Gomendio-dokumentu hau antolaketa-neurri orokor, higieniko eta teknikoen bilduma gisa ulertzen da, eta adinekoen zentro bakoitzaren berezitasunetara egokitu beharko dira.
Langile guztien erantzukizuna da ezarritako babes-neurriak zorrotz betetzen laguntzea, COVID-19 gaitzaren zabalpena kontrolatu eta murrizteko.
COVID-19 pandemiaren bilakaerak sortutako egoeraren ondorioz, herritarren osasuna babesteko ezohiko neurriak hartu behar izan dira; besteak beste, Euskadiko adinekoen zentroetan jarduera etetea.
Aldi hori igaro eta gero, egoera epidemiologikoaren ondorioz, martxan jarri da deseskalada, normaltasun berrira itzultzeko, oinarritzat hartuta hala araudia nola Eusko Jaurlaritzako Bizi Berri Plana. Izan ere, helburua da apurka-apurka kentzea neurri bereziak, mugikortasuna eta kontaktu soziala murrizteko jarriak.
2020ko ekainaren 19an, Osasun sailburuaren agindua argitaratu zen, zeinak jasotzen baitzuen zer prebentzio neurri hartu behar ziren COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko, normaltasun berrirako trantsiziorako planaren III. fasea gainditu eta gero.
JEITSI GOMEDIOEN DOKUMENTUA (PDF)
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak egindako dokumentua
XEDEA
Adinekoentzako zentroetara itzultzean COVID19 gaitzaren transmisioa minimizatzeko eta kontrolatzeko prebentzio-neurri orokorrak ezartzea.
ERANTZUKIZUNAK
Inplikatutako pertsona guztien ardura da, bai erabiltzaileena, bai langileena, bai zentrora joaten direnena, COVID-19 gaitzaren transmisioa kontrolatu eta murriztera bideratutako prebentzio-neurriak betetzen laguntzea.
SEGURTASUN- ETA HIGIENE-NEURRIAK
Adinekoentzako zentroetan, COVID19 gaitza kutsatzea prebenitzeko, arnas-tanten bidezko transmisio zuzenean jardun behar da, eta azalera kutsatuen bidezko kontaktuko zeharkako transmisioan.
Badira hainbat ekintza, batuta, oso murriz dezaketenak SARS-CoV-2 gaitza transmititzea, eta bost ildotan batu daitezke:
- 1,5 metroko segurtasun-distantzia mantentzea pertsonen artean. Oinarrizko neurria da, infekzioa transmititzen duten arnas-tanten eremutik kanpo egoteko. Tanta horiek hitz egitean edo doministiku edo eztul egitean sortzen dira.
- Maskarak erabiltzea eta arnas-higienea. Arnas higienekoari eusteko eta infekzioa zabal ez dadin, maskarak erabili behar dira jendea hurbil dagoenean eta ezin zaionean 1,5 metroko segurtasun-tarteari eutsi pertsonen artean. Maskararik ez badaukagu doministiku edo eztul egitean, garrantzitsua da erabili eta botatzeko musuzapiak erabiltzea, ahoa eta sudurra estaltzeko; bestela, ukondoa tolestuta jarri behar da horretarako.
- Esku-higienea. Neurri garrantzitsua da, eskuek gainazaletatik transmiti dezaketelako birusa. Uraz eta xaboiaz garbitu daitezke, edota disoluzio hidroalkoholikoekin.
- Garbitzea, desinfektatzea eta aireztatzea. Sarritan garbitu eta desinfektatu behar dira pertsonekin kontaktuan dauden azalerak. Aldian-aldian eta egokiro aireztatzea ere garrantzitsua da espazio itxietan kutsatzeko arriskua gutxitzeko.
- Kontaktu-kopurua murriztea. Mugatu egin behar da talde-jardueretan parte hartzen duten pertsonen kopurua. Ahal dela, jarduerak talde txikiagoetan egin behar dira, talde egonkorrak osatuz eta distantziei eutsiz pertsonen artean.
ANTOLAMENDU-NEURRIAK
Sarrerak kudeatzea. Jendea sartu eta irteten denean, ahal dela, ez da aglomeraziorik sortu behar, eta segurtasun-tarteei eutsi behar zaie. Pertsonen arteko harremanak murrizteko alternatibak aztertu behar dira, adibidez, zentrora aurrez ezarritako orduetan joatea.
