Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Herri Administrazio eta Justizia Sailak erabaki du Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektuaren entzunaldiko izapidearen epea 2014ko uztailaren 1ean Eudelera bidalitako idazkian emandako epearen erdian luzatzea, hau da 10 egun gehiago ematea.

Honekin batera, epea luzatu dela jakinarazten duen Sailaren jakinarazpena bidaltzen dugu.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak, pasa den uztailaren 15ean egindako bileran, Erein, Leader eta Itsaspen programak onartu zituela,  helburua  lehen sektorea modernizatu eta bertako bizi kalitatea hobetzea izanik.  Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da datorren abuztuaren 22an, eta egun horretatik aurrera interesdunek hilabeteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.

Eskabide orria zein gainerako informazioa www.nasdap.ejgv.euskadi.net webgunean daude eskuragai.

Laburpen moduan, hona hemen laguntza programa bakoitzaren helburua:

A)   EREIN programa:

Programarako 6,6 miloi euro daude, eta horrekin landa guneetan sustapen eta garapen jarduerak eta inbertsioak  finantzatuko dira. Zehazki,  honako  hauekin  lotura duten  jarduerak  bultzatuko  dira: landa guneetako ekonomiarako eta biztanleentzako oinarrizko zerbitzuak sortu eta hobetzearekin, zerbitzu horiek  berritu  eta  garatzearekin, landa  inguruneetako ondarea babestu eta hobetzearekin, enpresak sortu,  handitu eta modernizatzearekin (baita enpresen laguntzarako azpiegiturak ere), enpleguarekin eta etxebizitzekin.

B)  LEADER programa:

Programarako 4 milioi euro baino pixka bat gehiago daude.

Laguntza horiekin asmoa da garapen sozioekonomikoa bultzatzea, landa guneetako biztanleriari eusten laguntzeko, gune  horietako  enplegu  aukerak  sustatuta eta  bertako  biztanleen  bizi kalitatea hobetuko duten  ekipamenduak  eta zerbitzuak areagotuta.

C)  ITSASPEN:

Programarako 2.300.000 euro daude. Laguntza programa honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko guneen sustapena eta garapena bultzatzea, bertan bizi direnen bizi kalitatea eta oinarrizko zerbitzuak hobetuta eta kostaldeko herriak biziberritzen eta berritzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzen eta garatzen lagunduta

2013-2015 aldian zenbait udalek parte hartu duten banakako laguntza emateko programa batean – urtebeteko iraupena duena-, xedea delarik beraien udalerrietan Herritarren Arretarako Zerbitzua diseinatzea, ezartzea eta garatzea.

Gaur arte, programaren bi deialdi egin dira: lehena, 5 udal parte-hartzaile eta 5 laguntzaile zituen talde pilotua (2013ko ek. – 2014ko ir.); bigarrena, duela gutxikoa, 6 parte-hartzaile berrirekin eta laguntzaile kopuru bera (2014ko ap. – 2015eko ots.).

Balorazioa. Ikus-entzunezko erreportajea

Beste udal batzuei zerbitzu mota hauen abantailen berri emateko asmoz, azken hilabetekotan ikus-entzunezko erreportajea burutu da lehenbiziko talde pilotuan parte hartu duten udalekin: Arrigorriaga, Ermua, Irun, Urnieta eta Zalla.

Udal hauek HAZ “aurreko eta osteko egoeraz” mintzo dira, zerbitzua ezarri zutenetik denbora joan denez gero eta orain garapenari lotutako hobekuntzetan sartuta daudelarik.

Banakako bideoen bitartez, udal bakoitzean bizi izandako abiltzen da, baita prozesuari berari buruzko balorazioa. Hori guztia zuzen-zuzen kontatzen dute bertako arduradun politiko eta teknikoek eta zerbitzuaren erabiltzaile diren herritarrek.

2011-2015 Ekintza Planean, EUDELek bere jarduneko lehentasuntzat hartu zuen Herritarren Arretarako Zerbitzua bultzatzea. Hala, esparru hori lan-ildo bihurtu da Eusko Jaurlaritzarekin egindako hurrengo Berrikuntza Hitzarmenetan (TBA-Tokiko Berrikuntza Agenda) eta EUDEL-IVAP arteko 2014ko Prestakuntza eta Laguntza Planean.

