Eudel

Berriak

Azken orduko

Azken berriak

EUDELek eta IVAPek 2014ko Eudel-IVAP-Foru Aldundien Zeharkako Plana berriz hasiko dugu, teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.

Urtarriletik aurrera hasi da ikastaroan izena emateko epea.

Aurtengo Planaren barruan 97 ikastaro eta tailer egongo dira, horietariko 31 aurrez aurrekoak eta 66, berriz, on line. Prestakuntzaren barruan administrazioaren oinarrizko gaiak eta udal jardueraren funtsezko arloak daude: gizarte-zerbitzuak, hirigintza, ingurumena eta etxebizitza, barne-antolakuntza eta giza-baliabideak eta, guztien artean nabarmenduta, aurten ere, arlo ekonomikoa.

Prestakuntzako eskaintza hori osatzeko, udal administrazioari buruzko unean uneko gai interesgarriak jorratzeko asmoz, jardunaldi edo saio monografikoak egongo dira, Udal Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legearen jarraipen berezia eginda.

Tailer praktikoek berriro ere prestakuntzaren barruko zati handi bat hartzen dute, batik bat oinarrizko arloetan: kontratazioa, tramiteak sinplifikatzea, berrikuntza eta gardentasuna.

Berrikuntza, modernizazioa eta gardentasuna

Berrikuntza eta modernizazioari buruzko prestakuntza Tokiko Berrikuntza Agendekin (TBA) batera lantzen jarraituko dugu, esate baterako, prozedurak sinplifikatzea edo Kudeaketa Plan eta Aurrekontu gardenagoak prestatzea. Azken hauek EUDELen Gardentasun Sareko lanarekin ere sendotuko dira.

Teknologia berriak

Teknologia berrien arloan, sektore publikoaren Sareei buruzko ikastaro espezifikoa, 2.0, hodei digitala eta Gobernu Irekia egingo dira. Bien bitartean, urtarrilean Teknologia Berrien Batzordea berriro jarri da abian. Horren bidez, gainerako euskal herri-erakundeekiko lankidetzarako topagune egonkorra eta udalentzat onuragarriak izan daitezkeen ekimenak osatuko dira. Batzorde hau informazioaren iturri etengabea izango da teknologia berriei dagokienez eta udalek helarazi diezazkieketen kontsulta zein zalantza guztien arreta egingo du.

Informazio gehiago: http://www.eudel.net/prestakuntza

• Planaren edukiei buruzko informazio gehiago edukitzeko HAEE/IVAPekin edo EUDELen prestakuntza-arloarekin harremanetan jarri zaitezke:

HAEE/IVAP T. 944 031 600 prestakuntza@ivap.es
EUDEL Prestakuntza Saila Tel. 94 423 15 00 prestakuntza@eudel.net

Boletinean argitaratuta, abenduaren 31tik aurrera indarrean sartuko da

Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea

Gaur, 2013ko abenduaren 30ean, BOEn argitaratu da Udal Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea, pasaden abenduaren 19an Diputatuen Kongresuan onartutakoa. Boletin ofizialean argitaratuta, Legea 2013ko abenduaren 31tik, asteartetik indarrean sartuko da.

*Udal Administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasun abenduaren 27ko 27/2013 Legea.

PDF (BOE-A-2013-13756 – 44 orrialde – 669 KB)
Beste formatu batzuk

 

Zabalkunde jardunaldia: Legeari buruzko hasierako azalpena

Legea indarrean hasiko denez, EUDELek hurrengo ostiralerako, urtarrilaren 10erako, horren berri emateko jardunaldia antolatu du behin betiko testuaren edukiaren eta Euskadiko udal erakundeetan izango duen eraginaren hasierako azterketa egiteko. Jardunaldia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da eta gai horretan interesa duten politikari eta teknikari guztiak gonbidatuta daude.

  • Eguna eta ordua: Urtarrilaren 10a, ostirala. 9:30-13:30
  • Lekua: Bilboko Euskalduna Jauregia. A3 aretoa
  • Hartzaileak: EAEko toki- erakundeetako politikariak eta teknikariak
  • Izena emateko: EUDELen webgunearen bidez: www.eudel.net (webguneko inprimakiko eremu guztiak beteta).

Lekuak izena eman den ordena zorrotzaren arabera erreserbatuko dira. EUDELek jardunaldian lekua erreserbatu zaiola dioen egiaztapena bidaliko dio eskatzaile bakoitzari.

2013 eta 2014 bukaera bitartean burutuak


Honekin batera udal jabetzako ikastetxeei buruzko buletinaren lotura bidaltzen dizugu. Gaurko EHAAn agertu da, eta ikastetxe horietan egiteko diren obrak finantzatzeko deialdia iragartzen duen Agindua dago (Udalaguntza-2013).

