EUDELeko Batzorde Eragileak atzoko egunean ospatutako bilkuran hurrengo hilabeteetan eta 2020ko irailaren 15a arte antolatu daitezkeen ekitaldien inguruan hurrengo oinarrizko gomendio hauek onartzea adostu duela.
Arau orokor bezala, eta une bakoitzean ematen diren osasun-xedapenak betetzeari kalterik egin gabe, eta beste irizpide batzuen erabilera justifikatzen duten kasu espezifikoetan izan ezik, jarduerak parametro hauen arabera antolatzea edo baimentzea gomendatzen da:
Bai leku itxi, zein irikietan, 250 pertsona eserita gainditzen ez dituzten ekitaldiak.
Pertsonen arteko segurtasun tartea 2 metrotakoa izatea zainduko da.
Kanpoan edo estalitako eremuetan egiten diren ekitaldi edo ekintzen kasuan 4 metro karratuko eremua gordeko da pertsona bakoitzeko.
Eremu publikoaren gehinezko okupazioa ez ditu 1000 metro karratuak gaindituko.
Udako eta eguneko udalekuen jarduera esekituta geratzen da.
Estalitako udal instalazioak itxita jarraituko dute ekitaldi zehatz bat egiteko salbu.
Gomendio hauek momentu bakoitzean pandemiaren bilakaeraren arabera onartzen den araudiari moldatuko dira eta hau dena udal autonomiari kalterik egin gabe.
Halaber, Batzorde Eragileak igerileku eta hondartzen kudeaketari ekin eta honen inguruan irizpidea eman dezan, lantalde baten sorrera adostu du.
Bilbo, 2020ko apirilaren 25ean. Eudelek dohantzan emandako maskara sortaren kopuru batean maskara atontzean eusten duen goma askatzen delako eta horregatik lotura elementu hau gabe ezin direla erabili konturatu ostean, gaur goizean euskal alkate eta alkatesei zirkular bat bidali die sorta berehala erretiratuko dela jakinarazteko.
Materialaren ehuneko ehuna baliagarria dela bermatzeko, EUDELek dohantzan emandako 300.000ko sorta guztia erretiratuko du baldintza hobeezineko beste berri batzuengatik udaletxetan ordezkatuta izateko.
Garrantzitsua da zehaztea udal gehinek ez zutela dohantzan jasotako unitateak banatu materiala udaletxeetan eman berri zelako.
Bilbon, 2020ko apirilaren 22an. EUDEL – Euskadiko Udalen Elkarteak 300.000 maskara kirurgikoko partida bat erosteko ekimena izan du, EAEko udal guztiei ohiz kanpoko dohaintza zehatz bat egiteko, horrela, osasun-larrialdian lagundu, eta birusaren aurkako babes-ekipoen hornidura indartzeko. Udal-gobernu bakoitzak erabakiko du, tokiko autonomiaren bidez, arnas babesgarriak norentzat izango diren.
Dohaintza honen ekimena EUDELen elkarteburu eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek bi elkarteburuordeekin adostu du: Irungo alkate Jose Antonio Santanorekin eta Azpeitiko alkate Nagore Alkortarekin, hain zuzen ere. Materialaren erosketa Euskadiko Udalen Elkartearen baliabideen bidez finantzatuko da osorik. Materialaren erosketa Euskadiko Udalen Elkartearen baliabideen bidez finantzatuko da osorik.
