Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Bilbon, 2018ko urriak 1. Imanol Landa, Getxoko alkate eta EUDELen elkarteburua, Bilboko Euskalduna Jauregian izan da gaur goizean, GSEF Bilbao 2018 Ekonomia Sozialeko foro globala delakoaren irekiera-ekitaldian; aipatutako ekimenak Iñigo Urkullu lehendakaria izan du buru. Ekitaldian, honakoek hartu dute parte: Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Seulgo alkate Won-soon Parkek eta Lan ministro Magdalena Valeriok; era berean, erakundeetako eta sektore pribatuko nahiz Hirugarren sektoreko hainbat ordezkarik eta ekonomia sozialeko hainbat eragilek hartu dute parte. Hurrengo hiru egunetan, urriaren 1etik 3ra, Bilbo munduko erdigunea izango da, ekonomia sozialaren etorkizunaren gaineko eztabaidaren esparruan, baita tokiko gobernuek nahiz gainerako administrazio publikoek garapen iraunkorrerako bidean duten zereginaren inguruko eztabaidaren alorrean ere.

Hasiera-ekitaldiaren ostean, alkateen podium bat egin da, eta bertan munduko hainbat tokitako hirurogei agintari goren baino gehiago bildu dira. Guztiak GSEF 2018 ekimenerako etorri dira Bilbora egun hauetan.

Imanol Landak, EUDELen elkarteburuak, balioetsi egin du Ekonomia Sozialaren munduko foro garrantzitsu hau Euskadin antolatzeak dakarren aukera; izan ere, interes handikoa da Euskadiko udalerrietako alkateentzat:

“Udal liderrek udalerrien etorkizuna bermatu behar dugu. Oinarrizko eta lehenengo urratsa guztiontzako anistazunean eta berdintasunean inklusioarako eta bizikidetzarako guneak sortzea da, ekonomia eredu berriak gizarte eta elkartasun ildotik jorratuz.

Udal politiketan  Gizarte Ekonomiaren balioak  eta Gobernantza publiko-pribatu-soziala integratu behar ditugu, gure udalerri eta herritarrentzako garapen adimentsu, inklusibo eta iraunkorra lortzeko.”

GSEF BILBAO 2018

80 herrialdetako 1.400 pertsona baino gehiago etorriko dira “Gizarte-ekonomia eta hiriak. Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna” izenburua duen GSEF BILBAO 2018ra, eta bertan bilduko dira mundu osoko hiri handietako tokiko agintariak, administrazio zein erakunde publikoetako ordezkaritzak, gizarte-ekonomian adituak diren pertsonak eta hirugarren sektorea delakoaren barruan dauden erakundetako ordezkariak. Nazioarteko foroa aukera paregabea izango da ikuspegiak eta esperientziak partekatzeko eta pertsonak helburu dituen berdintasunezko gizarte inklusibo baterantz aurrera egiteko, kalitate oneko enplegua sortuz eta bidezko hazkundearen zein garapen jasangarriaren bitartez.

GSEF Bilbao 2018k hiru egunetan garatuko du egitaraua, eta hiru sektoreetako erreferente garrantzitsuak bilduko dira bertan. Besteak beste, kargu publiko hauek izango dira bertan: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Iñigo Urkullu, lehendakaria; Won Soon Park, Seuleko alkatea; Gerardo Pisarello, Bartzelonako alkateordea; Emilia Saiz, CGLUko idazkari nagusia (Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak).

Programan hainbat gai jorratuko dira, hala nola gizarte-ekonomia sustatzea, gizarte-ekonomia hirien aroan, kontinenteen arteko hurbilketa, kooperazioko hiria eta garapen jasangarri eta inklusiboa gizarte-ekonomia oinarri hartuta. Bestalde, askotariko tailerrak egingo dira, non honako hauek landuko diren, besteak beste: gizarte-ekonomiako eragileen eta tokiko gobernuen arteko lankidetza-estrategia; hezkuntza, gazteak eta teknologia; Mondragon esperientzia; gizarte-ekonomia politika publikoetan; edo enpresa-eraldaketa gizarte-ekonomiaren bitartez.

