[nivo effect=”sliceDownLeft” slices=”9″ directionNav=”button” width=”600″]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/delegacionCOMPLETA_ok1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/SanJuanLuz1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/nuevoPresidente1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/iparralde-elkargoa_32485167815_o.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/iparralde-elkargoa_31641682314_o.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/general1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/foto_delegacion1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/electos_iparralde.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2017/01/delegacion_mesa1.jpg[/image]
[/nivo]Imanol Landa, Getxoko alkate eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburua, Baionara joan zen atzo arratsaldean, Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoaren presidentea (Baionako alkate Jean-René Etchegaray) eta horren gobernu organoak hautatzeko ekitaldian egoteko.
Baionako alkate zentrista Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoaren, Iparraldeko erakunde berriaren, lehen presidentea bihurtu zen atzo. Jean René Etchegarayk urteak daramatza euskal erakunde bat sortzea aldarrikatzen. 233 ordezkariz osatutako batzorde berriaren lehenengo osoko bilkuran, botoen %73,4 lortu zuen. Erakundearen ordezkari berriak 231 botoetatik 157 lortu zituen, adeitasunak markatutako osoko bilkuran, hainbat hilabetez eztabaidan eta desadostasunean egon ondoren.
Hautetsi eta begirale askok egun historikotzat jo zuten atzokoa; izan ere, Iparraldeko hiru herrialdeetako 158 udalerriak lehen aldiz daude erakunde politiko berean bilduta.
Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburua, Imanol Landa, Baionako hautaketa-ekitaldira bertaratu zen Hegoaldeko erakundeen ordezkaritzako kideetako bat izan da. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak ere izan ziren bertan.
Ekitaldiaren aurretik, EUDELeko elkarteburuak eta euskal erakundeen gainerako ordezkariek topaketa laburra izan zuten Jean-René Etchegaray Baionako alkate eta hautetsi nagusiarekin. Imanol Landak zoriondu egin zuen, Iparraldeko udalerriak biltzen dituen lehenengo erakunde politikoaren sorreragatik. Bere hitzetan, “albiste bikaina da euskal udalgintzarentzat; aukera eskaintzen du Iparraldean solaskide bakarra izateko eta, era horretan, lankidetzarako eta lan partekatutako etapa berria irekitzeko, interes komuneko gaiei dagokienez, adibidez, euskarari, kulturari edo garapen ekonomikoari dagokienez”.

EKITALDIKO ARGAZKIAK IKUSI
Imanol Landaren ustez, “Hegoaldeko eta Iparraldeko herrien arteko lankidetza indartuko da, herritarrengandik oso gertu dagoen tokiko esparrutik abiatuta, eta ekimenak eta esperientziak trukatzea sustatuko da”. EUDELen elkarteburuak azaldu duenez, “adostasunerako eta lanerako harreman estuagoa ekarri du, ekintzarako hainbat gai eta alorretan, eta partekatzen ditugun behar eta interes komunetan oinarrituta”.
“Lan handia dugu egiteko oraindik”
Atzoko saioa erakunde berriaren 233 ordezkari hautetsien lehen topaketa izan da, urtarrilaren 1ean eratu zenetik. Atzo arratsaldean bildu ziren, presidentea eta Kontseilu Iraunkorreko kideak (69 kide) eta Batzorde Exekutiboko kideak (25 kide) hautatzeko; izan ere, Elkargoko gobernuaren organo nagusiak dira aipatutako horiek.
Elkargo berriak Iparraldean aurretik zeuden 10 interkomunalitateak biltzen ditu, eta Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoa deitura hartu du. Guztira, 300.000 biztanle ordezkatzen ditu, 158 udalerritan banatuta; horietako %70 erakunde hau sortzearen alde agertu ziren.
Kargua hartzeko ekitaldian, Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoaren lehenengo presidenteak azaldu zuen Iparralde trantsizio-fasean sartu dela eta lana hasi baino ez dela egin. Etchegarayk ziurtatu zuenez, erakunde berriak hainbat gai kudeatuko ditu: euskararen eta gaskoiaren aldeko hizkuntz politika Baionako eskualdean, nekazaritza, mugaz gaindiko harremanak eta legeak ezarritako zortzi eskumenak, adibidez, garapen ekonomikoa, garraioak eta hondakin-bilketa. Etchegarayk nabarmendu zuenez, erakunde berriak orain arte eskaini dituen zerbitzu publiko berberak eskainiko dizkie Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herritarrei. “Lan handia dugu egiteko, baina ez gara beldur. Duintasunez egingo dugu”, esan zuen, presidente hautatu ondoren.
