EUDELek antolatutako Tokiko Zuzenbideari buruzko mintegiaren VI. edizioak Euskadiko udalen aurrekontu-egonkortasunari buruzko gogoeta egingo du
- Batez ere idazkariei, aholkulariei eta udal langile juridikoei dago zuzenduta
- Mintegiak bost saio izango ditu; saiootan, toki esparruko arlo juridikoaren zenbait alderdi aztertuko dira, goi mailako katedradun eta magistratuen eskutik. Era berean, esparru juridikoko arlo arau-emaile, jurisprudentzial, dokumental eta bibliografikoko nobedadeak aurkeztuko zaizkie bertaratutakoei
- Hizlarietako bat Bilboko Udaleko Aurrekontu eta Zerbitzu Orokorren zuzendari ordezkari Carlos Urgoiti izango da, eta Bilboko Udaleko aurrekontu-egonkortasuna eta defizitaren eta zor publikoaren kontrola izango ditu hizpide
Bilbon, 2012ko maiatzaren 4an. Gaur hasiko da EUDELen egoitzan Tokiko Zuzenbidearen Euskal Mintegiaren VI. edizioa, Euskadiko Udalen Elkarteak HAEE-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin lankidetzan antolatuta.