GSEF Bilbao 2018 urriaren 3an amaituko da, eta amaitzeko ekitaldian Azken Adierazpena irakurriko da eta GSEF 2020 ekitaldiaren anfitrioia zein den iragarriko da.

INFORMAZIO GEHIAGO: www.gsef2018.org  // www.bilbao.eus

Bilbon, 2018ko urriak 1. Imanol Landa, Getxoko alkate eta EUDELen elkarteburua, Bilboko Euskalduna Jauregian izan da gaur goizean, GSEF Bilbao 2018 Ekonomia Sozialeko foro globala delakoaren irekiera-ekitaldian; aipatutako ekimenak Iñigo Urkullu lehendakaria izan du buru. Ekitaldian, honakoek hartu dute parte: Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Seulgo alkate Won-soon Parkek eta Lan ministro Magdalena Valeriok; era berean, erakundeetako eta sektore pribatuko nahiz Hirugarren sektoreko hainbat ordezkarik eta ekonomia sozialeko hainbat eragilek hartu dute parte. Hurrengo hiru egunetan, urriaren 1etik 3ra, Bilbo munduko erdigunea izango da, ekonomia sozialaren etorkizunaren gaineko eztabaidaren esparruan, baita tokiko gobernuek nahiz gainerako administrazio publikoek garapen iraunkorrerako bidean duten zereginaren inguruko eztabaidaren alorrean ere.

Hasiera-ekitaldiaren ostean, alkateen podium bat egin da, eta bertan munduko hainbat tokitako hirurogei agintari goren baino gehiago bildu dira. Guztiak GSEF 2018 ekimenerako etorri dira Bilbora egun hauetan.

Imanol Landak, EUDELen elkarteburuak, balioetsi egin du Ekonomia Sozialaren munduko foro garrantzitsu hau Euskadin antolatzeak dakarren aukera; izan ere, interes handikoa da Euskadiko udalerrietako alkateentzat:

“Udal liderrek udalerrien etorkizuna bermatu behar dugu. Oinarrizko eta lehenengo urratsa guztiontzako anistazunean eta berdintasunean inklusioarako eta bizikidetzarako guneak sortzea da, ekonomia eredu berriak gizarte eta elkartasun ildotik jorratuz.

Udal politiketan Gizarte Ekonomiaren balioak eta Gobernantza publiko-pribatu-soziala integratu behar ditugu, gure udalerri eta herritarrentzako garapen adimentsu, inklusibo eta iraunkorra lortzeko.”

 

GSEF BILBAO 2018

80 herrialdetako 1.400 pertsona baino gehiago etorriko dira “Gizarte-ekonomia eta hiriak. Tokiko garapen inklusiborako eta iraunkorrerako balioak eta lehiakortasuna” izenburua duen GSEF BILBAO 2018ra, eta bertan bilduko dira mundu osoko hiri handietako tokiko agintariak, administrazio zein erakunde publikoetako ordezkaritzak, gizarte-ekonomian adituak diren pertsonak eta hirugarren sektorea delakoaren barruan dauden erakundetako ordezkariak. Nazioarteko foroa aukera paregabea izango da ikuspegiak eta esperientziak partekatzeko eta pertsonak helburu dituen berdintasunezko gizarte inklusibo baterantz aurrera egiteko, kalitate oneko enplegua sortuz eta bidezko hazkundearen zein garapen jasangarriaren bitartez.

GSEF Bilbao 2018k hiru egunetan garatuko du egitaraua, eta hiru sektoreetako erreferente garrantzitsuak bilduko dira bertan. Besteak beste, kargu publiko hauek izango dira bertan: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Iñigo Urkullu, lehendakaria; Won Soon Park, Seuleko alkatea; Gerardo Pisarello, Bartzelonako alkateordea; Emilia Saiz, CGLUko idazkari nagusia (Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak).

