren ikus-entzuleek egindako galderak erantzungo dituzte -aukera ezberdinak zabalduko dira galderak egiteko: WhatsApp-a, twiterra eta posta elektronikoa-.

Jardunaldia amaitzeko, krisi egoeran euskara tresna gisa erabilita jarduera interesgarriak gauzatzen ari diren enpresen esperientzia laburrak ezagutzeko aukera izango da, testigantza moduan.

Izen-ematea, doan

Jardunaldia www.udaltop.eus webgunean jarraitzeko aukera izango da, baina soilik aurrez izena eman dutenek izango dute aukera -izen ematea doakoa da-. Beraz, beharrezkoa izango da gaurtik hasi eta maiatzaren 8ra arte webguneko “Izen-ematea” atalean zabalik egongo den formularioa betetzea. Lehen urrats hori eginda, izena eman duten pertsona guztiek pasahitza jasoko dute Udaltop berezi hau jarraitzeko. Jardunaldia amaitu ondoren hitzaldi guztiak webgunean zintzilikatuko dira, edonork ikusteko moduan.

Iaz bezala, Antolamendu Batzordean euskara presente dagoen lurralde guztietako ordezkaritza instituzionalak parte hartu du: Euskal Hirigune Elkargoa; Eusko Jaurlaritza; Nafarroako Gobernua; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak; eta, Lasarte-Oriako Udalak.

Bilbon, 2020ko apirilaren 22an. EUDEL – Euskadiko Udalen Elkarteak 300.000 maskara kirurgikoko partida bat erosteko ekimena izan du, EAEko udal guztiei ohiz kanpoko dohaintza zehatz bat egiteko, horrela, osasun-larrialdian lagundu, eta birusaren aurkako babes-ekipoen hornidura indartzeko. Udal-gobernu bakoitzak erabakiko du, tokiko autonomiaren bidez, arnas babesgarriak norentzat izango diren.

 

EUDELEKO ELKARTEBURU GORKA URTARANEN AUDIOA DESKARGATU

Dohaintza honen ekimena EUDELen elkarteburu eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek bi elkarteburuordeekin adostu du: Irungo alkate Jose Antonio Santanorekin eta Azpeitiko alkate Nagore Alkortarekin, hain zuzen ere. Materialaren erosketa Euskadiko Udalen Elkartearen baliabideen bidez finantzatuko da osorik. Materialaren erosketa Euskadiko Udalen Elkartearen baliabideen bidez finantzatuko da osorik.

Maskarak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta eskuratu dira, Covid-19tik babesteko osasun-materiala erosteko azken operazioan. Udalerriei gaur apirilaren 22an, ostegunean, hasiko zaie banatzen, eta horretarako, materiala loteka antolatu da, biztanleria-tarteen arabera, horrela, udalerri txikienei txikiek maskarak izatea bermatzeko

Gorka Urtaran elkarteburuak nabarmendu duenez, “ohiz kanpoko” ekimen honen bidez, EUDELek erantzuna eman nahi dio udalerriek beraiek egindako eskaerari, batez ere udalerri txikienek egindakoari, kontuan hartuta EAEko udal gehienek ez dutela baliabiderik, ez kanpoko merkatura modu autonomoan iristeko gaitasunik. Gorka Urtaranek azaldu duenez, “alkateak, borondate onez, maskarak lortzen saiatzen ari dira, baina zalantza handiak dituzte, ez baitituzte hornitzaileak ezagutzen –horiek ez baitira udal-zerbitzuetako ohiko hornitzaileak–, ezta eskainitako produktuaren kalitatea eta erabilgarritasuna ere”. Urtaranek ohartarazi duenez, zailtasunak eta arriskuak daude urria eta, aldi berean, hain beharrezkoa den materiala zuzenean erostea kudeatzeko orduan, espekulazioa eragin handia izaten ari baita, prezioaren fluktuazioa sortuz”.

Hiru lurraldeetako banaketa

Gaurtik aurrera, maskarak banatzen hasiko dira hiru lurraldeetako udalerrietan, hiru hiriburuak barnean hartuta. Arabako udalerriek 43.750 ale jasoko dituzte guztira; Bizkaian 145.000 ale banatuko dira, eta Gipuzkoan, berriz, 107.000 ale.

