Eudel

Bilbo, 2020ko maiatzaren 7a. Gaur, osteguna, Euskadiko udalak populazio-tamainaren arabera dagozkien maskara-sortak jasotzen amaituko dira. EAEko 252 udalerrietan doan banatzeko 300.000 babesgarri emango ditu EUDELek guztira.

Aste honetako banaketarekin, EUDELek dohaintzan emandako maskarak ordezkatzeko udalekin duen konpromisoa beteko du, eta sorta berri bat banatuko die osorik, udalerrietan ahalik eta lasterren banatu ahal izateko, haien lehentasunen arabera.

Gorka Urtaran elkarteburuak nabarmendu du maskara sorta handi honen bidez udalek babes-ekipoen hornidura indartu ahal izango dutela, konfinamendua arintzeko neurriekin batera: “EUDELen maskarak udalerrietara iritsiko dira gehien behar direnean; normaltasunera apurka itzultzean, beharrezkoa da maskarak erabiltzea garraioan, lantokietan, merkatuetako eta komertzio- eta ostalaritza-establezimenduetako sarbideetan… “. Gorka Urtaranek azaldu du EUDELek lagundu nahi duela udal guztiek, txikienek bereziki, babesgarriak izan ditzaten; eta aldi berean, instituzio hurbilenak izanik, egiten duten lan garrantzitsuaren alde agertu, herritarrek birusari eusteko higiene- eta osasun-neurri egokiak jarraitzeko.

Banaketa zehatz-mehatz, populazio-tamainaren arabera

Populazioaren tamainaren araberako banaketa-irizpideari eutsi zaio EAEko udalei maskara-sortak banatzeko. Hortaz, Arabako udalek 43.750 maskara jasoko dituzte guztira; Bizkaian 145.000 banatuko dira, eta Gipuzkoan 107.000.

Gainera, Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzarekiko lankidetza-esparruan, EUDELek bere materialaren banaketa baliatuko du aldi berean gobernu zentralaren 52.400 maskarako sorta banatzeko; azken hori Bizkaiko 20.000 biztanle baino gutxiagoko 101 udalerriei zuzenduta dago berariaz.

*Eranskina “EUDELen maskarak”: lurralde historiko eta populazio-tamainaren arabera zehaztuta.

ARABA (51 udalerri):

43.750 maskara

 

< 2.500 10.750
2.501 eta 5.000 artean 2.800
5.001 eta 10.000 artean 1.200
10.001 eta 20.000 artean 4.000
20.001 eta 50.000 artean  ————
50.001 eta 100.000 artean  ————-
100.001 eta 200.000 artean  ————
> 200.000 25.000

 

BIZKAIA (112 udalerri):

145.000 maskara

 

< 2.500 15.500
2.501 eta 5.000 artean 11.900
5.001 eta 10.000 artean 15.600
10.001 eta 20.000 artean 18.000
20.001 eta 50.000 artean 32.000
50.001 eta100.000 artean 10.000
100.001 eta 200.000 artean 17.000
> 200.000 25.000

 

GIPUZKOA (89 udalerri):

107.000 maskara

< 2.500 12.250
2.501 eta 5.000 artean 4.200
5.001 eta 10.000 artean 15.600
10.001 eta 20.000 artean 28.000
20.001 eta 50.000 artean 20.000
50.001 eta 100.000 artean 10.000
100.001 eta 200.000 artean 17.000
> 200.000  ————