Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

EUDELek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailarekin batera, SPRIren bitartez, ‘Barnetegi Teknologikoa’ antolatu du, udaletako arduradun politikoentzako prestakuntza espezifikoa eskaintzeko asmoz.

“Barnetegia” EZ da teknologiari buruzko prestakuntza-ikastaro bat. Bere helburua da gaur egun gehien erabiltzen diren edo praktikoenak diren IKTen artean batzuk aukeratu eta haiek behin eta berriz erabiltzea, haiei buruz gutxieneko ezagutza izatea, dela erosterako orduan irizpide argi bat izateko edo dela solas batean aipatzen direnerako.

“Barnetegi Teknologikoan” praktikaren bidez ikasten da hainbat tresna erabiltzen, ordenagailuan bertan, telefono mugikorrean, gailu teknologikoetan, eta abarretan. Beste tresna asko ere ezagutaraziko dira, batzuk lehendik ezagunak eta beste batzuk ez.

 PROGRAMA JEITSI

Ikastaroa doakoa daLekua erreserbatzeko,izena eman behar da.

Ordutegia:  09:00etatik 19:00etara (10 ordu)

Datak eta Lekua:

Apirilaren 25a, asteazkena, K10 Hotela. Erratzu poligono Industriala, z/g. 20130 URNIETA (Gipuzkoa)

Maiatzaren 15a, asteartea, Zenit Jardines de Uleta Hotela. Uleta, 1. 01007 VITORIA-GASTEIZ (Araba)

Ekainaren 19a, asteartea, Antsotegi Hotela. Altza Auzoa, 15. 48277 ETXEBARRIA (Bizkaia)

Izen-ematea:

http://www.spri.eus/euskadinnova/eu/enpresa-digitala-eu/agenda/barnetegi-teknologikoa-eudel/14093.aspx

Informazio gehiagorako: Alex Crespo,acrespo@spri.es Tel. 94 403 70 39

Udalaren parte-hartzea zerga itunduetan 2017ko Likidazioa

Euskadiko udalen esku jarri du elkarte honek landutako Udal Finantzazioari buruzko Txostena, “Udalaren parte-hartzea zerga itunduetan 2017ko Likidazioa gaiari buruzkoa. Txosten horren asmoa da UDALA aldizkariaren hurrengo alean argitaratuko den informazioa aurreratzea. Ohi bezala, aldizkaria formatu elektronikoan zein paperean bidaliko zaiei udalei datozen egunetan.

TXOSTENA JEITSI

Txosten honetan, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileraren (18/02/13) eta FinantzenLurralde (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa) Kontseiluenbileren ondoren lortutako Udal Finantzaketarako Foru Funtsei buruzko lurralde  udalerri bakoitzeko bananakako datuak daude bilduta.

* Oharra: erantsitako txostenak 2017ko Likidazioari buruzko datuak jasotzen ditu, Arabako Lurralde Historikoko udalen arabera banakatuta, etagaurko (18/03/09) ALHAOn argitaratu dira

*Ikusi aurreko zenbakiak (Udala aldizkaria)

Lurraldeko sentsibilitate politiko desberdinek osatutako EUDELen Lurralde Batzordeak dagokion formula erabaki du, hala erabakitzen duten Arabako udalek Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ) Foru Aldundiari eskuordetzeko aukera izan dezaten eta kudeaketa-agindua haren esku utz dezaten, betiereudal autonomia kontuan izanda.

