Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

  • Euskadiko bi proiektu Banco Interamericano de Desarrollo erakundeak berdintasunaren arloko jardunbide egoki gisa hautatutako Europako Lau proiektuen artean.
  •  Euskadiko administrazio publikoen kontratazioetan berdintasuna ezartzeko prozedura eta emakume politikariak ahalduntzeko Basqueskola espazioa dira
  • EUDELen eta Emakunderen ordezkaritza batek aurkeztuko ditu bi ekimenak Washington DCn generoaren arloko jardunbide egokiei buruzko mintegi batean

Banco Interamericano de Desarrollo (BID) erakundeak EUDEL – Euskadiko Udalen Elkartea eta Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundea gonbidatu ditu gaur, apirilaren 27an,  Generoaren arloko Jardunbide Egokiei buruz Washington DCn egitekoa den mintegi batean beren bi berdintasun-proiektu aurkeztera.

Lehenengo aukeraketa-prozesuaren ondoren (hasiera batean 35 jardunbide aukeratu zituzten), azkenean Europa osoko generoaren arloko lau jardunbide egoki hautatu dira, eta horietako bi EAEn garatu dira: Euskadiko administrazio publikoen kontratazioetan berdintasuna ezartzeko prozedura eta emakume politikariak ahalduntzeko Basqueskola espazioa.

Lehenengoaren berri Emakunderen zuzendari Izaskun Landaidak emango du, eta bigarrena Burgeluko alkate Natividad López de Muniain andreak aurkeztuko du EUDEL–Euskadiko Udal Elkartearen izenean. Mintegi honetan parte hartzeko eta Washingtonen egindako lan bileretarako Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Orokorraren eta Jaurlaritzak EEBBtan duen ordezkaritzaren laguntza izan dute erakundeok.

Berdintasunaren aldeko klausulak

Hautatutako lehenengo jardunbide egokiari, hau da, kontratazio-prozesu publikoetan genero-ikuspegia integratzeari, dagokionez, jardunbide honi Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea onartu zenetik aurrera (2005) ekin zitzaion. Hortik abiatuta ohikoa izan zen, eta orokorra, euskal administrazio publikoetan emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko klausula sartzea. Kontratazio publikoko berdintasunaren aldeko klausulak dira erakunde publikoek obra publikoak egiteko edo ondasunak edo zerbitzuak eskuratzeko egiten dituzten kontratuetan jartzen diren eta sexuen arteko desorekak zuzentzera eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzera bideratzen diren xedapenak edo baldintzak. Informazio gehiago: berdintasunaren aldeko klausulak kontratu eta diru laguntzetan.

Basqueskola

Bestalde, aukeratu den beste jardunbide egokia Virginia Woolf Basqueskola izan da. Ekimena 2012an sortu zen Emakunde eta EUDELen laguntzaz, eta helburu du “berezko espazioa” sortzea Euskadiko udaletan politikan diharduten emakumeentzat.   Proiektuaren ardatz nagusiak dira informazioa, prestakuntza, konpetentziak garatzea eta emakume hautetsien ahalduntzea, indibiduala nahiz kolektiboa, bai eta itunak eta aliantzak sortzeko lan-sareak eratzea ere. Bere bideari ekin zionetik coaching, lidergo eta komunikazio mintegiak, tailerrak, hitzaldiak eta esperientziak trukatzeko saioak antolatu ditu. Informazio osoa, argitalpenak eta hainbat material honako webgune honetan daude eskuragarri: www.virginiawoolfbasqueskola.eus

Banco Interamericano de Desarrollo (BID)

BIDen helburua da Latinoamerikako eta Karibeko bizi-kalitatea hobetzea. Horretarako, hobekuntzak sustatzen ditu osasunaren, hezkuntzaren eta azpiegituren arloetan, laguntza finantzarioa eta teknikoa eskainiz pobrezia eta berdintasuna murrizteko lanean ari diren herrialdeei. Eremu geografiko honen garapenerako finantzazio-iturri nagusia da. Maileguak, dohaintzak eta laguntza teknikoa ematen ditu, eta ikerketa-lanetan aritzen da. Kasu honetan BIDek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Europako jardunbide egokiak bilatu eta identifikatu ditu, bere laguntzaz Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeetara eraman ahal izan daitezen.

