Honekin batera bidaltzen da Gorka Urtaranek, EUDELeko elkarteburuak, sinatutako ADIERAZPENA (dokumentua ingelesez), Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluko (CEMR) Zuzendaritza Batzordeko kide den aldetik.
Adierazpen hori #StandWithUkraine kanpainan dago kokatuta. Ekintza hori Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluak (CEMR) bultzatu du, Ukrainaren aurkako azken erasoak gaitzesteko eta Europa osoko tokiko eta eskualdeko gobernuetatik elkartasuna helarazteko bere udalerriei.
CEMR-ren ekimenak:
- Hautetsiek Adierazpenari atxikitzea, esteka honen bidez: Adierazpenaren sinadura
- Eraikin publikoak argiztatzea Ukrainako banderaren koloreekin (urdina eta horia) edo eraikin horietan bandera altxatzea.