Koronabirusari –COVID19– dagokionez, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren UDAL ESPARRURAKO GOMENDIOAK EUDELek udalei bidali die.
* EELZri dagokioenez (II Eranskina): Koordinazio eta horniduraren atalari dagokionez, Osasun Sailak komunikatu du laster jakinaraziko duela Osakidetzako erreferentziazko profesionala.
Dokumentuak:
eranskina: Udal titulartasuneko egoitzetako eta eguneko zerbitzuetako artapen-langileentzako gomendioak.
eranskina: Inoren laguntza behar duten pertsonentzako etxez etxeko arreta zerbitzuko (EEAZ) artapen-langileentzako gomendioak.
Eskuak egoki garbitzeko prestakuntza (online eskuragarri, Osakidetzaren webgunean).
Eguneratutako kartelak:
Halaber, gogorarazten da koronabirusa prebenitzeko eta horretatik babesteko informazio eguneratua ematen duten kartel guztiak, modu orokorrean hedatu eta editatzeko sortutakoak, deskargatzeko moduan daudela Eusko Jaurlaritzaren webgunean (birusa geldirazteko indartze-neurriei buruzko informazioarekin): https://www.euskadi.eus/nuevo-coronavirus-covid-19/
| OSASUN SAILAK ETA OSAKIDETZAK UDAL ESPARRURAKO EMANDAKO GOMENDIOAK. COVID-19 |
Euskadin gertatu diren Koronabirus –COVID19– infekzio-kasuen ondorioz eta infekzio-kopuruak gora egingo duela aurreikusita, Osasun Sailak eta Osakidetzak gomendio hauek hedatu nahi ditu, udal esparruan abian jartzeko ekintzen proposamen modura.
| ZERGATIK DIRA BEHARREZKOAK GOMENDIO HAUEK? |
Udalerrien eta udal zerbitzuak artatzen dituzten pertsona eta profesionalen ekintza-espazioa hurbiltasunezko espaziotzat har daiteke, segurtasunari, gizarte-prestazioei, kulturari eta kirolari lotutako ekintzetan herritarrekiko duten hurbiltasunagatik. Ikuspuntu horretatik, alor horietan zerbitzua ematen duten profesionalek kutsadura-bektore izateko arriskua dute amankomunean, baita kutsatuak izateko arriskua ere bereziki. Ohar horietaz gain, kontuan izan behar ditugu udalerrien tamaina, aukerak eta baliabideak, horien kokapenaren –landa-eremua edo hiri-eremua– arabera eta dimentsio demografikoaren arabera.
Erantzunak ematen dituen ikuspegi baten beharra justifikatzen dute kontu horiek, udal esparruko kolektibo profesionalak eta, oro har, herritarrak babesteko xedez.
| ZELAN ERAGITEN DU KORONABIRUSAK? |
Koronabirusak gripearen birusen oso antzeko profila dauka alderdi askotan (transmisioa, gaixotze-heriotza). Erikortasuna duten adinekoak udaleko etxeko arreta-zerbitzuen edo kultur- eta gizarte-zerbitzuen erabiltzaileak dira askotan, eta haiek dute arriskurik handiena infektatzen badira. Hori dela eta, oso garrantzitsua da adinekoei babesa ematen dieten oinarrizko kolektiboak ere babestea.
| UDALEKO ZEIN KOLEKTIBO PROFESIONAL HAR DAITEZKE ARRETA BEREZIKOTZAT? |
- Udaltzainak eta suhiltzaileak.
- Udal titulartasuneko egoitzetako eta eguneko zerbitzuetako artapen-langileak.
(I. ERANSKINA)
- Inoren laguntza behar duten pertsonentzako etxez etxeko arreta zerbitzuko (EEAZ) artapen-langileak. ( ERANSKINA)
- Udaleko kirol instalazioetako langileak (begiraleak, etab.).
- Udaleko kultur instalazioetako langileak (liburutegikoak, kultur taldeetakoak, erretiratuen elkarteetakoak…).
| ARRETA BEREZIA BEHAR DUTEN KOLEKTIBOENTZAKO PRESTAKUNTZA-EKINTZA ESPEZIFIKOAK |
Herritarrei azaldutako prebentzio-neurriak abian jarriko dira, baina arreta berezia jarriko da udalerrietan adierazitako kolektiboentzako prestakuntza-ekintza espezifikoetan, bereziki nabarmenduta derrigorrezko alderdi hauek:
- Eskuak maiz garbitu.
- Ahoa eta sudurra estali ukondoaz edo zapi batez, eztul edo doministiku egitean. Zapia berehala bota eta eskuak alkoholezko oinarria duen desinfektatzaile batekin edo uraz eta xaboiaz garbitu.
- Adinekoengandik edo gaixotzeko arriskua duen jendearengandik metro bateko distantzia mantendu, artapenak gehiago hurbiltzea eskatzen duen kasuetan izan ezik.
- Ez kontaktatu adinekoekin, profesionalek sukarra edo arnas-sintoma arinak (sukarra, eztula) baldin badituzte.
- Begiak, sudurra eta ahoa ukitzea saihestu.
Era berean, jokabide horien barruan, eskuak egoki garbitzen irakasteko aukera baloratu (online eskuragarri Osakidetzaren bitartez) eta lantokietan gel hidroalkoholikoko ontziak eskura jarri, eskuak uraz eta xaboiaz garbitzea egokiagoa bada ere.
| AHOLKU OROKORRAK |
- Sukarra edo arnas-sintoma arinak dituzten profesionalak ez dira lantokira joango, eta lan-osasuneko medikuarekin harremanetan jarriko dira. Laneko baja telefono bidez eskatu behar zaio Osakidetzari.
Ahal den neurrian eta Udal bakoitzaren irizpideen arabera, ekintza hauek baloratuko dira:
- Parte-hartzaile kopuru handia duten ekitaldiak mugatu edo debekatu.
- Laneko eta artapeneko jarduerak dimentsionatu, pertsonen arteko kontakturako espazioa handitzeko aukeraren arabera, eta, beharrezkoa bada, jarduerak bertan behera utzi.
- Kontaktutzat jo daitekeen distantzia (bi metro baino gutxiagoko distantzia eta 15 minutuz gutxienez) kontuan hartuta, lantokiko jardunean baldintza hori betetzen saiatu.
- Txandakako lanak berrantolatu eta sektorizatu, plantilla osoaren artean kontaktua egon ez dadin. Alderdi hori garrantzitsua da ordezkatzea zaila den sektoreetako langileen kasuan, adibidez, udaltzainen eta suhiltzaileen kasuan.