Bestalde, euskal ordezkaritzak zenbait lan bilera egin ditu Washingtonen Organización de Estados Americanos (OEA) delakoan dagoen Espainiako ordezkaritzarekin, OEAko Comisión Interamericana de la Mujer-ekin (CIM), Women in Public Service Project (Global Women’s  Leadership Initiative) ekimeneko arduradunekin, Promundo nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundearekin, eta Seton Halleko euskal ikasketen taldearen ordezkariekin,  besteak beste.

Zenbait hamarkada borrokan eman ondoren joera sexuala edo genero-identitatea aparte utzita berdintasun sozialaren maila handiagoak lortzearen alde, oraindik ere erronka asko ditugu lortzeke, besteak beste, lesbianismoa gizartean gehiago agertzea, lesbianen ikusgaitasun publikoari dagokionez dagoen defizita ezabatze aldera.

Eremu publikoan oso emakume gutxik adierazten du lesbiana dela (ia inork ez), eta, horrenbestez, erreferentziak izateko orduan alde nabarmena dago lesbianismoaren eta gizonezkoen homosexualitatearen artean. Horren ondorioz, batez ere homosexualitate maskulinoa agertzen da gizartean.

Izan ere, oro har, ez da erraza izaten lesbiana gisa agertzea, ikusgaitasun horrek esanahi sozial handia duelako, eta testuinguruak aurreiritziz beteak eta sexistak izan ohi direlako. Horrek guztiak oztopatzen du gainerako biztanleen aukera-berdintasunean parte hartzea baliabide sozialetan; ikusgai izatearen beldurrez, uko egiten zaiolako eskubide jakin batzuk baliatzeari. Hala, bada, lesbiana ugarik larrutik ordaintzen dute egoera hori, ezin baitituzte erabili borroka luzearen ondoren lortutako baliabide juridikoak eta sozialak, edo uko egiten diote erabiltzeari.

Lesbianen ikusgaitasuna ez da edozein emakumek beste emakume batekin edo batzuekin dituen praktika edo harremanetarako aukeratu dezakeen pribatutasun- edo intimitate-mailari buruzko diskrezio-kontu bat. Haratago doa: batez ere onarpen-kontua da, legitimitate sozialekoa, eta norberaren eskubideak askatasunez gauzatzeko baldintzak egotearena; eskubide horiek gizarte honetan bizi garen guztioi dagozkigulako, demokratikoak baitira.

Ikusgaitasuna izan gabe ezin da lesbianismoa bete-betean bizi. Begi-bistakoa da ez dugula gizarte dibertsoa eta plurala lortuko, baldin eta badaude ezkutuan ibili beharra sentitzen duten pertsonak beren sexualitateak eragiten dizkien emozioak direla-eta: beldurra, lotsa, erru‑sentimendua…

Gizarte-eragile guztiok gure gizartea errespetutsuagoa, justuagoa eta integratzaileagoa bihurtzeko aukera daukagu, bai eta betebeharra ere. Horretarako, lesbianen aldeko konpromiso esplizitua jaso behar dugu gure lan-agendetan, bai eta haien ikusgaitasuna errazten duen testuingurua sustatzearen alde ere.

Horregatik guztiarengatik, Berdindu zerbitzu publikoak konpromiso bat hartzera animatu nahi du gizarte osoa, gaian zerikusia duten eragile guztiak barne: sexu- eta genero-aniztasunari buruzko kontuak landu eta emakume lesbianak ikusiak izan daitezen gizartearen eremu guztietan behar diren baldintza egokiak sortzekoa.

 

Harreman horien emaitza da  gaur eratutako Jarraipen Batzorde publiko-pribatua. Bertan daude ordezkatuta Eusko Jaurlaritza, Foru-aldundiak, EUDEL (Imanol Landa elkarteburua), Euskadiko unibertsitateak, merkataritza-ganberak eta Pasaiako eta Bilboko Portu Agintaritzak.

