- Administrazio publikoetan, politikagintzan eta gizarte zibilean emakumeek duten lidergoa aztertu da
Natividad López de Munain Burgeluko alkate eta EUDELeko ordezkariak Basqueskola-Euskadiko emakumeen hautetsien sarearen esperientzia partekatu du Gobernu Irekirako Aliantzaren Goi Bilera Globalean, aste honetan Gasteizko Europa Jauregian. Hain zuzen ere, urriaren 8an, goi-bileraren anfitrioi Gasteizko Udalak antolatutako “Emakumeak eta lidergoa” gaiari buruz aritu zen López de Munain, panel zentraletako batean.
Panel horren barruan, Natividad López de Munainek, Basqueskolaren ordezkari gisa, paper aktiboa izan zuen esperientziak eta proposamenak azaltzerakoan, beste hizlari garrantzitsu batzuekin batera, hala nola Pilar Moreno, Sektore Publikoko Emakumeak elkarteko kidea, eta Ana López de Uralde, Gasteizko Udaleko Berdintasun zinegotzia.
Euskadiko emakumezko alkateen eta zinegotzien sare gisa, Basqueskolaren parte-hartzea funtsezkoa izan zen emakumeen lidergorako ekintza-ildoak ikusaraztean: informazioa, prestakuntza (birtuala eta presentziala), ezagutza sortzea, tokiko hautetsien arteko itunak, sareak eta aliantzak sustatzea, eta intzidentzia.
Hitzaldien ondoren, Miren Fernández de Landak, Gobernu Irekien eta Gizarte Etxeen zinegotzi arduradunak, eztabaidaren ondorioak jaso zituen, lau ekintza-ildo komunetan egituratuta: kontzientziazioa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta ahalduntzea. Honako hau nabarmendu zen:
- Tratatutako hiru eremuetan (instituzionala, politikoa eta gizarte zibila) funtsezkoa da emakumeen rola ikusaraztea eta emakumeen parte-hartzearen garrantziari buruzko kontzientzia kritikoa garatzea.
- Sentsibilizazioak benetako berdintasuna eragozten duten oztopoei aurre egin behar dio, eta gogorarazi behar du gaur egun erantzukizun publikoko lanpostuen % 30a soilik betetzen dituztela emakumeek.
- Ikerketak, berdintasun-politikak aztertzen dituzten proiektuak eta erakundeen arteko laguntza-sareak sortuz bultza daiteke prestakuntza.
- Ahalduntzea sustatu behar da, sektore publikoaren barruan lidergo-eredu desberdinak ahalbidetuko dituzten espazioak sortuz.
Hitzarmen honen bidez, farmazia komunitarioen sarearen eta gizarte-zerbitzuen arteko koordinazio-mekanismoak ezartzen dira, esku hartzeko jarraibideak eta irizpideak adosteaz eta farmazien eta udalen arteko lankidetza hobetzeaz gain.
Esther Apraiz EUDELeko elkarteburuak eta Gorka Urtaran Gizarte Politiketako foru diputatuak esparru-hitzarmen hau lortzea ahalbidetu duten erakundeen arteko lankidetza eta udalen arteko adostasuna goretsi dituzte. Biek eskertu dute
Hitzarmena, zerbitzu bakoitzera sartzeko arautegiekin eta Udal Ordenantza Fiskalaren ereduarekin batera, Lurralde Historikoko udalerri guztiei bidaliko zaie, udal bakoitzak osoko bilkurara eraman dezan, 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen onartzeko, egun horretan sartuko baita indarrean.
Joan den apirilaren 10ean bete zen Lurzoru kutsatuak arautu eta ekonomia zirkularra bultzatzeko 7/2022 Legeak udalei ematen zien hiru urteko epea hondakin tasak ezartzeko, zehazki, tasa bereiziak, soberakinik sortu gabe eta ez-defizitarioak, tasen kalkuluak hondakinen kudeaketara eta sortutakoaren araberako ordainketara bideratutako kostu guztiak jaso behar dituelarik.
Esther Apraiz EUDELeko elkarteburu eta Derioko alkateak, berriz, azpimarratu du udalei erronka konplexu horretan laguntzeko gida bat dela, betiere tokiko autonomiarekiko errespetutik. Tasa kalkulatzeko metodologia komun batekin, udalerri bakoitzak bere tokiko errealitatearen arabera landuko du gaia, baita hondakinak biltzeko eta kudeatzeko sistemen arabera ere”. Eta herritarren sentsibilizazioaren funtsezko zeregina nabarmendu du: “helburu handi bat pentsamoldea aldatzea sustatzea da, hondakin gutxiago sortzeko, berrerabiltzeko, behar bezala bereizteko eta gehiago birziklatzeko. Eguneroko ohiturak eta keinuak hobetzea da helburua, gure udalerrien eta planetaren mesedetan”.