Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Beldur Barik programaren barruan, udalei hainbat material banatu zaie jai giro eta eremuetan errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jarrerak bultzatzeko

*Kartel bat, hiritarrentzako pegatina bat eta ostalaritzako lokaletan, komertzioetan eta txosnetan erabiltzeko beste pegatina bat dira materialak

Jaietan ere Beldur Barik jarrera kanpaina, jaietan eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barik programaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDELek laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere.

Jaietan izaten diren eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da: herritarrena eta erakundeena, bereziki tokiko eremuko erakundeentzat, jaietako espazioetatik gertuen daudelako. Horregatik, eta jai-lekuetan eta egunetan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz, Beldur Barik programaren barruan zenbait material bidali zaizkie EAEko udalei haien bidez herritarrak gai horrekin sentikortzera eta inplikatzera zuzendutakoak. Materialak honakoak dira: Kartel bat, udalaren logoarekin pertsonalizatu daitekeena; pegatina bat, jai-guneetan banatzeko eta beste bat, playlist eta guzti, ostalaritzako lokaletan, komertzioetan eta txosnetan erabiltzeko. Honako helbide honetatik eskuratu daitezke material guztiak:

www.emakunde.euskadi.eus/sentsibilizazioa/-/informazioa/kanpainak/#jaietanbb

Udalei proposatutako kanpaina hau urrats txiki bat da, Beldur Barik Gunea ekimenaren barruan udaletan egindako esperientzia arrakastatsuetarako bide bihurtu daitekeena. Izan ere, aipatu gunean, lan‑prozesuak betetzen dira gazteekin, jai- eta aisialdi-giroetan izaten den biolentzia sexuala antzemateko, prebenitzeko eta hari aurre egiteko banakako zain taldeko erantzunak garatzeko.  Dagoeneko zenbait udalerrik urte osoan zehar lan egiten dute Beldur Barik Gunean. Iaz 39 udalerrik parte hartu zuten Beldur Barik Gunea ekimenean.

Kanpaina bultzatzen duten Erakundeen iritziz, jaietan ere islatu behar da berdintasunezko gizartearen aldeko lana, pertsona guztien eskubideak errespetatzen dituen gizartearen aldekoa. Ez alkohola, ez jaia bera, ez dira aitzaki emakumezkoen eta gizonezkoen eta neska eta mutilen arteko harremanak berdintasunezkoak ez izateko, emakumeak sexu-objektu gisa tratatzeko, edo zenbait tokitan segurtasun eza edo beldurra sentitzeko. Hortaz, jarrera aktiboa eskatzen dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra. Errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera.

 

 

 

Vitoria-Gazteizen, 2017ko ekainak 21, Lakua II Eusko Jaurlaritza

Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua” sortu da, Euskadiko hiru erakunde mailen topaleku eta lan foroa. Aurrerantzean, organo honek euskal erakundeei eragiten dieten arau, programa, proiektu, plan edo politika publikoak partekatuko ditu. 18 pertsonak osatuko dute organoa, Eusko Jaurlaritzako 6 pertsonak, foru-aldundietako 6 pertsonak eta euskal udalerrietako beste 6k.

  • Euskadiko Toki Erakundeen Legearen garapenean aurrera egiteko hurrengo urratsa izango da “Tokiko Gobernuen Batzorde” aitzindaria eratzea; alerta goiztiarreko organo gisa jardungo du, toki-autonomiaren defentsan

Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua” Euskadiko hiru erakunde mailen topaleku- eta lan-foro izateko sortu da, erakunde horiei eragiten dieten arau, programa, proiektu, plan edo politika publikoak elkarrekin aztertzeko. Organo hau presidentetza batek, hamazazpi kidek eta idazkaritza-lanetan jardungo duen pertsona batek osatuko dute. Eusko Jaurlaritzako sei ordezkari, bi ordezkari foru-aldundi bakoitzeko eta udalerrietako sei ordezkari. Gainera, hainbat tamainatako udalerrietako presentzia bermatzeko, udal-ordezkarien heren bat, gutxienez, 5.000 biztanletik beherako udalerrietako hautetsiak dira.

