Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Tailerra: Gardentasuna eta Datu pertsonalen babesa. Martxoak 7, Bilbon

EUDELek eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoak (DBEB/AVPD) “Gardentasuna eta Datu pertsonalen Babesa” izenburupean hitzaldia antolatu dute. Hitzordua Bilbon izango da, hurrengo ostiralean, martxoaren 7an, goizeko 11:00etan, EUDEL Bilbon (Ertzilla, 13).

Doako izen-ematea

Data: 2014ko martxoaren 7a
Hitzordua: 11.00-12.30.
Eudel Bilbao
(Ekitaldi Aretoa. Ertzilla, 13)

Mesedez, baieztatu etorriko zareten:

udaltransparencia@eudel.net
(Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sarea)

Hartzaileak: tailer hau politikari zein teknikariei zuzenduta dago.

Hizlariak: Iñaki Pariente, DBEB/AVPDko Zuzendaria eta Roman Intxaurtieta, DBEB/AVPDko Abokatu Instruktore Ikuskatzailea.

Edukiak:

  • Gardentasunari, Informazio Publikoa Erabiltzeari eta Gobernu Onari buruzko Legea indarrean hasteak Udalentzat dakartzan ondorioak eta horrek datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidearekin daukan lotura.
  • Legeen artean egon litekeen talka eta interpretatzeko zailtasunak

EUDELek “Gardentasunaren hobekuntza udal txiki eta ertainetan” gaiari buruzko lan-tailerra antolatu du. Tailerra Bilbon izango da, otsailaren 27an (osteguna), 09:00etatik 11:00etara, EUDELeko Areto Teknikoan (Zabalgune plaza 5).

Parte-hartzaileak: tailerra Alonsotegi, Güeñes, Mungia, Ugao-Miraballes eta Zamudioko udaletako politikariei eta teknikariei dago zuzenduta.

Helburuak:

  • Norberaren udalean gardentasun praktikak ezartzeko orduan Sareko udal txikiak aurkitzen ari diren oztopoak identifikatzea.
  • Balizko irtenbideak proposatzea, udal gardentasunean pixkanaka aurrera egiteko.

Aztertuko diren gaiak:

1. PARTE HARTZEN ARI DIREN UDALAK ZEIN EGOERATAN DAUDEN ETA GARDENTASUNEAN AURRERA EGITEKO ZEIN ZAILTASUN DITUZTEN ZEHAZTEA.

Azterketa esparruak:

  • Sentsibilizazio politiko-teknikoa.
  • Araudi aplikagarriaren ezagutza (Gardentasunari buruzko Estatuko Lege berria).
  • Gardentasun estrategia.
  • Gardentasunaren kudeaketa: antolaketa eta baliabideak.
  • Gardentasunerako tresnak (udal webgunea, informaziorako eta komunikaziorako bideak, etab.).

2. GARDENTASUNEAN AURRERA EGITEKO LEHENENGO URRATSAK/IRTENBIDEAK ZEINTZUK DIREN ZIRRIBORRATZEA.

  • Gardentasunari buruzko diagnostikoa egitea.
  • Jarraituko den estrategiara hurbiltzea.
  • Lehentasuneko ekintza-esparruak zehaztea.
  • Gardentasunari buruzko Estatuko Lege berriarekin bat etorriz, inplementatu beharreko gutxieneko ekintzak eta epeak zehaztea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldikarian argitaratu da 14/2014 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan ezartzen dituen Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena.

Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas Jarduerei buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeak, Autonomia Estatutuaren 10.38 artikuluan aurreikusitako eskumena baliatuz onartu zenak, 5.d) eta 20.1 artikuluetan, eskumena ematen dio Jaurlaritzari jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegi orokorra arauz zehazteko, betiere, ikuskizun edo jarduera motak, garaia edo urtaroa eta lanegun, jai-bezpera eta jaiegun arteko bereizketa kontuan hartuta.

Eskumen hori baliatuz, abenduaren 16ko 296/1997 Dekretua onartu zen, Jendaurreko ikuskizunen eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk EAEren eremuan ezartzen zituena. Dekretu hori uztailaren 28ko 210/1998 Dekretuak eta martxoaren 13ko 36/2012 Dekretuak aldatu zuten.

Dekretu hori tresna eraginkorra izan da jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren lokalen ordutegiak arautzeko, baina martxoaren 13ko 36/2012 Dekretuaren bidez egindako aldaketa aplikatu izanak erakutsi du ezen, beharrezkoa dela udalek ordutegia luzatzeko dituzten mekanismoak eraginkortasun handiagoz hornitzea.

Ildo horretatik, batetik, bertan behera uzten da udalek onartu beharreko urteko egutegia, eta malgutasun handiagoa ezartzen da, betiere, ordutegi bereziak baimentzeko bertan ezartzen diren mugen barruan; eta, bestetik, murriztu egiten da eskumena duen udal-agintaritzak interesdunak eskatutako ordutegi-luzapena ebazteko duen epea.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Dekretu hau indarrean jarri aurretik Udalek onetsita zituzten ordutegi bereziko egunen urteko egutegiak ez dira, inola ere, hurrengo ekitaldietara luzatuko. Beraz, baimenduak izan ziren urte naturalean soilik izango dituzte ondorioak.

Link EHAA:

http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2014/02/1400797e.shtml

Aktiboen balioen narriaduraren inguruko urteroko kontuen memorian jaso beharreko erregistro eta balorazio arauei eta informazioari buruzko 2013ko irailaren 18ko Ebazpen berria, Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutuarena (ICAC).

Jardunaldia FIASEP Fundazioak (Sektore Publikoaren Gardentasunerako Ikuskaritza) eta Betean Auditoría antolatu dute, EUDELen lankidetzarekin.

Norentzat: Euskadiko tokiko erakunde, udal sozietate, gainbegiratu eta kontrolatzeko erakunde publiko, eta kontu-ikuskaritzentzat.

Hizlaria: Montserrat Rubio Berezo and.

Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritzako Institutuko (ICAC) Normalizazio eta Kontularitza Teknikoaren Ataleko burua

Eguna eta ordutegia:ikastaroa, 4 eskola ordukoa.

Osteguna, martxoak 27: 10:30tik 15:00etara

Lekua: EUDEL Bilbao (Ertzilla kalea 13)

Inskripzioa, FIASEPen bitartez

Edizio honetako gai bakarra Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea (LRSAL) da.

Martxoaren 21ean Tokiko Zuzenbideari buruzko Euskal Mintegiaren 8. Edizioa hasiko da. Euskadiko udal erakundeetako Idazkaritzako eta Aholkularitza Juridikoko langileei zuzenduta dago.

Zortzigarren edizio honetako gai bakarra Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasun Legea (LRSAL) da.

EUDELek IVAPekin batera antolatu du honako Mintegia eta programa honetan hiru lurralde historikoetako Foru Aldundiek parte hartu dute.

2014ko egitaraua

Gai bakarreko bost saio egongo dira. Guztira 20 ordu. Saio bakoitzak hurrengo alderdiak ditu:

  • Hitzaldi akademikoak, aditu eta profesionalen eskutik,
  • Eztabaida panelak, tokiko gobernuen arau berritasunei, esperientziei eta praktika onei buruzkoak.
  • “Tokiko Zuzenbidearen Behatokia” arauen, jurisprudentziaren, dokumentuen eta bibliografiaren gaineko berritasunak aztertzeko espazioa.

*Aldizkari Digitala barne dago: jurisprudentzia, arau-aipamen eta intereseko bibliografiarekin.

Bost saio (20 ordu): martxoak 21, maiatzak 16, ekainak 13, urriak 3, azaroak 21.
Ordua: 9:30etik 13:30era
Lekua: EUDEL Bilbao Zabalgune plaza, 5 (48009 Bilbao)
Matrikula: 200 euro

* Izen-ematea: martxoaren 14a baino lehen. Formularioa bete

Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzatik 2014 urtean bide-segurtasunari buruzko kanpaina 2.000 biztanletik beherako udalerrietara eta herritarrei hurbiltzeko aukera dagoela jakinarazi dio EUDELi.

Aurten, 11 udalerri izango dira ekimen honen onuradunak eta euren interesen arabera aukera hauetako bat hautatu ahal izango dutenak:

  • Bide-segurtasunari buruzko informazioa eta materiala duen trafikoko autobusa udalerrira hurbiltzea, azokak, erromeriak, jaiegunak edo bestelakoak aprobetxatuz. Herritar guztiei orokorrean zuzenduta.
  • Ikastetxea duten udalerrietan bide-segurtasunari buruzko ekimen bat egitea, trafikoko autobusa ikastetxearen ingurura eramanez neska-mutikoak eskolatik irteten diren orduan. Gurasoei eta adin txikikoei zuzenduta.
  • Trafiko istripuak ekiditeko estrategiak pertsona nagusiekin lantzeko prestakuntza-saioak. Kasu honetan Udalak lokala utzi beharko du eta horren berri eman, gutxienez 10 lagun bermatu ahal izateko.

Aukera horietako batean interesatutako udalek otsailaren 20a baino lehen eman behar dituzte hurrengo datuak: gai honetarako udaleko kontaktuaren izena eta telefonoa, baita autobusa udalerrira joatea nahiago dezaten data ere.

*Lehenengo 11 eskariak baino ez dira kontuan hartuko.

*Eskariei arreta jarriko zaie sarrera-ordenari zehatz jarraituz.