  • Lehendakaria izan da Erresuma Batua EBtik ateratzearen ondorioak aztertzeko eratutako batzordeak gaur arratsaldean egin duen lehenengo bileraren buru
  • Organo berriak izaera publiko-pribatua du, eta administrazio publikoek eta Brexitaren eragina jasango duten eragile nagusiek parte hartzen dute bertan

Iñigo Urkullu lehendakaria izan da Brexitaren aurrean eratutako Jarraipen Batzordeak gaur arratsaldean egindako lehenengo bileraren buru. Batzordea eratu da Erresuma Batua EBtik ateratzeak izango dituen ondorioak eta horrek Euskadiren interesetan izango duen eragina aztertzeko.

Eusko Jaurlaritzak gertutik jarraitu ditu Brexitaren inguruko gorabeherak, eta harremanetan egon da horrek eragingo dien erakunde eta eragileekin, ondorioei aurrea hartu eta egoera berrian aukera berriak bilatu ahal izateko.

Batzorde berriaren ardura izango da Brexitaren negoziazioen jarraipena egitea, batetik, ondorioei aurrea hartzeko eta, bestetik, eragin negatiboak murriztu eta Euskadirentzat sor daitezkeen aukera berriak optimizatzeko. Lehendakariak Jaurlaritzak Londresen ireki duen bulego berria aipatu du. Bulego honek enpresen, hezkuntza zentroen, kultura elkarteeen zein beste euskal erakundeen interesei erantzungo dio.

Batzordearen lana izango da informazioa biltzea eta egoeraren diagnostiko bateratua egin ahal izateko datuak trukatzea, jarrera bat hartu aurretik.  Bestalde, organo berriak Euskadirako sortutako aukera eta erronka berriak ere identifikatuko ditu, eta horri esker negoziazioen aldiari nahiz 2019ko martxoaren ondorengo agertokiari aurre egiteko estrategia zehaztu ahal izango da.  Brexit-a “aurrekaririk gabeko geraera da”, Lehendakariaren ustez, eta espero du Batzordeko kideen elkarlanaren bitartez datozen aldaketeri “Herrialde ikuspegiarekin” aurre egin ahal izatea. “Denon artean erronka aukera bihurtu behar dugu”, gehitu du Lehendakariak.

Erresuma Batuaren garrantzia

Euskadik lotura estua du Erresuma Batuarekin politikaren, ekonomiaren, merkataritzaren eta gizartearen arloetan, eta herrialde hori EBtik ateratzeak eragin zuzena izango du, beraz, Euskadin.

Alde horretatik, eta AEHEren (atzerrian bizi diren egoiliarren hautesle-errolda) datuen arabera, 4.000 bat euskaldun bizi dira gaur egun Erresuma Batuan.  Horretaz gain, irakasle eta, batez ere, euskal ikasle asko joaten da urtero Britainia Handira ikastera, “Erasmus +” programari esker.

Ekonomiaren arloan, berriz, 2016an laugarrena izan zen Erresuma Batua Euskadiko esportazioen rankingean, eta ia 1.300 milioi eurokoa izan zen negozio-zifra; inportazioena, berriz, 815 milioi eurokoa. Eraginik handiena jasango duten sektoreak automozioa eta burdinaren eta altzairuaren galdaketa izango dira, besteak beste.

EUDEL eta IVAPen arteko lankidetzako akordio-markoan, honako jardunaldia antolatu da:

Maiatzak 5, ostirala:  Decreto Normativo de urgencia Fiscal 3/2017 relacionado con el Impuesto sobre incremento de valor de los terrenos de naturaleza urbana izeneko jardunaldia.

Ordutegia: 09:30-11:30

Tokia: 5 aretoa. Lakua 2. Donostia-San Sebastian, 1. Vitoria-Gasteiz.

EGITARAUA 09:30-11:30

  1. Konstituzio Auzitegiaren epaiaren aurreko araudi.
  2. Konstituzio Auzitegiaren 2017ko martxoaren 1ekoepaiaren inguruko iruzkina.
  3. Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga aldatzeko Zerga Premiazko Araugintzako. Dekretuaren edukia.
  4. Araubide iragankorra. Zerga Premiazko Araugintzako Dekretuaren aplikazio-eremua

Ponentzia:

  • Javier Armentia Basterra, Arabako Foru Ogasuneko zerga-araudiko zerbitzuburua

Hizkuntza ohituren inguruan hitz egingo dute adituek maiatzaren 11n eta 12an, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango diren topaketetan.

