Eudel

Author

eudel

Azken berriak

EUDELen Batzorde Eragileak proposamen bat adostu du, EAEko udaletan gurasotasun-baimenak parekatzeko erabakiak hartzea sustatzeko, ama biologikoa ez den gurasoaren baimena 126 egun naturaletara luzatuta (18 astetara).

Neurri horren bidez, benetan parekatu nahi da UDALHITZ Akordio Arautzailean jasotako amatasun-baimeneko 126 egun naturalekin; izan ere, akordio horrek EAEko toki-instituzioen zerbitzura dauden langileen lan-baldintzak arautzen ditu.

 

EUDELen gomendioaren bidez, udal-langile guztiei (23.000 lagun inguru) aukera eman nahi zaie guraso-baimenak ahalik eta lasterren hobetzeko, horrela, eragina izan dezaten udalean dagokion akordioa egiten den unetik aurrera.

EUDELen proposamenak bi helburu ditu:

  • Espainiako Gobernuak joan den martxoan onartutako erregulazioa indarrean jartzea aurreratzea; izan ere, horrek aurreikusten du gurasotasun-baimenak arian-arian luzatzea, 2019ko 8 astetatik 2021eko 16 astetara. (*Emakumeen eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko premiazko neurriei buruzko Errege Lege Dekretua)
  • EAEko udaletako langileen baimenak hobetzea (UDALHITZ), Errege Dekretukoekin alderatuta, iraupena 126 egun naturaletara luzatuta.

Gomendio horren bidez, EUDELek lortu nahi du EAEko udalak erreferente izan daitezen enplegatzaile gisa, udal-langileen artean berdintasuna, erantzunkidetasuna eta bizitza pertsonala eta familiarra bateragarri egiteko sustapena eraginkortasunez zabalduz.

Guraso-baimenak parekatzea neurri aurreratua da, eta familia-eredu berriak errespetatzen ditu, berdin aitortzen baitu gurasoen eskubidea, gurasotasun-arrazoia edozein dela ere (adopzioa, harrera, jaiotza edo adopzio-helburuko zaintza).

  • Gizonduz ekimenak 2017 eta 2018 bitartean gauzatutako proiektuak praktika onen aipamena jaso du, Europako Parlamentuko eta Europako Batzordeko kideen aurrean aurkeztuko diren esperientzia berritzaileen artean.
  • Euskal ekimenak gizonezko politikarien kontzientziazioa, inplikazioa eta eragina sustatzea du helburu, emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunaren alde.

Bilbon, 2019ko azaroaren 20an. Atzo, azaroak 19 (asteartea), EUDELen eta Emakunderen ordezkaritza tekniko batek “#InvolveMen: Redefining masculinities” mintegian hartu zuten parte Bruselan; maskulinotasunei buruzko mintegi hori Europako Udalerri eta Eskualdeen Batzordeak (CEMR) antolatu du. Programa diseinatzeko, lankidetzan aritu dira CEMR-ren kide diren EUDEL eta Suediako Udalerrien Elkartea.

CEMRk gizonei eta genero berdintasunari buruz antolatzen duen lehen mintegia da; horren xedea da gizonak inplikatzeko ekimen berriak bilatu eta Europako udalerrietan partekatzea, eta gizartean nagusi diren maskulinotasun-aginteei aurre egitea.

Foro honetan, EUDELek eta Emakundek praktika on gisa aurkeztu zuten GIZONDUZ ekimenak 2017 eta 2018 bitartean gauzatutako proiektua, gizon politikarien talde eredugarria osatzeko; tartean daude berdintasuna bultzatzeko konpromisoa duten Euskadiko gizonezko zenbait alkate eta Eusko Jaurlaritzako zenbait goi kargu.

Aurkezpenean bideo bat (esteka: https://www.youtube.com/watch?v=YFM4hpFNy_o) jarri zen, lehen esperientzia pilotuan parte hartu duten gizon politikari batzuen testigantzekin, besteak beste, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran, Portugaleteko alkate Mikel Torres eta Mungiako alkate Ager Izagirreren testigantzekin; hiru alkate horiek EUDELen Batzorde Eragileko kide dira. Era berean, bideoan jasota daude Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriaren testigantza eta Etxebizitza sailburuorde Pedro Jaureguirena.

