EUDELek “UDALAK ABIAN. Udalerrietako erronka handiei aurre egiteko gakoak”” jarri du martxan, udal-ordezkariei laguntzeko prestakuntza-ibilbide berria, erabakiak hartzeko eta ikuspegi estrategikoa emateko trantsizio sozial-demografiko, ekonomiko-digital, klimatiko-energetikoen aurrean.
Ibilbidea udalei laguntzeko tresna ere bada, 2030 Agenda eta GJHak kokatzea bizkortzeko. Horixe izango da, hain zuzen ere, urriaren 3an, Bilbon, 2030 Tokiko Koalizioaren Idazkaritzaren (Nazio Batuak) egoitza berrian egingo den lehen saioaren gai nagusia
Urriak 3, asteartea. 10:30 h.
GJH ikuspegia duten Udalak. Esparru estrategikoa eta Udalentzako tresnak 2030 Agenda tokiko aplikaziorako
* EUDELen tresna aurkeztuko da: Udal aurrekontuak GJHekin lerrokatzen hasteko gida praktikoa (edizio eguneratuta)
HIZLARIAK:
- Esther Apraiz EUDELeko Elkarteburua
- Jonan Fernandez Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkari Nagusia (Lehendakaritza EJ-GV)
- Javier Cortés Nazioarteko aditua 2030 Agendan
- Eider Sarria Leioako Udaleko kontu-hartzailea
Udalak Abian, gako politikoak eta tresna praktikoak
Informazioa eta izen-ematea: https://udalakabian.eudel.eus/eu/home-eu/
Ibilbidearen liburuxka: https://udalakabian.eudel.eus/pdf/Udalak-Abian-eu.pdf
Zer: 3 ekitaldi, 9 Webinar (Zoom) eta 2 saio misto (aurrez aurre eta online)
Noiz: 2023ko urritik 2024ko apirilera bitartean
Norentzat: Alkate, zinegotzi eta aholkulari-taldeei zuzendua
Nola: Izena emateko bi aukera: ibilbide osoan edo saio zehatzetan
Saio guztien bideoak eta dokumentuak hurrengo egunean izango dira ikusgai webgunean: www.udalakabian.eudel.eus
#UdalakAbian #EUDEL