  • Hizkuntza ohituren eta gizarte aktibazioaren egitasmoa Euskal Herriko herri guztietan elkarrekin lantzeko aurkeztuko da.

Hizkuntza ohiturak aldatzeko aukerak aztertzeko, zenbait udalen esperientzia aztertuko da. Euskaldunen jokabidea aktibatzea izan dute helburu leku hauetan, eta udal horietako batzuek beren esperientzia kontatuko dute. Beraz, protagonisten ahotik aztertuko dira esperientziak, eta etorkizunean eraginkorrak izan daitezkeen bideak aintzat hartuko dira.

  • Erakunde antolatzaileez gain, EUDEL, UEMA, Bizkaiko Foru Aldundia, Nafarroako Euskarabidea, erakunde-laguntzaileak izan dira Udaltop 2017 antolatzeko prozesuan.

Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxea izango da berriro ere Udaltop jardunaldien topagunea. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen dituzte hizkuntza politikaren inguruko topaketa hauek, Lasarte-Oriako Udalarekin lankidetzan. Euskadi osoko udaletako euskara zerbitzuen arteko elkarlana sustatzeko bideak irekitzea dute helburu, eta maiatzaren 11n eta 12an antolatuko dira. Aurtengo gaia hizkuntza ohiturak eta euskararen erabilera izango da; izenburua ondokoa delarik: ‘Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa’.

Bederatzigarren edizioa izango da aurtengoa eta, urtero bezala, 150 aditu baino gehiago Lasarte-Oriara erakartzea espero dute antolatzaileek.

Udaltopen bederatzigarren edizio honetan izena emateko epea zabaldu da, ekimenaren web gunearen bitartez, eta erregistratzeko azken eguna apirilaren 28a da. Jardunaldi hauen barruan, hizkuntza ohiturak aldatzeko esperientzien berri eta ikerketen berri emango da hitzaldi ezberdinen bidez. Horrez gain, aurreko edizioan hartutako bideari jarraituz, mahai-inguruak egingo dira ere. Azkenik, proposamen zehatz bati erantzute aldera, talde-lana sustatuko da eta ondorio batzuetara iristeko ahalegina egingo da.

               

Jarrai gaitzazu

Gogoratu Udaltopen albisteak jasotzeko, webguneaz gain, beste hiru aukera dituzuela:

EUDELek irmotasunez gaitzesten du atzo, osteguna, Parisko erdigunean tiroketa bidez izandako atentatu terrorista, eta horren aurkako erabateko arbuioa agertzen du. Euskadiko Udalen Elkarteak dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkio hildako poliziaren familiari, eta zaurituak ahalik eta lasterren osatu daitezen espero du.

Euskadiko Udalerrietatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Parisko hiriari eta Frantziako biztanle guztiei, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko apirilaren 21a.

Jornada de Reflexión sobre el Futuro de Europa: Análisis de los Cinco Escenarios del Libro Blanco sobre el Futuro de la Unión Europea (“Plan Juncker”)Jardunaldi hau Eurobasquek, EHUGunerekin batera, antolatuta da eta ekainaren 13an Bilbon, egingo da.

Informazio gehiago EGITARAUAN

Hitzordua: 2017ko ekainak 13, arratsaldeko 15:45h-tan.

Tokia: Baroja aretoa, Bizkaia Aretoa, Abandoibarra 3, 48009 –  Bilbao

Kontaktua: eurobask@eurobask.eus T. 945 12 35 38

EuroBasque Erromako Tratatuen 60. Urteurrenaren aurrean

Maiatzaren 9aEuroparen Eguna dela eta, EuroBasque-k (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseilua) Adierazpena Erromako Tratatuen 60. Urteurrenean landu du.

EUDELeko Batzorde Eragileak, apirilak 10ko bileran, Adierazpen hau Euskadiko udalei bidaltzea erabaki zuen, baita atxikimenduaager diezaioten gonbidatzea ere.