EUDEL GIZONDUZ

Gorka Urtaranek, Vitoria-Gasteizko alkate eta EUDELen elkarteburuak, oso modu positiboan baloratzen du ekimenean izan duen parte-hartzea: “Berdintasuna lortzea eta emakumeen aurkako indarkeria desagerraraztea lehentasun politikoa eta soziala dira, eta gizonezkook ere lan horretan inplikatu behar dugu gure burua. Funtsezkoa da kargu publikoek trebakuntza jasotzea eta modu pertsonal eta politikoan parte hartzea. Gizonduz ekimenak lagundu egiten digu eraginkorragoak izaten, gizon hautetsien artean eta emakumezko lankide hautetsien artean aliantzak ehuntzen. Gizonezko gehiago animatu nahi ditugu berdintasunaren aldeko bideari ekin diezaioten”.

Vitoria-Gasteiz, Portugalete eta Mungiarekin batera, ekimen hau gidatzen ari dira, halaber, Zamudioko alkate Igotz Lopez eta Basauriko alkate Asier Iragorri.

Trebakuntza, hausnarketa eta iritzi-trukea egiteaz gainera, lehen lantalde honetan berdintasunaren alde inplikatzeko lehen ekintza zehatzak identifikatu ziren, horiek esparru politikoan abiarazteko asmoz.

Euskal ekimena garapen fasean dago oraindik, baina asmoa du jarraitua izateko eta Euskadiko udaletako gizon hautetsien artean hedatzeko udal agintaldi honetan. Emakunderen aholkularitza teknikoarekin, Gizonduz programaren bitartez eta EUDELekin lankidetzan, asmoa da berdintasunaren aldeko tokiko gizon hautetsien lehen taldeak osatzea Euskadiko lurralde eta eskualdeetan.

#InvolveMen Europako mintegia

Mintegia CEMRk Bruselan duen egoitzan egin da, eta bertan bildu dira Europako Parlamentuko, Europako Batzordeko eta Belgikako hiriburuan dauden ordezkaritza nazional eta eskualdekoen bulegoetako arduradunak eta langileak, gizarte-bitartekaritzako erakundeen ordezkariak eta gizarte zibileko bestelako erakundeetakoak, CEMR eta Berdintasunerako Batzorde Iraunkorra barne.

Helburua izan da gizonezkoei eta maskulinotasunari lotutako gaiak planteatzea, genero-berdintasunari dagokionez, genero-berdintasuneko politiketarako ikuspegi estrategikoagoa bultzatzeko xedez.

Gizon politikariekin berdintasunaren alorrean jorratzen ari den lan-ildo hau neurri berritzailea da, eta agerian uzten du estereotipo maskulinoei aurre egiteko garrantzia, gizonezkoak genero-berdintasunaren aldeko lanean inplikatzeko beharrean oinarrituta, xede-talde gisa.

Nazioarteko foro honek xede horretan aurrera egiteko topaketarako, analisirako eta hausnarketarako espazio gisa balio izan du, eta Europako udal eta eskualde batzuetan dagoeneko martxan dauden praktika on batzuk eskaini nahi ditu.

Informazio gehiago, CEMR-ren webgunean https://www.ccre.org/

  • Azaroaren 23an Bilboko Azkuna Zentroan egingo den 2019ko Beldur Barik Topaketak amaiera emango dio urte osoan zehar gazteekin egindako lan guztiari.
  • Hamar urte betetzen dituen Beldur Barik lehiaketaren sariak banatuko dira ekitaldian. 2.200 neska- mutilek baino gehiagok parte hartu dute bertan.
  • Lehiaketara aurkeztu diren ia 300 lanen artean gai nagusiak ahalduntzea, rol eta estereotipoak eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean emandako erantzun kolektiboak izan dira.

Amurrioko alkate eta EUDELen ordezkari Josune Irabienek honako hau nabarmendu du: “Beldur Barik programaren “motorra” udalak mankomunitateak eta kuadrillak dira. Beldur Barikek erakusten du tokiko ekintzak batzeak aldaketa positiboak gertatzen eta gizarte osoak aurrera egiten laguntzen duela. Josune Irabienek honako hau azpimarratu du: “Indarkeria sexista prebenitzeak arduradun politikoek etengabeko konpromisoa hartzea eta berdintasunerako politika eraginkorrei laguntzea eta horiek bultzatzea eskatzen du, urteko 365 egunetan, guardia jaitsi gabe”. Konpromiso horren ildotik, EUDELek eta Emakundek BERDINSAREA Berdintasunaren aldeko Euskal Udalen Sarea bultzatzen dute. Sareak kide berriak erakartzen jarraitzen du, eta euskal gizartearen ia-ia % 80 ordezkatzen du.

