Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: martxoaren 25eko 2/2014 Legea, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzkoa.

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA

EHAAk argitaratutako testurako esteka (15/01/26):

http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2015/01/1500364e.shtml

Irekia-ren berri lotua:

Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Kanpo Ekintzaren Legearen hainbat artikuluri buruzko ituna egin dute Auzitegi Konstituzionala ekidinez

Sinatutako testuak hamaika manuren interpretazioa argitzen du (1., 3., 5.2., 11., 12., 13., 34., 35. eta 38. artikuluak, lehen xedapen gehigarria eta azken xedapenetan bigarrenaren 2. paragrafoa). Hala, Euskadik bere jarduera esparrua diseinatu eta babestu ahalko du kanpo-gaietan.

Europako Kontseiluaren Jarduera Planaren osagarri demokratikoaren barruan, Udal eta Erregioetako Administrazioen Biltzarrak alde biko eta alde askotako proiektuak eta bere estatu kideekin lehentasunezko dokumentuak ere ezartzen ditu (Albania, Armenia, Azerbaijan, Bosnia Herzegovina, Georgia, Moldavia, Errusiako Federazioa eta Ukraina). Aurreko multzoari Belorusia eta Kosovo gehitu behar zaizkie eta Ekialdeko nahiz Hegoaldeko estatu mugakideak (Jordania, Maroko, Tunisia eta Kazakistan).

Proiektu honetan, udal demokraziaren printzipioak ardatz hartuta, alkate eta zinegotzien nahiz udal demokraziaren beste eragile batzuen gaitasunak garatzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak egiten dira. Proiektu hauen bidez, udal elkarteen garapen instituzionala sustatzeko laguntza eta estatuetako agintariekin elkarrizketa sendotzeko aholkularitza politikoa eskaintzen dira.

Biltzar honekin nazioarteko adituak bilatzen dira, gaur egungo eta etorkizuneko lankidetzara zuzendutako proiektu horiek burutzen lagun dezaten, betiere bere Idazkaritzaren gidaritzapean, bai Estrasburgoko (Frantzia) Europako Kontseiluaren egoitzan, bai herrialde bakoitzeko Europako Kontseiluaren Bulegoen sarean.

Hautagaiek Ingelesez edo Frantsesez bidali behar dute haien curriculuma, Europass formatuan ahal dela,helbide honetara: congress.cooperation@coe.int. Gaia: “Adituen deialdia”.

Deialdia eta informazio gehiago
Biltzarraren lankidetza-programen web ofiziala

Demokrazia eta Tokiko Gobernua Fundazioaren aldizkariak gai bakarreko bere urteko lehenengo zenbakia udal gardentasunaren egoerari eskaini dio.

Manuel Villoria adituak, Nazioarteko Gardentasuna erakundearen Zuzendaritza Batzordeko kideak, ‘Gardentasuna herri-politika gisa udal eremuan’ izenburuko artikuluan, udaletan Legea indarrean hasi eta urtebetera dagoen egoera azaldu du.

Egileak bere tesiak oinarritzeko erabilitako erreferentziazko iturrien artean EUDEL bera agertzen da. Zehatz-mehatz, 13., 14. eta 15. orrialdeetan Euskadiko hainbat Udaletan erabilitako praktika onak aipatzen ditu, hain zuzen ere, Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sarearen barruan prestatu zen ‘Udal gardena lortzeko 80 praktika on’ izenburuko dokumentuan agertutakoak.

Aldizkaria: http://www.gobiernolocal.org/publicaciones/revista-democracia-gobierno-local

Gaur eguerdian, Euskadiko Udalen Elkarteak Euskadiko Familia-nekazaritzaren Nazioarteko Urtearen itxiera-ekitaldian hartu du parte, Arkautiko (Araba) Nekazal Eskolan. Ekitaldia Munduko Landa Foroak (FRM) antolatu du.

Aipatutako ekitaldian, etorkizuneko perspektibak aztertu dira, eta Euskadiko instituzioek arlo horretan emandako lankidetzaren berri eman da.

Eudelen ordezkari eta Arraia-Maeztuko alkatea den Ángel Marcosek balioa eman nahi izan die sektorean egindako aurrerapenei, instituzioen arteko lankidetzari esker eta, batez ere, udalerri txikietako udaletatik eman daitekeen babesari eta bultzadari esker; izan ere, udal horiek %60 baino gehiago dira Euskadin: “nekazaritza eta abeltzaintzako ekoizle txikiak, ustiategi familiarrak eta kooperatibak babesten jarraitu behar dugu, landako gure udalerrien eragile ekonomikoak diren aldetik; eta hori, ekoizpenaren ikuspuntutik eta euren jardueren arrakastarako irizpidetik. Zalantzarik gabe, ingurumena, zentzu zabalean hartuta (ondare natural eta kulturala), gure aktibo nagusienetakoa da, bai landa-espazioetan orokorrean, eta bai Arabako udalerri txikietan ere, zehatzago esanda.”

Urtarril honetatik aurrera, EUDELek eta IVAPek 2015ko EUDEL-IVAP-Foru Aldundien Zeharkako Prestakuntza Plana berriz hasiko dugu, teknikari, administrari eta idazkaritza, kontuhartzailetza eta zuzendaritzako langileentzat.

Planean, 118 ikastaro eta tailer daude jasota; horietatik, 47 presentzialak dira eta 71, berriz, on line motakoak. Urte honetan, prestakuntza planak tokiko administrazioa berritzeko eta modernizatzeko funtsezko ardatzak ere hartzen ditu bere baitan: gardentasuna, herritarrekiko elkarrekintza, prozeduren sinplifikazioa eta zerbitzuen kudeaketa aurreratua.

Gainera, 2015ean hizkuntza-gaitasunak indartu dira (ingelesa eta euskara), euskarazko 18 ikastaro presentzialen eskaintza berriarekin.

Urtarriletik aurrera hasi da ikastaroan izena emateko epea.

Lekua: IVAPek Bilbon eta Donostian dituen egoitzetan/ Gasteizen (Arabako Foru Aldundia, Ogasuna).

Informazio gehiago

Área de Formación de EUDEL

Tel: 944231500

prestakuntza@eudel.net

www.eudel.eus/formacion

Urtea amaitzear den honetan, 2014an udal Gardentasunaren arloan aurrera egiteko asmoz Euskadiko udalekin batera prestatu diren materialei eta egindako ekintzen laburpenari buruzko Buletin berezia aurkezten da. Dokumentu guztiak http://www.eudel.net/destacados/transparencia/?lang=eu webguneko Gardentasun atalean kontsultatu daitezke erraztasun osoz.

2013an EUDELen baitan sortutako Gardentasun Sareak, gaur egun, 31 udal eta mankomunitate 1 ditu kide aktibo gisa, eta, ondorioz, Euskadiko populazioaren %57 ordezkatzen du.

Udal gardentasuna lantzeko metodologia zehatza, gidak eta tresnak prestatu ostean, Euskadiko udalak prest daude ‘Publizitate Aktiboan’ aurrera egiten jarraitzeko (Gardentasunari buruzko Web Atariak osatuz) eta ‘Informazio Publikoa Eskuratzeko Eskubidea’ betetzeko. Gardentasun Lege berriak obligazio gisa jasotzen ditu lan-esparru bi horiek, tokiko erakundeei dagokienez.

Urte honetan eta datorren ikasturtean*, Eudelek zenbait jardunaldi eta lan-saio antolatu ditu hurrengo erronkak zeintzuk diren identifikatzeko eta Euskadiko udalek zein urrats eman dezaketen jakiteko, udal gardentasunaren etengabeko hobekuntzarako eta iraunkortasunerako.*Datorren urtarrilean, “EUDEL, IVAP eta Foru Aldundien arteko Zeharkako Plana” izeneko 2015eko ikastaroen programa ofizialaren berri emango da.

Informazio gehiago: udaltransparencia@eudel.net

EUDELek dei egiten die hiritar guztiei gaur arratsaldeko 19:30etan Abadiñoko Matiena auzoko Traña plazatik irtengo den manifestaldian parte hartzeko, era honetara herri honetan gertatutako bi emakumeren hilketak salatu eta gaitzesteko.

Euskadiko Udalen Elkarteak irmo gaitzesten du Abadiñoko (Bizkaia) bi emakumeren hilketa, indarkeria matxistaren biktimak. Era berean, EUDELek gogorarazten du heriotzek emakumeenganako indarkeriaren arazoaren alderdi bat baino ez dutela erakusten; izan ere, egoera hori emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunean sortzen da.

Emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren aurkako eraso larria da, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.

Tragedia honek berriro dakarkigu gogora hala erakundeek nola euskal gizarte osoak daukagun erantzukizuna, gure udalerrietan Berdintasuna eraginkor egiteko. Zentzu horretan, gure sentsibilizazio eta prebentzio ekintzak indartzen jarraitu behar dugu, etorkizuna ordezkatzen dutenei zuzenduta, gure herritar gazteenei zuzenduta, alegia.

EUDELek elkartasuna adierazten die biktimen senideei eta lagunei; era berean, gertatutakoa azkar argitzea espero du.

EUDELek bat egiten du Udalek zein erakundeek deitu ditzaketen elkarretaratze eta ekintza guztiekin.

Hitzarmen honen helburua Udaletako profesionalen eta etorkinen arteko komunikazioa erraztea da. Sistema honi esker, herritar guztiek berdintasuna izango dute eskubideei dagokienez.

2014 urtean 49 Tokiko Erakundeek zerbitzua erabili dute eta bere erabilerak dituen abantailak ezagutzeko aukera izan dute.

2015 urteari begira, gaur egungo aurrekontuen aurreikuspenen arabera, baldintza berberak mantenduko lirateke:

  • 51 hizkuntzatara itzultzea bermatuko da, bai eta interesa duten tokiko erakunde guztientzako telefono pack-ak mantenduko ere; era berean, minutuak biztanle kopuruaren arabera banatuko dira.
  • Minutuen guztizko kopurua “solidarioa” izango da; horrenbestez, urte bukaeran, udalerri batek ez baditu esleitutako minutuak kontsumitu, minutuok “minutuen poltsa komun solidario batera” pasatuko dira.
  • Minutuen poltsa nahikoa izango ez balitz, hasieran esleitutako minutuen kontsumoa gainditu duten udalerriek beren gain hartu beharko dute gehiegizko gastua, eta zerbitzua ematen duen enpresari gehiegizko kontsumo hori ordaindu.

Interesa duten Tokiko Erakunde berriek abenduaren 31 baino lehen atxikimendu orria bidali behar dute hurrengo posta elektronikora: gizartegaiak@eudel.net