Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Joan den azaroaren 28an, Herrismartik proiektuaren 2019ko Ekintza Planaren barnean, autentifikazioari eta sinadura elektronikoari buruzko jardunaldi bat egin zen, udaletako ordezkari ugari parte-hartzearekin. Jardunaldiaren helburua IZENPEk udal guztien eskura jartzen dituen tresnak, bertatik bertara ezagutzea izan zen, bai eta lau esperientzia praktiko partekatzea ere, beste hainbeste udaletan, herritarrei zerbitzu publiko hobeak eskaintzeko autentifikazioa eta sinadura elektronikoa aplikatuz.

Herrismartik proiektuak euskal Agenda Digitala 2020 toki-eremuan hedatzea du helburu. EUDEL eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailarekin lankidetzan.

HERRISMARTIK programak (www.herrismartik.eus) 2017an hasi zen, eta jardunaldian gogora ekarri zen bezala 3 helburu estrategiko ditu: Antolamendu-eraldaketa eta kultura-aldaketa; IKT konpetentziak, zerbitzuak eta plataformak eta Udalerri adimendunak. Helburu guzti horiek garatzeko urteko jarduera-plan baten bitartez hedatzen da. Iñigo Gaztelu, Larrabetzuko alkateak ireki zuen jardunaldia, Berrikuntzako Batzordearen ordezkari bezala. IKTen konpetentziak, zerbitzuak eta plataformak helburuaren barruan garatu beharreko ekintza bat zelakoan, adierazi zuen.

EUDELeko Berrikuntza Batzorde berria joan den urrian eratu zen Erandioko, Arraia-Maeztuko, Larrabetzuko, Ermuko eta Zambranako udalekin eta lehenetariko egin beharra Herrismartik 2019rako ekintza plana berreztea izan zen eta aurreikusitako jarduerak gauzatzearekin hastea.

JARDUNALDIA

Jardunaldia bi zatitan banatu zen. Lehenengo zatian, IZENPEk parte hartu zuen zuzendari nagusiaren eskutik, Izaskun Urrestarazu eta bere taldeko bi pertsonak: Ainhoa Anituak eta Jesus Mari Igartuak sinadura elektronikoko eta autentifikazioko zerbitzuak eta soluzioak aurkeztu zituztelarik, bai herritarrentzat bai profesionalentzat.

Bigarren zatian, lau udalek parte hartu zuten: Zamudiok, Irunek, Barakaldok eta Donostiak, sinadura elektronikoaren ezarpenean izandako esperientzia praktikoak aurkeztu zituzten. Atal bakoitza amaitzean, galdera-txanda bat zabaldu zen, eta esku-hartze ugari izan ziren.

Sinadura elektronikoa horrela definitu daiteke: Internet bidez eta telefono bidez lehen bertaratuta egin behar ziren izapideak egin ahal izateko ohiko eskuzko sinadura “ordezkatu” dezaketen prozedura tekniko eta juridikoen multzoa da.

Herritarren kasuan, IZENPEk aurkeztu zituen tresnak askotarikoak ziren, eskaintzen zuten segurtasun- eta konfiantza-mailaren arabera. Segurtasun-maila txikienetik handienera dira: aldi baterako pasahitza, telefono-identifikazioa, herritarren ziurtagiria, autentifikazioa eta sinadura aurreratua Bq eta BkQ ziurtagiriek adierazten dutenak. Azkeneko hauek “hodeian” ostatatuta baitaude, eta horrek sartzeko malgutasun handia ematen du. Azkenik IZENPEk beste zerbitzu osagarri batzuk azaldu zituen, aurkeztutako ziurtagiriak gordetzen dituen, Giltza plataforma azaltzeaz gain.

SINADURA ELEKTRONIKOAN JARDUNBIDEAK Zamudio, Irun, Barakaldo, Donostia

Lau udalek hainbat proiektu aurkeztu zituzten, eta horietan zerbitzu publikoa hobetzeko eta administrazio elektronikoa hedatzeko teknologia horiek aplikatzean irekitzen diren aukerak erakutsi zituzten.

Zamudioko Udalak, bere alkate Igotz Lopezen eskutik, Herritarren Partaidetzarako eta Zerbitzuen Kudeaketarako identifikazio elektronikorako proiektu bat aurkeztu zuen, hiru elementu oinarri hartuta: herritarren autentifikaziorako balio duen herritarren txartel bat, horrekin instalazioetara eta hondakinak kudeatzeko edukiontzietara sarbide elektronikoa ahalbidetzen duena. Bigarrena udal-kudeaketarako sistema bat eta hirugarrena Udalarekin elkarreragiteko aplikazio bat.

Irungo Udaleko Informazio Gizartearen eta Herritarren Partaidetzaren Arloko zuzendari Javier Arranzek, herritarrak autentifikatzen eta zerbitzu publikoak ematen lagunduko dioten herritarren txartelak erabiltzen aitzindaria den udalak, ibilbide bat egin zuen bere azken urteetako esperientzian oinarrituta, eta gaur egun Izenperen B@kQ/B@k -ri buruz Udalaren zerbitzu elektronikoak ematen dituen Irun Txartela aurkeztu zuen.

Carol Zabaco Barakaldoko Udaleko Gobernu Irekirako IKTen eta Gardentasunaren koordinatzaileak, Barakaldoko Udalak bizi izan dituen errolda-agirietan eta erregistro elektronikoan identifikazio eta sinadura elektronikoaren bilakaera partekatu zuen.

Azkenik, Arantza Lertxundik, Donostiako Udaleko Udal Info herritarrentzako arreta-zerbitzuko koordinatzaileak, sinadura biometrikoarekin duen esperientzia aurkeztu zuen, herritarrentzako arreta-bulegoetan izapidetze elektronikoan pertsonengana hurbiltzeko bitarteko tresna bezala.

Lau esperientzi desberdin agerian utzi zuten herritarrei tresna horien erabilera errazten zaien neurrian, herritarrek jasotako zerbitzuari buruz duten pertzepzioa hobetzeaz gain, Administrazio Elektronikoaren erabilera sustatzen dituztela.

Informazio gehiago: www.herrismartik.eus

  • Testua datorren asteartean egingo den Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldi ofizialean irakurriko da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Gasteiz, 2019/11/28

Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek, EUDELek eta UEMAk adierazpen instituzional bat adostu eta kaleratu dute abenduaren 3an izango den Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. ‘Bide berriak, modu berriak. Ongi etorri etorkizunera’ du izenburu, eta bertan erakunde hauek nabarmendu dute ezinbestekoa dela euskara “etengabe eguneratzea, eraberritzea eta irudimenez biziagotzea”. “Argi erakusten ari gara euskalgintzan ari garen guztiok prest gaudela, eta gogotsu, irakaspena barneratzeko eta praktikan mamitzeko”, azpimarratu dute.

ADIERAZPENA DESKARGATU

Adostutako adierazpena datorren asteartean Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den Euskararen Nazioarteko Egunaren ekitaldi ofizialean (arratsaldeko 19.00etan) irakurriko da, Iñigo Urkullu Lehendakaria bertan izango delarik. Azken urteetan bezala, adierazpenak balioa ematen dio euskalgintzaren eta erakundeen arteko elkarlanari, bai eta gizartearen atxikimenduari ere: “Jarduerak adostu ditugu. Diagnostikoak hurbildu ditugu. Ekimenak josi ditugu elkarrekin. Elkarrekin ebaluatu dugu egindakoa. Elkarrekin hobetuko dugu hobetu beharrekoa. Eta gizarteak erantzun sendoa eman du, onetsiz euskararen erabilera era iraunkor eta argian handiagotzeko estrategia eta molde berriak”.

Horren adibide moduan, adierazpenak orain urtebete lehen aldiz egin eta urtebete barru errepikatuko den Euskaraldia ekimena aipatzen du: “Ezagutzen ez genuen modu batean aktibatu zituen iazko gizarte-ariketa arrakastatsuak euskal hiztunak, neurri batekoak nahiz bestekoak. Aktibatu zituen, baita ere, herri aginteak eta askotariko gizarte-erakundeak, ikuspegi berri batetik. Eta, batez ere, estrategiak eta diskurtsoak eraberritzeko joera eta prestasuna aktibatu zituen”.  Hala, hurrengo edizioa jartzen du jomugan: “Aldekotasuna, horrela, konpromiso eragingarri eta praktiko bihurtzeko bidean jarri zen. Badator, hurbileko ostertzean, ekimen haren jarraipena. Euskaraldia berraktibatuko dugu, berriz ere denon arteko adostasun eta lankidetzan, eta hurrengo urteko Euskararen Nazioarteko Egunak izango du, ezinbestez, toki propioa ariketa sozial erraldoi horren ingurumarian”.