  • Xede horretarako, EUDELek ereduzko 4 agiri jarriko ditu udalen esku, prozesua egituratzeko beharrezkoak diren tresna juridikoekin: Eskuordetze eta kudeaketa-aginduaren hitzarmena, Udal araudia, EELZ eskuratzeko Baremoa eta Zerga ordenantza.
  • Erabiltzaileei zerbitzura (EELZ) iristeko eskubide subjektiboa bermatzea da azken helburua, modu homogeneoan, bizi diren udalerriaren araberakoa izan gabe, eta zerbitzuaren egungo kalitatezko eta hurbileko arretako estandarrak mantenduz.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 9a. Arabako Lurralde Batzordeko alkateek (EUDEL), lurraldeko sentsibilitate desberdinen ordezkari diren aldetik, borondate politikoa adierazi dute, hala nahi duten Arabako udal guztiei, udal autonomian oinarrituta, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EEZL) Foru Aldundiaren esku uzteko eta kudeaketa agintzeko aukera ematen duen formula eskaintzeko. Lurraldeko 20.000 biztanletik beherako udalerri guztiek egin ahal izango dute bat erabakiarekin, Vitoria-Gasteizek izan ezik.

Udaletan prozesua azkar eta zuzenbidearekin bat etorriz egituratu dadin, EUDELek ereduzko 4 agiri jarriko ditu euren esku, beharrezko tresna juridikoekin: Eskumenak eskuordetzeko eta kudeaketa agintzeko hitzarmena, Udal araudia, Zerbitzua eskuratzeko Baremoa eta EELZren prezio publikoa arautzen duen zerga ordenantza

Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua udalen eskumeneko zerbitzua da 1996. urtetik, baina Arabaren lurralde osaera berezia eta haren udalerrien dimentsioa kontuan hartuta, Foru Aldundiaren bidez eskaini izan da zerbitzua, martxan jarri zenetik bertatik. Udal autonomiatik abiatuta eskuordetzearen bidea aukeratzen bada, udalen eta Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Sailaren artean lortutako akordioabi helburu izango ditu:zerbitzuen kalitate gorena orain arte bezala mantentzea, eta, aldi berean, hura etengabe hobetzen jarraitzea, eraginkortasun eta efizientziazko irizpideen bidez, betiko moduan pertsonekiko arreta hurbilagoa eskaintzearen aldeko apustua eginez, hori baita politika publiko guztien azken helburua.

Intentsitate handiko lan nekezaren ostean lortu dugu akordio hau, hala maila politiko instituzionalean —tokiko erakundeen eta foru instituzioaren artean beharrezko adostasuna eraiki eta elkarlana artikulatzeko— nola —eta batez ere— maila teknikoan, indarrean den araudi berriaren arabera tokiko interesei modu egoki eta zorrotzenean erantzungo dien formula juridiko egokiena topatzeko. Hori guztia, eta, batez ere, Arabako herritarren eskubide subjektiboa bermatzeko, zeina Gizarte Zerbitzuen Lege berrian eta Gizarte Zerbitzuen Zerrendaren Dekretuan (2016ko abenduaren 26ik aurrera egin da eraginkor) aitortua dagoen.

Informazio gehiago prentsa oharrean

Honako dokumentua erantsi da: 2018ko martxoaren 8rako deitutako greba orokorra dela-eta, komunitatean eman beharreko ezinbezteko zerbitzuak mantentzea bermatzen duen 2018ko otsailaren 27ko Agindua aldatzen duen Lan eta Justizia sailburuaren 2018ko martxoaren 7ko Agindua; jakin dezazun eta dagozkion ondorioak izan ditzan jakinarazten dizut.

Agindua, zeinaren bidez aldatzen 2018ko otsailaren 27ko agindua

Martxoaren 8a dela eta, ‘Emakumeen Nazioarteko Eguna’, EUDELek Adierazpen instituzional bat prestatu du eredu gisa eta, ohikoa den moduan,  Euskadiko udalen esku jarri da, aipatutako oroitzapen ospakizunaren aurretik. Aipatutako adierazpena udaletara igortzearen xedea da erreferentzia-eredu bat izan dezaten, baita berau udal errealitate bakoitzera egokitu ahal izatea ere.

Aurten Adierazpena proposatzen du: Zer gertatzen da emakumeek ez badute zaintzen, ez kontsumitzen, ez lan egiten, ezta parte hartzen ere?”

