Eudel

Berriak

Sailetako Albisteak

Azken berriak

Berdur Barik-ek gida bat eman du argitara, Euskadiko irakasleek eta begiraleek indarkeria sexistaren prebentzioa landu dezaten ikasgeletan.

Gidaren bidez ikastetxeak eta gazteen guneak funtsezko eremu bilakatzea lortu nahi da, berdintasunaren aldeko jarrerak sendotzeko eta emakumeen aurkako indarkeriari aurrea hartzeko.


*Gida Didaktikoa: http://www.beldurbarik.org/unitate-didaktikoak/
webgunean dago eskuragarri, kontsultatzeko eta deskargatzeko.

2012ko uztailaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian publikatu da 2012ko uztailaren 18koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko REVIVE (Rehabilitación de Viviendas y Edificios) laguntza-programa arautzen duen AGINDUA.

  •  1) Eskabideak aurkezteko epea 2012ko urriaren 5a bukatzen da.
  • 2) Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako Sailak eskarian aurkeztutako proiektuak idazteko kostu garbiaren %90 eta lanaren %50 emango du
  • 3) Obrak 2014ko abenduaren 31 baino lehenago bukatu.

Testua PDF formatuan: 123/2012 Dekretua

Berdintasunean oinarritutako jaiak sustatzea da Berdinbidean Bizkaia programaren baitan egindako lehenengo ekintza, udalerri txikietan Genero Berdintasuna sustatzeko asmoz

 Berdinbidean Bizkaia Bizkaiko Foru Aldundiak eta EUDELek koordinatutako proiektua da, Emakunderen eta Eusko Jaurlaritzako Generoko Indarkeriaren Biktimei Arreta Emateko Bulegoaren lankidetzarekin.

 22 udalekin egindako lan-tailerrei esker, udal egitarauak hobetzeko esparruak identifikatu ahal izan dira, jaietan sexuagatiko desberdintasunak eta diskriminazioak desagerrarazi ahal izateko.

Prentsa oharra

2012ko martxoaren 6an, udal guztiei igorri zitzaien EUDELen Batzorde Eragilearen erabakia; horren arabera, aurrekontuen eta ekonomiaren kudeaketan zuhurtzia eta erantzukizun irizpideak erabiltzea gomendatzen zen, eta, xede horretarako, 2011ko Foru Funtsen likidaziotik eratorritako kopuruak erabiltzea aholkatu zen, eta ez 2012ko aurrekontuetan ezarritako kopuruak. Era berean, jakinarazi zen Elkarte honek konpromisoa hartu zuela udal arduradunei informazio garrantzitsua helarazteko, esparru horretan erabakiak hartzeari begira.

Konpromiso hori betetzeko, Batzorde Eragileak, 2012ko ekainaren 21ean, egokitzat jo du EUDELek duen eta ondoren azaltzen den diru-bilketarako informazioa igortzea.

Informazioa

Jardunaldia ekainaren 19an izango da, EUDELen egoitzan; besteak beste, Transparencia Internacional erakundearen eta Bilboko Udalaren txostenak irakurriko dira.

Saio ezberdinetan, hainbat gai jorratuko dira: gardentasunaren balioa ondo gobernatzeko, udaletako gardentasun-adierazleak, Bilboko Udalearen eredu estrategikoa edota Gardentasunaren Legea indarrean sartzeak dituen ondorioak.

Prentsa oharra