Irekia 14/11/11. Jaurlaritzak nahi du Euskadiko Udal Legearen proiektua 2015eko udal- eta foru-hauteskundeen aurretik onartuta egotea; horregatik, gaurtik aurrera igorriko da Euskadiko Ganberara, Legebiltzarreko taldeek eztabaidatu eta onar dezaten.
www.eudel.net/destacados/leymunicipal/eu/
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Udal Legearen Proiektua; Euskadi barneko erakunde-sistema itxi ahal izango da horri esker, Gernikako Estatutua onartu eta 35 urtera. Testu horrek Tokiko Gobernuaren berezko eredua diseinatzen du, Tokiko Autonomiaren Europako Gutunaren ildotik.
Udal Legearen Proiektua testu integrala da, udal-autonomiaren funtsezko bi alderdi egituratzen baititu: eskumenak eta horien finantzaketa. Hala, udal-erakundeek gauzatutako eskumenen eta zerbitzuen zerrenda zehatza ematen du testuak eta, aldi berean, toki-erakundeen finantza-jasangarritasunaren berezko eredua ere sortzen du, udalek horrelakoak behar bezala erabil ditzaketela bermatuta.