Maskarak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta eskuratu dira, Covid-19tik babesteko osasun-materiala erosteko azken operazioan. Udalerriei gaur apirilaren 22an, ostegunean, hasiko zaie banatzen, eta horretarako, materiala loteka antolatu da, biztanleria-tarteen arabera, horrela, udalerri txikienei txikiek maskarak izatea bermatzeko
Gorka Urtaran elkarteburuak nabarmendu duenez, “ohiz kanpoko” ekimen honen bidez, EUDELek erantzuna eman nahi dio udalerriek beraiek egindako eskaerari, batez ere udalerri txikienek egindakoari, kontuan hartuta EAEko udal gehienek ez dutela baliabiderik, ez kanpoko merkatura modu autonomoan iristeko gaitasunik. Gorka Urtaranek azaldu duenez, “alkateak, borondate onez, maskarak lortzen saiatzen ari dira, baina zalantza handiak dituzte, ez baitituzte hornitzaileak ezagutzen –horiek ez baitira udal-zerbitzuetako ohiko hornitzaileak–, ezta eskainitako produktuaren kalitatea eta erabilgarritasuna ere”. Urtaranek ohartarazi duenez, zailtasunak eta arriskuak daude urria eta, aldi berean, hain beharrezkoa den materiala zuzenean erostea kudeatzeko orduan, espekulazioa eragin handia izaten ari baita, prezioaren fluktuazioa sortuz”.
Hiru lurraldeetako banaketa
Gaurtik aurrera, maskarak banatzen hasiko dira hiru lurraldeetako udalerrietan, hiru hiriburuak barnean hartuta. Arabako udalerriek 43.750 ale jasoko dituzte guztira; Bizkaian 145.000 ale banatuko dira, eta Gipuzkoan, berriz, 107.000 ale.
BIZKAIA (112 udalerri):
145.000 maskara
< 2.500
15.500
2.501 eta 5.000 artean
11.900
5.001 eta 10.000 artean
15.600
10.001 eta 20.000 artean
18.000
20.001 eta 50.000 artean
32.000
50.001 eta100.000 artean
10.000
100.001 eta 200.000 artean
17.000
> 200.000
25.000
ARABA (51 udalerri):
43.750 maskara
< 2.500
10.750
2.501 eta 5.000 artean
2.800
5.001 eta 10.000 artean
1.200
10.001 eta 20.000 artean
4.000
20.001 eta 50.000 artean
————
50.001 eta 100.000 artean
————-
100.001 eta 200.000 artean
————
> 200.000
25.000
GIPUZKOA (89 udalerri):
107.000 maskara
< 2.500
12.250
2.501 eta 5.000 artean
4.200
5.001 eta 10.000 artean
15.600
10.001 eta 20.000 artean
28.000
20.001 eta 50.000 artean
20.000
50.001 eta 100.000 artean
10.000
100.001 eta 200.000 artean
17.000
> 200.000
————
Lankidetza Eusko Jaurlaritzarekin
Ekimen hau alde batera utzita, Covid-19ak eragindako krisiaren aurrean erakundeen artean ezarri den lankidetzaren esparruan, joan den hilabetetik hona, EUDEL elkarlanean ari da Osasun Sailarekin, udalei egindako hornidura koordinatzen, funtsezko zerbitzuetako hiru talde zehatzi zuzendutako maskarak eta eskularruak emateko: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileei, udaltzainei eta ehorzleei.
Joan den martxoaren 27tik banaketa bat egiten da astero, lurralde bakoitzeko eskualdeen bidez. Orain arte, 283.000 maskara inguru eta beste horrenbeste eskularru banatu zaizkie aipatutako kolektiboei. Aste honetan, berriro ere, 75.720 maskara eta 75.720 eskularru-pareko beste sorta bat bidaliko zaie udalei.
Koronabirusari –COVID19– dagokionez, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren UDAL ESPARRURAKO GOMENDIOAK EUDELek udalei bidali die.
* EELZri dagokioenez (II Eranskina):Koordinazio eta horniduraren atalari dagokionez, Osasun Sailak komunikatu du laster jakinaraziko duela Osakidetzako erreferentziazko profesionala.