Programan hainbat gai jorratuko dira, hala nola gizarte-ekonomia sustatzea, gizarte-ekonomia hirien aroan, kontinenteen arteko hurbilketa, kooperazioko hiria eta garapen jasangarri eta inklusiboa gizarte-ekonomia oinarri hartuta. Bestalde, askotariko tailerrak egingo dira, non honako hauek landuko diren, besteak beste: gizarte-ekonomiako eragileen eta tokiko gobernuen arteko lankidetza-estrategia; hezkuntza, gazteak eta teknologia; Mondragon esperientzia; gizarte-ekonomia politika publikoetan; edo enpresa-eraldaketa gizarte-ekonomiaren bitartez.

GSEF Bilbao 2018 urriaren 3an amaituko da, eta amaitzeko ekitaldian Azken Adierazpena irakurriko da eta GSEF 2020 ekitaldiaren anfitrioia zein den iragarriko da.

INFORMAZIO GEHIAGO: www.gsef2018.org // www.bilbao.eus

Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean gaitzesteko adierazpena

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak bere gaitzespen irmoena azaldu du Bilbon gertatutako emakume baten hilketaren aurrean, eta bere doluminak eta elkartasuna adierazten die senideari eta biktimaren hurbilekoei.

EUDEL-Berdinsareak gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten, izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek bat egiten du gaitzespena adierazteko Bilboko Udalak deitu duen elkarretaratzearekin, bihar asteazkena, irailak 26, goizeko 10:30etan, Udaletxearen eskaileretan.

Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du antola litezkeen gaitzespen-ekimen guztiekin.

Bilbon, 2018ko irailak 25.

  • Euskadiko 26 udalerritan eskainitako 226 plazetako bat lortu nahi dute

Euskadiko 26 udalerrik Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agenteei dagokienez dituzten premiei erantzuteko eskaini dituzten 226 plazetako bat lortu nahi duten 1922 pertsona (1428 gizon eta 494 emakume) bildu dira gaur goizean Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerreko 2. pabiloian. Segurtasun Sailak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin, eta –EUDEL- Euskadiko Udalen Elkartearekin lankidetzan, inplikatutako udalekiko kudeaketa-mandatu bati esker bigarren urtez jarraian egin duen hautaketa-prozesuan, guztira 2.660 pertsonak eman zuten izena.

Udaltzaingoko oinarrizko eskalako 226 plaza bete behar dira Euskadiko 26 udalerritan. Eskainitako plazen artean, hiru euskal hiriburuetakoak daude lehen aldiz (110 Bilbon, 28 Gasteizen eta 8 Donostian). Plaza horiei honako udalerri hauetakoak gaineratu behar zaizkie: Portugalete (12), Sestao (9), Barakaldo (8), Santurtzi (6), Eibar (5), Bergara (4), Plentzia (3), Zumaia (3), Elgoibar (3), Gernika (3), Erandio (2), Mungia (2), Berango (2), Abanto-Zierbena (2), Zornotza (2), Amurrio (1), Legazpi (1), Balmaseda (1), Beasain (1), Basauri (1), Ordizia (2), Pasaia (3) eta Ermua (4).

Oinarrizko eskalako agente izateko plaza bat lortu nahi duten pertsonek ezagutza teorikoei buruzko proba, gaitasunak ebaluatzeko lau ariketaz osatutako proba psikoteknikoa eta nortasuna ebaluatzeko beste proba bat egin dituzte gaur. Proba horien emaitzak ezagutu ondoren, fase hori gainditzen duten pertsonek proba fisikoak (urriko lehen astean seguruenik) eta elkarrizketak (bigarren hamabostaldian) egingo dituzte.