BIZKAIA (112 udalerri):

145.000 maskara

 

< 2.500 15.500
2.501 eta 5.000 artean 11.900
5.001 eta 10.000 artean 15.600
10.001 eta 20.000 artean 18.000
20.001 eta 50.000 artean 32.000
50.001 eta100.000 artean 10.000
100.001 eta 200.000 artean 17.000
> 200.000 25.000

 

ARABA (51 udalerri):

43.750 maskara

< 2.500 10.750
2.501 eta 5.000 artean 2.800
5.001 eta 10.000 artean 1.200
10.001 eta 20.000 artean 4.000
20.001 eta 50.000 artean  ————
50.001 eta 100.000 artean  ————-
100.001 eta 200.000 artean  ————
> 200.000 25.000

 

GIPUZKOA (89 udalerri):

107.000 maskara

 

< 2.500 12.250
2.501 eta 5.000 artean 4.200
5.001 eta 10.000 artean 15.600
10.001 eta 20.000 artean 28.000
20.001 eta 50.000 artean 20.000
50.001 eta 100.000 artean 10.000
100.001 eta 200.000 artean 17.000
> 200.000  ————

 

Lankidetza Eusko Jaurlaritzarekin

Ekimen hau alde batera utzita, Covid-19ak eragindako krisiaren aurrean erakundeen artean ezarri den lankidetzaren esparruan, joan den hilabetetik hona, EUDEL elkarlanean ari da Osasun Sailarekin, udalei egindako hornidura koordinatzen, funtsezko zerbitzuetako hiru talde zehatzi zuzendutako maskarak eta eskularruak emateko: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileei, udaltzainei eta ehorzleei.

Joan den martxoaren 27tik banaketa bat egiten da astero, lurralde bakoitzeko eskualdeen bidez. Orain arte, 283.000 maskara inguru eta beste horrenbeste eskularru banatu zaizkie aipatutako kolektiboei. Aste honetan, berriro ere, 75.720 maskara eta 75.720 eskularru-pareko beste sorta bat bidaliko zaie udalei.

Atzo adostu genuen bezala, jarraian, Eusko Jaurlaritzako, Foru-aldundietako eta Udaletako zerbitzuen informazio eguneratua bildaltzen dizkizuegu, COVID-19 krisian indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei erantzun onena emateko.

Informazio eguneratu hori erakunde guztiak adostu zuten atzo, 16 apirilean, egindako bileran, Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Erakundeen arteko II. Akordioaren jarraipen-batzordearen testuinguruan, EUDELen parte hartzearekin.

Bestalde, hainbat material prestatu direla indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko telefonoen berri emateko, sei hizkuntzatan, Koronabirusaren krisiak eragindako ezohiko egoeraren aurrean.

Informazio-kartelak egin dira euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, arabieraz, portugesez eta errumanieraz. Karteletan biktimari arreta emateko 24 orduko telefonoaren (900840111) eta larrialdiren bat gertatuz gero erabili beharreko telefonoaren (112) berri ematen da. Era berean, larrialdiko 112aren aplikazioaren informazio helarazten dizuegu, entzumen- edo hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarri dagoena eta GPS sistemaren bidez lokalizazioa erraztu dezakeena.

Azkenik, entzumen-desgaitasuna duten emakumeengana ahalik eta modurik eraginkorrenean iritsi ahal izateko, bideo bat egin da zeinu-mintzaira erabiliz, eta telefonoei buruzko informazio-kartela irakurketa errezera egokitu da.

Lila CORONAVIRUS puntuaren kartela:

Enpleguko  eta  Gizarte  Politiketako  Sailak, SIIS Dokumentazio eta lkerketa Zentroarekin lankidetzan, webgune berria sortu du hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko, covid-19k eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.

Herritarrei, gizarte zerbitzuetako profesionalei eta Euskadiko hirugarren  sektoreko erakundeetako profesionalei zuzenduta dago.

Gordailu bakar batean bildu dira laguntza berriak, lehendik   dauden   laguntzen   aldaketak,   karga­ arintzeak, moratoriak  eta  luzapen  automatikoak hainbat arietan, batez  ere, oinarrizko premietan eta  etxebizitzaren    alokairuan. lnformazioa etengabe  eguneratzen da, ia  egunero gertatzen ari    diren     arau-aldaketei    eta                    -garapenei erantzuteko.

Webguneak  hainbat  irizpideren  arabera, laguntzen bilaketak egiteko aukera ematen du, eta,behin interesgarriak izan daitezkeenak aurkitu ondoren,   laguntza  bakoitzaren  ezaugarne1 buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen du {hartzaileak, zenbatekoa, iraupena, bateraezintasunak, sartzeko baldintzak, organo kudeatzailerako estekak,prozedura,datak, etab.)