HURRENGO PRESTAKUNTZA SAIOAK:

Martxoak 3 eta 20 (Bilbo), martxoak 4 (Donostia) eta apirilak 4 (Gasteiz)

Izena emateko epea: otsailaren 14ra arte

Joan den urtarrilaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen “Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunerako Legera (TAAIFL) lehenengo hurbilketa” zabalkunde-jardunaldiari jarraipena emanez, EUDELek, HAEErekin lankidetzan, lau prestakuntza saio antolatu ditu, Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Euskadiko toki erakundeei buruzko Legearen ondorioz BEREHALA IZANGO DIREN ERAGINAK aztertzeko.

Saioak martxoaren 3an eta 20etan Bilbon (Eudel Ercilla 13), martxoaren 4an Donostian (Andiako Areto Nagusia) eta apirilaren 4an Gasteizen (Europa Jauregia) egingo dira.

Irakaslea: Rafael Jiménez Asensio. Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea.

Helburuak:

  • TAAILren egokitzapena tokiko erakundeen berezitasunetara
  • Inpaktuak aurreikusteko irizpide metodologietara sarrera
  • TAAIL tokiko euskal erakundeetan ezartzeko jarraibideak

Ikastaroa: Toki administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasun legeak Euskadiko toki erakundeetan berehala izango dituen eraginak.

Markoa: Zeharkako prestakuntza eskaintza EUDEL-HAEE/IVAP-Foru Aldundiak

Datak:

  • martxoak 3, astelehena. Bilbon, Eudeleko Areto nagusia (Ercilla kalea, 13 behea)
  • martxoak 4, asteartea. Donostian, Andiako Areto Nagusia (Andia kalea, 13)
  • martxoak 20, osteguna. Bilbon, Eudeleko Areto nagusia (Ercilla kalea, 13 behea)
  • apirilak 4, ostirala. Gasteizen, Europa Jauregia (Gasteiz Etorbidea, 85)

Ordutegia: 09.00-14.00. (5 ordu)

Hartzaileak: Toki administrazioko teknikariak

Matrikula prezioa: 36 €

*INSKRIPZIOAK tokiko erakundeko trebakuntza arloko koordinatzaileen bitartez eskatu behar dira.
Informazioa gehiago:

Bilboko ikastaroa: www.eudel.net/eu/formacion

Donostiako ikastaroa: www.eudel.net/eu/formacion

Vitoria-Gasteizko ikastaroa www.eudel.net/eu/formacion

2014ko prestakuntza-ildo berria: “Euskadiko udalen antolakuntzari, egituren arrazionalizazioari eta kudeaketa publikoaren eraldaketari buruzko zuzendaritza”.

otsailak 14, izena emateko azken eguna:

Aurten garatuko dugun egitarauaren xedea kudeaketa publikoaren antolakuntzarako, egituren arrazionalizaziorako eta berrikuntzarako zuzendaritza-gaitasunak indartzea da, horren bidez, Politika eta Kudeaketa bat etorri daitezela sustatzeko.

Tokia: EUDEL – Zabalgune Plaza, 5

Ordutegia: 09:00 – 14:00.

*Kreditazioari dagokionez, programaren iraupena 40 ordukoa izango da.

IZENA EMATEKO

Epea: otsailaren 14ra arte

Prezioa: 300 euro (8 saioak barne)

Bidalketa automatikoaz arazorik edukitzekotan, galdetegia HAEE/IVAPen hurrengo helbide elektronikora beteta berriro bidaltzea eskatzen dizugu: prestakuntza@ivap.es

Udal arloko Zuzendaritza Publikoari buruzko 2014ko Programa

8 saiotan eta udalerriaren biztanle-kopuruaren araberako bi tailer espezifikotan, hurrengo gaiak jorratuko dituzte:

Lehenengo modulua (otsaila-maiatza): orokorra

  • Arrazionalizazioa udal antolakuntzaren egituretan eta tresna-izaera duten erakundeetan, eraginkortasunari dagokionez.
  • Plan estrategikoak, Agintaldiko Plana eta plangintza operatiboa
  • Giza-baliabideen kudeaketa. Lanpostuak eta lanaren zamak.
  • Helburuen araberako kudeaketa-eredua. Kudeaketa publiko-pribatua
  • Gardentasuna, komunikazioa eta gobernu irekia
  • Erantzukizuna eta Gobernu Ona
  • Berrikuntza eta efikazia kudeaketa-prozesuetan (ebaluazioari buruzko adierazleak, administrazio elektronikoa eta IKTak, zerbitzuen digitalizazioa, sinplifikatzea administrazioan eta izapideetan, etab.).

Bigarren eredua (ekaina): biztanle-kopuruaren arabera

-Antolakuntzako eta kudeaketako arazoak Diagnostikatzeari buruzko Tailerra

*Bi tailer: 10.000 biztanle baino gutxiago dutenentzat eta kopuru horretarik gorakoentzat

-Arlo edo eremu jakin batean Berrikuntza Plana ezartzeko metodologia.

*Bi tailer: 10.000 biztanle baino gutxiago dutenentzat eta kopuru horretarik gorakoentzat