Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

En octubre del pasado año, EUDEL junto con otras 60 entidades públicas y privadas constituyó la Plataforma contra el Despilfarro de Alimentos de Euskadi, bajo la coordinación de ELIKA FUNDAZIOA, entidad dependiente de la Viceconsejería de Agricultura, Pesca e Industria Alimentaria del Gobierno Vasco.

Joan den urteko urrian, EUDELek eta beste 60 erakunde publikok eta pribatuk Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma sortu genuen, ELIKA FUNDAZIOAk koordinatua; ELIKA Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industriaren Sailburuordetzaren mende dago.

Ekitaldi horretan, publikoki aurkeztu zen garatu beharreko jarduketa-plana, Euskadin elikagaien xahuketa murriztera bideratutako Ekintza Plana diseinatze aldera; plan hori Euskadi Basque Country 2030 Agendan integratuko da. Aurten, sentsibilizazio-jardunaldiez gain, lau lantalde sortu dira eta martxan jarriko dugun Ekintza Plana prestatu dute; plan hori aberasten jarraituko dugu, jaso litezkeen bestelako ekarpenen bidez.

Ulertzen dugu, beraz, garaia dela udalerri eta udal bakoitzak pauso bat eman dezan aurrera eta bere ahotsarekin bilaka dadila plataforma horretako kide.

Hori dela eta, Plataformak (ELIKA-Eusko Jaurlartiza) proposatu digu abenduaren 9tik 15era Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Astea antolatzeko, nahi duten udal guztiak Plataforman integra daitezen; horretarako, aste horretan jardueraren bat antolatu beharko dute. 

Egun horiek, Gabonetako jaien aurreko egunak, alegia, benetan egokiak dira herritarrak sentsibilizatzeko, arduraz kontsumitu dezaten eta erosketak ondo planifikatuta eta erantzukizunez egin ditzaten, elikagaiak xahutzea saihesteko.

Hori dela eta, plataformako kide izan nahi duzuen eta aste horretan jardueraren bat egiteko asmoa duzuen Udalek, bidali mesedez mezu elektroniko bat nodespilfarro@elika.eus helbidera, horretarako sortu den logotipoa, jardueretarako txantiloiak eta abar jaso ditzazuen.

Halaber, kontuan izan balitekeela dagoeneko plataformako kide diren erakundeak egotea zuen udalerrietan; erakunde horiek udalarekin elkarlanean aritu daitezke jarduerak antolatzeko.

>Harremana: nodespilfarro@elika.eus.

Tel.: 945.122.176 (Antton)

Informazio gehiago:

https://sostenibilidad.elika.eus/despilfarro-alimentario/plataforma-de-euskadi-contra-el-despilfarro-alimentario/

Azaroak 25 – Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Euskadiko udalerri guztietara bidali da adierazpen instituzionalaren eredua, EUDELek landua. Adierazpena Emakunderekin eta Berdintasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarearekin (Berdinsarearekin) adostua izan da.

Tokiko autonomiari errespetua erakutsiz, Adierazpen eredutzat proposatutako testua eredu irekia da, udal bakoitzak adierazpen hori tokiko errealitatera egokitu dezan, Osoko Bilkuran, Bozeramaileen Batzordean, Gobernu Batzordean edo udalak antolatutako dagokion parte hartzerako organuan adostua.

ADIERAZPEN EREDUA JEITSI

LEHENGO URTEKO ADIERAZPENAK

  • Alkateak informazio-bilera batera deitu dira, garapen jasangarrirako helburuak euskal udalerrietan zabaltzen aurrera egiteko.
  • 2030eko Agendak, administrazioaren maila guztietan, prestigioa eta posizionamendua ematen dieten elementu bereizlea eskaintzen du
  • Tokiko politiketan zeharkako “garapen jasangarrirako helburuen ikuspena” sustatzeak eremu berriak identifikatzeko, aurrea hartzeko, estrategiak berriro planteatzeko eta aldaketa sustatzeko aukera ematen du, herri eta hiri inklusiboen eta jasangarrien alde.

Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek, datorren azaroaren 11n, 12an eta 13an, hiru informazio-saiotan batuko dituzte, bat lurralde bakoitzean, Euskadi osoko alkateak, toki-eremuko 2030eko Agenda bat prestatzeko prozesuari ekiteko.

Euskadi Basque Country 2030 Agendak baterako esparrua eskaintzen du administrazioaren maila guztietan garapen jasangarria planifikatzeko. Toki-mailan, garapen jasangarrirako helburuen zabalkundea funtsezkoa da, pertsonetatik hurbileneko ingurunetik, ekonomikoki, sozialki eta ingurumenaren aldetik jasangarria den gizarteari laguntzeko.

Hala, bai Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak bai EUDELek gogoan dute udalei toki-errealitate bakoitzera egokitutako 2030eko Agenda ezartzen laguntzeko duten beharra, partekatutako eta udal-estrategiarekin bat datorren “garapen jasangarrirako helburuen ikuspenetik.  Helburua da lankidetzarako eta koordinaziorako esparru egonkorra eskaintzea, tokiko politikak udalerri inklusibo eta jasangarrien alde orientatzeko eta zeharkako egiteko beharrezko aldaketa gerta dadin lagunduko duena.

Vitoria-Gasteizen, Donostia/San Sebastiánen eta Bilbon izango diren informazio-saioetan, udalerri bakoitza 2030eko Agendak ematen dituen aukerei buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko da. Hori horrela, alkateen lidergoa sustatuko da, garapen jasangarrirako helburuen irismena eta edukiak toki-testuingurura eta plangintzetara egokitzeko.

Bileren egutegia:

  • Astelehena, azaroaren 11, VITORIA-GASTEIZ (Europa Jauregia)
  • Asteartea, azaroaren 12a, DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN (Koldo Mitxelena)
  • Asteazkena, azaroaren 13a, BILBO (EUDELen egoitza)

Euskadiko Udalen esku jartzen du EUDELek landutako Udal Finantzazioari buruzko ‘UDALA-buletin monografikoa’ berria, “Udalen parte-hartzea zerga itunduetan 2019-2020” gaiari buruzkoa. Ohi bezala, argitalpen honen edizio inprimatua bidaliko zaiei udalei datozen egunetan.

Monografiko honetan Udal Finantzaketarako Foru Funtsei buruzko lurralde bakoitzeko udalen banakako datuak daude bilduta. Datu horiek joan den urrian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluen bileretan lortu ziren.

UDALA JAITSI (pdf )

*Ikusi aurreko UDALAko monografikoak

*Harpide ezazu EUDELen Newsletter-a

“Udal Politika 2019-2023 eta Euskadiko Toki Erakundeen Legeari buruzko garapena” argitalpena EUDELek argitaratuta eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta dago, batez ere, EAEko toki erakundeetako arduradun politikoei dago zuzenduta. Tresna eraginkorra eta praktikoa izan nahi du, 2019-2023 agintaldiko erronkei aurre egiteko orduan, Euskadiko Toki Erakundeen Legea (ETEL) finkatzen den bitartean.

Liburu honen orrietan, xehetasunez aztertzen dira tokiko politikarekin eta udalekin –erakunde estrategikoak diren aldetik– zerikusia duten hainbat gai: tokiko udal hautetsien estatutua, udal gobernantza ona (osotasun instituzionala, gardentasuna, herritarren parte-hartzea) eta berdintasun-politikak, besteak beste. Halaber, udal funtzionamendu egokiaren funtsezko alderdiak lantzen dira; esate baterako, kudeaketa ekonomiko-finantzarioarekin lotutako arloak; kontratazio publikoa; administrazioaren berrikuntza, digitalizazioa eta sinplifikazioa, eta datuen babesa.

Liburua sortzen tokiko eremua ondo ezagutzen duten egile ospetsuak aritu dira, adibidez, honako hauek: Rafael Jiménez Asensio (koordinatzaile ere aritu da), Alfredo Barrio, Mª Concepción Campos Acuña, Fermín Cerezo, Enrique Orduña eta Manuel Zafra.

Liburua, euskarri digitalean, www.eudel.eus webgunean dago eskuragarri.

LIBURUA JEITSI

LIBURUA IKUSI

2030 Agendaren barruan, EUDELek eta Eusko Jaurlaritzak alkateei informazio-saio batera dei egin die, Euskadiko udalerrietan GJH (Garapen Jasangarriko Helburuak) zabaltzearen alorrean aurrera egiteko.