  • EUDEL:
  • GETXOko Alkate eta EUDELeko Presidentea, Imanol Landa
  • IRUNgo Alkate eta EUDELeko lehen Presidenteordea, José Antonio Santano
  • ERRENTERIAko Alkateorde eta EUDELeko bigarren Presidenteordea, Garazi López de Etxezarreta
  • MUNGIAko Alkatea, Ager Izagirre
  • ASPARRENgo Alkatea, Consuelo Auzmendi
  • BURGELUko Alkatea, Mª Natividad López de Munain
  • Eusko Jaurlaritza: 
  • Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko Sailburua, Josu Iñaki Erkoreka
  • Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailburua, Beatriz Artolazabal
  • Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako Sailburua, Iñaki Arriola
  • Ogasun eta Ekonomia Sailburua, Pedro Azpiazu
  • Hezkuntza Sailburua, Cristina Uriarte
  • Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua, Bingen Zupiria
  • Foru-aldundiak:

Arabako Foru Aldundia:

  • Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko Diputatua, Pilar García de Salazar
  • Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru Diputatua, José Luis Cimiano

Bizkaiko Foru Aldundia:

  • Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Diputatua, Ibone Bengoetxea
  • Ogasun eta Finantzen Diputatua, José María Iruarrizaga

Gipuzkoako Foru Aldundia:

 

Tokiko Politika Publikoen euskal kontseiluaren eraketa.

  • EUDELen elkarteburu Imanol Landaren ustez, Kontseilua eratu izana “albiste ona” eta “aurrerapauso esanguratsua” da, bai udalentzat bai erakunde-sistema oro har dinamizatzeko, “aukerak sortzeko tresna bat, borondateak bateratu eta adostasunak biderkatzeko, akordioak lortu eta proposamenak egiteko, helburu komuna lortzeko: herrialdea eraikitzea”.
  • Udalak beste erakunde batzuen ondoan jarri gara, udal eskumeneko politika publikoen ‘sukaldearen’ barruan” elkarteburuak azaldu du, udalen interesak aitortu eta neurtu daitezen, gobernuaren tokiko esparruari eragiten dieten politika publikoak diseinatu, sortu, betearazi eta ebaluatzeko prozesuetan.

  • EUDELen ordezkariak Kontseiluari ahalik eta etekin handiena ateratzera animatu ditu erakundeak, “organo bizia izan dadin, funtzionatzen duena eta ondo funtzionatzen duena, gainera”. Landak uste du ezinbestekoa dela organo horrek modu egonkorrean lan egitea bermatzeko beharrezko bitartekoak jartzea, “lantzean behin eta itxurak gordetzeko soilik bildu ez dadin”.
  • Kontseiluak toki, foru eta autonomia mailako ordezkaritza paritarioa dauka (18 kide guztira, Eusko Jaurlaritzako 6, foru aldundietako 6 eta Euskadiko udaletako 6 ordezkari: gizonezko 3 hautetsi eta emakumezko 3 hautetsi, hiru lurraldeetako udalerrietakoak eta tamaina guztietakoak).

Ekainaren 21a, Vitoria-Gasteiz. EUDELen elkarteburu Imanol Landa komunikabideen aurrean agertu da, Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua eratzeko lehen  bileraren aurretik, Euskadiko udalen balorazioa helarazteko, udalen interesak kontuan hartuta, tokiko politikak modu bateratuan diseinatzeko erakunde arteko lankidetza-organo berria abian jartzeari dagokionez.

EUDELen elkarteburuaren ustez, Kontseilua eratzea “albiste ona” eta “aurrerapauso esanguratsua” da; izan ere, Euskadiko udalei zeregin garrantzitsua esleitzen die EAEren erakunde-sistemaren harremanen eta funtzionamenduaren esparruan. Aldi berean, Imanol Landak zera nabarmendu du: Kontseilua “aukerak sortzeko tresna da”, zentzu bikoitzean; izan ere, horren baitan askotariko mailatako lankidetza gorpuzteaz gain, borondateak bateratu eta adostasunak biderkatzen laguntzen du, akordioak lortu eta proposamenak egiteko, helburu komuna lortzeko: herrialdea eraikitzea”.

EUDELen elkarteburuak Kontseilua udal eskumeneko politikak herrialde mailan egosten diren sukaldea dela esan du; bertan, udalak lehenengo mailako eragile politikoak izango dira, ordezkaritza paritarioarekin*, Eusko Jaurlaritzarekin eta foru aldundiekin batera.

Imanol Landak azpimarratu duenez, Kontseiluaren xede zehatza tokiko politika publikoak dira, eta azaldu du orain arte “erabaki garrantzitsuenak gobernuaren beste maila batzuetan hartu izan direla, eta eragin handia dutela udalen zereginean”.

Zentzu horretan, EUDELen elkarteburuak defendatu du garrantzitsua dela tokiko gobernuek hasieratik parte hartzea gainerako erakundeekin batera, udal eskumenei eragiten dieten politikak egiteko prozesuan: “udalak hurbiltasunerako funtsezko osagaia gara, politika, plan edo programa horiek udalerrietan modu arrakastatsuan aplikatu daitezen. Azken finean, tokiko politikak herritarrentzako erabilgarriak eta praktikoak izan daitezen lortu nahi dugu, pertsonen bizimoduan benetako onura ekar dezaten”.

EUDELen ordezkariak Kontseiluari ahalik eta etekin handiena ateratzera animatu ditu erakunde guztiak, “organo bizia izan dadin, funtzionatzen duena eta ondo funtzionatzen duena, gainera”. Horretarako, komenigarria dela organo horrek modu egonkorrean lan egitea bermatzeko beharrezko bitartekoak jartzea, “lantzean behin eta itxurak gordetzeko soilik bildu ez dadin”.

Benetako erronka, Legea garatzea

Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen barruan, sortzea aurreikusi den lehenengo organoa da Kontseilu hau, eta udalen aldarrikapen historikoetako bat da 2010eko martxotik; izan ere, data horretan egin eta Eusko Jaurlaritzari bidali zitzaion Euskadiko Udal Legerako Oinarrien Dokumentua (2010eko martxoa).

Horregatik, erakunde guztiek Legean aurreikusitako lehen organoa den Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseilua eratzeko agertutako inplikazioa eta esfortzua balioetsi nahi izan du EUDELen ordezkariak.

EUDELen elkarteburuak adierazi duenez, “benetako erronka orain hasiko da, Legea garatzeko prozesuarekin”, eta “lan handia dago oraindik egiteko”, eskumenen esparruan zein esparru ekonomiko-finantzarioan aurreikusitako mekanismo guztiak abian jartzeko, baita gainerako sektore-esparruei eragiten dietenak martxan jartzeko ere. Imanol Landak “prozesu konplexua, zaila eta neketsua” dela esan du, erakunde guztientzat aldaketa handiak dakartza-eta, “hala gure erakundeen ‘barne kulturan’ eta lan egiteko moduan, nola erakundeen artean erlazionatzeko moduan”, baina, aldi berean, “erronka liluragarria da Euskadiko udalentzat”.

Elkarteburuak baieztatu duenez, Toki Erakundeen Legea “estrategia- eta egitura-ardatza da EUDELentzat”, orain eta hurrengo urteetan. “Adi egongo gara, eta erakunde guztiek hartutako konpromisoak betetzen direla eta udalerrietan modu egokian aplikatzen direla zainduko dugu”.

Tokiko Gobernuen Batzordea

Imanol Landak Tokiko Gobernuen Batzordea ere aipatu du; aipatutako organoa Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluaren jarraian eratuko da. Batzorde horretan parte hartuta, araudi berriak euren eskumenen esparruan izandako eragina positiboa edo negatiboa izan den baloratu ahal izango dute udalek. EUDELen elkarteburuak azaldu duenez, “Batzorde honen funtzioak bere osaera zehazten du”; udaletako ordezkariek soilik (tokiko 12 hautetsi) eratutako organo horrek “alerta goiztiar” gisa funtzionatuko du, araudi-aurreproiektuetan udalen autonomia urratzea saihesteko.

