Azken udal agintaldi honetan zehar, bostehun pertsona baino gehiagok parte hartu dute Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegian, hots, EUDELek eta IVAPek elkarlanean eskaintzen duten prestakuntza barnean, ekimen finkatuenean.
Prestakuntza-programa hau 2006. urtetik egiten da, eta helburua da euskal toki-erakundeetako langile juridikoei beren eginkizunak kalitate profesional handiagoz garatzeko beharrezko tresnak ematea.
Edizio honek 5 saio izango ditu eta hauek izango dira gaiak: Enplegu Publikoa, Administrazio Elektronikoa, Ingurumen Administrazioa, Diru-sarrerak eta Hondakinak Bermatzeko Euskal Sistema eta lurzoru kutsatuak.
Mintegia saio monografiko ezberdinetan egituratzen da, besteak beste:
- Tokiko Zuzenbide Publikorako funtsezkoak diren gaiei buruzko txosten akademikoak, adituen eta profesionalen eskutik.
- “Tokiko zuzenbidearen behatokia”: Araudi-, jurisprudentzia-, dokumentu- eta bibliografia-arloko berrikuntzak aztertzeko gunea.
– Buletin Digitala barne hartzen du, jurisprudentzia, arau-erreseina eta bibliografia interesgarriarekin.
TZEM 2023
Bost saio (20 ordu): martxoak 17, maiatzak 5, ekainak 2, urriak 6 eta azaroak 10.
Ordutegia: 09:30-13:30
Tokia: Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoa BILBO. Maria Diaz Harokoaren kalea 11.
Saioen programari, matrikulari eta izen-emateari buruzko informazioa euskaragarri dago erantsitako LIBURUXKAN
Informazio gehiago: www.eudel.eus / www.ivap.eus