Joan den otsailaren 26an sartu zen indarrean 4/2012 Errege Lege Dekretua (BOE, otsailak 25), lanen, horniduren edo zerbitzuen kontratazioaren ondorioz toki erakundeek beren hornitzaileekin ordaintzeke dituzten obligazioak kitatzeko bidea emango duten beharrezko baldintzak bideratzeko xedearekin.
Errege Dekretuan, besteak beste, toki erakundeek eman beharreko informazio betebeharrak ezarriko dira, bai eta betebehar horiek ez betetzeak izango dituen ondorioak ere. Errege Lege Dekretutik beretik ondorioztatzen zen ezin zitekeela zuzenean aplikatu Euskadiko udaletan; izan ere, Errege Lege Dekretuan ezarritako prozedura Foru Aldundiek Euskadiko udalen gainean gauzatzen duten finantza-babeserako sistemaren aurka zegoen, baina ez zen berariaz aipatzen aplikagarria zen ala ez gure udalentzat.
Joan den martxoaren 10ean, hornitzaileei egin beharreko ordainketen finantziaziorako Funtsa sortzen duen martxoaren 9ko 7/2012 Errege Lege Dekretua argitaratu zen BOEn; Dekretu horren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera, 4/2012 Errege Lege Dekretua ez da aplikagarria Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeetan.