Joan den martxoaren 28an, Gobernu Kontseiluak Enpleguaren eta Birgaitze Ekonomikoaren Esparru Programa 2017-2010 onartu zuen.
Enpleguaren eta Birgaitze Ekonomikoaren Esparru Programak bi helburu ditu:
- Langabezia %10etik behera murriztea.
- Hogei mila gazteri lan-aukera ematea.
Xede horrekin, Eusko Jaurlaritzak hausnarketa-fitxa bat diseinatu du, Enpleguaren Plan Estrategikoa 2017-2010 egiteko orduan udalen ikuspegia eta ekarpenak jasotzeko, honako alderdien inguruan:
- Mantendu, indartu edo hobetu beharreko egungo neurriak.
- Gaur egun desagerrarazi edo dagokion pisua murriztu beharreko neurriak.
- Ezarri beharreko neurri berriak.
Eudelen Batzorde Eragileak, 2017ko maiatzaren 11n egindako bileran, erabaki zuen jakinarazpen bat bidaltzea udal guztiei, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailburuordetzak proposatutako galdera-sortarekin batera, Enpleguaren Plan Estrategikoa 2017-2020 egiteko prozeduran haien ekarpenak jasotzeko.
Xede horrekin, aipatutako galdera-sorta bidaltzen dizuegu, eta ekarpenak maiatzaren 19a baino lehen (egun hori barne) bidaltzea eskatzen dizuegu. Enplegurako proposamen horiek alderdi operatiboen ingurukoak izan beharko dute:
EUDEL Garapenekin ere ari da lanean; hori horrela, hala badagokio, udalek Toki Garapenerako Agentzien bitartez bideratu ahal izango dituzte proposamenak.
EUDEL kontaktua: landaburu.jl@eudel.eus