Halaber, gogorarazten da koronabirusa prebenitzeko eta horretatik babesteko informazio eguneratua ematen duten kartel guztiak, modu orokorrean hedatu eta editatzeko sortutakoak, deskargatzeko moduan daudela Eusko Jaurlaritzaren webgunean (birusa geldirazteko indartze-neurriei buruzko informazioarekin): https://www.euskadi.eus/nuevo-coronavirus-covid-19/
OSASUN SAILAK ETA OSAKIDETZAK UDAL ESPARRURAKO EMANDAKO GOMENDIOAK. COVID-19
Euskadin gertatu diren Koronabirus –COVID19– infekzio-kasuen ondorioz eta infekzio-kopuruak gora egingo duela aurreikusita, Osasun Sailak eta Osakidetzak gomendio hauek hedatu nahi ditu, udal esparruan abian jartzeko ekintzen proposamen modura.
ZERGATIK DIRA BEHARREZKOAK GOMENDIO HAUEK?
Udalerrien eta udal zerbitzuak artatzen dituzten pertsona eta profesionalen ekintza-espazioa hurbiltasunezko espaziotzat har daiteke, segurtasunari, gizarte-prestazioei, kulturari eta kirolari lotutako ekintzetan herritarrekiko duten hurbiltasunagatik. Ikuspuntu horretatik, alor horietan zerbitzua ematen duten profesionalek kutsadura-bektore izateko arriskua dute amankomunean, baita kutsatuak izateko arriskua ere bereziki. Ohar horietaz gain, kontuan izan behar ditugu udalerrien tamaina, aukerak eta baliabideak, horien kokapenaren –landa-eremua edo hiri-eremua– arabera eta dimentsio demografikoaren arabera.
Erantzunak ematen dituen ikuspegi baten beharra justifikatzen dute kontu horiek, udal esparruko kolektibo profesionalak eta, oro har, herritarrak babesteko xedez.
ZELAN ERAGITEN DU KORONABIRUSAK?
Koronabirusak gripearen birusen oso antzeko profila dauka alderdi askotan (transmisioa, gaixotze-heriotza). Erikortasuna duten adinekoak udaleko etxeko arreta-zerbitzuen edo kultur- eta gizarte-zerbitzuen erabiltzaileak dira askotan, eta haiek dute arriskurik handiena infektatzen badira. Hori dela eta, oso garrantzitsua da adinekoei babesa ematen dieten oinarrizko kolektiboak ere babestea.
UDALEKO ZEIN KOLEKTIBO PROFESIONAL HAR DAITEZKE ARRETA BEREZIKOTZAT?
Udaltzainak eta suhiltzaileak.
Udal titulartasuneko egoitzetako eta eguneko zerbitzuetako artapen-langileak.
(I. ERANSKINA)
Inoren laguntza behar duten pertsonentzako etxez etxeko arreta zerbitzuko (EEAZ) artapen-langileak. ( ERANSKINA)
Udaleko kirol instalazioetako langileak (begiraleak, etab.).
ARRETA BEREZIA BEHAR DUTEN KOLEKTIBOENTZAKO PRESTAKUNTZA-EKINTZA ESPEZIFIKOAK
Herritarrei azaldutako prebentzio-neurriak abian jarriko dira, baina arreta berezia jarriko da udalerrietan adierazitako kolektiboentzako prestakuntza-ekintza espezifikoetan, bereziki nabarmenduta derrigorrezko alderdi hauek:
Eskuak maiz garbitu.
Ahoa eta sudurra estali ukondoaz edo zapi batez, eztul edo doministiku egitean. Zapia berehala bota eta eskuak alkoholezko oinarria duen desinfektatzaile batekin edo uraz eta xaboiaz garbitu.
Adinekoengandik edo gaixotzeko arriskua duen jendearengandik metro bateko distantzia mantendu, artapenak gehiago hurbiltzea eskatzen duen kasuetan izan ezik.
Ez kontaktatu adinekoekin, profesionalek sukarra edo arnas-sintoma arinak (sukarra, eztula) baldin badituzte.
Begiak, sudurra eta ahoa ukitzea saihestu.