EUDELek eta EMAKUNDEk aurkezten dizute webgune berria:
2012. urteaz geroztik, Euskadiko emakumezko alkate eta zinegotzientzako espazio propioa da eskola, eta sarean lan egitea eta tokiko politikei buruzko esperientziak trukatzea ahalbidetzen du.
Hemendik aurrera, webgune berria informaziorako, komunikaziorako eta euskarrirako gako-kanala izango da sarean Euskadiko tokiko hautetsientzat.
Eskolaren beraren jarduna hedatu eta dinamizatzeko barne-tresna izateaz gain, Basqueskolaren webguneak bozgorailu funtzioa beteko du, udalek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egunerokoan egiten dituzten ekintzak ikusarazteko, eta, zehatzago, emakumeen parte-hartze politikoa sustatzeko.
WEBgune berria: Virginia Woolf BASQUESKOLA
Diseinua: eskolaren neurrira egindakoa, Euskadiko hautetsien artean sare berriak (birtualak ere bai) indartu eta ehuntzeko euskarri digitaleko egiturarekin.
Edukiak: albisteak eta gaurkotasuna, elkarrizketak, prestakuntza eta ikastaroak, nazioartean erreferente diren sareen inguruko informazioa eta tokiko politikan emakumeen jarduna zabaldu eta indartzeko baliabide esanguratsuen biblioteka.
Egitekoa: komunikaziorako eta zabalkunderako kanala; informazio, kontsulta eta aholkularitzarako iturria; argitalpenen eta material didaktikoen biltegia; hautetsien artean eztabaida, kontaktua eta esperientzien eta hausnarketen trukea sustatzeko foroa.
Buletin Digitalera harpidetu, azken albiste eta informazioak jasotzeko.
Basqueskola kontaktua: basqueskola@eudel.eus
2013an etxegabetzeen arloan hasitako erakunde arteko lankidetzaren ildoan, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek Lankidetza Hitzarmena sinatu dute, neurri sozialak ahalbidetzeko asmoz etxebizitza familiarrak sustatzerakoan izan daitezkeen zaurgarritasun-kasuak antzemateari buruz; hori horrela, orain, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarekin lankidetza-ildoa abiaraztea proposatu da, aipatutako Sailak hala eskatuta, Alokabide sozietate publikoak kudeatzen dituen etxebizitzen inguruko etxegabetzeen aurreko egoerak jorratzeko; izan ere, Alokabide sail horren menpe dago, eta berau da etxebizitzen alokairu babestuaren arduraduna.
Ondorio horietarako, EUDELen Batzorde Eragileak, 2017ko urtarrilaren 19an egindako saioan, udalengana jotzea erabaki du, hain zuzen ere, Alokabide sozietate publikoarekin lankidetza eskatuz, udal gizarte zerbitzuen bitartez.
Lankidetza hori soilik aktibatuko da Eusko Jaurlaritzako alokairuko parke publikoko etxebizitzen kasuan eta maizterrek alokairua sarritan eta justifikaziorik gabe ordaindu ez duten kasuetan, edo elkarbizitza-arazoak dituztenean edo etxebizitza babestua edukitzearen inguruko betebeharrak modu larrian bete ez direneko edozein kasutan. Hain zuzen ere, lankidetza eraginkorra izan dadin, Alokabidetik dagokion udalerriko Alkatetzarekin jarriko dira harremanetan, eta Alkatetzak zehaztuko du nor izango den gai horren inguruko udal zerbitzuko arduraduna, harekin jarri ahal izateko harremanetan.
Eragindako pertsonaren egoerara egokitutako konponbideren bat eman ahal izateko, eta Alokabidek hartuko duen azken erabakia behar bezala osatu ahal izateko, udal gizarte zerbitzuek sozietate publiko horrekin kolaboratuko dute, kasu zehatz bakoitzeko egoera sozialei buruz duten ezagutzatik.
Kasu bakoitzetik sor daitekeen prozedura judiziala abiarazi aurretik, Alokabide eta prozedura horren ondorioz eragindako pertsona edo pertsonak harremanetan jarriko dira etxegabetzeen aurkako herri bakoitzeko elkarte eta kolektibo sozialekin, informazioa jasotzeko eta, hala badagokio, sustapen-egoerak saihestu ditzaketen konponbideak aurkitu ahal izateko.

