Gaur martxoaren 28an ‘GIHen Aurrerapena Euskadiko Udalerrietan’ jardunaldia egin da Gasteizeko Goiuri jauregian. -Garapen Iraunkorrerako Espainiako Sareak (REDS) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) elkarlanean antolatutako jardunaldi honetan -Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiarekin, Gasteizko Udalarekin eta Ecoembesekin lankidetzan.
Legazpiko alkate Koldobike Olabidek ekitaldiaren itxieran parte hartu du, Euskadiko Udalen Elkartearen izenean. EUDELen Batzorde Eragileko eta 2030 Agendarako Lidergo Batzordeko kide denez, alkateak euskal udalen ekarpena aurkeztuko du, tokiko mailan Garapen Iraunkorreko Helburuak ezartzeari dagokionez.
Bere hitzaldian, Koldobike Olabidek azpimarratu du udalen funtsezko parte-hartzea: “Helburu globalak ekintza gisa eta lankidetza gisa planteatu behar ditugu. GJHak ezin dira izan bakarrik intsignia bat hegalean; inpaktuetan islatu behar dira; aurrerapenetan eta gizartearentzako onuretan”.
EUDELeko ordezkariak azpimarratu duenez, “2030 Agendaren erdigunean gaude tokiko komunitateak eta bertako pertsonak. Hortaz, udalerriok funtsezko zeregina dugu, behetik gora, jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa eraikitzeko”.
Gainera, 2030 Agendaren ikuskera hori osatzen da ekintzaren ikuspegitik, herrietako eta hirietako agendak “lokalizatzeko” erronkarekin. “Udal bakoitzeko Tokiko Agendak Agenda globalaren printzipioekin eta helburuekin bat etortzea lortu nahi da, soluzioetan sendoagoak eta eraginkorragoak izateko”, azaldu du alkateak.
EUDEL ari da zuzentzen berdintasunean, ingurumen-iraunkortasunean, enplegu eta tokiko garapenean, garapenerako kooperazioan, jarduera fisikoan edota gobernantza onean erreferente diren Euskadiko udalerrien sareen lan koordinatua. Udalerrien arteko lankidetza horren emaitza izan da tokiko bultzadako 15 proiektu hautatzea Euskadiko 2030 agendan sartzeko, Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien proiektu enblematikoekin batera.
Jardunaldiaren BIDEOA:
https://www.youtube.com/watch?v=BjZ9Kjv4vgg