Espazioak okupatzeko maiztasunak eta txandak (areto komunak). Espazio batean pertsonen arteko 1,5 metroko distantziari eustea ezinezkoa denean, ordutegietan eta okupazio-denboretan (iraunkortasuna) aldaketak ezarriko dira, eta espazio horien erabilera ahal den neurrian mailakatzen saiatuko da.
Talde txikiak eta egonkorrak. Ahal den neurrian, jarduerak talde txiki eta egonkorretan egin daitezen saiatu behar da. Taldeak zenbat eta txikiagoak izan, orduan eta txikiagoa izango da transmisio-probabilitatea, eta kontaktuen miaketa eraginkorragoa izango da. Talde bakoitzak egunean zehar instalazioaren eremu bera erabiltzeko ahalegina egingo da.
Espazio komunetako altzariak egokitzea. Altzari finkoak jarrita bermatuko da segurtasun-tarteei eustea. Espazio komunetatik kendu beharko dira beharrezkoak ez diren altzariak.
Saihestea objektuak partekatzea. Ahal den neurrian, objektuak (kartak, tresnak, teklatuak) partekatzea mugatu eta ez partekatu talde desberdinetan. Maiz garbitu eta desinfektatuko dira, betiere talde desberdinek erabili aurretik. Beharrezkoak ez diren objektuak eta garbitzeko zailak diren itemak ezabatzea.
Maskarak erabiltzea. Zentroko erabiltzaile eta langile guztiek erabili beharko dituzte maskarak.
GARBIKETA- ETA DESINFEKZIO-NEURRI PREBENTIBOAK
Esku-higienea erraztea Bermatu behar da ura eta xaboia dagoela komunetan, bai langileentzat, bai erabiltzaileentzat. Eskuak lehortzeko, berriz, airea edo papera erabili behar dira, eta, ahal dela, zakarrontziek tapa eta pedala izan behar dute. Soluzio hidroalkoholikoak emango dira hainbat lekutan.
Garbiketa- eta desinfekzio-lanak areagotzea. Programa bat egin behar da garbiketa-lanak areagotzeko. Behin eta berriro desinfektatu behar dira objektuak eta azalerak, baldin eta sarritan badaude pertsonen eskuetan.
Honako hauek hartu beharko dira kontuan: AGINDUA, 2020ko apirilaren 2koa, Osasuneko sailburuarena, gainazalak garbitzeko eta desinfektatzeko neurriak eta bestelako higiene-neurriak hartzen dituena SARS-CoV-2 (Covid-19) birusak eragindako pandemia dela eta; eta haren jarraibide teknikoak. https://cutt.us/RozMO
Bermatuko da behar besteko maiztasunaz garbitu eta desinfektatzen direla gehien ukitzen diren gainazalak (etengailuak, eskumuturrak, eskudelak …).
Aireztatzea. Lokalen aireztapen naturala eta mekanikoa areagotu beharko da, barruan airea berritu ahal izateko. Ahal den neurrian, kanpoko airearekin lan egingo da, birzirkulazioa minimizatuz eta barneko aire-korronteak saihestuz.
Arropa garbitzea.
Ahal den guztietan, langileen arropa 60º-ko tenperaturan garbituko da egunero.
INFORMAZIO- ETA PRESTAKUNTZA-NEURRIAK
Funtsezkoa da langileek eta erabiltzaileek zentroan ezarritako prebentzio-arauak eta -jarduerak ezagutzea.
COVID-19 GAITZAREKIN SINTOMA BATERAGARRIAK DITUEN PERTSONA BATEN AURREAN BETE BEHARREKO JARRAIBIDEAK
COVID-19rekin bateragarriak diren sintomak dituzten pertsonek (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna …) autoisolamendua egin behar dute etxean, eta telefonoz eta atzerapenik gabe jarri behar dute harremanetan osasun-zentroarekin.
Talde egonkorrak dituzten zentroetan, COVID 19rako kontingentzia-planak izango dira, egoiliarren, langileen eta euren kontaktuen artean egon daitezkeen kutsatze-kasuak garaiz identifikatzeko, eta, hala badagokio, kasuan kasuko osasun-zerbitzuaren egiturarekin koordinatzeko prozedurak aktibatuko dira.
Erabiltzaileren batek gaixotasunaren sintomak izan ditzakeela susmatuz gero (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna…), etxera joan behar duzu, ahal izanez gero, edo familiari deitu behar dio bila joan daitezen. Bitartean, gainerako taldearengandik bereizita egongo da, aireztatzeko eta sortutako materiala eta hondakinak biltzeko baldintza egokiak dituen gela batean. Erabiltzaileak eta harekin kontaktuan dagoenak maskara kirurgikoa erabiliko dute