Esteka EHAA: AGINDUA, 2013ko abenduaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko deialdia iragartzen da (Udalaguntza-2013).

Helburua: udal jabetzakoak diren eta hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko deialdia.

Entitate onuradunak: Euskal Autonomia Erkidegoko Udalak, udal jabetzakoak diren eta hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten eraikinetan obrak egiteko proposamenak aurkezten dituztenak.

Obrak: 2013ko urtarrilaren 2 eta 2014ko abuztuaren 31 bitartean hasi eta 2014ko abenduaren 31 baino lehenago bukatutakoak.

Zenbatekoa: diru-laguntzak Balorazio Batzordeak onartutako aurrekontuaren %60a estaliko du.

Eskaeren epea: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindua argitaratu osteko egunetik aurrera hilabete bat.

2014ko ikastaroetan izena emateko epea ireki da.

2014ko Zeharkako Prestakuntza Planaren barruan, EUDELek, HAEE/IVAPek eta Foru Aldundiek elkarrekin antolatuta, tokiko administrazioaren modernizazio eta berrikuntza helburu duen berariazko prestakuntza eskaintzen da.

Prestakuntzako eskaintza honen barruan, 8 ikastaro eta tailer daude eta HAEE/IVAPeko Bilbo eta Donostiako egoitzetan eskainiko dira datorren urtean zehar.

Hona hemen landuko diren gaietariko batzuk: prozedurei buruzko eskuliburuak, sinplifikazio administratiboa, zerbitzuen kostu efektiboaren kalkulua, kudeaketa-plan eta aurrekontu gardenak, gizarte-sareak eta 2.0 komunikazio-plana, herritarren atentzioa eta haiekiko komunikazioa, udalerriaren markari buruzko estrategia, besteak beste.

Metodologian, lehentasuna emango zaio kasu praktikoen analisiari eta taldeko dinamiken bitartez ikasleen parte-hartzeari.

Bai prozesuetan bai prozeduretan, bizkorragoa eta efikazagoa izateaz gain, herritarrekiko harremanetan gardenagoa eta hurbilagoa den udal antolakuntza bultzatzeko, berrikuntzari buruzko prestakuntza beharrezkoa da. Horregatik, udalek beraientzat interesgarritzat identifikatutako proiektuak abian jartzeko asmoz, 2014ko Prestakuntza Planak eduki hauei lehentasuna eskaintzen jarraitzen du.

Ikastaroetan izena ematea:

Ikastaroetan matrikulatzeko udaleko prestakuntzako koordinatzaileak eskabidea bidali behar du honako helbide honetara: prestakuntza@ivap.es

HAEE/IVAPek onartutako ikasleen zerrenda baieztatuko du.

Informazio gehiago edukitzeko: www.eudel.net

Testuingurua EUDELen eta Europako Kontseiluaren mintegi bat izan da, biek elkar hartuta baitiardute Euskadiko Udalen Kodeari buruzko proiektuan. Europar ordezkariak Bilbora joan dira lehenengo talde pilotuko 15 udalek aurreratu duten lanari segimendua egiteko.

Abenduak 10 eta 11, EUDELek laneko mintegia egin du 15 udaletako Alkateak, zinegotziak eta teknikari arduradunak batzartuta, Euskadiko udal hautetsien Jokabide Kodea ebaluatzeko adierazle-fitxa testatzeko asmoz.

Euskadiko udal politikaren Jokabide, Gobernu On eta Herri-erakundeen Kalitateari buruzko Kodea izeneko proiektu pilotua osatzen duten 15 udalak atzo eta gaur ere batzartuta egon dira lan-saio bitan, hautetsien jokabide etikoa ebaluatzeko aukera emango duten neurketarako adierazleen fitxaren azken ukituak emateko asmoz. Hori guzti hori udal bakoitzeko Etika politikoaren eta Gobernu Onaren etengabeko hobekuntzako plan espezifikoak diseinatzeko xedez egin da.

Euskadiko Udalen Elkarteak antolatu du egun pare batez luzatu den mintegi trinko hau eta, bertan, udalen talde pilotuko hogeita hamar arduradun politikok eta teknikarik parte hartu dute. EUDELeko Batzorde Eragilearen izenean, Ibone Bengoetxea lehendakaria eta Irungo Alkatea den Jose Antonio Santano Lehendakariordea egon dira, hiru lurralde historikoetako hainbat udaletako 10 alkaterekin batera.