Ataría esteka honetan dago eskuragarri:

https://covid19laguntzak.siis.net/

  • EUDELek konpromiso sendoa eskatuko dio Foru Aldundiari, arau-esparrua behin betiko ezartzea ahalbidetuko duen jarduketa-egutegia zehazteko

2020ko apirilaren 16an.

EUDELen Lurralde Batzordeko kide diren alkate jaun-andreek, Arabako udalerrien ordezkaritzan, bilera telematikoa egin dute gaur goizean bideo-konferentziaz, gizarte zerbitzuak behin-behinean mantentzea onartu izana formalizatzeko, Aldundiak eta 20.000 biztanle baino gutxiago dituzten Arabako Lurralde Historikoko udalerriek orain arte kudeatu izan dituzten baldintzen arabera.

EUDELen Lurralde Batzordearen akordioa aldeko zazpi botorekin (Vitoria-Gasteiz, Amurrio, Erriberabeitia, Arratzua-Ubarrundia, Agurain, Oyón-Oion eta Arraia-Maeztuko ordezkariak) eta bi abstentziorekin (Asparrena eta Zambrana) onartu da. Akordioaren edukia hiru puntu hauetan oinarritzen da.

  1. Arabako Foru Aldundiari akordio hau 2020ko abenduaren 31ra arte luzatzeko proposamenarekiko adostasuna helaraztea: Diputatuen Kontseiluaren 904/2016 Erabakia, abenduaren 26koa, onartzen duena gizarte zerbitzuei eustea behin-behinean, 2016ko abenduaren 26tik aurrera, Aldundiak eta 20.000 biztanle baino gutxiagoko lurralde historikoko udalerriek orain arte kudeatu izan dituzten baldintzen arabera.
  1. Halaber, Arabako Foru Aldundiari jarduketa-egutegi bat ezartzeko konpromiso irmoa eskatzea, arau-esparru bat behin betiko ezartzeko, horri buruz hartu beharreko erabakiak txertatzeko aukera ematen duena.
  1. Akordio honen berri ematea Arabako 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalei.

EUDELen lurralde organoak COVID-19ak eragindako osasun krisiaren testuinguru berrian egindako lehen bilera izan da gaurkoa. Horren haritik, topaketa birtuala alkate jaun-andreen interes eta adeitasun gorenarekin egin da; izan ere, informazioa trukatu ahal izan dute toki errealitate bakoitzaren egoerari buruz, eta, era berean, pandemia Arabako udalerrietan izaten ari den eraginei erantzuteko xedez toki erakundeetatik bultzatu diren neurriak eta ekimenak partekatu ahal izan dituzte.

Gizarte zerbitzuen arloan gaur lortutako akordioak, hain zuzen ere, Arabako biztanle guztien beharrizanei erantzuteko asmoz alkate jaun-andreek duten kezkari eta erantzukizunari erantzuten die, bereziki, beharrizan handiena dutenei laguntzeko, betiere, gizarte zerbitzuak Aldundiak eta lurraldeko udalerriek orain arte kudeatu izan dituzten baldintzen arabera emango direla bermatuz.

 

Gaurko bileran Jaurlaritzak eta aldundiek kudeatzen dituzten baliabideen mapa eguneratu da. 

Gaur goizean bilera egin da bideo konferentzia bidez COVID-19ko krisialdian emakumeen aurkako indarkeriaren arloan martxan dauden zerbitzu eta baliabideen jarraipena egiteko, Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta hobea emateko Erakundeen arteko II. Akordioaren jarraipen-batzordearen testuinguruan. Euskal udalen izenean Josune Irabienek, Amurrioko alkatea eta EUDELen Berdintasun ordezkaria, parte hartu du gaurko bileran.

Emakundek koordinatzen du batzorde hori, eta bertan daude ordezkatuta emakume biktimen arretan inplikatuta dauden erakunde guztiak (Eusko Jaurlaritzako sei sail ezberdin, foru-aldundiak, udalak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Abokatutzaren Euskal Kontseilua, Euskal Kontseilu medikoa, Arartekoa…). Azken hilabete honetan, emakumeen aurkako indarkeriaren arloko baliabideen eta zerbitzuen jarraipen egiteko erakundeen arteko laugarren erronda izan da, egoerari buruzko datu eguneratuak eta beharrei egokitutako erantzuna ematen joateko.  Gaurko bileran Jaurlaritzak eta aldundiek kudeatzen dituzten baliabideen mapa eguneratu da.

