HURRENGO PRESTAKUNTZA SAIOAK:
Martxoak 3 eta 20 (Bilbo), martxoak 4 (Donostia) eta apirilak 4 (Gasteiz)
Izena emateko epea: otsailaren 14ra arte
Joan den urtarrilaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen “Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunerako Legera (TAAIFL) lehenengo hurbilketa” zabalkunde-jardunaldiari jarraipena emanez, EUDELek, HAEErekin lankidetzan, lau prestakuntza saio antolatu ditu, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Euskadiko toki erakundeei buruzko Legearen ondorioz BEREHALA IZANGO DIREN ERAGINAK aztertzeko.
Saioak martxoaren 3an eta 20etan Bilbon (Eudel Ercilla 13), martxoaren 4an Donostian (Andiako Areto Nagusia) eta apirilaren 4an Gasteizen (Europa Jauregia) egingo dira.
Irakaslea: Rafael Jiménez Asensio. Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea.
Helburuak:
- TAAILren egokitzapena tokiko erakundeen berezitasunetara
- Inpaktuak aurreikusteko irizpide metodologietara sarrera
- TAAIL tokiko euskal erakundeetan ezartzeko jarraibideak
Ikastaroa: Toki administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasun legeak Euskadiko toki erakundeetan berehala izango dituen eraginak.
Markoa: Zeharkako prestakuntza eskaintza EUDEL-HAEE/IVAP-Foru Aldundiak
Datak:
- martxoak 3, astelehena. Bilbon, Eudeleko Areto nagusia (Ercilla kalea, 13 behea)
- martxoak 4, asteartea. Donostian, Andiako Areto Nagusia (Andia kalea, 13)
- martxoak 20, osteguna. Bilbon, Eudeleko Areto nagusia (Ercilla kalea, 13 behea)
- apirilak 4, ostirala. Gasteizen, Europa Jauregia (Gasteiz Etorbidea, 85)
Ordutegia: 09.00-14.00. (5 ordu)
Hartzaileak: Toki administrazioko teknikariak
Matrikula prezioa: 36 €
*INSKRIPZIOAK tokiko erakundeko trebakuntza arloko koordinatzaileen bitartez eskatu behar dira.
Informazioa gehiago:
Bilboko ikastaroa: www.eudel.net/eu/formacion
Donostiako ikastaroa: www.eudel.net/eu/formacion
Vitoria-Gasteizko ikastaroa www.eudel.net/eu/formacion
2014ko prestakuntza-ildo berria: “Euskadiko udalen antolakuntzari, egituren arrazionalizazioari eta kudeaketa publikoaren eraldaketari buruzko zuzendaritza”.
otsailak 14, izena emateko azken eguna:
Aurten garatuko dugun egitarauaren xedea kudeaketa publikoaren antolakuntzarako, egituren arrazionalizaziorako eta berrikuntzarako zuzendaritza-gaitasunak indartzea da, horren bidez, Politika eta Kudeaketa bat etorri daitezela sustatzeko.
Tokia: EUDEL – Zabalgune Plaza, 5
Ordutegia: 09:00 – 14:00.
*Kreditazioari dagokionez, programaren iraupena 40 ordukoa izango da.
IZENA EMATEKO
Epea: otsailaren 14ra arte
Prezioa: 300 euro (8 saioak barne)
Bidalketa automatikoaz arazorik edukitzekotan, galdetegia HAEE/IVAPen hurrengo helbide elektronikora beteta berriro bidaltzea eskatzen dizugu: prestakuntza@ivap.es
Udal arloko Zuzendaritza Publikoari buruzko 2014ko Programa
8 saiotan eta udalerriaren biztanle-kopuruaren araberako bi tailer espezifikotan, hurrengo gaiak jorratuko dituzte:
Lehenengo modulua (otsaila-maiatza): orokorra
- Arrazionalizazioa udal antolakuntzaren egituretan eta tresna-izaera duten erakundeetan, eraginkortasunari dagokionez.
- Plan estrategikoak, Agintaldiko Plana eta plangintza operatiboa
- Giza-baliabideen kudeaketa. Lanpostuak eta lanaren zamak.
- Helburuen araberako kudeaketa-eredua. Kudeaketa publiko-pribatua
- Gardentasuna, komunikazioa eta gobernu irekia
- Erantzukizuna eta Gobernu Ona
- Berrikuntza eta efikazia kudeaketa-prozesuetan (ebaluazioari buruzko adierazleak, administrazio elektronikoa eta IKTak, zerbitzuen digitalizazioa, sinplifikatzea administrazioan eta izapideetan, etab.).
Bigarren eredua (ekaina): biztanle-kopuruaren arabera
-Antolakuntzako eta kudeaketako arazoak Diagnostikatzeari buruzko Tailerra
*Bi tailer: 10.000 biztanle baino gutxiago dutenentzat eta kopuru horretarik gorakoentzat
-Arlo edo eremu jakin batean Berrikuntza Plana ezartzeko metodologia.
*Bi tailer: 10.000 biztanle baino gutxiago dutenentzat eta kopuru horretarik gorakoentzat