Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Aurten, berriro ere, Beldur Barik ekimenaren eta Berdinsarea berdintasunaren aldeko euskal udalen sarearen barruan, Azaroaren 25a dela eta, ‘Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna’, Adierazpen Instituzionala osatzeko eredua prestatu dugu.

Adierazpen hau erreferentziazko eredu gisa erabil daiteke udal bakoitzaren errealitatera egokitzeko, hala badagokio.

EUDELek elkarreragingarritasunari buruzko hitzarmena ezagutarazi nahi du. Udal ordezkari teknikoez osatutako Teknologia Berrien Batzordearen barruan Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailak herri erakundeen arteko lankidetzarako egindako lanaren ondorioz heldu da hitzarmen hori sinatzera.

Hitzarmen horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Euskal Udalen arteko datuak elkar trukatzeko nahiz informazio, administrazio eta kudeaketa elektronikoaren zerbitzuak elkarri eskaintzeko esparrua arautu eta ezartzen du. Gainera, Estatuko administraziotik eta estatuaren gainerako administrazioetatik datuak eskuratzeko bitartekaritza eskaintzen du.

Interesatuta baldin bazaude, udal bakoitzak Eusko Jaurlaritzarekin banan-banan eta zuzenean izenpetuko du honako hitzarmena.

Hitzarmena sinatzeko kontaktua:

Iñaki Osaba, Eusko Jaurlaritzaren proiektuaren arduraduna

i-osaba@ej-gv.es

T. 945 01 85 68

*Hitzarmena sinatzeko prozedura dakarren FITXA TEKNIKOA

Informazio gehiago:

Teknologia Berriei buruzko Batzordea

http://www.eudel.net/destacados/nntt/eu/

Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren arteko harremanak aztertzeko lehen Jardunaldiak

“”Kontrol parlamentarioa, gardentasuna eta pribatutasuna”
Urriak 13 eta 14, BILBOKO EUSKALDUNA JAUREGIA

Doako matrikula irailaren 19ra arte -ostirala- HAEE/IVAPen bitartez

Herri Administrazio eta Justizia Sailak Eusko Legebiltzarrarekin batera antolatu ditu, HAEE/IVAPekin lankidetzan. Programa honen helburua hurrengo bi eskubideen arteko talka salbuestea: alde batetik, legebiltzarkideek Jaurlaritzatik informazioa eta dokumentazioa jasotzeko aukera izatea; eta bestetik, pertsona fisiko nahiz juridikoen datuak inplikatuta eduki ditzaketen kasuetan, eragile horien pribatutasuna gordetzea. Edukien artean, Legebiltzarrean, Osoko Bilkuretan, eta abarrean egin daitezkeen galderak eta eman beharreko informazioa hizpide egongo da, maila gorenean.

Informazioa eta HAEE/IVAPen izena ematea

Doako izen-ematea. Izena emateko azken eguna: irailak 19 ostirala

www.ivap.euskadi.net/evento/primeras-jornadas-de-estudio-sobre-las-relaciones-entre-gobierno-y-parlamento/r61-vedorok/es

Izena emateko helbide elektronikoa:
prestakuntza@ivap.es

AGINDUA, 2014ko uztailaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Industrialak ez diren Eraikinetako Suteen Aurkako Babes Instalazioen Egiaztagiri-eredua.

Onartzea Industrialak ez diren Eraikinetako Suteen Aurkako Babes Instalazioen Egiaztagiri-eredua. Agindu honen eranskinean dago jasota.

Egiaztagiri-eredua web gune honetan egongo da eskuragarri: http://www.euskadi.net.

EUDELek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Emakunderen parte-hartzearekin batera, Berdinbidean Bizkaia izenpean, 2011n Aholkularitza Zerbitzua abian jarri zuten tamaina txikiko Bizkaiko udalerrientzat, hain zuzen ere, 5.000 herritar baino gutxiago zutenentzat.

Jardueren diseinu eta gauzapena sustatzeko programa hau berdintasunaren aldeko tokiko berezko politikak gauzatzeko baliabide gutxien daukaten udalei zuzenduta dago. Berdinbidean Bizkaiaren bitartez, 2012-2013an jarduerak burutzeko eta konsultei erantzuteko programa bat burutu da. Haren edukia erantsitako txostenean zehaztuta dago.