Azaroan, hiru saio egingo dira, lurralde bakoitzean bat, 12:00etatik 14:00etara. Hona hemen egunak eta lekuak:

Astelehena, hilak 11, VITORIA-GASTEIZ (Europa Jauregia, Gasteiz aretoa)
Asteartea, hilak 12, DONOSTIA (Koldo Mitxelena, ekitaldi aretoa)
Asteazkena, hilak 13, BILBAO (EUDEL, Ercilla 13 areto nagusia)

Saioaren helburuak

• Alkateei Nazio Batuen Erakundearen 2030 Agendari buruzko informazioa ematea, bai eta horrek politika publikoen estrategia planifikatzerakoan eta gauzatzerakoan dakartzan erronka eta aukerei buruzkoa;

GJHen ikuspegi transbertsala sustatzea, udal politikan eta kudeaketan;

• GJHak Euskadiko Udalen agenda propio gisa hartzea, eta hori errealitate bihurtzeko laguntzea, alkateen lidergotik eta tokiko errealitate bakoitzaren aniztasuna aintzat hartuta.

EUDELek eta Emakundek “Virginia Woolf Basqueskola” euskal hautetsien sarearen 2019-2023 agintaldi berrirako estrategia aurkeztu dute.

Berrikuntza gisa, Estatuko udaletako emakume hautetsientzako lehendabiziko “mentoring” esperientzia sustatuko da. Emakume alkate eta zinegotzi beteranoek berriak gidatuko dituzte udaletako lan politikoan.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko urriaren 23an. Gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Europa Biltzar Jauregian Arabako emakume hautetsien arteko legegintzaldiaren lehenengo topaketa egin da. Hitzordu honetara lurraldeko udalerri guztietako emakume alkate eta zinegotziak deitu dituzte, EUDELek eta Emakundek sustatutako “Virgina Woolf Basqueskola” sarearen estrategia berriaren barruan.

Topaketaren hasieran, Josune Irabien Amurrioko alkateak (EUDEL) eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak parte hartu dute, lurraldeko beste hautsi batzuekin batera, hala nola Nati Lopez de Munain Burgeluko alkatea, Miren Santamaria Erriberabeitiako alkatea eta Miriam Garrido, Moreda Arabako alkate ohia.

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ostean, emakume hautetsien ordezkaritzaren ehunekoa % 46,13ra arte igo da, hau da, aurreko legegintzaldian baino % 4,63 gehiago. Arabako udaletan 181 emakume dira, 429 hautetsiren artean, eta 14 emakume alkate daude 51 udalerrietan. EAEn, alkate diren emakumeen ehunekoa % 4,1 igo da 2015ekin alderatuta; 74 emakume dira tokiko gobernuetan. Hala ere, oraindik euskal alkatetzen % 30 baino gutxiago dira.

Josune Irabien, Amurrioko alkateak hauxe adierazi die Arabako emakume hautetsiei, EUDELen izenean, sarean parte hartzera gonbidatzeko: “Geuretzako gune honetan, elkar topo eginez eta nor garen ikusiz indar handia hartu dugu.”. Zentzu horretan, VWBasqueskolaren moduko laguntzarako sareak erabiltzeko eskatu die bere kideei,Horrela, banakako jardueratik abiatuta gure ahalmena handitu eta politika egiteko beste era batzuk egon daitezen talde-moduan eragina izango dugu. Gainera, era honetan, eutsi ahal izango diegu berdintasuneranzko bidean eta andrazkoek jasandako indarkeriaren aurkako borrokan aurrera egiteko aukera eskainiko diguten aldaketei” azpimarratu du Olabidek.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak emakume hautetsien sare hori hain beharrezkoa egiten duten arrazoiak azaldu ditu: ”botere-egiturak eta -espazioak funtsean gizonek eta gizonentzat pentsatuta daudela oraindik ere, androzentrikoak dira, besteak beste, espazio hori emakumeentzat debekatua izan delako luzaroan, eta, horren ondorioz, emakumeek zailtasunak izaten dituzte beren zereginaren jardunean, eta zailtasun horiek gehitzen zaizkie erantzukizun-kargu bati, hala nola udalerriko alkate- edo zinegotzi-karguari. Basqueskolak egoera horri aurre egiten jarraitu nahi du datozen urteetan ahalduntzearen bidez, emakumeen partaidetza soziopolitikoa bultzatzeko funtsezko tresna gisa” adierazi du Izaskun Landaidak.

