Herri-erakunde, Segurtasun eta Justiziako Legebiltzarreko Batzordearen aurrean Legebiltzarrean tramitatzeko prozesuan legebiltzarreko taldeek eskatutako (14) agerraldiak burutu dira. Ondoren, legebiltzarreko taldeek emendakinak aurkezteko epea hasi da (2015/02/13). Araudiari jarraiki, epe hori 15 egunekoa da. Emendakinak haien izaeraren arabera onartuko dira (emendakin osoak izanez gero edo kreditua handitzea eskatzen badute), Legebiltzarreko Osoko Bilkuran eztabaidatu baino lehen.
- 2015eko otsailak 13. Udal legearen proiekturako emendakinak egiteko epea Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
EUDELeko agerraldiak
- 2015eko otsailak 10. EUDELeko Lehenengo Lehendakariordearen agerraldia, Batzordeak eskatuta, Euskal Sozialistak taldeak egindako eskaerari erantzunez, Euskadiko udal legearen proiektuaren berri eman dezan.
- 2015eko otsailak 11. EUDELeko Lehendakariaren agerraldia, Batzordeak eskatuta, Euskadiko Popularrak taldeak egindako eskaerari erantzunez, Euskadiko udal legearen proiektuaren berri eman dezan.