Eudel

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, pasa den uztailaren 15ean egindako bileran, Erein, Leader eta Itsaspen programak onartu zituela,  helburua  lehen sektorea modernizatu eta bertako bizi kalitatea hobetzea izanik.  Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da datorren abuztuaren 22an, eta egun horretatik aurrera interesdunek hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.

Eskabide orria zein gainerako informazioa www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean daude eskuragai.

Laburpen moduan, hona hemen laguntza programa bakoitzaren helburua:

A)   EREIN programa:

Programarako 6,6 miloi euro daude, eta horrekin landa guneetan sustapen eta garapen jarduerak eta inbertsioak  finantzatuko dira. Zehazki,  honako  hauekin  lotura duten  jarduerak  bultzatuko  dira: landa guneetako ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak sortu eta hobetzearekin, zerbitzu horiek  berritu  eta  garatzearekin, landa  inguruneetako ondarea babestu eta hobetzearekin, enpresak sortu,  handitu eta modernizatzearekin (baita enpresen laguntzarako azpiegiturak ere), enpleguarekin eta etxebizitzekin.

B)  LEADER programa:

Programarako 4 milioi euro baino pixka bat gehiago daude.

Laguntza horiekin asmoa da garapen sozioekonomikoa bultzatzea, landa guneetako biztanleriari eusten laguntzeko, gune  horietako  enplegu  aukerak  sustatuta eta  bertako  biztanleen  bizi kalitatea hobetuko duten  ekipamenduak  eta zerbitzuak areagotuta.

C)  ITSASPEN:

Programarako 2.300.000 euro daude. Laguntza programa honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneen sustapena eta garapena bultzatzea, bertan bizi direnen bizi kalitatea eta oinarrizko zerbitzuak hobetuta eta kostaldeko herriak biziberritzen eta berritzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzen eta garatzen lagunduta