Gaurko jardunaldian, emakume hautetsiek Harrera Eskuliburu bat jasoko dute gida edo jarraibide bezala, non emakume hautetsiek beraiek erronka berrietan hasi berri diren kideei laguntzeko alderdi praktikoak identifikatzen dituzten. Horien artean: denboraren kudeaketa eta kontziliazioa, lidergo propioaren garapena, komunikazioa, berdintasun politikak transbertsalizatzeko modua edo kolaborazio politiko-teknikoa.

Esperientzia pilotu eta berritzailea: mentoring Euskadiko emakume hautetsientzat

Estatu mailan esperientzia berritzailea den heinean, Basqueskolak aurten mentoring programa pilotu bat egingo du tokiko emakume hautetsientzat. Euskal ekimen hau Europa mailan arrakasta izan duten abangoardiako beste praktika batzuetan oinarritzen da, hala nola Emakumeen lobby europarra, Europako Parlamentuan hautagai diren emakumeena edo Norvegia eta Danimarkako politika nordikoek sustatutako Forum 50% programa.

Basqueskolako mentore taldea emakume hautetsi boluntarioek osatuko dute, batzuk jardunean, eta beste batzuk udal politika utzi dutenak. Kontseilariek nork bere udalerrian esperientzia eta ibilbide ezberdinak dituzte, gobernuan eta oposizioan, baina helburu berdin baten alde lan egiten dute: lehendabiziko aldiz politikan jardungo duten emakumeei laguntzea, euren kargu berriko egokitze, ahalduntze eta lidergo prozesuetan.

Parte-hartzaile bikote bakoitzak (aholkularia eta aholkatua) komunikatzeko bideak adostuko ditu, baita urteko bileren egutegia ere –aurrez aurre zein on line egingo dira–. Kontseilariek aholkuak, informazioa eta esperientzia propioa partekatuko dituzte iritsi berri diren kideekin, ikasketa eta indartze kolektiboan laguntzeko.

Zer da VWBasqueskola

Virginia Woolf Basqueskolaren helburua da EAEko emakume hautetsien eragin politikoa indartzea, ahalduntze kolektiborako tresnak eskainiz eta aliatuen sare bat sortuz, euskal udalerrietan berdintasun eraginkorra lortzen lagunduko duten aldaketak sortzeko.

Basqueskola erronkak eta, batez ere, emakume bezala politikan partekatzen duten elkarrekiko agenda mahai gainean jartzeko aukera ematen duen espazio propioa da. Herritar gisa politikan parte hartzeko eskubidea gauzatzetik haratago, emakume hautetsiek politika egiteko eta politikan egoteko modu berriak proposatu nahi dituzte. Testuingurua aldatzeko eta gure udalerrietan eragiteko beharrezkoak diren baldintzak aldatzeko lanean ari gara, pertsona guztiek bizitza askeago, justuago eta berdinzaleagoak izateko.

Sareari eta bere jarduerari buruzko informazio osoa VWBASQUESKOLAren webgune ofizialean dago eskuragarri: http://www.virginiawoolfbasqueskola.eus/

EUDELek eta Emakundek “Virginia Woolf Basqueskola” euskal hautetsien sarearen 2019-2023 agintaldi berrirako estrategia aurkeztu dute.

Berrikuntza gisa, Estatuko udaletako emakume hautetsientzako lehendabiziko “mentoring” esperientzia sustatuko da. Emakume alkate eta zinegotzi beteranoek berriak gidatuko dituzte udaletako lan politikoan.

Donostian, 2019ko urriaren 22an. Gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Donostiako udaletxeko Udalbatza aretoan  Gipuzkoako emakume hautetsien arteko legegintzaldiaren lehenengo topaketa egin da. Hitzordu honetara lurraldeko udalerri guztietako emakume alkate eta zinegotziak deitu dituzte, EUDELek eta Emakundek sustatutako “Virgina Woolf Basqueskola” sarearen estrategia berriaren barruan.