Hazkunderako, lehiakortasunerako eta eraginkortasunerako premiazko neurriak onartzen dituen uztailaren 4ko 8/2014 Errege Lege Dekretuak (2014ko uztailaren 5eko BOE), besteak beste, Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legea aldatu du, eta ia lege osoa indarrean sartzeko epea 2015eko uztailaren 15era atzeratu da. Beraz, denbora-tarte horretan aldaketaren bat gertatu ezean:

  • Gutxienez 2015eko uztailaren 15era arte, atzeratuta geratu da ezkontza zibilak soilik alkateen, zinegotzien edo beraiek eskuordetutako norbaiten ardurapean egotea.
  • Gutxienez 2015eko uztailaren 15era arte, atzeratuta geratu da ezkontza-espedientearen tramitazioa Udaleko Idazkaritzaren ardurapean egotea.
  • Erregistro Zibilaren funtzioak Jabetzaren eta Merkataritzaren erregistratzaileen ardurapean egon arte, idazpenak egitea, ziurtagiriak ematea eta Erregistro Zibilean egin beharreko gainerako ekintzak egitea une horretara arte Erregistro Zibilaren arduradunak diren epaile eta magistratuen ardurapean egongo da, gaur egun zerbitzu horiek ematen dituzten bulegoetan bertan.
  • Erregistro Zibilak ematen dituen zerbitzu publikoko prestazioen doakotasuna bere horretan mantenduko da.
  • 2015eko uztailaren 15etik aurrera, Erregistro Zibila Merkataritza Erregistroko bulegoetan aritzen diren Jabetzaren eta Merkataritzaren erregistratzaileen ardurapean egongo da, lurraldeka duten eskumenaren arabera.

 

Herri Administrazio eta Justiziako Sailak Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektua gaur aurkeztu du, asteartea, uztailak 1, Gobernu Kontseiluaren ostean.

Gaurtik aurrera, testua jendaurreko kontsultara zabalduko da.

Aurreproiektuaren zirriborroa joan den ostiralean, ekainak 26, aurkeztu zitzaien Euskadiko Udalen Elkarteari (EUDEL) eta hiru foru aldundiei, Euskadiko Udal Kontseiluaren baitan.

Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Ibon Uribek, Berdintasunaren aldeko EUDELeko ordezkariak, aurkeztu diete Euskadiko udalei Beldur Barik programaren V. Edizioa. Programa honen xedea gazteen arteko jarrera sexistei aurrea hartzea da. Emakundek programaren bederatzigarren edizio hau antolatu du eta, horretarako, hurrengo eragileen laguntza dauka: EUDEL; Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiak; Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Hezkuntza eta Hizkuntz Politika Saila, UPV-EHU eta EITB.

2014ko edizio berri hau aurkezteko bilera ekainaren 26an (osteguna), 9:30etik 12:00etara egin zen, Bilboko EUDELeko egoitzan.

TOKI-EKIMENAK EGITERAKO SUSTAPENA

Aurten ere, udalek gazteekin toki-ekimenak eta –prozesuak egin ditzaten sustatu nahi da, indarkeria sexista gainditzeko urrats sendoak egiten laguntzeko. Horretarako, udalerriei hiru lan-maila eskaintzen zaizkie Beldur Barik programaren barruan, kontuan harturik programak zer nolako interesa pizten duen, udal bakoitzak zer nolako ahalmena eta prestasuna duen lan egiteko, eta zer baliabide dituen.

Horrela, tresna batzuk diseinatu dira: maila guztietan lan egiteko aukera ematen dute, eta bat datos indarkeria sexista gainditzeko planteatzen den ildo estrategikoarekin.

Informazio gehiago: www.beldurbarik.org

Idazkari teknikoa: beldurbarik@beldurbarik.org

Beldur Barik programak zuzenean lan egiten du gazte jendearekin, estrategia global-lokal baten bitartez, zeina bi ekintzen inguruan gauzatzen den: Lehiaketa eta Topaketa; horiek dira programaren bizkarrezurra.

Euskal Autonomia Erkidegoko toki-entitateetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) garatzea. EAEko toki-erakundeetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia / Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (EBPN/ESEP) garatzeko diru-laguntzak: mintzalaguna eta etorkinak.

  • Eskabideak aurkezteko epea: 2014/06/20-2014/07/04
  • Aurkezteko epe-muga: 2014ko uztailaren 4a
  • Diru kopurua: 318.665 euro
  • Prestazio ekonomikoa:

Ordainketa bi zatitan egingo da:

a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren ehuneko berrogeita hamarra (% 50) ordainduko da, ebazpena jakinarazi eta hamar (10) egun balioduneko epea amaitzen denetik bi (2) hilabeteko epean. Dena den, hamar (10) egun balioduneko epe hori heldu baino lehen HPSren onarpen-agiria jasotzen bada, ordainketa bideratzen hasiko da.

b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko berrogeita hamarra (% 50) ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat hartu ondoren, hilabeteko epean.

Nori zuzendua:

– Euren xedeen artean hizkuntza normalizazioa izanez gero, toki-erakundeen mendeko edo haiei lotutako zuzenbide publikoko erakundeak
– Eta xede horrekin lankidetza hitzarmen bidez elkartutako toki-erakundeak

Aplikatu beharreko araudia:

AGINDUA, 2014ko ekainaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeetan Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia / Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (EBPN/ESEP) garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena.