- Udaltzaingoen zortzigarren deialdi bateratua da, horietako bost Ertzaintzarekin batera. Udaltzaingoetarako 1.325 plaza eskaini dira, Euskadiko 64 udaletan.
Gaur goizean, Euskal Poliziako 280 lanpostuko deialdi berria aurkeztu dute EUDELeko elkarteburu Esther Apraizek eta lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkorekak. Plaza horien artean daude bai Euskadiko herritarren segurtasunerako Ertzaintzaren oinarrizko eskalarako eta 21 Udaltzaingoetarako nahiz polizia-zerbitzuetarako lanpostuak, bai eta Ertzaintzaren Trafiko eta Bide Segurtasuneko unitateetan eta ikerketa kriminaleko taldeetan zuzenean sartzeko espezialitatekoak ere. Bihar, otsailaren 22an, ostegunez, deialdi hau EHAAn argitaratuko da, eta hilaren 23an, ostiralez, hasiko da eskaerak aurkezteko epea. Zabalik izango da www.arkauteakademia.eus atarian martxoaren 21era arte.
Ertzaintzako eta Euskadiko Udaltzaingoetako agenteak hautatzeko eta prestatzeko bosgarren prozesua da, eta, horri esker, homologatu egin daitezke poliziaren prestakuntza eta herritarrei arreta emateko maila. Aurreko deialdietan bezala, baldin eta deialdia egin duten administrazio publikoetakoren batean lanpostuak hutsik geratzen badira, 281 plaza horiek oposizio-lehiaketa gainditu dutenen behin-behineko zerrenda argitaratu arte luzatu ahal izango dira.
Esther Apraizen, EUDELeko Elkarteburuaren, hitzak
Udaltzaingoak, 54 plaza
EAEko 21 udalerritan Udaltzaingoko agente izateko 54 plaza dira, gehienak derrigortasun-data iraungitako B2 hizkuntza-eskakizuna eskatzen dutenak. Deialdi honi atxikitako udalak honako hauek dira:
- Amorebieta-Etxano (2)
- Basauri (5)
- Bermeo (2)
- Bilbo (2)
- Deba (2)
- Donostia/San Sebastian (1)
- Durango (4)
- Eibar (4)
- Erandio (3)
- Ermua (4)
- Getxo (1)
- Irun (1)
- Lasarte-Oria (3)
- Leioa (4)
- Mungia (1)
- Ortuella (1)
- Santurtzi (10)
- Vitoria-Gasteiz (2)
- Zalla (1)
- Zumarraga (1)
Horrez gain, deialdi honetan Sondikako Udaleko Udaltzaingo Zerbitzuko agente plaza 1 ere eskaini da, derrigortasun-data iraungitako B2 hizkuntza-eskakizuna duena.
Ertzaintza, 225 plaza
Espezialitateko plazetarako hautagaiek, EAEko Polizia eta Larrialdietako Akademiako prestakuntza garaian, izango dituzten zereginak eta eginkizunak betetzeko beharrezko prestakuntza espezifikoa eskuratuko dute.
- Ertzaintzaren oinarrizko eskalako 5. Horiek guztiak, derrigortasun-data iraungitako B2 hizkuntza-eskakizuna (Europako esparruan) dutenak.
- Ikerketa Kriminaleko espezialitateko 140. Horien artean, 112 derrigortasun-data iraungitako B2 hizkuntza-eskakizunekoak dira.
- Bide Segurtasuneko espezialitateko 80. Horien artean, 64 derrigortasun-data iraungitako B2 hizkuntza-eskakizunekoak dira.
Borondatezko tresna erabilgarria
Lehiaketa-oposizio hau Udaltzaingoentzat modu bateratuan deitzen den zortzigarrena da: Udaltzaingoentzat bakarrik egindako 3 deialdi bateratu eta Ertzaintzarekin batera (“Euskal Polizia”) egindako beste 5 deialdi. Horietan, guztira, 64 udalek hartu dute parte, eta Udaltzaingoetarako 1.325 plaza eskaini dira, Euskadiko Udaltzaingoen egungo plantillaren % 40.
Hori guztia, bermatu ahal izateko belaunaldien arteko ordezkatzea, lantaldeak gaztetzea eta agenteak era progresiboan euskalduntzeko aurrerapausoak ematea, euskara zubi-hizkuntza izan dadin bai barneko lanetan, bai euskal herritarrekiko lanetan.
Ekimenarekin bat egitea erabaki duten udalerrientzako LEP bateratuen erabilgarritasuna nabarmendu du EUDELen elkarteburu Esther Apraizek, aukera ematen dutelako hautaketa-prozesuak antolatzeko baliabideak, langileak eta denbora aurrezteko, eta, gainera, udalei segurtasun juridiko osoa ematen dielako.
Elkarteburuak azpimarratu nahi izan du udalerrientzako borondatezko tresna dela batez ere, interesa duten udalek eskura izango dutena, eta, horrenbestez, udal-autonomia erabat errespetatzen duena.
Berdintasunerantz aurrerapausoak emanez
Halaber, LEP bateratu horietan aurrerapausoa ematea lortu da emakumea Euskal Polizian sartzeko bidean. Une honetan, Arkautin lanean ari diren emakumeen ehunekoa % 37tik gorakoa da.
Derioko alkate ere baden Esther Apraizi garrantzi handikoa iruditzen zaio “emakumeek etorkizuna genero mugarik gabe eta berdintasunean aukeratu ahal izatea”, arlo guztietan “protagonista eta erreferente” izateko.