Topaketaren hasieran, Duñike Agirrezabalaga Donostiako zinegotziak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Koldobike Olabide EUDELeko ordezkari eta Legazpiko alkateak parte hartu dute, lurraldeko beste hautetsi batzuekin batera, hala nola Pilar Legarra Asteasuko alkatea eta Ane Beitia Elgoibarko alkate eta EUDELeko Batzorde Eragileko ordezkaria.

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ostean, emakume hautetsien ordezkaritzaren ehunekoa % 46,13ra arte igo da, hau da, aurreko legegintzaldian baino % 4,63 gehiago. Gipuzkoako udaletan 465 emakume dira, 991 hautetsiren artean, eta 28 emakume alkate daude 89 udalerrietan. EAEn, alkate diren emakumeen ehunekoa % 4,1 igo da 2015ekin alderatuta; 74 emakume dira tokiko gobernuetan. Hala ere, oraindik euskal alkatetzen % 30 baino gutxiago dira.

Legazpiko alkate Koldobike Olabidek hauxe adierazi die Gipuzkoako emakume hautetsiei, EUDELen izenean, sarean parte hartzera gonbidatzeko: “Geuretzako gune honetan, elkar topo eginez eta nor garen ikusiz indar handia hartu dugu.”. Zentzu horretan, VWBasqueskolaren moduko laguntzarako sareak erabiltzeko eskatu die bere kideei,Horrela, banakako jardueratik abiatuta gure ahalmena handitu eta politika egiteko beste era batzuk egon daitezen talde-moduan eragina izango dugu. Gainera, era honetan, eutsi ahal izango diegu berdintasuneranzko bidean eta andrazkoek jasandako indarkeriaren aurkako borrokan aurrera egiteko aukera eskainiko diguten aldaketei” azpimarratu du Olabidek.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak emakume hautetsien sare hori hain beharrezkoa egiten duten arrazoiak azaldu ditu: ”botere-egiturak eta -espazioak funtsean gizonek eta gizonentzat pentsatuta daudela oraindik ere, androzentrikoak dira, besteak beste, espazio hori emakumeentzat debekatua izan delako luzaroan, eta, horren ondorioz, emakumeek zailtasunak izaten dituzte beren zereginaren jardunean, eta zailtasun horiek gehitzen zaizkie erantzukizun-kargu bati, hala nola udalerriko alkate- edo zinegotzi-karguari. Basqueskolak egoera horri aurre egiten jarraitu nahi du datozen urteetan ahalduntzearen bidez, emakumeen partaidetza soziopolitikoa bultzatzeko funtsezko tresna gisa” adierazi du Izaskun Landaidak.

Gaurko jardunaldian, emakume hautetsiek Harrera Eskuliburu bat jasoko dute gida edo jarraibide bezala, non emakume hautetsiek beraiek erronka berrietan hasi berri diren kideei laguntzeko alderdi praktikoak identifikatzen dituzten. Horien artean: denboraren kudeaketa eta kontziliazioa, lidergo propioaren garapena, komunikazioa, berdintasun politikak transbertsalizatzeko modua edo kolaborazio politiko-teknikoa.

Esperientzia pilotu eta berritzailea: mentoring Euskadiko emakume hautetsientzat

Estatu mailan esperientzia berritzailea den heinean, Basqueskolak aurten mentoring programa pilotu bat egingo du tokiko emakume hautetsientzat. Euskal ekimen hau Europa mailan arrakasta izan duten abangoardiako beste praktika batzuetan oinarritzen da, hala nola Emakumeen lobby europarra, Europako Parlamentuan hautagai diren emakumeena edo Norvegia eta Danimarkako politika nordikoek sustatutako Forum 50% programa.

Basqueskolako mentore taldea emakume hautetsi boluntarioek osatuko dute, batzuk jardunean, Duñike Agirrezabalaga zinegotzia kasu, eta beste batzuk udal politika utzi dutenak, hala nola Irune Berazaluze Mendaroko alkate ohia eta Nagore Basurto Errenteriako zinegotzi ohia. Kontseilariek nork bere udalerrian esperientzia eta ibilbide ezberdinak dituzte, gobernuan eta oposizioan, baina helburu berdin baten alde lan egiten dute: lehendabiziko aldiz politikan jardungo duten emakumeei laguntzea, euren kargu berriko egokitze, ahalduntze eta lidergo prozesuetan.