Era berean, jokabide horien barruan, eskuak egoki garbitzen irakasteko aukera baloratu (online eskuragarri Osakidetzaren bitartez) eta lantokietan gel hidroalkoholikoko ontziak eskura jarri, eskuak uraz eta xaboiaz garbitzea egokiagoa bada ere.
AHOLKU OROKORRAK
Sukarra edo arnas-sintoma arinak dituzten profesionalak ez dira lantokira joango, eta lan-osasuneko medikuarekin harremanetan jarriko dira. Laneko baja telefono bidez eskatu behar zaio Osakidetzari.
Ahal den neurrian eta Udal bakoitzaren irizpideen arabera, ekintza hauek baloratuko dira:
Parte-hartzaile kopuru handia duten ekitaldiak mugatu edo debekatu.
Laneko eta artapeneko jarduerak dimentsionatu, pertsonen arteko kontakturako espazioa handitzeko aukeraren arabera, eta, beharrezkoa bada, jarduerak bertan behera utzi.
Kontaktutzat jo daitekeen distantzia (bi metro baino gutxiagoko distantzia eta 15 minutuz gutxienez) kontuan hartuta, lantokiko jardunean baldintza hori betetzen saiatu.
Txandakako lanak berrantolatu eta sektorizatu, plantilla osoaren artean kontaktua egon ez dadin. Alderdi hori garrantzitsua da ordezkatzea zaila den sektoreetako langileen kasuan, adibidez, udaltzainen eta suhiltzaileen kasuan.
“Euskal udalerriek aktiboki hartu nahi dugu parte agenda europarrean, gure herri eta hiriak erreferente izan daitezen Europan”. EUDELen elkarteburu Gorka Urtaran Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) batzorde politikoko kide izendatu dute; kontinente osoko 41 herrialdetako toki eta eskualde mailako 175 agintarik osatzen dute batzordea.
Batzordeko kideak atzo arratsaldean berritu ziren, alkate jaun-andreek Frantziako Orléans hirian egin zuten batzarrean. Agintaldi berri honetan, CMREk lan egingo du Europako udalerri guztietan Garapen Jasangarrirako Helburuak aktibatzeko.
Demokrazioa eta Demografiako Europako komisario andreak eztabaida antolatu zuen batzarraren aurretik, Europaren erronkei eta EBren proiektuaren modernizazioari buruz tokiko gobernuek duten iritzia jasotzeko.
EUDEL, 2020ko urtarrilaren 24a. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran Europa mailako alkateen fororik garrantzitsuenen parte izango da aurrerantzean, EUDELen elkarteburu gisa. hau da, CMREren (Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseilua) zuzendaritza batzordearen kide. Organo betearazle hau Europa osoko 41 herrialdetako hiri eta eskualde-parlamentutako 175 kargu hautetsik osatzen dute. Xede nagusia da herritarrengandik hurbilen dauden gobernuen interesak defendatzea Batasuneko instituzioen aurrean (Kontseilua, Batzordea eta Parlamentua), eta, era berean, aktiboki parte hartzea Europaren estrategian eta politika komunitarioen diseinuan.
EUEKren bilera atzo arratsalderako deitu zuen Orléanseko Udalak, eta helburua izan zen 2020-2022 agintaldi berrirako kide betearazleak berritzea. Hurrengo bi urteetan, EUDELen elkarteburu Gorka Urtaranek, besteak beste, Europako Lisboa, Paris, Utrecht, Brusela, Kolonia, Bordele eta Innsbruck hiriburuetako alkateekin batera hartuko du parte aipatutako batzordeko lan-mahaietan. Italiako Emilia-Romagna eskualdeko presidente Stefano Bonaccini izango da berriro CMREren presidente.
Batzarraren aurretiko adierazpenetan, Gorka Urtaran elkarteburuak CMREren parte izateak dakarren aukera baloratu zuen: “Euskal udalak Europan gaude, agenda europarrean eragin nahi dugulako eta Batasunaren etorkizunaren estrategian aktiboki parte hartu nahi dugulako. EUDELek CMREan lan egingo du, gure herri eta hiriak erreferente izan daitezen Europan”.