IKUSI Adierazpena

Bilbo, 2018ko martxoaren 1a. Gaur goizean, informazio-saio bat eskaini da udaletako politikari eta teknikarientzat, EUDELek Bilbon duen egoitzan. Bertan, Segurtasun Saileko eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako arduradunek aurkezpena egin dute, Udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen sailkapenean sartzeko bigarren hautaketa-prozesu bateratura gehitzeko –euren borondatez– aukerari buruz.

30 udaletako 60 bat pertsona, proiektuan sartutako udal alorretakoak (Alkatetzak, Segurtasuna/Udaltzaingoa, Giza Baliabideak, Idazkaritza, Zerbitzu Juridikoak, etab.), izan dira saioan, eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak, Akademiak eta Segurtasun Sailak berak antolatu dute elkarrekin. Deialdi honen xedea izan da udalei informazio zehatza eta zuzena ematea, borondatezko hautaketa-prozesuaren inguruan (abantailak, atxikitzeko moduak eta prozedura, egitura, etab.).

EUDELen Batzorde Eragilearen ordezkari gisa, Mungiako alkate Ager Izagirrek hartu du parte saioan. Euskal Akademiarekin eta Segurtasun Sailarekin batera instituzioen artean izandako lankidetza nabarmendu du, eta bigarren deialdia egitea aukera paregabea dela azpimarratu du “hautaketa-prozesu bateratu hau hobetu eta prozesuaren ibilbidea luzatzeko”, bereziki tamaina ertaineko eta txikiko udalerrientzat. EUDELen ordezkariak azaldu duenez, lehenengo deialditik urtebete igaro ondoren, hautaketa-prozesu bateratua behar bezala gauzatu dela baieztatu daiteke: “prozesu azkar eta eredugarria izan da, berdintasuna, meritua, gaitasuna eta publizitatea ziurtatzeko berme guztiekin; gainera, administrazioen baliabide publikoak optimizatzea eragin du, denborari eta kostuei dagokienez.”

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Segurtasun  koordinatzeko zuzendari Rodrigo Gartziak, Udaltzaingoak Koordinatzeko Arloko buru Aitor Letek, Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari Malentxo Arruabarrenak eta Akademiaren beraren Langileak eta Araubide Juridikoa kudeatzako Arloko buru Josu Gonzálezek hartu dute parte.

Bileran, Arkauteko Akademiako zuzendariak kronograma aurkeztu du, eta udalen lankidetza eskertu du, bai oinarri teknikoak egiteko orduan, bai hautaketa-prozesuak gauzatzeko orduan, bai hautaketa eta trebakuntzarako lan-saioak antolatzeko orduan. “Euren parte-hartzea ezinbestekoa da Udaltzaingoko hautaketa-prozesu bateratu hauek ondo gauzatu daitezen”, adierazi du Arruabarrenak.

“Eskerrak eman nahi dizkiegu gaur bilera honetara bertaratu diren 30tik gora udalei, eta deialdi honetan 180 plaza eskaini ahal izatea balioetsi nahi dugu”, adierazi du Rodrigo Gartziak.

Ordezkaritza moduko hau osatzeko landutako formula juridikoa “Kudeaketa Agindua” izan da. Modu horretan, udalek, bertako langileak hautatzeko eta deialdia onartu eta argitaratzeko eskumena duten titular bakarrak diren aldetik, agindua emango diote Akademiari, hautaketa-prozesu bateratua egin dezan, aldez aurretik adostutako oinarriekin bat etorriz.

Zentzu horretan, Lan Publikoaren Oinarrizko Estatutuak negoziaziorako eskumena esleitzen die langileen ordezkariei, lan publikoaren eskaintzen irizpide orokorrak zehazteari dagokionez. Hori dela eta, gai horiek erakunde bakoitzean dagokion ordezkaritza sindikalarekin jorratzea gomendatzen da.

  • Dokumentazioa. Interesa duten udalek prozesua hasteko beharrezko dokumentazioa aurkeztu zaie udalei, egindako saioan bertan.

►Kudeaketa Aginduaren hitzarmen-proposamena
►Hautaketa-prozesuaren oinarrien proposamena
►Prozesuaren kronograma.