2019ko azaroaren 19an

Gaur goizean Bilbon aurkeztu da 2019ko Beldur Barik, gazteekin batera, indarkeria sexista prebenitzeko helburua duen urteroko programa. Emakundek bultzatzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta EUDEL-en babesarekin. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EITBren laguntza du.

Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendariarekin batera egon dira prentsaurrekoan Josune Irabien, Amurrioko alkatea eta EUDELen ordezkaria; Nekane Alonso, Bilboko Udaleko Berdintasun zinegotzia,;  Teresa Laespada, Bizkaiko  Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko Foru Diputatua; Nerea Melgosa, Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendaria; eta Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria;

2019ko Beldur Barik Topaketa Bilbon egingo da azaroaren 23an, larunbatean. Topaketaren jaiak amaiera emango dio, urte osoan zehar, euskal geografia osoan gazteekin garatutako lanari. Era berean, topaketan, aurten bere hamargarren edizioa beteko duen Beldur Barik Lehiaketaren sariak banatuko dira. Lehiaketa 12-26 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie. Sari-banaketan, ezberdintasun egoerei aurre egiteko errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria sexistaren ukapen irmoan oinarritutako jarreren ikus-entzunezko adierazpenak saritzen dira.

Edizio honetan 298 lan aurkeztu dira lehiaketara, 2.200 neska-mutil baino gehiago aritu dira sorkuntza lanetan. Lan horietako 12-13 urte bitarteko kategorian 45 lan aurkeztu dira; 189 lan 14 eta 18 urte bitarteako kategorian eta 64 lan 19 eta 26 urte bitarteko kategorian.

Indarkeria sexistak eragiten dituen desberdintasun faktoreen identifikazioa

Aurkeztutako lanetan ikusten da gazteek geroz eta hobeto identifikatzen dituztela indarkeria sexista eragin dezaketen desberdintasun faktoreak eta hauei aurre egiteko jarrera agertzen dutela.  Aurten aurkeztutako lanen artean gai nagusiak, nesken ahalduntzea, generoak markatutako rol eta estereotipoak eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurreko erantzun kolektiboa izan dira.

Beldur Barik bultzatzen duten erakunde guztiek nabarmendu dute gazteekin indarkeria sexistaren prebentzioa lantzearen garrantzia. Nahiz eta gazteengan indarkeriak eragin handia izaten jarraitu, geroz eta tresna gehiago dituzte erasoak identifikatu ahal izateko. eldur Barik bezalako programek laguntza eskaintzen diete gazteei, indarkeria sexistaren identifikaziorako tresna tresnak eskura jarriz.  Gazteen jabekuntza eta indartze prozesuak errazten dituzte, eta, gainera, ezberdintasun eta indarkeria egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna indartzen dute. Nesken ahalduntzea bultzatzen da eta era berean hausnarketa prozesu horiekin, mutilek egoera horietan duten protagonismoa eta ardura identifikatzen dute. Jarrera matxista betikotzen duen korporatibismo maskulinoari aurre egiten diete, indarkeria eragiten duenaren gaineko interpelazioaren beharra identifikatuz eta konplizitate eza agertuz. Mutil bezala dituzten pribilegioen birplanteamendu bat egiten dute eta neskekin aliantzak sortzen dituzte benetako berdintasun bat lortu eta indarkeria matxista gainditzeko.

Bilbo, Beldur Barik Hiria

Azaroaren 23an Bilboko Azkuna Zentroan egingo den Topaketan, tailer eta ikuskizun ugari antolatu dira. Herrietatik gerturatzeko doako autobus zerbitzua erraztuko da, hiru probintzietatik inolako arazorik gabe hurbildu eta bueltatu ahal izateko.

Honako hauek izango dira programatutako ekintzak:

  • 16:30 – 17:00 Harrera eta ongietorria
  • 17:00 – 19:00 Tailerrak: Irati García “Rompe con las dietas”; GOIAN Elkartea “Nire dantza, nire arauak”; JOKABIDE “Maite, indarkeriari buruzko istorio bat”; Queer Avengers “Cyber-activismo y la juventud”
  • 19:00 – 20:00 Photocalla eta mokadua
  • 20:00 – 21:00 Sari banaketa
  • 21:00 – 21:30 “La Basu”-ren kontzertua
  • 21:30 Topaketaren amaiera

Informazio gehiago:  www.beldurbarik.eus

En octubre del pasado año, EUDEL junto con otras 60 entidades públicas y privadas constituyó la Plataforma contra el Despilfarro de Alimentos de Euskadi, bajo la coordinación de ELIKA FUNDAZIOA, entidad dependiente de la Viceconsejería de Agricultura, Pesca e Industria Alimentaria del Gobierno Vasco.

Joan den urteko urrian, EUDELek eta beste 60 erakunde publikok eta pribatuk Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Plataforma sortu genuen, ELIKA FUNDAZIOAk koordinatua; ELIKA Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Industriaren Sailburuordetzaren mende dago.

Ekitaldi horretan, publikoki aurkeztu zen garatu beharreko jarduketa-plana, Euskadin elikagaien xahuketa murriztera bideratutako Ekintza Plana diseinatze aldera; plan hori Euskadi Basque Country 2030 Agendan integratuko da. Aurten, sentsibilizazio-jardunaldiez gain, lau lantalde sortu dira eta martxan jarriko dugun Ekintza Plana prestatu dute; plan hori aberasten jarraituko dugu, jaso litezkeen bestelako ekarpenen bidez.

Ulertzen dugu, beraz, garaia dela udalerri eta udal bakoitzak pauso bat eman dezan aurrera eta bere ahotsarekin bilaka dadila plataforma horretako kide.

Hori dela eta, Plataformak (ELIKA-Eusko Jaurlartiza) proposatu digu abenduaren 9tik 15era Elikagaien Xahuketaren aurkako Euskadiko Astea antolatzeko, nahi duten udal guztiak Plataforman integra daitezen; horretarako, aste horretan jardueraren bat antolatu beharko dute. 

Egun horiek, Gabonetako jaien aurreko egunak, alegia, benetan egokiak dira herritarrak sentsibilizatzeko, arduraz kontsumitu dezaten eta erosketak ondo planifikatuta eta erantzukizunez egin ditzaten, elikagaiak xahutzea saihesteko.

Hori dela eta, plataformako kide izan nahi duzuen eta aste horretan jardueraren bat egiteko asmoa duzuen Udalek, bidali mesedez mezu elektroniko bat nodespilfarro@elika.eus helbidera, horretarako sortu den logotipoa, jardueretarako txantiloiak eta abar jaso ditzazuen.

Halaber, kontuan izan balitekeela dagoeneko plataformako kide diren erakundeak egotea zuen udalerrietan; erakunde horiek udalarekin elkarlanean aritu daitezke jarduerak antolatzeko.

>Harremana: nodespilfarro@elika.eus.

Tel.: 945.122.176 (Antton)

Informazio gehiago:

https://sostenibilidad.elika.eus/despilfarro-alimentario/plataforma-de-euskadi-contra-el-despilfarro-alimentario/

Azaroak 25 – Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Euskadiko udalerri guztietara bidali da adierazpen instituzionalaren eredua, EUDELek landua. Adierazpena Emakunderekin eta Berdintasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarearekin (Berdinsarearekin) adostua izan da.

Tokiko autonomiari errespetua erakutsiz, Adierazpen eredutzat proposatutako testua eredu irekia da, udal bakoitzak adierazpen hori tokiko errealitatera egokitu dezan, Osoko Bilkuran, Bozeramaileen Batzordean, Gobernu Batzordean edo udalak antolatutako dagokion parte hartzerako organuan adostua.

ADIERAZPEN EREDUA JEITSI

LEHENGO URTEKO ADIERAZPENAK

  • Alkateak informazio-bilera batera deitu dira, garapen jasangarrirako helburuak euskal udalerrietan zabaltzen aurrera egiteko.
  • 2030eko Agendak, administrazioaren maila guztietan, prestigioa eta posizionamendua ematen dieten elementu bereizlea eskaintzen du
  • Tokiko politiketan zeharkako “garapen jasangarrirako helburuen ikuspena” sustatzeak eremu berriak identifikatzeko, aurrea hartzeko, estrategiak berriro planteatzeko eta aldaketa sustatzeko aukera ematen du, herri eta hiri inklusiboen eta jasangarrien alde.

Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek, datorren azaroaren 11n, 12an eta 13an, hiru informazio-saiotan batuko dituzte, bat lurralde bakoitzean, Euskadi osoko alkateak, toki-eremuko 2030eko Agenda bat prestatzeko prozesuari ekiteko.

Euskadi Basque Country 2030 Agendak baterako esparrua eskaintzen du administrazioaren maila guztietan garapen jasangarria planifikatzeko. Toki-mailan, garapen jasangarrirako helburuen zabalkundea funtsezkoa da, pertsonetatik hurbileneko ingurunetik, ekonomikoki, sozialki eta ingurumenaren aldetik jasangarria den gizarteari laguntzeko.

Hala, bai Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak bai EUDELek gogoan dute udalei toki-errealitate bakoitzera egokitutako 2030eko Agenda ezartzen laguntzeko duten beharra, partekatutako eta udal-estrategiarekin bat datorren “garapen jasangarrirako helburuen ikuspenetik.  Helburua da lankidetzarako eta koordinaziorako esparru egonkorra eskaintzea, tokiko politikak udalerri inklusibo eta jasangarrien alde orientatzeko eta zeharkako egiteko beharrezko aldaketa gerta dadin lagunduko duena.

Vitoria-Gasteizen, Donostia/San Sebastiánen eta Bilbon izango diren informazio-saioetan, udalerri bakoitza 2030eko Agendak ematen dituen aukerei buruzko hausnarketa egitera gonbidatuko da. Hori horrela, alkateen lidergoa sustatuko da, garapen jasangarrirako helburuen irismena eta edukiak toki-testuingurura eta plangintzetara egokitzeko.

Bileren egutegia:

  • Astelehena, azaroaren 11, VITORIA-GASTEIZ (Europa Jauregia)
  • Asteartea, azaroaren 12a, DONOSTIA/SAN SEBASTIÁN (Koldo Mitxelena)
  • Asteazkena, azaroaren 13a, BILBO (EUDELen egoitza)

 

Euskadiko Udalen esku jartzen du EUDELek landutako Udal Finantzazioari buruzko ‘UDALA-buletin monografikoa’ berria, “Udalen parte-hartzea zerga itunduetan 2019-2020” gaiari buruzkoa. Ohi bezala, argitalpen honen edizio inprimatua bidaliko zaiei udalei datozen egunetan.

Monografiko honetan Udal Finantzaketarako Foru Funtsei buruzko lurralde bakoitzeko udalen banakako datuak daude bilduta. Datu horiek joan den urrian Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluen bileretan lortu ziren.

UDALA JAITSI (pdf )

*Ikusi aurreko UDALAko monografikoak

*Harpide ezazu EUDELen Newsletter-a

“Udal Politika 2019-2023 eta Euskadiko Toki Erakundeen Legeari buruzko garapena” argitalpena EUDELek argitaratuta eta Eusko Jaurlaritzak finantzatuta dago, batez ere, EAEko toki erakundeetako arduradun politikoei dago zuzenduta. Tresna eraginkorra eta praktikoa izan nahi du, 2019-2023 agintaldiko erronkei aurre egiteko orduan, Euskadiko Toki Erakundeen Legea (ETEL) finkatzen den bitartean.

Liburu honen orrietan, xehetasunez aztertzen dira tokiko politikarekin eta udalekin –erakunde estrategikoak diren aldetik– zerikusia duten hainbat gai: tokiko udal hautetsien estatutua, udal gobernantza ona (osotasun instituzionala, gardentasuna, herritarren parte-hartzea) eta berdintasun-politikak, besteak beste. Halaber, udal funtzionamendu egokiaren funtsezko alderdiak lantzen dira; esate baterako, kudeaketa ekonomiko-finantzarioarekin lotutako arloak; kontratazio publikoa; administrazioaren berrikuntza, digitalizazioa eta sinplifikazioa, eta datuen babesa.

Liburua sortzen tokiko eremua ondo ezagutzen duten egile ospetsuak aritu dira, adibidez, honako hauek: Rafael Jiménez Asensio (koordinatzaile ere aritu da), Alfredo Barrio, Mª Concepción Campos Acuña, Fermín Cerezo, Enrique Orduña eta Manuel Zafra.

Liburua, euskarri digitalean, www.eudel.eus webgunean dago eskuragarri.

LIBURUA JEITSI

LIBURUA IKUSI