Gorka Urtaran AUDIOA
Europaren etorkizunari buruzko eztabaida: tokiko irtenbideak erronka globalei.
Maila goreneko topaketa politiko honen harira, Europako Batzordeak eztabaida antolatu zuen aurretiaz batzarreko kideekin, Europan dituen erronka globalei buruz. Demokrazia eta Demografiarako Europako komisario Dubravka Šuicak deia egin zuen tokiko gobernuen ekintza zuzenerako, Europaren erronka globalei erantzuteko estrategian: klima-aldaketa, demografia, inklusioa, berdintasuna, digitalizazioa, gobernu ona, gardentasuna eta parte-hartzea, besteak beste.
Aldi berri honetan udalek izango dituzten lehentasunezko xedeen artean, aipatzekoak dira Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea garatzea, gazteekiko hurbiltasuna, eraldaketa digitala eta, bereziki, tokian-tokian, bultzada ematea Garapen Jasangarriaren Helburuei, “Europan erreferente izango diren herri eta hiri jasangarriak bilatzeko”.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 15a. Iñigo Urkullu Lehendakariak EUDELen Batzorde Eragilearen buru Gorka Urtarani egin dio harrera gaur goizean, Lehendakaritzaren egoitzan; izan ere, EUDELeko kideak irailaren 19an berritu ziren, Elgoibarreko Batzarrean.
Bileran, Batzorde Eragileak Lehendakariari jakinarazi dio konpromiso irmoa duela toki-erakundeak indartzen eta haien interesen alde egiten jarraitzeko, eta, horretarako, zehazki, lehentasunezko hiru ekintza-ardatz erabiliko dira aldi berri honetan.
Lehenik eta behin, EUDELen Elkarteburuak adierazi du prest dagoela gainerako erakundeekin lan egiteko, betiere, Lehendakariak Politika Orokorreko eztabaidan Legebiltzarrean definitu zituen herrialdearen erronka nagusiak betetzeko. Ildo horretan, Gorka Urtaranek adierazi du udalak pertsonengandik gertuen dauden espazioak direla, eta, horrenbestez, horietan emango zaie tokiko erantzuna erronka globalei —hain zuzen ere, klima-aldaketa, demografia, gizarte-inklusioa edo eraldaketa teknologikoa, besteak beste— .
Bigarrenik, erakunde-solaskide den aldetik duen funtzio nagusi gisa, EUDELek Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legea garatu dadin eta Lege horretan jasotako organoak ezarri daitezen bultzatuko du, “udalen udal-autonomia eta finantza-nahikotasuna finkatzeko”.
Udalen helburuak agintaldi berrian
Hirugarrenik, EUDELek askoren arteko estrategia koordinatua sustatuko du, udalen erronkei erantzuteko eta horiek aukera bihurtu ahal izateko. Elkarteburu berri izendatu ondoren Elgoibarren egin zuen esku-hartzean, Gorka Urtaranek iragarri zuen zein izango diren toki-erakundeen eta, hortaz, EUDELen hiru helburu garrantzitsuenak agintaldi honetan:
Udalen digitalizazio osoa, baita administrazioaren eta herritarren arteko harremanetan ere.
EUDELen bidez, udalerrien partaidetza osoa Euskadin eta Europan toki-ordezkaritza duten foro guztietan, eta batez ere sare aurreratu eta berritzaileenetan, europar proiektu komuna eraikitzeko.
Gazteen beharrei erantzuteko eta haiek politika publikoetan parte hartzeko konplizitate eta hurbiltasun handiagoa. “Udalok erakunde gazteenak izan behar dugu, euskal gazteriarentzako hurbilekoenak eta irekienak”, adierazi du Gorka Urtaranek.