Oposizio-lehiaketaren atalean, Udaltzaingoko gorputzetan egindako zerbitzuak baloratuko dira. Euskaraz jakitea meritu gisa baloratuko zaie lortu nahi duten plazarako eskatutakoa baino hizkuntza-eskakizun handiagoa egiaztatu duten pertsonei.

Hautaketa-prozesua amaitu ondoren, Udaltzaingoko oinarrizko eskalako agente izan nahi duten pertsonek zazpi hilabeteko prestakuntzaldia hasiko dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, 2019ko urtarrilean. Ondoren, gutxienez 12 hilabeteko iraupena izango duen praktikaldi bat hasiko dute.

Tokia: 2018ko urriaren 5a, ostirala
Ordua: 10:00-14:00h
Tokia: EUDEL Zabalgune plaza 5 Bilbo
Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia hedatzeko, urriaren 5ean, udalerrien arteko ekintza jardunaldia antolatzen du EUDELek.

Saio osora nahi duten politikari eta udal teknikariak sartu ahal izango dira (online izena emateko).

IZENA EMATEKO

10:00 Ongietorria, Euskadiko 2020ko Agenda Digitala AD@2020-Herri Smartik 2020
Euskadiko udalherrietan zerbitzu adimenduak ezartzen (Lurralde Adimendua)

Ibilibide Estrategikoa.Nondik gatoz? Igor Calzada, (PhD, Oxford U.)

•Gogorarazpena
•Ibilbidearen aurkezpena
•Diagnostikoa

12:00-12:30. Networking/Atsedenaldia

Ibilibide Estrategikoa Nora goaz? Igor Calzada, (PhD, Oxford U.)
+ #HerriSmartik euskal udalerrien delegazioa
•Hurrengo pausua: #HerriSmartik euskal delegazioa #SCEWC18, Bartzelonara bidean
Galderak, ekarpenak eta itxiera

  • Alkate eta hirugarren sektoreko entitate eta erakunde publikoetako ordezkariei esker, horien artean dago EUDEL, garapen jasangarrirantz aurrera egiteko administrazio publikoen egitekoaren eta gizarte-ekonomiaren etorkizunaren gaineko eztabaidarako munduko hiriburu bihurtuko da Bilbo hiru egun horietan
  • Mundu osoan antolatzen den gizarte-ekonomiari buruzko fororik garrantzitsuena da, eta Europan egingo da lehenengo aldiz. Horri esker, gizarte-ekonomiaren alorreko erreferentziazko sarearekin bat egingo du Bilbok, Seul eta Montrealekin batera, aurreko edizioetako anfitrioiak izan zirena
  • Kargu politikoak eta adituak bilduko dira GSEF Bilbao 2018 ekitaldian, eta honako hauek egongo dira, besteak beste: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Iñigo Urkullu, lehendakaria; Manuela Carmena, Madrilgo alkatea; Won Soon Park, Seuleko alkatea; Gerardo Pisarello, Bartzelonako alkateordea; Christopher Itier, gizarte-ekonomia solidariorako eta gizarte-berrikuntzarako goi-mandataria; eta Ariel Guarco, Nazioarteko Kooperazio Aliantzako burua

(Bilbon, 2018ko irailaren 21ean.-) Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Laurence Kwark, Global Social Economy Forum-eko Idazkari Nagusiak hurrengo GSEF BILBAO 2018 aurkeztu dute gaur Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan. Hain zuzen ere, gizarte-ekonomiari buruzko nazioarteko fororik garrantzitsuena da, eta Bizkaiko hiriburuan antolatuko da urriaren 1etik 3ra. GSEF (Global Social Economy Forum) foroaren aurreko edizioak Seul eta Montrealen egin dira, eta aurten izango da munduko foroa Europan egiten den lehenengo aldia.