Adierazpenak, aldiz, azpimarratzen du Euskaraldiaz harago bestelako bideak jorratu behar direla euskararen erabilera indartzeko: “Ugari dira berariazko lanketa eskatzen duten alorrak, eta horien guztien artean bada bat gizarte-bizitzaren gune-gunean dagoena: ekonomia, lana eta kontsumoa biltzen dituen arloa, hain zuzen ere, gizartearen eta herritarron bizitzaren motore nagusia baita”. Horrela, Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako udalek, EUDELek eta UEMAk arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeak duen garrantzia nabarmendu dute, ez baitago “hizkuntza normalkuntzarik lanaren, ekonomiaren eta kontsumoaren munduan erro sakonik ez duenik”.

Adierazpena, azkenik, “etorkizunera begira” amaitu dute: “Azken batean, aldekotasun eraldatzailea da gure gizartea, euskal hiztunok eta euskaltzaleok aktibatuz, bideratzen ari dena. Bertan du euskarak etorkizuna. Bide eta praktika berrietatik datorren etorkizuna. Ongi etorri etorkizunera”.

  • Beatriz Artolazabal Sailbuarekin batera, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak eta EUDELen Elkarteburuak “Berrituz Lehen topaketa”n parte hartu du.
  • Urtaran: “Pertsonen beharrizanetatik hurbil gaudenez, Udalak berrikuntzak egiten ari gara tokiko gizarte-zerbitzu modernoak finkatzeko, herritar guztientzat hurbileko erreferenteak izan daitezen.”
  • Artolazabal: “Erakundeen arteko lankidetzaren bidez, behar gehien duten kolektibo guztiei, adinekoei, mendekoei, zaintzaileei, desgaituei edo gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei sarbidea errazten zaie gizarte-kohesioko maila altuak lortzen ari diren programetara”

VITORIA-GASTEIZ  19 11 28

Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkateak eta EUDELen Elkarteburuak, Beatriz Artolazabal Sailburuarekin batera “Berrituz Lehen topaketa”n parte hartu du; topaketa Euskadiko hiriburuko Europa jauregian izan da, eta tokiko gizarte-zerbitzuetara bideratuta egon da. Berrituz Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, tokiko gizarte-zerbitzuen kudeaketaren inguruko berrikuntza, ebaluazioa eta jardunbide egokiak sustatzekoa.

“Udalak gara Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemara sartzeko atea. Pertsonen beharrizanetatik hurbil gaudenez, berrikuntzak egiten ari gara udaletako gizarte-zerbitzu modernoak finkatzeko, herritar guztientzat hurbileko erreferenteak izan daitezen. Helburu horrekin, EUDELek BERRITUZ ekimenean parte hartzera animatu nahi ditu udalak, izan ere, oso tresna baliotsua da tokiko praktika onak eta esperientzia aitzindariak udalen artean zabaltzeko”, esan du Gorka Urtaranek.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak euskal udalerriak animatu ditu “foru-aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, tokiko gizarte-zerbitzuen kudeaketa jasangarrian sustapenaren eta jardunbide egokien buru izaten jarraitzera eta, horrela, behar gehien duten kolektibo guztiei, adinekoei, mendekoei, zaintzaileei, desgaituei edo gizarte-bazterketa egoeran dauden pertsonei garatzen diren eta gizarte-kohesioko maila altuak lortzen ari diren ekimen eta programetara sarbidea erraztera”.

Gizarte-erronkei tokian bertan emandako erantzunak

Gorka Urtaran EUDELen elkarteburuak azpimarratu duenez, “Hainbat tamaina eta errealitate dituzten lurralde eta udaletan Zorro Dekretua ezartzerakoan eskualde eta kuadrillatan antolatu gara sarean lan egiteko; lehen mailako arretako zerbitzuak egokitzeko baliabideak partekatuz. Etorkizuneko gizarte-politika eta gizarte-zerbitzuak sustatzeko.”

Gorka Urtaranek azpimarratu duenez, “Berrikuntza funtsezkoa da gaur egun ditugun erronka sozial garrantzitsuei aurre egin ahal izateko, hala nola pobreziaren eta desberdintasunen aurkako borrokari, zainketen eta loturen krisiari, biztanleriaren zahartzeari eta abarri. Gainera aintzat hartu behar da gure gizartea askotarikoa dela zeharo, eta babesa eta laguntza behar duten zaurgarritasun-egoerak areagotu eta dibertsifikatzen direla.”