Helburu horiei erantzuteko, eta 2030 Agendaren lehentasun nagusi gisa, EUDELek Garapen Jasangarriaren Helburuak (GJH) betetzeko prozesuan aurrera egiteko eta horiek tokiko mailan hedatzeko lan egingo du, “Europan erreferente izango diren herri eta hiri inklusiboak eta jasangarriak bilatzeko”.
Horrez gainera, eta bere jardueraren baitan, erakundeak udalen arteko lanerako sareak lantzen jarraituko du, esperientziak eta jardunbide onak partekatzeko xedez; gauza bera egingo du ordezkari politikariei eta udal-teknikariei laguntza emateko zerbitzuekin ere, eta arreta berezia jarriko die udal txikiei eta haien beharrizan zehatzei.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urriaren 11an. Ostegun honetan Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren urteko bigarren bilera egin da. Kontseiluan honakoek hartzen dute parte: Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta EUDELeko 3 kidek, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik kide banak hain zuzen ere.
Kontseiluko bilera amaitu ondoren prentsaurrekoan, Imanol Landak, EUDELen elkarteburua, datuak baikor hartu ditu, 2018ko ekitaldia ixtean dugun egoera ekonomiko-finantzieroa “aldeko agertoki baterantz” doala dirudielako. Hala ere, eta gainerako herri-erakundeek bezala, Imanol Landa elkarteburuak zera esan du: “zuhurtziaz jokatu behar dugu diru-bilketaren azken datuak jakin arte, ulalerriz udalerri eta lurralde bakoitzean”.
Euskal ogasunek aurten 14.706 milioi euro jasoko dituzte, hau da, errekor berria, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak aurreikusi zuena baino 315 milioi gehiago (%2,2). Kontseiluak 2019an 15.265 milioi euro jasoko direla aurreikusi du. Aurreikuspenak gainditu badira ere, Kontseilua osatzen duten herri-erakundeek zuhurtziaz jokatzeko esan dute, munduko ekonomian dauden “mehatxuak” direla eta.
Kopuru hauek gaur ezagutu ditugu, Gasteizen Herri Dirubideen Euskal Konseiluak egin duen bileran. Diru bilketaren datuak aztertzeko eta herritarrentzat dauden baliabide ekonomikoak erabakitzeko erkidegoan dugun erakunde gorena da Kontseilua.
EUDELen elkarteburua Imanol Landak adierazi du “udaletako bilketaren inpaktua zein den benetan ezagutzeko, Finantzen Lurralde Kontseiluak beharrezkoak direla“. Hurrengo egunetan Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian deituta daude, eta udal bakoitzaren banakako datuak xehetasun handiagoz aztertuko dituzte udal eta foru arduradunek, Udal Finantzaketarako Foru Funtsei (TEFF, Araban, UFFF, Gipuzkoan, eta Udalkutxa, Bizkaian) 2018ko ekitaldirako dagokienean, eta tokiko mailan egoera zehatzago baloratzeko aukera emango dute. 2018ko ekitaldiaren itxierako behin betiko datuak datorren urteko otsailean ezagutuko dira.
Hiru lurraldeetako eta tamaina ezberdinetako udalak
HDEKn, udalek erakunde maila ezberdinekin batera parte hartzen dute, Eusko Jaurlaritzarekin eta hiru Foru Aldundiekin, alegia. Euskadiko Toki Erakundeen Legearen ostean, udalek aukeratutako hiru ordezkari dituzte Lurralde Historiko bakoitzeko, eta askotariko populazio-tamainako udalerrietakoak. Zehazki, hiru dira EUDELeko ordezkariak:
–Imanol Landa,GETXOko alkatea (Bizkaia) eta EUDELen elkarteburua
– Josune Irabien, AMURRIOko alkatea (Araba)
– Eneko Maioz, OREXAko alkatea (Gipuzkoa)
HDEK-en hiru udal ordezkariak EUDELeko Batzorde Eragileen kideak dira (hamabost kidek osatzen dute EUDELeko organo eragile garrantzitsuena).