Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

CGLU-Munduko Herri eta Hirien Batasunaren Ezagutzaren Hiri Digitalen Batzordea

Bilbo, azaroak 6 eta 7.

Honekin batera, CGLUren Ezagutzaren Hiri Digitalen Batzordearen hurrengo nazioarteko topaketari buruzko informazioa igortzen dizuegu. UN-HABITAT Nazio Batuen erakundearekin lankidetzan, Bilbon egingo da, azaroaren 6an eta 7an, hurrengo izenburupean: ‘SMART LOCAL GOVERNANCE: Gobernatzeko Era onaren erronka tokiko administrazioan’.

EUDELek programaren barruan hartuko du parte, zehatz-mehatz, tokiko administrazioen eredu berria sustatzeko “Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sareak” egindako lanaren aurrerapenak aurkeztuz: gardentasuna, gobernu irekia eta herritarrekiko elkarreragintza.

Smart Local Governance delako kontzeptuaren barruan hurrengo alderdiak daude: parte-hartze politiko aktiboa, herritarrentzako zerbitzuak eta administrazioaren funtzionamendu adimentsua. Hori guzti hori Teknologia Berrien laguntzaz, izan ere, horien bidez Tokiko Administrazioaren eta herritarren arteko harreman-modu berria ezartzeko aukera dago; zehazkiago, online zerbitzu publikoak ezartzea eta herritarrek erabaki publikoetan hobeto parte hartzeko Teknologia berriez baliatzea.

Datak: 2014ko azaroak 6 eta 7

Tokia: Bilbo, Bilbao Ekintzaren ekitaldi-aretoa, Uribitarte pasealekua, 3.

IZEN-EMATEA DOAN

HIZKUNTZA: INGELESA (gaztelerazko aldibereko itzulpena)

*Izena emateko azken eguna: urriak 24

Harremanetan jartzeko informazioa:
Lidia Cobas
Idazkaritza Teknikoa
Ezagutzaren Hiri Digitalaren Batzordea
promotion@bilbaointernational.bilbao.net
tel +34 94 439 82 10
www.cities-localgovernments.org/committees/cdc

Lehengo ikasturtean, 18.000 lagunek euskara ikasi zuten lurralde honetako 66 euskaltegi publiko eta pribatuen sare osoan.

Bilbon, 2014ko irailak 17. Bizkaiko Foru Aldundiak, EUDELek eta lurralde honetako euskaltegi publiko eta pribatuen sareek abian jarri dute «Zatoz euskarara» kanpaina. Haren xedea 2014-2015eko hurrengo ikasturtean euskaltegi sare osoan helduen matrikulazioa sustatzea da. Gainera, kanpaina honekin, Bizkaiko ikasleak eta elkarte euskaltzaleak gonbidatu nahi dituzte euskara eguneroko bizimoduan eta gizartearen edozein alorretan erabiltzera.

Kanpaina gaur goizean aurkeztu dute Bilboko EUDELeko egoitzan Josune Ariztondo Kulturako Foru Sailburuak eta Imanol Landa Getxoko Alkateak, biak EUDELen izenean. Haiekin batera, Bizkaiko euskaltegi publiko eta pribatuen ordezkari bi egon dira.

Imanol Landa EUDELeko ordezkariak herri-erakundeen arteko ahaleginak batzeak daukan garrantzia gogora ekarri zuen. Izan ere, batik bat, Bizkaiko udalentzat euskaltegietan matrikulatzeko kanpainak sustatzen jarraitzea garrantzizkoa eta beharrezkoa da. “Euskararekin dugun konpromisoa irmoa da eta helduen euskalduntzea funtsezko gakoa da euskara normalizatzeko prozesuan. Gainera, euskaltegi publiko zein pribatuen sare osoa sostengatzen lagundu behar dugu, orain arte egin den bezala”.

Ildo horretan, Imanol Landak herritarrak bultzatu zituen gaur egun Bizkaiko eskaintza zabala osatzen duten euskaltegietara hurbiltzera: “herritarrak animatu nahi ditut euskaltegi batera joatera eta horretan matrikula egitera. Ez dira damutuko. Leloak dioenez: Zatoz euskarara“.

Aldundiaz eta EUDELez gain, Alkarbide topaguneak honako ekimen hau sustatzen du. Bertan batzen dira Bizkaiko euskara-zerbitzu guztiak eta helduen euskalduntzean inplikatutako eragileak.

Izan ere, “Zatoz euskarara” kanpainaren bidez Bizkaian bizi eta euskara ezagutzen ez duten edo euskalduntzen dabiltzan helduen artean euskara sustatzeko asmoa dago. Multzo horretan 700.000 lagun daude.

Euskararen irakaskuntzaren eskaintza Bizkaian

Bizkaiak euskaltegi publiko zein pribatuen sare oparoa dau. Hala, sare publikoa 21 udal euskaltegiz osatuta dago, oro har, Bizkaiko herri populatuenetan banatuta. Sare pribatua, berriz, 45 euskaltegiz osatuta dago eta eskaintza joriena Bilbon metatzen den arren, Bizkaiko herri gehientsuenetan ematen dute zerbitzua.

2012-2013 ikasturtean, ia 18.000 ikasle aritu ziren euskara ikasten Bizkaiko euskaltegietan (33.000 EAEkoetan). Horietatik % 30 inguruk (% 27 EAEn) euskaltegi publikoetan ikasi zuten eta % 70ek (% 73 EAEn) euskaltegi pribatuetan.

Guztira, aipatutako ikasturtean, 4.026.743 ikasle-ordu eta 351.462 talde-ordu eman ziren gure lurraldean. Bestetik, datorren ikasturteko matrikulazio datuei begiratuta (matrikulazio-aldia ez da amaitu), esan dezakegu helduen euskalduntzearen inguruko datuak oso-oso antzekoak izango direla amaitu den ikasturtearekin alderatuta.

Informazio gehiago: alkarbide@bizkaia.net


Beldur Barik programaren edizio berri bati hasiera ematen zaio, ikus-entzunezko lehiaketaren epea irekitzearekin batera. Programa larunbatean aurkeztuko da, hilaren 13an, eguerdiko 12etan, Legazpin, non bailarako gazteek Beldur Barik murala osotuko duten, eta komunikabideekin hitz egiteko prest egongo diren aurreko urteetako partaideak eta programaren diseinuan parte hartu duten berdintasun teknikariak. Programa hau urtero egiten da gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko asmoarekin. 2009an sortu zen berdintasunaren aldeko euskal udalen Berdinsarea sarearen barruan. Emakundek antolatzen du eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien zein EUDEL-en babesa eta beste erakunde batzuen laguntza jasotzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITB.  Prentsa oharrean informazio gehiago.

Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin. Alegia, errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria sexistaren bazterketa irmoa adierazten dituzten jarrerekin. Lanak aurkezteko epea irailaren 12an irekitzen da eta azaroaren 12an itxiko da.

Kanpaina orokor honek, dena den, beste ekintza batzuk ere biltzen ditu: esaterako, ikastetxeen lana, edota azaroaren 29an Urola-Garaiko Mankomunitatean (Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Legazpi, Urretxu) egingo den topaketa nagusia. Bertan, sariak emateaz gain, trebakuntza-tailerrak, eztabaidak eta jarduera ludikoak ere izango dira gazteentzat.

Beldur Barik programak, era berean, tokian-tokiko prozesuak indartzen ditu. Izan ere, Beldur Barik mezua jende gaztearen testuinguru anitzetara moldatu nahi da. Eta, horretarako, tokian-tokiko berdintasun arloekin zuzeneko elkarlana finkatzen da, herrietan ere, Beldur Barik ekintzak eta lehiaketak antolatzeko, eta beraien komunikazio eta hedapenean laguntzeko. Laguntza teknikoa jasotzeko idatzi beldurbarik@beldurbarik.org emailera.

Horregatik guztiagatik, programa antolatu eta sostengatzen dugun erakundeok udalei ere luzatzen diogu gonbidapena, Beldur Barik! lehiaketaren bigarren edizioarekin bat egin dezan. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Beldur Barik lantalde teknikoarekin beldurbarik@beldurbarik.org emailera idatzita edo bisita ezazue www.beldurbarik.org web-gunea.

Udalei tokiko berrikuntzarako erraminta baliagarriak eskaintzen jarraitzeko asmoz, atxikita doa eskuliburu berria, EUDEL-IVAPek bultzatutako 2014ko Zeharkako Prestakuntza Planari dagokiona.

Argitalpen honen lanketa honako taillerrean parte hartu zuten udal langileen ekarpen eta elkartrukeetatik sortu da: “Sarean eta elkarlanean lan egitea sektore publikoan: 2.0 delakoaren, hodei digitalaren artean, gardentasuna, parte-hartzea eta gobernu irekia“. Berau joan den maiatzean egin zen.

 

Zehatz-mehatz, ikasturte berriarekin batera udalok gonbidatu nahi ditugu 5.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako udalerriei zuzendutako jarduera-programa berri honetan parte hartzera.

Honako proposamen hau, *“Araba-Álava Berdinbidean” berdintasun arloan udalerri txikientzako aholkularitza espezifikoko zerbitzuaren barruan dago, Arabako Foru Aldundia, Emakunde eta EUDELen herri-erakundeen arteko lankidetzaren ondorioz sortutakoa.

Programa honetan eskaintzen diren jarduera guztiak doakoak dira.

Horietariko edozeinetan parte hartu ahal izateko, irailaren 17a baino lehen eskabidea aurkeztu behar da, mezu elektronikoz hurrengo helbide honetara bidalita:

berdinbidean ekintzak ARABA

Idazkaritza teknikoa

berdinbideanekintzak@eudel.net

T. 608 367 608

Eskaerak lehenesteko, besteak beste, eskabidearen data kontuan hartuko da.

Erantsitako dokumentuan jardueren eskaintzari buruzko informazio zehatzagoa agertzen da: jarduera-ildoen azalpena; jarduera-motak; eta parte hartzeko betekizun zein tramiteak.

EHAAn argitaratzeko aurreikusitako data: abuztuak 25.

Deialdiaren helburua: Diruz lagundu daitezkeen 3 ildoren bitartez, 2014ko ekitaldian enpresa-proiektuen sustatzaileei emango zaizkien laguntza ekonomikoen oinarri arautzaileak ezartzea:

-. Enpresa-ideia bat garatzeko laguntzak.

-. Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak.

-. Enpresa-jarduera finkatzeko laguntzak.

Baliabide ekonomikoak: 1.500.000 € guztira.

Erakunde laguntzaileak: Enplegurako Eskualde Planak egiteko eta betearazteko laguntzen deialdian parte hartu duten udalerriek, udalerri taldeek, mankomunitateek, koadrilek nahiz horiei lotutako edo horien menpeko erakundeek izango dute pertsona onuradunei laguntza eta/edo aholkularitza (enpresa-ideia eta enpresa-proiektu berriak abian jartzea) emateko ardura.