Horregatik, funtsezkoa da gure ahaleginak bideratzea pertsonen elkarrekintza babestu eta sustatzera, bai eta erraztea ere haien autonomia funtzionala, eta familian, gizartean eta komunitatean integratzea.

Finkapena

Sailburuak esan duenez, “gizarte-zerbitzuak pixkanaka herritarren gizarte-eskubide gisa finkatu izanak enfasia haren prebentzio-gaitasunean jarri du, eta politika publikoen beste eremu batzuekin erkatu izanak –besteak beste, hezkuntza edo osasuna– esku-hartzeen kalitateari arreta gehiago eskaintzea ekarri du. Fokua orain gizarte-zerbitzuen eraginkortasuna eta efizientzia erakusteko beharra da. Osasun-zientzietan oso errotuta dauden planteamenduak, besteak beste, ebidentzian oinarritzen den praktika, finkatzen joan dira; izan ere, gizarte-arloko esku-hartzea haren eraginkortasunaren ezagutza egiaztatuan oinarritu behar da, sistematikoki”.

berrituz.eus web-orrialdea

berrituz.eus web-orrialdea 2019ko ekainetik dago abian. Haren funtzioa da tokiko gizarte-zerbitzuen eremuan esperientzia eta dokumentazio interesgarrienak antzeman, aztertu, sailkatu eta zabaltzea. Aldian behingo Berrituz Topaketen lehen edizioa gaur da, eta, haietan, esperientzien trukea sustatzeko eta ikaskuntza kolektiboari bide emateko eragile interesdunak batzen dira.

“Gaur ezagutuko ditugun jardunbide egokiek bezalakoek nor imitatu hautatzen jakiteko eragin dezaketen dei-efektuan sinesten dugu, eta hori beste urrats bat gehiago izan daiteke berrikuntzaren bidean. Ziur gaude esperientzien truke horretatik ekimen berriak eta emankorrak sortuko direla. Herri gisa egokitu zaigun Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema deszentralizatuaren ontasunetan sinesten dugu. Urte hauetan hura eraginkorra dela erakutsi dugu, subsidiariotasunetik, hurbiltasunetik eta gure herritarren arazo eta beharren hurbileneko ezagutzatik. Tokiko udal-mailako lehen mailako arreta da gure sistemaren oinarria, eta lehen mailako arreta horren inguruko jardunbide egokiak ezagutzera eman eta sustatzea tresna eraginkorra da gure Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eredua finkatzeko”, esan du Artolazabalek.

Berrikuntza

Arantza Mendieta eta Imanol Ilárraz SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroko teknikariek Berrituz programa aurkeztu dute; programak Euskadiko tokiko gizarte-zerbitzuen eremuko tresna tekniko eta esperientzia nabarmenak jaso ditu, eta beste leku batzuetan garatu diren eta Euskadin egokitu daitezkeen tresnak edo esperientzia berritzaileak antzematen ditu. Gainera, proiektu berriak abian jartzeko bide ematen duten eta dagoeneko badaudenak hobetzen dituzten ideiak ematen ditu, eta urteko topaketak antolatzen ditu, esperientzien trukea sustatu eta tokiko gizarte-zerbitzuen inguruko ikaskuntza kolektiboari bide emateko.

Tresna teknikoak lehen mailako arretarako gizarte-zerbitzuek prestatutako edo egokitutako tresnak dira, eta haiek diagnostikorako, plangintzarako, esku hartzeko edo ebaluatzeko eginkizunetan erabiltzen dituzte. Galde-sortak izan daitezke, eskalak, sarbiderako baremoak, protokoloak, ordenantzak edo erregelamenduak, baldintza-agiriak, zirkularrak edo adierazleak. Euskadiko udal eta mankomunitateek Berrituzen parte hartzen dute eta, horretarako, beren lehen mailako arretarako gizarte-zerbitzuetan sortu edo egokitu dituzten mota horretako tresnak proposatzen dituzte.

SIISek antolatutako jardunaldian, bestalde, honako hauek parte hartu dute: Silvia Navarroberrikuntzako eta antolamendu-ikaskuntzako prozesuetako bideratzailea, eta “gizarte-zerbitzuetako bizitza adimentsuaz” mintzatu da; Andoni ZulaikaBeterri-Buruntziko udaletakoa; Javier RuizPortugaletekoa, eta Belén ZeberioVitoria-Gasteizko Udaleko familia-babesaren eta harreren unitateko burua.

 

Azaroak 25 eta 26. Donostiako Kursaal jauregian.

Euskal Hiria kongresuak lurraldeari eta hiriari buruzko hausnarketa sustatzen du aurten, sareko lurralde-ikuspegi batetik, hiri-eskualdearen ikuspegitik eta metropolialde berrien ikuspegitik. Ikuspegi hori etorkizuneko belaunaldiek aurre egin beharreko erronka handienetako bat da nazioartean: biztanleria gehiena hiriguneetan kontzentratzea, Euskadin gertatzen denaren antzekoa.

Horregatik, Euskal Hiria: Beste begirada bat Euskadiko Hiri Agenda – Bultzatu 2050 aurkezteari buruzkoa da. Izan ere, agenda hori Nazio Batuen Hiri Agenda Berritik abiatzen da eta Garapen Jasangarriko Helburuen 11. zenbakiarekin lerrokatzen da. Horren helburua hiri inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak lortzea da; bertan, inor eta toki bat ere ez da atzean geratzen.

MAHAI INGURUAK:

Azaroak 25

11:30-14:00 1.PANELA: HIRI AGENDAK ETA GARAPEN JASANGARRIA

SARRERA HITZALDIA: Shipra Narang-Suri, NBE-Habitateko Hiri Plangintza eta Diseinuko Dibisioko zuzendaria

MAHAI INGURUA:

Ángela de la Cruz, Sustapen Ministerioko Hiri Politiken zuzendariorde nagusia

Agustí Serra Monté, Secretari d’Hàbitat Urbà i Territori de la Generalitat de Catalunya

Aldert de Vries, Utrech agendaren koordinatzailea, Utrech udalerria

15:30-17:30 2. PANELA SOZIALKI INTEGRATUTAKO HIRIA SARRERA

HITZALDIA: Teresa Boccia, Federico II Napoliko Unibertsitateko irakaslea

MAHAI-INGURUA:

Pedro Jáuregui Fernández, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuordea.

ENEKO GOIA LASO, DONOSTIAKO ALKATEA

Leire Pajín Iraola, Garapen Jasangarrirako Espainiako Sareko presidentea

Carlos Mataix, Giza Garapenerako Teknologiaren Berrikuntza Insitutua- Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa

Ismael Blanco, Zientzia Politikako eta Zuzenbide Publikoko Saileko irakaslea. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

Azaroak 26

09:30-11:00 3.PANELA INGURUMENAREN ALDETIK JASANGARRIA DEN HIRIA

SARRERA HITZALDIA: Salvador Rueda, Bartzelonako Hiri Ekologiaren Agentziako zuzendaria

MAHAI-INGURUA:

Elena Moreno Zaldibar, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea

GORKA URTARAN AGUIRRE, VITORIA-GASTEIZKO ALKATEA

Antxon Olabe Egaña, Aholkularia Trantsizio ekolgikorako ministerioan

Miguel Ángel Díaz Camacho, Iraunkortasun eta Arkitektura elkartearen zuzendaria

12:00-14:00 4. PANELA. HIRIA EKONOMIAREN KATALIZATZAILE GISA

SARRERA HITZALDIA: Tadashi Matsumoto, Head of Unit, Sustainable Development and Global Relations OECD Centre for Entrepeunership, SMEs, Regions and Cities

MAHAI INGURUA

Estibaliz Hernaez Laviña, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea

JUAN MARI ABURTO, BILBOKO ALKATEA

Javier Cortés Fernández, UN Global Compact Cities Programme Head of Local Engagement

Roberto San Salvador del Valle, Deusto Ciites Lab Katedrako zuzendaria

Urtero Berrituz programak (Eusko Jaurlaritza-SIIS) jardunaldi bat antolatzen du esperientziak trukatzeko eta tokiko gizarte-zerbitzuen inguruko ikaskuntza kolektiboa bultzatzeko. Lehenengo edizioa, Gasteizen izango da datorren azaroaren 28an.

Gasteizko alkate eta EUDELen elkarteburu Gorka Urtaranek parte hartuko du tokiko jardunbide egokien foro honen irekieran, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalekin batera.

Jardunaldiaren egitarauak Silvia Navarro-ren hitzaldi bat barneratzen du, tokiko gizarte-zerbitzuen berrikuntzari buruz, ikaskuntza kolektiboko prozesu gisa.

Gainera, jardunaldian izango den mahai-inguruan, arduradunek udaletako hiru jardunbide egoki emango dituzte ezagutzera:

Jardunaldia doan da eta plazak, mugatuak. Parte hartzeko, nahikoa da izen-ematea formularioaren bidez erregistratzearekin.