Batzorde honen bitartez, araudiaren testuarekiko aldeko edo kontrako jarrera agertu ahal izango dugu udalek, tramitazioa hasten den unetik bertatik”, aurreratu du Imanol Landak. Azaldu duenez, organo honek “audientzia-eskubidea gainditzen du, eta analisia eta balorazioa egiteko funtzioak gaitzen ditu, eragin juridikoekin”.

*Udaletako ordezkariak Tokiko Politika Publikoen Euskal Kontseiluan,  Lehendakariak EUDELen proposamenez izendatutakoak, Euskadiko Toki Erakundeen apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 83.3 artikuluarekin bat etorriz:

  • GETXOko alkate eta EUDELen elkarteburua, Imanol Landa
  • IRUNgo alkate eta lehen elkarteburuordea, José Antonio Santano
  • ERRENTERIAko alkateorde eta bigarren elkarteburuordea, Garazi López de Etxezarreta
  • MUNGIAko alkatea, Ager Izagirre
  • ASPARRENgo alkatea, Consuelo Auzmendi
  • BURGELUko alkatea, Mª Natividad López de Munain

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak, 2017ko ekainaren 20ko saioan, Foru Dekretu Arauemailea onetsi du. Haren bitartez, 8/1989 Foru Araua aldatzen da, ekainaren 30ekoa, Hiri-Lurren Balioaren Gehikuntzari buruzkoa.

Era horretan, kontuan hartu gabe Bizkaiko Lurralde Historikoan ez dela zergaren araubideari buruzko konstituzio-kontrakotasun adierazpenik egon, ziurtasun juridikoa handiago izan dadin, egokitu egiten da Hiri-Lurren Balio Gehikuntzaren Zergari buruzko araudia Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziara. Egokitzapen hori berriki burutu dute Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek. Azken lurraldeotan bai, bertan Auzitegi gorenaren adierazpena gertatu da.

Zergari buruzko arauak aldatu izanaren ondorioz, ez dira zergapetuko lurren gehikuntza agerian jartzen ez duten eragiketen ekonomia-ahalmeneko egoera ez-adierazgarriak.

Foru Dekretu Arauemailea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik egongo da indarrean. Argitaratzea datozen egunetarako aurreikusten da.

EUDELek gogor gaitzesten du goizaldean Londresen buruturiko azken eraso terrorista, non furgoneta batek hiriburuaren iparraldeko mezkita batetik irteten ari ziren pertsonak zapaldu eta gutxienez lagun bat eta hainbat zauritu gertatu diren.

Euskadiko Udalen Elkarteak erabateko irmotasunez gaitzesten du indarkeria terroristaren basakeria. Era berean, dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

Euskadiko Udaletatik besarkada solidario bat eta hurbiltasun sentimendurik zintzoena bidali nahi diegu Londresko hiriari eta britainiar herritarrei, une latz hauetan.

Bilbon, 2017ko ekainaren 19a.

Arkauteko Zuzendaritza Kontseiluak, gaur goizean onartu du Euskadiko Udaltzaingoaren lehenengo hautaketa-prozesu bateraturako kudeaketa-agindurako hitzarmena, eta nahi duten udalak atxiki ahal izango dira.

  • Ekimenaren helburua da udaltzaingoetako agenteen hautaketa eta prestakuntza sinplifikatu eta bateratzea eta kidegoei egonkortasuna ematea
  • Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege berria uztailean onartuko dela aurreikusten da, eta horrek ahalbidetuko du Euskadiko udal gehiago sartzea prozesu honetan.
  • Eskaerak jaso direnez, prozesua abian jartzeko epeak apur bat atzeratu egingo dira ahalik eta gehienak sartu ahal izan daitezen.