Gizarte-ekonomia eta hiriak. Tokiko garapen inklusiborako eta jasangarrirako balioak eta lehiakortasuna” izenburuarekin, gizarte-ekonomiako entitateek, erakundeetako ordezkariek eta alkateek parte hartuko dute GSEF BILBAO 2018 foroan. Bertan, pertsonak ardatz dituen gizarte inklusibo eta parekide baterantz aurrera egiten jarraitzeko bizipenak eta ikuspegiak partekatuko dituzte, kalitateko enplegua sortuz eta bidezko hazkundearen zein garapen jasangarriaren bitartez lortzeko asmoz.

Gizarte-ekonomiaren esparruko eta administrazio publikoko 1.000 profesional inguruk parte hartuko dute Kongresuen Euskalduna Jauregian antolatuko den nazioarteko foroan. Horrela, hiri-eremuetan gizarte-ekonomia garatzeko eta tokiko gobernuen eta gizarte-ekonomiako eragileen arteko lankidetzarekin zerikusia duten arazoak eta aukerak identifikatzeko mundu osoan aplikatu diren kooperazio-politika publikoen alorrean gauzatutako jardunbide egokiak partekatuko dituzte.

ALKATEEK ETA SEKTORE PUBLIKOKO, PRIBATUKO ZEIN HIRUGARREN SEKTOREKO ORDEZKARIEK PARTE HARTUKO DUTE GSEF BILBAO 2018N

GSEF Bilbao 2018k hiru egunetan garatuko du egitaraua, eta hiru sektoreetako erreferente garrantzitsuak bilduko dira bertan. Besteak beste, kargu publiko hauek izango dira bertan: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea; Iñigo Urkullu, lehendakaria; Manuela Carmena, Madrilgo alkatea; Won Soon Park, Seuleko alkatea; Gerardo Pisarello, Bartzelonako alkateordea; Emilia Saiz, CGLUko idazkari nagusia (Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak).

Honako hauek izango dira nazioarteko foroan gizarte-ekonomiako aditu gisa parte hartuko dutenak: Juan Antonio Pedreño, Social Economy Europe delakoko burua; Rosa Lavin, Gizarte Ekonomiako Euskal Sareko burua; Chistopher Itier, gizarte-ekonomia solidariorako eta gizarte-berrikuntzarako goi-mandataria; eta Ariel Guarco, Nazioarteko Kooperazio Aliantzako burua.

Programan hainbat gai jorratuko dira, hala nola gizarte-ekonomia sustatzea, gizarte-ekonomia hirien aroan, kontinenteen arteko hurbilketa, kooperazioko hiria eta garapen jasangarri eta inklusiboa gizarte-ekonomia oinarri hartuta. Bestalde, askotariko tailerrak egingo dira, non landu egingo diren gizarte-ekonomiako eragileen eta tokiko gobernuen arteko lankidetza-estrategia: hezkuntza, gazteak eta teknologia; Mondragon esperientzia; gizarte-ekonomia politika publikoetan; edo enpresa-eraldaketa gizarte-ekonomiaren bitartez.

GSEF Bilbao 2018 urriaren 3an amaituko da, eta amaitzeko ekitaldian Azken Adierazpena irakurriko da eta GSEF 2020 ekitaldiaren anfitrioia zein den iragarriko da.

PROGRAMA ETA INFORMAZIO GEHIAGO: https://www.gsef2018.org/eu/

GIZARTE-EKONOMIAREN FORO GLOBALA

Global Social Economy Forum (GSEF) gizarte zibileko eragileak eta tokiko gobernuak biltzen dituen nazioarteko erakunde bat da, ekonomia sozial eta solidarioaren garapenarekin konprometituta dagoena. Ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko erakundeen eta tokiko gobernuen arteko elkarlana bultzatzeko helburuarekin sortu zen, kalitatezko enpleguaren sorrera, bidezko hazkundea, demokrazia parte-hartzailearen aurrerabidea eta garapen iraunkorra sustatzeko asmoz.

