TBA -Toki Berrikuntzako Agendaren ekimenaren markoak EUDEL eta HAEE/IVAPek, 2014rako Herritarren Arretarako Zerbitzu Osoen (HAZ) ezarpen eta hobekuntzatako trebakuntza eta laguntza plana programatu dute 5000 biztanle baina gehiago euskal udaletan.
Laguntza prozesu horren helburua zera da; urte baterako aurreikusten den aldian, udalak, herritarrekiko arreta zerbitzu integrala bere erakundean ezarria izatea.
Helburu hau lortzeko beharrezkoa da proiektuari atxikitze-konpromisoa sinatzea, EUDEL, HAEE/IVAP eta udal bakoitzak.
EUDEL eta HAEE/IVAP euskal udalen etengabeko berrikuntza eta modernizazioaren alde ari dira elkarlanean, 2014rako herritarren arretan oinarritutako udal zerbitzuen programa berriarekin.
Programak prestakuntzako eta laguntzako jarduerak -aurrez aurrekoak eta on line- aurreikusten ditu, bere udalerrietan herritarren arretarako zerbitzu osoa martxan jarri nahi duten udalentzat laguntza pertsonalizatua eskaintzeko.
Laguntza pertsonalizatuko prozesuaren helburua da urte bateko epea bukatzean parte hartzen duen udalak zerbitzua ezarrita izatea.
Programa hau 2013ko irailetik dago garapenean, 5 udalerriko talde pilotu batean (Abanto-Zierbena, Eibar, Etxebarri, Galdakao eta Gernika-Lumo). Bertan, bere esperientzia ekarriz, beste udalerri batzuk ere laguntzen dute, jada HAZ ezarri dutenak eta hobetzen daudenak (Arrigorriaga, Ermua, Urnieta, Irun, Zalla).
Proiektu pilotuko udalen prozesua positiboa denez, orain programa parte hartzeko interesa duten udal guztietara zabaltzen da, beti ere 5.000 biztanletik gorakoak badira.
Planaren Fitxa
- Hasiera: 2014ko urtarrila
- Garapen eta jarraipena: 12 hilabete
- Gainbegiratze eta koordinazioa: EUDEL-HAEE/IVAP
- Matrikularen prezioa: 1.000€
- Helburua: arduradun politiko eta teknikoei asistentzia eta laguntza, udalaren Herritarren Arretarako Zerbitzuaren diseinu, garapen eta ezarpen prozesua burutzeko. Prozesuaren ebaluazioa.
- Metodologia: udalak TBAk (Toki Berrikuntzako Agendak) sortutako metodologiarekin egiten dute lan:
- Prozedura administratiboei buruzko Gidaliburua prestatzeko gida
- Prozedura administratiboei buruzko gidaliburua prestatzeko dekalogoa
- Herritarren arretarako zerbitzua ezartzeko gida
- Herritarren Arretarako Zerbitzu bat ezartzeko prozesua garatzean jarraitzeko hamar gomendio.
- Emaitzak: Herritarraren Arretarako Zerbitzua irekitzea parte hartzen duten udaletan.
Zer egin behar da parte hartzeko?
MATRIKULA ETA ATXIKIMENDU KONPROMISOAK Parte hartzeko beharrezkoa da matrikula gisa 1.000€ ordaintza eta udal bakoitzak Planari atxikitze hitzarmena sinatzea, non, besteak beste, hurrengo konpromisoak agertzen diren.
- Gobernu organoaren akordioa hartu.
- Prozesuaren arduradun politikoa izendatu (Alkate edo zinegotzi ordezkariak)
- Prozesuaren arduradun teknikotzat gutxienez HIRU langile publiko izendatu.
- Arduradun politikoaren zein arduradun teknikoen parte hartzea erraztu eta sustatu, trebakuntza Planaren eta tutoriaren ekintza zuzen eta on-lineetan.
- Planean zehazten den atazen garapen eta gauzatzea sustatzea, hala nola, prozeduren arrazionalizazio eta sinplifikazioa, espazio fisikoaren egokitzapena, baliabide materialen hornidura, herritarren arreta zerbitzurako izendatutako langileen trebakuntza, etab.
Eskaera otsailaren 14a baino lehen Programan parte hartzeko interesa duten udalek otsailaren 14a baino lehen eman beharko dute izena, hurrengo helbide elektronikoen bidez:
Esther Ibarlucea EUDELeko arduradun teknikoa: ibarlucea.e@eudel.net
Miriam Berasategi IVAPeko arduraduna: miriam-berasategi@ivap.es
** Eskaerak sartzen diren hurrenkeran aintzat hartuko dira.