Bileran bertan berretsi dira, borondatez eta udal-autonomia erabat errespetatuz, hitzarmena sinatuko duten udaletako udaltzaingoetan hutsik dauden postuak betetzeko oinarri espezifikoak. Orain arte Euskadiko bederatzi udalek agertu dute udaltzainak hautatu eta prestatzeko eta kidegoei egonkortasuna emateko formula honen aldeko interesa.

Ekimena Segurtasun Sailak jarri du, EUDEL-arekin batera, abian udalek eskatuta eta udaltzaingoetako agenteak hautatu eta prestatzeko taldean planteatu ondoren, eta helburu du agenteen hautaketa sinplifikatu eta bateratzea, hautaketa-profil bera aplikatuz eta gainkostu-arazoak saihestuz, efizientzia administratibo hobea lortze aldera.

Hainbat faktore izan dira erabakigarriak Segurtasun Sailak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren eta Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzaren bitartez, kudeaketa-agindurako hitzarmen bat egiteko: udalek dituzten zailtasunak udaltzaingoko oinarrizko mailako agenteen sailkapena osatzeko hautaketa-prozesuak egiteko eta prozesua ikuspegi materialetik kudeatzeko; deialdia egiten duen erakundeari eragiten zaion gastua; eta era horretako prozesuak gauzatzeko langile espezializaturik ez izatea.

Kudeaketa-agindua

Formula juridiko honi esker udalek, euren langileak hautatzeko eta deialdia onartu eta argitaratzeko eskumena duten bakarrak izanik, Akademiari agintzen diote hautaketa-prozesu bateratu bat egitea aurrez adostutako oinarri batzuei jarraituz.  Aldez aurretik, udalek Enplegu Eskaintza Publiko bat onartu eta argitaratu behar dute, eta bertan zehaztuko dute zenbat plaza eskaintzen dituzten.

Abantailak

Hautaketa-profil bera aplikatzea, hautaketa-prozesuen ezaugarriak bateratzea, aldi berean hautaketa-prozesu batean baino gehiagotan parte hartzen duten izangaien ihesak eragiten dituen gainkostu-arazoak konpontzea, hautaketa-prozesuetan plazak hutsik ez geratzea lehen adierazitakoarengatik eta prozesuen kostua murriztea, horiexek dira gaur Zuzendaritza Kontseiluak onartu duen kudeaketa-aginduan jasotzen diren abantailetako batzuk.

Bai aginduan bertan bai oinarrietan, hitzarmenari atxikitzen zaizkion udalek izangaiei eskatu nahi dizkieten baldintzak erabaki ahal izango dituzte, besteak beste, hizkuntza eskakizuna eta gidabaimen-motak.

Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa librea izango da, eta bertan egingo dira test erako proba bat, gaitasunak ebaluatzeko test psikotekniko bat eta nortasuna ebaluatzeko beste bat. Era berean, proba fisikoak eta elkarrizketa pertsonala ere egingo dira. Lehiaketa-fasean Udaltzaingoan egindako zerbitzuak baloratuko dira.

Euskararen ezagutza merezimendu gisa baloratuko da izangaiek bete nahi duten plazan eskatutako hizkuntza eskakizuna baino euskara maila handiagoa egiaztatzen duten pertsonen kasuan.

Ondoren, hautatutako pertsonak praktiketako funtzionario izendatuko dira eta prestakuntza-ikastaro bat egingo dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian, gehienez ere 30 hilabetekoa.

Kronograma

Estatuko Aurrekontu Orokorren Lege berria uztailean onartuko dela aurreikusten da, eta horrek ahalbidetuko du Euskadiko udal gehiago sartzea prozesu honetan.

Eskaerak jaso direnez, prozesua abian jartzeko epeak apur bat atzeratu egingo dira ahalik eta gehienak sartu ahal izan daitezen.

Horretarako, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da irailaren hasieran, eta une horretan zabalduko da eskaerak aurkezteko epea. Aurreikusten da hautaprobak azaroan egitea eta prestakuntza-ikastaroa, berriz, 2018ko urtarrilean.