Ekonomia Sozialaren Foro Globaleko (GSEF2016) eskubide osoko kidea da Bilbo. Titulu hori ekonomia sozial eta solidarioaren sareko kideentzat eta tokiko gobernuentzat gordeta dago, eta biltzarrean bozkatzeko eskubidea ematen du. 2015eko abenduan Bizkaiko hiriburua sarean sartu zen ohorezko batzordeko kide gisa, eta, 2016tik aurrera, eskubide osoko kidea da.

Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago. Irailaren 20tik aurrera euskara praktikan jarri nahi duten herritarrek hizkuntza ohiturak astintzea helburu duen ariketa sozialean parte hartzeko izena eman ahalko dute. Horretarako http://www.euskaraldia.eus webgunea baliatu ahalko dute. Bertan izen-emate formularioa dago. Parte hartzeko belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko dute. Horretarako webgunean bertan topatuko dute erabakia hartzen lagungarria izango zaien informazioa.

Gaurtik aurrera, Euskal Herri osoko belarriprest eta ahobiziek izena eman dezaten, milaka postu eta informazio gune jarriko dituzte Euskal Herriko ehunka herrietan. Izen-ematearen inguruan informazioa emateaz gain, prestakuntza saioak ere eskainiko dituzte 11 egun horietan zehar nola jokatu jakiteko.

Udalerrietako ekimenez gain, Euskal Herri osoko batzordekideei zuzendutako prestakuntza saioak eskainiko ditu Euskaraldiak. Urriaren 3an Bilbon bilduko dira prestatzaile izango direnek formazioa jasotzeko; eta urriaren 6an Burlatan izango da hitzordua bertsua egiteko.

Euskaraldia burutzearekin batera, ariketaren inguruko ikerketa egingo da. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da, bestetik.

AURKEZTEKO IREKIERA EKITALDIA (18-09-20 IRUÑA)

Koldo Iturbe, Getxoko zinegotzia eta EUDELeko ordezkaria, Euskaraldiaren pausu berria aurkezteko irekiera ekitaldira joan da gaur arratsaldean Iruñeko Zentral aretoan.

Edurne Azkarate eta Urko Aristik gidatu duten ekitaldiak hiru zati izan ditu: Lehenik eta behin hedabideak bildu dituen prentsaurrekoa eskaini dute euskararen lurraldeko koordinazio mahaiko kideek. Horren helburua, Euskaraldiaren ibilbidearen errepasoa egin, elkarlanaren garrantzia azpimarratu eta hurrengo hilabeteetan datozen pausoak azaltzea izan da.

Arrate Illarok, Euskaraldiaren koordinatzaile eta Euskaltzaleen Topaguneko kideak, izen-ematearen nondik norakoak xehetasunez azaldu ditu, eta ondoren, egindako ibilbidearen errepasoa egin dute. Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak nabarmendu du ekimen hau izaten ari den harrera “ikusgarria”: “Nire kasuan, ahobizi bezala parte hartuko dut Euskaraldian, eta ariketa sozial hau hasteko irrikan nago. Lanetik kanpoko zenbait lagunekin ditudan hizkuntza ohiturak aldatzeko oso baliagarria izango delakoan nago. Harrigarria da euskararen lurraldeko osoko erakundeen eta euskalgintzaren artean bultzatutako elkarlanari esker lortzen ari garen oihartzuna, ikusgarria nolako harrera izan duen ekimenak ehunka herritan”. Ana Ollok, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak, lankidetza azpimarratu du: Lankidetzaren bide honetan, bide lagun onak izan ditugu. Euskalgintzako gizarte eragileak, entitateak, elkarteak… Eta lankidetza horren fruituak jasotzen ditugu gaurko ekitaldian. Hiruko Ituna berritu genuenean, interes handikoa izan zen Euskaraldia egitasmoan parte hartzea. Izan ere, euskararen erabilera zabaltzeko lanean ari gara Nafarroan, elkarlanean”. Beñat Arrabitek, Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Euskal Elkargoko Hizkuntza Politikarako presidente-ordearen hitzetan: “Euskara biziberritzeko lanean ari gara. Gazteen artean gero eta euskaldun gehiago bada, eta euskaldunen kopurua ez da gehiago apaltzen. Haatik, zinez biziberritu nahi badugu, euskara behar dugu plazara jalgiarazi, behar dugu entzun, behar dugu entzunarazi, ikusi, eta bixtan da erabili. Eta nik ere parte hartuko dut, herritar gisa, Arrosako auzapez gisa, gure herria eta eskualdea toki euskaldunak baitira, baina, halere, anitzetan gertatzen da frantsesera lerratzea. Eta Euskaraldiak emanen dizkigu tresna batzuk, usaia batzuk, preseski horrelakoetan euskaraz segitzeko, eta agian, hor hartuko ditugun usaiek iraunen dute”.

