Eudel

EUDELek informazio-saioak antolatu ditu hiru lurraldeetan: ekainaren 20an, Gipuzkoan; ekainaren 21ean, Araban; eta, ekainaren 22an, Bizkaian.

Orain arte bezala, lau urterik behin, tokiko agintaldi berria hastearekin batera, EUDELek hiru informazio-jardunaldi antolatu ditu, udal hauteskundeen ondoren osatuko diren euskal udal berrietako hautetsientzat.

Jardunaldi horien bidez, udaletako hautetsi berriei jakintza batzuk emango zaizkie, 2023-2027 agintaldirako, udalak eratu ondoren egingo diren osoko bilkuretan, antolaketari buruzko lehen erabakiak hartzen lagun diezaieten.

LIBURUXKA JAITSI

Euskadiko udaletan antolaketaren arloko erabakiak hartzeko gida praktikoa (errata-fedearekin eguneratua)

Alkate eta zinegotzientzako “lehen harrera” hau ekainaren 17an eratuko diren osoko bilkuren ondoren egingo da. Lurralde historiko bakoitzeko, aurrez aurreko saio batera deituko zaie, 9:30etik 13:00etara bitartekora, honako data, leku eta hizlari hauekin:

  • Ekainak 20, Gipuzkoako udalak:

Donostia. Kursaal. 10. gela

Hizlaria:

Begoña Garmedia Vázquez, Tolosako Udaleko idazkaria

  • Ekainak 21, Arabako udalak:

Vitoria-Gasteiz. Europa Biltzar Jauregia. Green gela

Hizlaria:

Mª Aranzazu Lili Salazar, Laudioko Udaleko idazkaria

  • Ekainak 22, Bizkaiko udalak:

Bilbao. Bizkaiko Foru Agiritegia. Areto nagusia.

Hizlaria:

Ignacio Javier Etxebarria Etxeita, Getxoko Udaleko idazkaria

Hiru saioetako bakoitzean, honako gai hauek landuko dira:

  • Ohiko bilkuren aldizkakotasuna
  • Informazio-batzordeak
  • Arduraldien araubideak eta ordainsariak
  • Bertaratzeak eta kalte-ordainak
  • Udal taldeentzako diru-kopuruak
  • Behin behineko langileak
  • Udalaren ordezkariak izendatzea beste erakunde batzuetan

IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK (Tokiko hautetsientzat bakarrik / Leku-kopuru mugatua)

https://www.eudel.eus/udalak/eu

Epemuga: 2023ko ekainaren 15a