Jokabide Kodea eta bere ebaluazioa euskal udaletan

Euskal hautetsien Jokabide Kodearekin batera ebaluaziorako adierazleak biltzen dituen fitxa bat dago. Azken honen bidez, besteak beste, hurrengo arloetan etikaren arabera burututako neurtzeko aukera egongo da:

  • Jokabidearen barneko zein kanpoko kontrolak eta hautetsien gaitasuna
  • Gardentasuna, komunikazioa eta prozedura administratiboak
  • Udalak sektore pribatuarekin dituen harremanak (esate baterako, ondasun eta zerbitzuez hornitzeko kontratu publikoak )

Tresna hau puntuatzeko plantilla bat da. Bertan jasotzen dira atalen arabera antolatutako adierazle kuantitatiboak. Adierazleak hautetsien jokabide etikoari zein udal erakunde osoaren Gobernu Onari buruzkoak dira. Horrek guzti horrek hiru helburu handi ditu: erreferente nazional propioaren kalkulua (Euskadiko udal guztien batez bestekoa); udal bakoitzaren praktika onak identifikatzea (erreferente horrekin alderatuta); eta udalen arteko lankidetza bakoitzaren hobekuntzarako planak diseinatzeko asmoz.

Hitzarmen honen helburua Udaletako profesionalen eta etorkinen arteko komunikazioa erraztea da. Sistema honi esker, herritar guztiek berdintasuna izango dute eskubideei dagokienez.

2013 urtean 30 udalek eta 8 mankomunitateek zerbitzua erabili dute eta bere erabilerak dituen abantailak ezagutzeko aukera izan dute.

2014 urteari begira, gaur egungo aurrekontuen aurreikuspenaren arabera, baldintza berberak mantenduko lirateke:

  • 51 hizkuntzatara itzultzea bermatuko du, bai eta interesa duten udalerri nahiz mankomunitate guztientzako telefono pack-ak mantentzea ere; era berean, minutuak biztanle kopuruaren arabera banatuko dira.
  • Minutuen guztizko kopurua solidarioa izango da; horrenbestez, urte bukaeran, udalerri edo mankomunitate batek ez baditu esleitutako minutuak kontsumitu, minutuok minutuen poltsa komun solidario batera pasatuko dira, gainerako udalerri zein mankomunitateen artean banatzeko.
  • Minutuen poltsa nahikoa izango ez balitz, hasieran esleitutako minutuen kontsumoa gainditu duten udalerri edota mankomunitateek bere gain hartu beharko dute gehiegizko gastua, eta zerbitzua ematen duen enpresari gehiegizko kontsumo hori ordaindu.

Interesa duten udalerri eta mankomunitate berriek abenduaren 20a baino lehen atxikimendu orria bidali behar dute hurrengo posta elektronikoaren bitartez: eudel@eudel.net.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua

Asteartea, 2013ko abenduak 10

Argitaratua Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko legearen testua, joan den azaroaren 28an Diputatuen Kongresuan onartua.

Gardentasun Legea berriki onartu dela eta, EUDELek eta IVAPek jardunaldi dibulgatiboa antolatu zuten abenduaren 2an. Bertan aztertu zen zein diren Legearen edukia eta irismena tokiko administrazioekiko. Badaezpada interesekoa duzuen, bidaltzen dizuegu Eudelen webgunerako esteka. Bertan duzue eskuragai jardunaldiari dagokion dokumentazioa: *Emilio Gichot Sevillako Unibertsitateko Zuzenbide Administratiboko katedradunaren ponentzia.

2012ko abenduko aparteko ordainsaria kendu zuen 20/2012 Errege Lege Dekretuari dagokionez, EUDELek zirkularra bidali zuen, jakinarazteko egoki irizten zioten udalek 2013ko lehenengo aparteko ordainsaria 2013ko urtarrilera aurreratzea ahalbidetuko zuten formulak egituratu zitzaketela. Interesa zuten udalen lana errazteko, EUDELek eredu bat bidali zuen zirkularrarekin batera, aipatutako aurreratzeak egiteko orientazio moduan. Udal askok egin zuten bat aukera honekin, bai urtarrilean zein uztailean, 2013ko bigarren aparteko ordainsariaren kargura.

Hori dela eta, Estatuko 2014ko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuak ezarritakoaren arabera 2014an aparteko ordainsari bi egongo direnez, EUDELen Batzorde Eragileak, 2013-10-17an egindako bileran, erabaki zuen, irizpide berberei jarraituz, bere garaian egoki iritzi zioten udalek Estatuko 2014ko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan jasotzen diren aparteko ordainsarietako lehena 2014ko urtarrilean ordaintzea erraztuko duten formula berberak egituratzea.

Interesgarria izango zaizulakoan, berriro bidaltzen dizugu EUDELek 2012ko azaroan bidali zuen proposamen teknikoa, aurtengo ekitaldira egokituta, interesa duten udalak 2014ko aparteko ordainsarietako lehena aurreratu dezaten; izan ere, ekitaldi honetan jarraitu beharreko tramitazioa aurrekoaren berbera da, behin datei dagokiena egokituta.