Hala, biktimak artatzeko 24 orduko telefonoa aktibo dago (900840111), indarkeriaren biktima diren emakumeak babesteko Segurtasun Sailak eskaintzen dituen zerbitzuak aktibo jarraitzen daude (bortxa telefonoa, genero-indarkerian espezializatutako ertzainak, segurtasun pribatua…), genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoaren eskaerak ebazten jarraitzen da (laguntza eskatzeko bide telematikoa irekita dago, eta deiei ematen zaien arreta ziurtatuta dago), bermatuta daude Biktimei Laguntzeko Zerbitzua eta arlo judizialeko laguntza osoa hiru lurraldeetan, genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza juridikoko doako zerbitzuak, berehalako harrera-zerbitzuak, biktima diren emakumeentzako egoitza-zentroak eta aholkularitza juridikoko eta laguntza psikologikoko zerbitzuak, besteak beste.

Denbora horretan, 24 orduko telefonoari eta 112 telefonoari buruzko informazioa indartu da, materiala hainbat hizkuntzatan argitaratu da, eta Emakunderen eta EDEKAren arteko lankidetzaren bidez, desgaitasunaren arloan lan egiten duten euskal erakundeak biltzen dituen euskal koordinakundeak materialak egokitu ditu, konfinamendu-aldian indarkeria matxista jasaten ari diren emakume desgaituengana ahalik eta modurik eraginkorrenean iritsi ahal izateko.

Halaber, krisi-garai honetan jarritako salaketen kopurua errepasatu da, eta egiaztatu da genero-indarkeriako salaketak erdira jaitsi direla urteko beste une batzuekin alderatuta. Hala, martxoaren 7tik 13ra 90 salaketa jarri baziren, martxoaren 14tik 20rako astean 43raino jaitsi ziren, eta martxoaren 21etik 27rako astean 37 izan ziren, martxoaren 28tik apirilaren 3ra 44 salaketa eta apirilaren 4tik 10era 39 salaketa.

Konfinamendu-denbora honetan izan daitekeen beherakadaren arrazoien artean, erasotzailearekin bizitzen ari den bitartean salatzeko zailtasunak eta beldurra aipatzen dira, nahiz eta hipotesi hau ere kontuan hartzen den: gizarte-kontrol handiagoa eta auzotarren hurbiltasun handiagoa alboko etxean 24 orduz egonda, herritarrak gai horiekiko gero eta kontzientziatuago dauden une hauetan. Alde horretatik, funtsezkoa da auzoaren jarrera aktiboa eta zaintzailea, kasu horietarako laguntza bide izan daitekeen auzo bat. Izaskun Landaida, emakundeko zuzendariak adierazi duenez, “emakumeek sentitu behar dute ez daudela bakarrik eta seinale txikienaren aurrean laguntzeko prest gaudela”.Era berean, kontuan izan behar da genero-indarkeriako kasu askotan erasotzailea biktimarekin bizi ez den bikotekide ohia dela, eta une honetan beste etxebizitza batean egongo litzatekeela, eta horrek ere eragina izan dezake jaitsiera honetan.

Prebentzio-lan gisa, Ertzaintza arriskugarritzat jotzen diren kasuen banakako jarraipena egiten ari da.

24 ordutako telefono bidezko arreta zerbitzura egindako deiei dagokienez, SATEVIk (900840111) konfinamenduaren aurreko asteetan egindako dei kopuruari eutsi dio, baina berehalako beharrei dagozkienak igo egin dira informazio eskatzen dutenekin konparatuz, bai eta bisita- eta zaintza-araubideei buruzko kontsultak ere. Esku-hartzeak egunero 6 eta 8 bitartean izaten dira.

Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuko (apirilaren 1eko BOE) araudi-berrikuntzen informazioa zabaltzen jarraitzeko, erantsian bidali da argibide berriak dituen dokumentua, kontratazio-arloko gaiekin eta toki-esparruko garrantzi handiko bestelako gaiekin.

Argibideak (martxoak 31ko Errege LD)

Halaber, EUDELek FAQ bat egin du toki-entitateen kontratazio gaietako ohiko galderen erantzunekin.

Atal honek toki-administrazioekin komunikazio-kanal izan asmo du beren zalantzak ebazteko.

FAQa honako esteka honetan dago eta aldian-aldian eguneratuko da:

https://www.eudel.eus/es/pag/contratacion_faq