Izen-ematea noiz eta nola

Gaur hasi eta azaroren 23ra bitarte, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek eman beharko dute izena webgune orokorrean zein herriz herri jarriko diren postu eta lekuetan.

www.euskaraldia.eus webgunean zuzenean beraien datuak utzi ahal izango dituzte herritarrek; gero, azaroaren hasieran, aukeratutako roleko txapa jasotzeko herrietan.

Herriz herri ere izen-emateko postuak jarriko dituzte, eskuorrien bitartez edo ordenagailuetan herritarrek izena eman dezaten.

Eta entitate sustatzaileek ere egingo dute parte hartuko dutenen izenak biltzeko lanketa euren lantegietan bertan.

Euskaraldiko kantua

Aurrerantzean Euskaraldiak doinu propioa izango du. Euskaraldiko kanta aurkeztu eta entzun da lehen aldiz ekitaldian. Las Tea Party, La Basuk eta Ines Osinagak ondutako kantak Maddalen Arzallus bertsolariaren kolaborazioa izan du.

Musikaren lau ardatz ezberdinetan hazi diren ibilbide luzeko lau sortzaileek egindako lanaren fruitua da abestia. Lau ardatz ditu abestiak: bertsotik, soinu tradizionaletik, Rap-etik eta elektronikaren baliabide digitaletatik edaten du. Anitza hasiera-hasieratik: lau sortzalileak eremu sozilinguistiko ezberdinetatik sortutakoak dira eta harreman ezberdina izan dute euskararekin baita ere.

  • Doinua: Ines Osinaga eta Las Tea Party
  • Letra: La Basu eta Maialen Arzallus

Ikerketa

Euskaraldia burutzearekin batera, ariketaren inguruko ikerketa egingo da. Bertan, hizkuntza ohiturak aldatzeko prozesuak aztertuko dira, batetik; eta ekimenaren eragina nolakoa eta zenbatekoa den ezagutu nahi da, bestetik.

Ikerketa ahalik eta zabalena izateko, Euskaraldian izena emango duten guztiek galdeketa bat jasoko dute e-postaz ekimena hasi baino hilabete lehenago. Garrantzi handikoa da ahalik eta herritar gehienek galdeketa horri erantzutea, horrek ahalbideratuko baitu, behin ekimena bukatuta, ondorio kualitatiboak eta kuantitatiboak eskuratu ahal izatea: ekimenaren arrakasta eta eragina neurtzea eta sortu diren bizipen eta inpresioak biltzea.

 

EUSKARALDIA albiste gehiago

  • Hiru lurraldeetako udaletako emakume alkateen eta zinegotzien ordezkaritzaren ondoan, Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidak parte hartu du gaur arratsaldean EUDELen Bilboko egoitzan 18:00etatik aurrera izan den bileran.
  • Bilera Europako Batzordeak bultzatuta Tunisiako ordezkaritzak Euskadira egindako ikasketa-bidaia batean sartuta dago, eta, horren bidez, politika publikoetan berdintasuna sartzeko dauden praktika onak ezagutu nahi dituzte, adibidez, Basqueskola eta Berdinsarea udal-sareak.