EGITARAUA ikusi

Datu praktikoak

Data: 2019ko azaroak 28
Ordutegia: 10:00-14:15
Tokia: Vitoria-Gasteiz, Europa Jauregia (Gasteiz aretoa)
Helbidea: Gasteiz etorbidea 85
Nola iritsi

EUDELen Batzorde Eragileak proposamen bat adostu du, EAEko udaletan gurasotasun-baimenak parekatzeko erabakiak hartzea sustatzeko, ama biologikoa ez den gurasoaren baimena 126 egun naturaletara luzatuta (18 astetara).

Neurri horren bidez, benetan parekatu nahi da UDALHITZ Akordio Arautzailean jasotako amatasun-baimeneko 126 egun naturalekin; izan ere, akordio horrek EAEko toki-instituzioen zerbitzura dauden langileen lan-baldintzak arautzen ditu.

 

EUDELen gomendioaren bidez, udal-langile guztiei (23.000 lagun inguru) aukera eman nahi zaie guraso-baimenak ahalik eta lasterren hobetzeko, horrela, eragina izan dezaten udalean dagokion akordioa egiten den unetik aurrera.

EUDELen proposamenak bi helburu ditu:

  • Espainiako Gobernuak joan den martxoan onartutako erregulazioa indarrean jartzea aurreratzea; izan ere, horrek aurreikusten du gurasotasun-baimenak arian-arian luzatzea, 2019ko 8 astetatik 2021eko 16 astetara. (*Emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko Errege Lege Dekretua)
  • EAEko udaletako langileen baimenak hobetzea (UDALHITZ), Errege Dekretukoekin alderatuta, iraupena 126 egun naturaletara luzatuta.

Gomendio horren bidez, EUDELek lortu nahi du EAEko udalak erreferente izan daitezen enplegatzaile gisa, udal-langileen artean berdintasuna, erantzunkidetasuna eta bizitza pertsonala eta familiarra bateragarri egiteko sustapena eraginkortasunez zabalduz.

Guraso-baimenak parekatzea neurri aurreratua da, eta familia-eredu berriak errespetatzen ditu, berdin aitortzen baitu gurasoen eskubidea, gurasotasun-arrazoia edozein dela ere (adopzioa, harrera, jaiotza edo adopzio-helburuko zaintza).

  • Gizonduz ekimenak 2017 eta 2018 bitartean gauzatutako proiektuak praktika onen aipamena jaso du, Europako Parlamentuko eta Europako Batzordeko kideen aurrean aurkeztuko diren esperientzia berritzaileen artean.
  • Euskal ekimenak gizonezko politikarien kontzientziazioa, inplikazioa eta eragina sustatzea du helburu, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunaren alde.

Bilbon, 2019ko azaroaren 20an. Atzo, azaroak 19 (asteartea), EUDELen eta Emakunderen ordezkaritza tekniko batek “#InvolveMen: Redefining masculinities” mintegian hartu zuten parte Bruselan; maskulinotasunei buruzko mintegi hori Europako Udalerri eta Eskualdeen Batzordeak (CEMR) antolatu du. Programa diseinatzeko, lankidetzan aritu dira CEMR-ren kide diren EUDEL eta Suediako Udalerrien Elkartea.

CEMRk gizonei eta genero berdintasunari buruz antolatzen duen lehen mintegia da; horren xedea da gizonak inplikatzeko ekimen berriak bilatu eta Europako udalerrietan partekatzea, eta gizartean nagusi diren maskulinotasun-aginteei aurre egitea.

Foro honetan, EUDELek eta Emakundek praktika on gisa aurkeztu zuten GIZONDUZ ekimenak 2017 eta 2018 bitartean gauzatutako proiektua, gizon politikarien talde eredugarria osatzeko; tartean daude berdintasuna bultzatzeko konpromisoa duten Euskadiko gizonezko zenbait alkate eta Eusko Jaurlaritzako zenbait goi kargu.

Aurkezpenean bideo bat (esteka: https://www.youtube.com/watch?v=YFM4hpFNy_o) jarri zen, lehen esperientzia pilotuan parte hartu duten gizon politikari batzuen testigantzekin, besteak beste, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Portugaleteko alkate Mikel Torres eta Mungiako alkate Ager Izagirreren testigantzekin; hiru alkate horiek EUDELen Batzorde Eragileko kide dira. Era berean, bideoan jasota daude Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriaren testigantza eta Etxebizitza sailburuorde Pedro Jaureguirena.

