Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak EUDELen bidez euskal udalei bidali die “COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko lehen mailako arretako gizarte-zerbitzuetako arduradun politiko eta zuzendarientzako gomendioen dokumentu teknikoa”. Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzak egin du dokumentu hori. Bertan, gomendio orokorrak ematen zaizkie gizarte-zerbitzuei eta lehen mailako arretako profesionalei, zerbitzu horiei funtsezko zerbitzu-izaera eman baitzaie.

IKUSI DOKUMENTUA

EUDELen laburpena: Gai garrantzuenak

Gomendio orokorrak ezarri dira gizarte-zerbitzuentzat eta lehen mailako arretako profesionalentzat.

Gomendio orokorrak gizarte-zerbitzuentzat

  • Prozedurak sinplifikatzea.
  • Gizarte Eskubideen Estatu Idazkaritzaren gomendioak betetzea.
  • Arreta presentzialaren ordez, arreta telematikoa
  • Hirugarren sektoreko erakundeekiko jarduerak koordinatzea eta boluntarioen lana koordinatzea eta zuzentzea.
  • Zerbitzuen egitura administratiboak eta teknikoak indartzea eta berrantolatzea.

Profesionalentzat:

  • Aurrez aurreko lanak egiteko prest egotea, beharrezkoa bada.
  • Urrutitik esku hartzea, azken hiru hilabeteetako zerbitzuen erabiltzaileekin araututako eran harremanetan jarrita.
  • Talde ahulen konfinamendua eta arreta
  • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren (EELZ) zereginak doitzea eta plan bat prestatzea isolamendu-ordena duten ospitaleetako altetarako.
  • EELZn borondatezko baja duten pertsonei telefono bidezko jarraipena egitea.
  • Bakarrik bizi diren 65 urtetik gorako pertsonekin telefonoz komunikatzea.
  • Herrian dauden egoitza-baliabideekin, publikoekin nahiz pribatuekin, etengabeko harremana
  • Arreta berezia jartzea adingabeak, guraso bakarreko familiak, nahi ez den bakardadeko egoerak, emakumeen eta/edo adingabeen aurkako indarkeria daudenean, besteak beste.
  • Prestazio ekonomikoak preskribatzea, bete gabeko oinarrizko beharrak antzematen direnean. (Eskualde behartsuetan, berariazko planak egitea prestazio ekonomikoetarako sarbidea bermatzeko).

Koronabirusaren krisiak eragindako salbuespenezko egoeraren aurrean, Emakundek lankidetza estutu du EDEKArekin, desgaitasunaren arloan lan egiten duten euskal erakundeak biltzen dituen euskal koordinakundearekin. Helburua, konfinamendu-aldian indarkeria matxista jasaten ari diren eta desgaitasuna duten emakumeengana ahalik eta modurik eraginkorrenean iritsi ahal izatea. Hala, material batzuk landu ditu. Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin batera, entzuteko zailtasunak dituzten pertsonentzako bideo bat egin da; ONCEren bidez, telefonoei buruzko informazio-kartela egokitu da ikusmen arazoak dituzten pertsonentzako; eta FEVAS Plena Inclusión Euskadi-ekin batera, adimen urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteen euskal federazioarekin, alegia, irakurketa errazeko kartela egin da,  Enplegu eta Politika sozialetarako sailaren lankidetzarekin.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak komunikazio-kanpaina bat garatu du Euskadiko irratietan eta sare sozialetan. Kanpaina horretan, komprasen plangintza egokia eskatzen zaio Euskadiko herritarrei, datorren Aste Santuari begira. Kanpainak eskerrak eman nahi dizkio Euskadiko tokiko merkataritzari, covid19 emandako osasun-krisian egindako lanagatik, inplikazioagatik eta profesionaltasunagatik, eta jaiegun horietan izandako atsedena errespetatzeko eskatu du.

Kanpainako mezuek herritarrei eskatzen diete, halaber, alarma-neurrien esparruan, etxetik gertuen dagoen erosketa bat egiteko, kontsumo arduratsuarekin eta pilatzea saihestuta. Zero xahutze batekin.

Kanpaina hori Euskadiko merkatarien federazio eta elkarteekin partekatu da, eta, era berean, herritarrek beren sare sozialetan parteka dezakete, urratze horri erantsitako material grafikoekin.

KARTELAK, MATERIAL GRAFIKOAK

Emakundek, EUDELen eta euskal udalen laguntzarekin, indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta emateko EAEko 185 udalerrik dituzten zerbitzu aktiboei buruzko informazio eguneratua bildu du eta hiritarren eskutara jarri.  Koronabirusak eragindako krisi-garai honetan, osasun-eskakizunei erantzun behar izan zaie, eta, ondorioz, zerbitzu horiek berrantolatu eta egokitu egin behar izan dira, osasun-larrialdiko konfinamenduak irauten duen egunetan indarkeria matxistako egoeran dauden emakumeei ematen zaien arreta bermatzen jarraitu ahal izateko. Emakundek eskerrak eman nahi dizkie EUDELi eta euskal udalei gida hori egiteko eskeinitako laguntzagatik. Informazio hori Emakunderen web orrian dago eskuragarri. Astero eguneratzen joango da informazioa.

Udal eremurako informazio-dokumentuak eta gomendioak, berriki eguneratuak Covid-19 web-biltegian:

 

KONTRATAZIOA

*TOKI ADMINISTRAZIOETARAKO KONTRATAZIOAREN ARLOKO BERRIKUNTZAK (zirkularra 20/03/30)

KONTRATAZIOAREN GIDALIBURUA (ARGIBIDEAK eta JARDUERA PRAKTIKOAK)

 

INDARKERIA MATXISTAREN BIKTIMEENTZAKO ARRETA

Sei hizkuntzatan zabaldu du Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktimen arretarako telefonoen informazioa (20/03/27)

Genero-indarkeriaren biktimentzako ‘ordainketa bakarreko’ laguntza ekonomikoak eskuratzeko aukera  (20/03/30)

 

NBEak ERABILTZEKO PROTOKOLOA

EUDELen zirkularra 20/03/30. Eranskinak:

 

ELKARTASUN SARE ANTOLATUTA

ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA (EELZ)

(EELZ) ETXEZ ETXEKO LAGUNTZAILENTZAKO GOMENDIOAK

Eranskina: EELZn hartu beharreko neurrien laburpena

 

Besteak

Euskadiko udalei 20/03/25 egunean bidalitako txosten juridikoari jarraipena emanez, EUDELek eskuliburu argigarri bat egin du, ariketa praktikoen bidez, azken egunetan sortu den araudiaren aplikazioa argitu nahi duena.

GIDALIBURUA

TXOSTEN JURIDIKOA*

*Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 9/2017 Legearen araberako eraginak udalen esparruan, alarma egoera deklaratu ostean (463/2020 Errege Dekretua) eta COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko ezohiko neurriei buruzko martxoaren 17ko Errege Lege-dekretua (2020ko martxoaren 18ko BOE) onetsi ondoren.

Bestalde, bi ZIRKULAR erantsi dira, Eusko Jaurlaritzaren Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak emandako jarraibideekin.

1/2020 Zirkularra, martxoaren 16koa

2/2020 Zirkularra, martxoaren 26koa

Martxoaren 24ko Gobernu Kontseiluak onartu du 16 milioi eurotako aurrekontu-zuzkiduraren igoera GLLetarako

Honekin batera bidaltzen dizuegu igoera horren banaketa, herriz herri eta udalerriaz gaindiko eremuen arabera. AGIRIA

INFORMAZIO OSAGARRIA

Informazio gehiago eskaintzen da, COVID-19 eragindako alarma-egoera indarrean dagoen bitartean kontuan izateko:

  • GLLen KUDEAKETAren gaineko iradokizunak Agiria.
  • Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak bultzatutako jarduerak bermatzeko izapidetzea TELELAGUNTZA ZERBITZUAN Agiria , eta GENERO-INDARKERIAREN BIKTIMA diren emakumeentzako laguntzetan Agiria.

Esandako bi zerbitzu horiei dagokienez, gure helburua da izapidetzea bermatzea; hori dela eta, berariazko helbide elektronikoak prestatu ditugu eskabideak zein beharrezko agiriak bidaltzeko, sarbide telematikoa erabiltzeko egiaztagiri elektronikorik izan ezean

telelaguntza@euskadi.eus

savvg@euskadi.eus

Informazioa ahalik eta lasterren eskura izango duzue Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzako atarian:

Telelaguntza Zerbitzu Publikoa

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako dirulaguntzak 2020