Bilbon, 2018ko irailaren 19an. ‘Virginia Woolf Basqueskola’ sareko emakume alkateen eta zinegotzien ordezkaritza batek Tunisiako gobernuko ordezkariei aurkeztu die nolakoak diren emakumeak udal-politikan ahalduntzeko eskola aitzindari honen funtzionamendua eta laneko plana.

Basqueskola sare plurala da, eta zabalik dago euskal emakume hautetsi guztiek parte har dezaten; hiru lurraldeetako eta sentsibilitate politiko guztietako ordezkariak ditu buru, eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen laguntza jasotzen du. Tunisiako ordezkaritzari praktika on gisa aurkeztuko zaio Basqueskola, erreferentea delako emakume alkateentzat eta zinegotzientzat, elkartzeko, prestakuntza jasotzeko eta eragin politikoa izateko espazioa, bai eta esperientzia berritzailea ere, ingurune politikoan aldaketak egingo dituzten estrategiak sortu, eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerantz aurrera egiteko.

Une honetan, Basqueskolak hainbat ildo ditu zabalik zenbait esparrutan eragiteko, esate baterako, tokiko politikako kontziliazioan eta denboren kudeaketan, edota, 2019ko udal-hauteskundeak direla-eta, udaletan emakumezko hautetsi berriei egin beharreko harreran.

Bestalde, ‘Virginia Woolf Basqueskolak’ emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa lantzen ditu. Bide bat da lan-sareak ehuntzeko, gobernuko edo oposizioko joera politiko desberdinetako emakume hautetsien artean itunak sortzeko. Eskolaren lan-batzordeek ondo koordinatuta prestatzen dituzte agenda politikoan eragiteko behar diren estrategiak, eta berezko ahotsa eta jarrera dituzten emakumeen buruzagitza eta parte-hartzea bultzatzen dituzte.

Sareak nazioarteko ikuspegi nabaria eta lotura sendoak ditu Europarekin. Bestalde, aurreko ekainean tokiko buruzagien Europako Biltzarrean aurkeztutako praktika onen artean hautatu zuten. Biltzar hori EUDELek, Bilboko Udalak eta Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluak antolatu zuten joan den ekainean, Berdintasuna, dibertsitatea eta inklusioa’ izenburupean.

         Informazio gehiago izateko, begiratu hemen: www.virginiawoolfbasqueskola.euseta sare sozialetan.

Ikasketa-bidaia

Gaur arratsaldeko bilera Europako Batzordeak bultzatuta Tunisiako ordezkaritzak Euskadira egindako ikasketa-bidaian sartuta dago. Irailaren 18tik 20ra arteko hiru eguneko bidaia horretan, hainbat bisita instituzional egin, eta harremanak izango dituzte euskal gizartearekin, EAEko politika publikoetan genero ikuspegia txertatzeko dauden praktika onak lehen eskutik zein diren jakiteko. EAEko udalek berdintasuneko politikak bultzatzeko egin duten lana erakutsiko dute, gaur egun Europa osoan ereduzkoak diren sareak aurkeztuz, adibidez, Basqueskola eta EAEko udaletako berdintasun-teknikariei zuzendutako Berdinsarea.

Atzo Eusko Jaurlaritzarekin lehen kontaktuak izan ondoren, asteazken honetan, Tunisiako ordezkaritza Basqueskolako emakume hautetsiekin bilduko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, EUDELek Bilbon duen egoitzan. Bilera horretan, Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidak ere parte hartuko du.

Ikasketa-bidaiari amaiera emateko, bihar, ostegunean, bi bilera izango dituzte Donostian. Lehenik, ordezkaritza Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariekin bilduko da, eta, horren ondoren, Donostiako Emakumeen Etxera joango da, Berdintasunaren aldeko EAEko Udalen Sareak, Berdinsareak, duen funtzionamenduaren berri izateko. Berdinsarea udal-teknikariek eratzen dute, eta EUDELek eta Emakundek koordinatzen dute elkarrekin.