Landutako arloak:

  • Genero zeharkakotasuna udaletan “Udaletan berdintasuna integratzen”
  • Prestakuntza tekniko-politikoa eta herritarren parte-hartzearen sustapena “Berdineskola”
  • Generoko ikuspegia kulturan eta kirolean (haurrak eta gazteak) “Kultura eta Kirola”
  • Jaietan berdintasuna ardatz “Jaietan berdintasuna lantzen”
  • Lankidetza eta esperientziak elkar trukatzea mankomunitateetan “Mankomunitateetatik lanean”
  • Hirigintza gizarteratzailea, debekatutako hiriaren mapak “Puntu beltzen mapa ezagutzen”

Jarduera guzti hauek osatzeko, udalerri txikientzako Emakunde-Eudel Jarduera Estrategikoen Plana eta ‘Virginia Woolf Basqueskola’ –tokiko emakume hautetsientzako kontaktatzeko eta prestakuntza jasotzeko sarea daude”.

 

Nazioarteko Gardentasuna erakundeak UGIren (Udalen Gardentasun Indizea) 2014ko ebaluzioaren edizioa oraintsu plazaratu duela jakinarazi nahi dizue EUDELek.

Honekin batera, aurten erabiliko diren 80 Adierazleen Koadroa bidaltzen dizuet. Horiek ardatz hartuta, 50.000 biztanle baino gehiagoko Udaletan “auditoria” egingo da, bere webguneen bitartez aztertzen eta nabigatzen, informazioa emateko eta gardenak izateko erakunde horren eskakizunak betetzen dituzten egiaztatzeko asmoz.

Halaber, Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sareak garatutako lanaren barruan, EUDELek Udal Gardentasunerantz abiatzeari buruz euskal udalei aholkularitza eta orientazioa eskaintzeko hainbat dokumentu egin dituela jakinarazi nahi dugu. Udaletan berrikuntza laguntzeari (UBL) buruzko azken programekin osatu da Sareko Lana, hainbat alorretan: tramiteei buruzko gidaliburuak, barne-prozedurak edo sinpletze administratiboa.

 

Gardentasunari buruz laguntzeko materialak

Gardentasunaren aldeko Sarearen barruan orain arte egindako materialak mota guztietako udaletan (tamaina txikiko, erdiko eta handikoetan) ezartzeko prestatu dira.

Hemen, “Udal Gardentasuna abian jarri eta kudeatzeko gida” nabarmendu behar dugu. Horretan, adierazleen sistemako eredu zabalagoa eskaintzen da, udalen beharrizanekin bat datorren egitura baten arabera, herritarrentzat ulergarria den informazioa eskainita.

Aipatutako gida osatzeko, EUDELen webguneko hurrengo esteka honetan dauden beste argitalpen bi daude: http://www.eudel.net/destacados/transparencia/

  • “Gardentasuneranzko Ibilbide Orria”
  • “70 Praktika On udal gardena lortzeko”

Gardentasun Sareari atxikitzeko:

Informazio honekin Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sareak lankidetzan egindako lana ezagutarazi nahi dugu, udalek horretan parte hartzera gonbidatuta.

KONTAKTUA: udaltransparencia@eudel.net

Informazio gehiago: www.eudel.net/transparencia/

Hirugarren boletin elektronikoa Emakunde eta Eudelek bultzatutako BasqueskolariEuskadiko emakumezko tokiko hautetsientzako eskola buruzko berriekin. Boletinarekin batera datoz monografikoak, elkarrizketak, berriak eta emakumeen parte-hartze politikoari lotutako beste gai interesgarri batzuk.

Buletina deskargatu


Basqueskolaetatik emakumezko tokiko hautetsiak gonbidatzen dituzte udazkenean hasiko diren ikastaroetan parte hartzera. Aurten, programa hiru lurraldeetan deszentralizatu da, prestakuntzako eskaintza emakume hautetsien beharrizanei eta izaten duten astialdiari egokitzeko.

Erantsitako dokumentazioan informatzeko buletina topatuko duzue 2014ko udazkenerako programa berriari buruzko informazio osoarekin. Gainera, ikastaroen foiletoa eta horietako bakoitzerako izen-emate digitaleko eskabidea ikusiko dituzue. Hurrengo helbide elektroniko honetan eskuratu dezakezue: www.eudel.net/basqueskola)

Informazio gehiago: 
www.eudel.net/basqueskola/eu

2014ko irailak 24, Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) Plan berriari buruzko errege-dekretua, hil honen 19an Ministroen Kontseiluak onartu duena. Kontseiluak onartu du, halaber, dibidendu digitala deritzonaren liberalizazioa burutzeko akordioa, zeinek telebistako 8 kanal anizkoitzeko eskaintza ekarriko duen.

Energia, Industria eta Turismo Ministerioak berak jakinarazi duenez, prozesua 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen egingo da eta, konplexutasun teknikoa dela medio, prozesu honek dakartzan aldaketei buruzko komunikazio-plana aurreikusten da.

EUDEL harremanetan dabil Itelazpi-rekin, asmoa baita laster Euskal Udaletan izango duen hedapenari buruzko saio informatiboa antolatzea.