EUDEL GIZONDUZ

Gorka Urtaranek, Vitoria-Gasteizko alkate eta EUDELen elkarteburuak, oso modu positiboan baloratzen du ekimenean izan duen parte-hartzea: “Berdintasuna lortzea eta emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea lehentasun politikoa eta soziala dira, eta gizonezkook ere lan horretan inplikatu behar dugu gure burua. Funtsezkoa da kargu publikoek trebakuntza jasotzea eta modu pertsonal eta politikoan parte hartzea. Gizonduz ekimenak lagundu egiten digu eraginkorragoak izaten, gizon hautetsien artean eta emakumezko lankide hautetsien artean aliantzak ehuntzen. Gizonezko gehiago animatu nahi ditugu berdintasunaren aldeko bideari ekin diezaioten”.

Vitoria-Gasteiz, Portugalete eta Mungiarekin batera, ekimen hau gidatzen ari dira, halaber, Zamudioko alkate Igotz Lopez eta Basauriko alkate Asier Iragorri.

Trebakuntza, hausnarketa eta iritzi-trukea egiteaz gainera, lehen lantalde honetan berdintasunaren alde inplikatzeko lehen ekintza zehatzak identifikatu ziren, horiek esparru politikoan abiarazteko asmoz.

Euskal ekimena garapen fasean dago oraindik, baina asmoa du jarraitua izateko eta Euskadiko udaletako gizon hautetsien artean hedatzeko udal agintaldi honetan. Emakunderen aholkularitza teknikoarekin, Gizonduz programaren bitartez eta EUDELekin lankidetzan, asmoa da berdintasunaren aldeko tokiko gizon hautetsien lehen taldeak osatzea Euskadiko lurralde eta eskualdeetan.

#InvolveMen Europako mintegia

Mintegia CEMRk Bruselan duen egoitzan egin da, eta bertan bildu dira Europako Parlamentuko, Europako Batzordeko eta Belgikako hiriburuan dauden ordezkaritza nazional eta eskualdekoen bulegoetako arduradunak eta langileak, gizarte-bitartekaritzako erakundeen ordezkariak eta gizarte zibileko bestelako erakundeetakoak, CEMR eta Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra barne.

Helburua izan da gizonezkoei eta maskulinotasunari lotutako gaiak planteatzea, genero-berdintasunari dagokionez, genero-berdintasuneko politiketarako ikuspegi estrategikoagoa bultzatzeko xedez.

Gizon politikariekin berdintasunaren alorrean jorratzen ari den lan-ildo hau neurri berritzailea da, eta agerian uzten du estereotipo maskulinoei aurre egiteko garrantzia, gizonezkoak genero-berdintasunaren aldeko lanean inplikatzeko beharrean oinarrituta, xede-talde gisa.

Nazioarteko foro honek xede horretan aurrera egiteko topaketarako, analisirako eta hausnarketarako espazio gisa balio izan du, eta Europako udal eta eskualde batzuetan dagoeneko martxan dauden praktika on batzuk eskaini nahi ditu.

Informazio gehiago, CEMR-ren webgunean https://www.ccre.org/

  • Azaroaren 23an Bilboko Azkuna Zentroan egingo den 2019ko Beldur Barik Topaketak amaiera emango dio urte osoan zehar gazteekin egindako lan guztiari.
  • Hamar urte betetzen dituen Beldur Barik lehiaketaren sariak banatuko dira ekitaldian. 2.200 neska- mutilek baino gehiagok parte hartu dute bertan.
  • Lehiaketara aurkeztu diren ia 300 lanen artean gai nagusiak ahalduntzea, rol eta estereotipoak eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean emandako erantzun kolektiboak izan dira.

Amurrioko alkate eta EUDELen ordezkari Josune Irabienek honako hau nabarmendu du: “Beldur Barik programaren “motorra” udalak mankomunitateak eta kuadrillak dira. Beldur Barikek erakusten du tokiko ekintzak batzeak aldaketa positiboak gertatzen eta gizarte osoak aurrera egiten laguntzen duela. Josune Irabienek honako hau azpimarratu du: “Indarkeria sexista prebenitzeak arduradun politikoek etengabeko konpromisoa hartzea eta berdintasunerako politika eraginkorrei laguntzea eta horiek bultzatzea eskatzen du, urteko 365 egunetan, guardia jaitsi gabe”. Konpromiso horren ildotik, EUDELek eta Emakundek BERDINSAREA Berdintasunaren aldeko Euskal Udalen Sarea bultzatzen dute. Sareak kide berriak erakartzen jarraitzen du, eta euskal gizartearen ia-ia % 80 ordezkatzen du.

2019ko azaroaren 19an

Gaur goizean Bilbon aurkeztu da 2019ko Beldur Barik, gazteekin batera, indarkeria sexista prebenitzeko helburua duen urteroko programa. Emakundek bultzatzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta EUDEL-en babesarekin. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza du.

Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariarekin batera egon dira prentsaurrekoan Josune Irabien, Amurrioko alkatea eta EUDELen ordezkaria; Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotzia,;  Teresa Laespada, Bizkaiko  Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Diputatua; Nerea Melgosa, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria; eta Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria;

2019ko Beldur Barik Topaketa Bilbon egingo da azaroaren 23an, larunbatean. Topaketaren jaiak amaiera emango dio, urte osoan zehar, euskal geografia osoan gazteekin garatutako lanari. Era berean, topaketan, aurten bere hamargarren edizioa beteko duen Beldur Barik Lehiaketaren sariak banatuko dira. Lehiaketa 12-26 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Sari-banaketan, ezberdintasun egoerei aurre egiteko errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria sexistaren ukapen irmoan oinarritutako jarreren ikus-entzunezko adierazpenak saritzen dira.

Edizio honetan 298 lan aurkeztu dira lehiaketara, 2.200 neska-mutil baino gehiago aritu dira sorkuntza lanetan. Lan horietako 12-13 urte bitarteko kategorian 45 lan aurkeztu dira; 189 lan 14 eta 18 urte bitarteako kategorian eta 64 lan 19 eta 26 urte bitarteko kategorian.

Indarkeria sexistak eragiten dituen desberdintasun faktoreen identifikazioa

Aurkeztutako lanetan ikusten da gazteek geroz eta hobeto identifikatzen dituztela indarkeria sexista eragin dezaketen desberdintasun faktoreak eta hauei aurre egiteko jarrera agertzen dutela.  Aurten aurkeztutako lanen artean gai nagusiak, nesken ahalduntzea, generoak markatutako rol eta estereotipoak eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurreko erantzun kolektiboa izan dira.

Beldur Barik bultzatzen duten erakunde guztiek nabarmendu dute gazteekin indarkeria sexistaren prebentzioa lantzearen garrantzia. Nahiz eta gazteengan indarkeriak eragin handia izaten jarraitu, geroz eta tresna gehiago dituzte erasoak identifikatu ahal izateko. eldur Barik bezalako programek laguntza eskaintzen diete gazteei, indarkeria sexistaren identifikaziorako tresna tresnak eskura jarriz.  Gazteen jabekuntza eta indartze prozesuak errazten dituzte, eta, gainera, ezberdintasun eta indarkeria egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna indartzen dute. Nesken ahalduntzea bultzatzen da eta era berean hausnarketa prozesu horiekin, mutilek egoera horietan duten protagonismoa eta ardura identifikatzen dute. Jarrera matxista betikotzen duen korporatibismo maskulinoari aurre egiten diete, indarkeria eragiten duenaren gaineko interpelazioaren beharra identifikatuz eta konplizitate eza agertuz. Mutil bezala dituzten pribilegioen birplanteamendu bat egiten dute eta neskekin aliantzak sortzen dituzte benetako berdintasun bat lortu eta indarkeria matxista gainditzeko.

Bilbo, Beldur Barik Hiria

Azaroaren 23an Bilboko Azkuna Zentroan egingo den Topaketan, tailer eta ikuskizun ugari antolatu dira. Herrietatik gerturatzeko doako autobus zerbitzua erraztuko da, hiru probintzietatik inolako arazorik gabe hurbildu eta bueltatu ahal izateko.

Honako hauek izango dira programatutako ekintzak:

  • 16:30 – 17:00 Harrera eta ongietorria
  • 17:00 – 19:00 Tailerrak: Irati García “Rompe con las dietas”; GOIAN Elkartea “Nire dantza, nire arauak”; JOKABIDE “Maite, indarkeriari buruzko istorio bat”; Queer Avengers “Cyber-activismo y la juventud”
  • 19:00 – 20:00 Photocalla eta mokadua
  • 20:00 – 21:00 Sari banaketa
  • 21:00 – 21:30 “La Basu”-ren kontzertua
  • 21:30 Topaketaren amaiera

Informazio gehiago:  www.beldurbarik.eus